1977
urte
1977. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1950(e)koa • 1960(e)koa • 1970(e)koa • 1980(e)koa • 1990(e)koa |
Urteak | 1974 • 1975 • 1976 • 1977 • 1978 • 1979 • 1980 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1977 MCMLXXVII |
Ab urbe condita | 2730 |
Armeniar egutegia | 1426 ԹՎ ՌՆԻԶ |
Bahá'í egutegia | 133 – 134 |
Bengaliar egutegia | 1384 |
Berber egutegia | 2927 |
Egutegi budista | 2521 |
Myanmarko egutegia | 1339 |
Bizantziar egutegia | 7485 – 7486 |
Koptoen egutegia | 1693 – 1694 |
Etiopiar egutegia | 1969 – 1970 |
Hebrear egutegia | 5737 – 5738 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2033 – 2034 |
Shaka Samvat | 1899 – 1900 |
Kali Yuga | 5078 – 5079 |
Iraniar egutegia | 1355 – 1356 |
Islamiar egutegia | 1397 – 1398 |
Japoniar egutegia | Shōwa 52 (昭和52年) |
Korear egutegia | 4310 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2520 |
Unix denbora | 220924800 – 252460799 |
Holozeniar egutegia | 11977 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- Urtarrilaren 9 – Juan Manuel Iglesias Sánchez, 15 urte zituela, bihotzekoak jota hil zen Sestaon; manifestazio bat igaro eta poliziak gogor kargatzen hasi ziren baita ere gazteen lokalean sartuz.
- Urtarrilaren 11 – ETAk Felix Ayuso Pinel poliziako inspektorea hil zuen Madrilen.
- Urtarrilaren 19 – Ikurrina berriro legeztatu zuten Espainiako legedian, eta Euskal Autonomi Erkidegoko bandera ofizialtzat hartu zen.
- Urtarrilaren 22 – Euskararen ofizialtasunaren alde manifestazio jendetsua egin zen Donostian.
- Otsailaren 1a – Polizia Armatuak Luis Santamaría herritarra hil zuen tiroz Iruñean.
- Otsailaren 26a – Guardia Zibilak Lekeitioko elizan itxialdia egiten ari ziren 200 bat lagun jipoitu zituen. Amnistiaren Aldeko lehen astea zen. Antxone Telleria larri zauritu zuten.
- Martxoaren 8 – Guardia Zibilak Nicolas Mendizabal eta Sebastian Goikoetxea ETAko kideak hil zituen.
- Martxoaren 13a – ETAk Constantino Gomez Barcia guardia zibila hil zuen Arrasaten.
- Martxoaren 30a – Espainiako Poliziak Donostian botatako pilotakada baten ondorioz, 68 urteko Isidro Susperregi ANVko militantea hil zen ospitalean.
- Apirilaren 28a – ETAk Guardia Zibileko sarjentu Antonio Galan Aceituno hil zuen Tolosan.
- Maiatzaren 13a – Amnistiaren aldeko astean istilu ugari gertatu zen Euskal Herrian. Luis Santamaria, Gregorio Maritxalar eta Jose Luis Cano errenteriarrak eta Juan Erviti iruindarra erail zituen poliziak.
- Maiatzaren 18a – ETAk Manuel Orceda de la Cruz polizia hil zuen Donostian.
- Maiatzaren 30a – Francisco Javier Nuñez matematika irakaslea hil zen Basurtuko Unibertsitate Ospitalean. Maiatzaren 14an, Amnistiaren Aldeko Astearen azken egunean, alabarekin etxera zihoala, manifestazio batekin topo egin eta Poliziak oso bortitz jipoitu zuen.
- Ekainaren 12a – Pertsona bat hil zen Armintzan, uholdeen eraginez.
- Ekainaren 13a – ETA politiko-militarreko kide Josu Basañez Jauregi hil zen Barakaldon, polizia baten autoari jartzen ari zitzaion bonba lehertu baitzitzaion.
- Ekainaren 22a – ETAk Javier De Ibarra y Berge enpresaburua bahitu eta hilik agertu zen Barazarko mendatean.
- Ekainaren 27a – ETAk Valentin Godoy Cerezo polizia hil zuen Gasteizen.
- Uztailaren 14a – Bilbon 200.000 pertsona kalera atera ziren Lemoizko zentral nuklearraren aurkako manifestazioan. “Euskadin gerraosteaz geroztik egindako manifestaziorik handiena” izan zen.
- Urriaren 5: Alianza Apostólica Anticomunistak bonba bat jarri zuen Punto y Hora de Euskal Herria aldizkariaren Iruñeko egoitzan. Kalte material handiak eragin zituen.
- Urriaren 8a – ETAk Augusto Unceta-Barrenechea Bizkaiko ahaldun nagusia eta bi guardia zibil hil zituen.
- Urriaren 30a – Lehen aldiz omendu ziren publikoki 1936an Hernaniko hilerrian frankistek fusilatutako herritarrak, 300 pertsona inguru. Ordura arte isilpean egiten ziren omenaldiak.
- Azaroaren 2a – ETAk Udaltzaingoko sarjentu Jose Díaz Fernández hil zuen Irunen.
- Azaroaren 26a – ETAk Joaquin Imaz Martínez militarra hil zuen Iruñean.
- Abenduaren 16a – ETAk Irungo Udaleko zinegotzi Julio Martínez Ezquerro hil zuen.
- Abenduaren 18a – Lemoizen ETA m-ko kide batzuen eta guardia zibilen arteko tiroketa gertatu zen zentral nuklearraren inguruetan. Eraikina babesten ari ziren guardia zibilekin tiroketa hasi zen eta bala batek jo zuen David Álvarez. Gogor jipoitu zuten eta ospitalean hil zen, hilabete eskasera.
Mundua
aldatu- Urtarrilaren 24a – Madrilgo Atocha kalean 5 abokatu laboralista hil zituzten eskuin muturreko kideek.
- Martxoaren 27a – Los Rodeosko istripuan 583 lagun hil ziren.
- Apirilaren 28a – Rote Zora, Alemaniako emakume eta lesbianek osatutako talde armatua, ezagutzera eman zuten, Medikuen Ganbera Federalaren Koloniako egoitzan bonba bat leherrarazita.
- Ekainaren 15a – Francoren diktaduraren osteko lehen hauteskunde demokratikoak egin ziren.
- Irailaren 10a – Hamida Djandoubi hiltzailea gillotinatu zuten Frantzian, horrela exekutatutako azkena, heriotza zigorra 1981ean ezeztu baitzuten.
- Urriaren 14a – Espainiako Amnistia Legea onartu zen. Horrela, odolezko deliturik ez zuten presoak kalean utzi zituzten.
- Urriaren 18 – Bahituta zeukaten guda kriminal nazia eta SS-etako ofiziala izan zen Hanns Martin Schleyer hil zuen Armada Gorriaren Frakzioa talde armatu alemaniarrak.
- Azaroaren 12a – Gaueko lehen manifestazio feminista egin zuten "Reclaim the Night" lelopean, Leeds]]en, Ingalaterran. Aurretik, emakumeek gizonen aldetik jasandako erasoen aurrean, Poliziak emakumeei gauez ez irteteko gomendatu izan zien.
Artea eta kultura
aldatu- Larrabetzun Kukubiltxo antzerki taldea sortu zen.
- Irailaren 29a – Egin egunkariaren lehen zenbakia argitaratu zen.
Zientzia eta teknologia
aldatuKirolak
aldatu- Martxoaren 19a – 1977ko Bost Nazioen Txapelketan Frantziak partida guztiak irabazita txapelketaz gain haren bigarren Slam Nagusia eskuratu zuen. Jokaturiko lau partidatan Frantziak ez zuen entsegu bakar bat jaso.
- Maiatzaren 15a – Freddy Maertens belgiarra Espainiako Itzuliaren irabazlea izan zen.
- Maiatzaren 18a – Juventusek irabazi zuen UEFA Kopako finala, Athletic txapeldunordearen aurka.
- Maiatzaren 25a – Liverpool Football Club izan zen Europako Kopan irabazlea, Borussia Mönchengladbachen aurka.
- Ekainaren 12a – Michel Pollentier belgiarra Italiako Giroan garaile gelditu zen.
- Uztailaren 24a – Bernard Thévenet frantziarra Frantziako Tourraren txapeldun bilakatu zen.
- Irailaren 11a – Santurtzik bere lehenengo Kontxako Bandera eskuratu zuen.
Jaiotzak
aldatuUrtarrila
aldatu- Urtarrilaren 3a – Mayumi Iizuka, japoniar anime aktorea (seiyū).
- Urtarrilaren 4a – Horia Colibășanu, errumaniar alpinista.
- Urtarrilaren 4a – David Millar, maltar-eskoziar txirrindulari ohia.
- Urtarrilaren 5a – Oscar Rodriguez Vaz, PSE-EEko arabar politikaria.
- Urtarrilaren 6a – Genevieve O'Reilly, irlandar aktorea.
- Urtarrilaren 7a – Dustin Diamond, estatubatuar aktore, komiko eta zinema zuzendaria (h. 2021).
- Urtarrilaren 7a – Sofi Oksanen, finlandiar idazlea.
- Urtarrilaren 7a – Harkaitz Zubiri, gipuzkoar idazlea.
- Urtarrilaren 8a – Amber Benson, estatubatuar aktore, abeslari, gidoilari, ekoizle eta zinema zuzendaria.
- Urtarrilaren 10a – Rafael Clavero, espainiar futbolaria.
- Urtarrilaren 10a – Michelle O'Neill, iparirlandar politikaria, Sinn Fein alderdiaren Ipar Irlandako burua.
- Urtarrilaren 11 – Anni Friesinger-Postma, alemaniar izotz gaineko abiadurako patinatzailea.
- Urtarrilaren 12a – Oier Zearra, bizkaitar pilotari ohia.
- Urtarrilaren 13a – Orlando Bloom, ingeles aktorea.
- Urtarrilaren 15a – Giorgia Meloni, italiar kazetaria eta politikaria.
- Urtarrilaren 16a – Iban Malo, gipuzkoar aktorea.
- Urtarrilaren 19a – Mireya Etxaluze, euskal astrofisikaria.
- Urtarrilaren 19a – Nicole, txiletar abeslaria eta aktorea.
- Urtarrilaren 19a – Jorinde Voigt, alemaniar artista garaikidea eta irakaslea.
- Urtarrilaren 20a – Unai Bergara, bizkaitar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 20a – Iratxe Retolaza Gutierrez, gipuzkoar literatura kritikaria.
- Urtarrilaren 20a – Ilian Stoyanov, bulgariar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 22a – Rachael Grinham, australiar squash-jokalaria.
- Urtarrilaren 22a – Hidetoshi Nakata, japoniar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 25a – Marta Rovira, kataluniar politikari eta abokatua.
- Urtarrilaren 26a – Luján Argüelles, espainiar irrati-esatari eta telebista aurkezlea.
- Urtarrilaren 26a – Ēriks Ešenvalds, letoniar musikagilea.
- Urtarrilaren 29a – Sorkun, euskal abeslaria eta musikaria.
- Urtarrilaren 31 – Kerry Washington, estatubatuar aktorea.
Otsaila
aldatu- Otsailaren 1a – Roberto Cámara, bizkaitar kazetaria.
- Otsailaren 2a – Bibiana Aído, PSOEko espainiar politikaria.
- Otsailaren 2a – Gotzon Enbil, gipuzkoar zestapuntalari ohia.
- Otsailaren 2a – Shakira, pop-rock kolonbiar abeslari eta konpositorea.
- Otsailaren 4a – Andrés Gertrúdix, espainiar aktorea.
- Otsailaren 5a – Iker Pou, arabar eskalatzailea.
- Otsailaren 6a – Andrei Kolesnikov, errusiar jenerala (h. 2022).
- Otsailaren 7a – Tsuneyasu Miyamoto, japoniar futbolari ohia.
- Otsailaren 7a – Mariusz Pudzianowski, bost aldiz Munduko Gizonik Indartsuena tituluaren irabazlea.
- Otsailaren 8a – Daniel Sanabria, paraguaiar futbolari ohia.
- Otsailaren 14a – Itziar Castro, kataluniar aktorea (h. 2023).
- Otsailaren 14a – Cadel Evans, australiar txirrindularia.
- Otsailaren 14a - Blanca de la Torre, espainiar komisarioa, artearen historialaria eta ikertzailea.
- Otsailaren 17a – Leire Olaberria, gipuzkoar txirrindulari ohia, pistan aditua.
- Otsailaren 17a – Aitor Silloniz, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Otsailaren 18a – László Nemes, hungariar idazle eta zinegilea.
- Otsailaren 19a – Dani Martín, espainiar abeslari eta aktorea.
- Otsailaren 20a – Maria Van Kerkhove, estatubatuar epidemiologoa, gaixotasun infekziosoetan aditua.
- Otsailaren 21a – Aitor Blanco, arabar futbolaria.
- Otsailaren 21a – Imanol Epelde Pagola, gipuzkoar euskara irakaslea, idazlea, blogari, musikagile eta youtuberra.
- Otsailaren 21a – Jonathan Safran Foer, estatubatuar eleberrigilea.
- Otsailaren 24a – Floyd Mayweather, Jr., estatubatuar boxeolaria, XXI. mendeko boxeolari onenetakotzat hartua.
- Otsailaren 25a – Josetxo Romero, nafar futbolaria.
- Otsailaren 26a – James Wan, australiar zinema zuzendari, zinema ekoizle eta komiki gidoilaria.
- Otsailaren 26a – Shane Williams, galestar errugbi jokalari ohia.
Martxoa
aldatu- Martxoaren 1a – Esther Cañadas, espainiar modelo eta aktorea.
- Martxoaren 1a – Jon Urzelai, gipuzkoar futbolaria.
- Martxoaren 2a – Chris Martin, ingeles kantautore, abeslari eta musika ekoizlea, Coldplay taldeko abeslaria.
- Martxoaren 6a – Kelchie Arizmendi, mexikar telenobela-aktorea.
- Martxoaren 7a – Ronan O'Gara, irlandar errugbilaria.
- Martxoaren 8a – Aitzol Iriondo, gipuzkoar aktibista.
- Martxoaren 10a – Shannon Miller, estatubatuar gimnasta artistikoa.
- Martxoaren 11 – Eudy Simelane, hegoafrikar futbolari eta LGBT ekintzailea (h. 2008).
- Martxoaren 12a - Patricia Campos Doménech, Espainiako Armadako pilotu ohia eta futbol entrenatzailea.
- Martxoaren 14a – Julene Guarrotxena, bizkaitar futbolari ohia.
- Martxoaren 14a – Naoki Matsuda, japoniar futbolaria (h. 2011).
- Martxoaren 15a – Xuefei Yang, txinatar gitarra-jotzaile klasikoa.
- Martxoaren 16a – Luis Alegre Zahonero, espainiar filosofo eta politikaria.
- Martxoaren 16a – Mónica Cruz, espainiar dantzari eta aktorea.
- Martxoaren 17a – Erlea Maneros, bizkaitar artista.
- Martxoaren 17a – Xabier Zandio, nafar txirrindularia.
- Martxoaren 22a – Owusu Benson, ghanar futbolari ohia.
- Martxoaren 24a – Joseba Agirre Oliden, gipuzkoar futbolari ohia.
- Martxoaren 24a – Jessica Chastain, estatubatuar aktorea.
- Martxoaren 27a – Daniel Rodríguez Pérez, Txiki, gipuzkoar futbolari ohia.
Apirila
aldatu- Apirilaren 1a – Gábor Boczkó, ezpata modalitateko hungariar eskrimalaria.
- Apirilaren 1a – Jesmyn Ward, estatubatuar idazlea, National Book Award saria bi aldiz irabazi duen lehenbiziko emakumea.
- Apirilaren 1a – Haimar Zubeldia, gipuzkoar txirrindularia.
- Apirilaren 2a – Michael Fassbender, irlandar-alemaniar aktorea.
- Apirilaren 3a – Alen Avdić, bosniar futbolari ohia.
- Apirilaren 4a – Itziar Gurrutxaga, gipuzkoar futbolaria.
- Apirilaren 4a – Énia Lipanga, mozambiketar poeta, aktibista eta kultur asaldatzailea.
- Apirilaren 4a – José Luis Maluenda, espainiar saskibaloi jokalari ohia.
- Apirilaren 6a – Nacho Vigalondo, espainiar aktore, gidoigile eta zinema zuzendaria.
- Apirilaren 7a – Jenni Haukio, Finlandiako Lehen Dama.
- Apirilaren 9a – Igor Estankona, bizkaitar idazlea.
- Apirilaren 10a – Sebastian Bea, estatubatuar arraunlari ohia.
- Apirilaren 10a – Nina Xevtxuk, transnistriar politikari ohia.
- Apirilaren 11 – Alain Goikoetxea, bizkaitar skater profesionala.
- Apirilaren 12a – Gemma Mengual, kataluniar igerilari sinkronizatua.
- Apirilaren 13a – Ángel Vicioso, espainiar txirrindulari ohia.
- Apirilaren 14a – Gorka Arrizabalaga, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Apirilaren 14a – Sarah Michelle Gellar, estatubatuar aktore, ekoizle eta bikoiztailea.
- Apirilaren 15a – Asier Peña, nafar izotz patinatzaile ohia.
- Apirilaren 16a – Akon, senegaldar-estatubatuar abeslaria, musikagilea, disko-ekoizlea eta enpresaburua.
- Apirilaren 16a – Fredrik Ljungberg, suediar futbolari ohia.
- Apirilaren 16a – Alek Wek, Dinka etniako hegosudandar top modela.
- Apirilaren 17a – Ixone Sádaba, bizkaitar argazkilaria.
- Apirilaren 19a – Yolanda Castaño, galiziar poeta eta literatura kritikaria.
- Apirilaren 19a – Danijay, italodance motako musika elektronikoa egiten duen DJa.
- Apirilaren 19a – Nerea Otxoa de Aspuru, arabar errugbilari ohia.
- Apirilaren 20a – Iñaki Isasi, arabar txirrindularia.
- Apirilaren 22a – Eneko Acero, bizkaitar surflaria.
- Apirilaren 23a – John Cena, estatubatuar aktore, abeslari eta borrokalari profesionala.
- Apirilaren 23a – Lisa Mandel, frantziar komikigilea.
- Apirilaren 24a – Nicolas Cazalé, frantziar aktorea eta modeloa.
- Apirilaren 24a – Javier Lombraña, bizkaitar futbolari ohia.
- Apirilaren 24a – Rebecca Mader, ingeles modelo eta aktorea.
- Apirilaren 25a – Manolo Cardona, kolonbiar aktorea.
- Apirilaren 25a – Mikel Goñi, Goñi II.a, nafar pilotaria.
- Apirilaren 25a – Naomy, errumaniar abeslari, kantugile eta aktorea (h. 2024).
- Apirilaren 26a – Samantha Cristoforetti, italiar astronauta, Europako Espazio Agentziaren hirugarren eta Italiako lehen emakumezko astronauta.
- Apirilaren 26a – Roxana Saberi, estatubatuar kazetaria.
- Apirilaren 28a – Rôni, brasildar futbolari ohia.
- Apirilaren 28a – Trần Thị Nga, giza eskubideen defendatzaile vietnamdarra.
- Apirilaren 29a – Rocío Carrasco, espainiar telebista aurkezlea eta telebista-tertuliakidea.
- Apirilaren 30a – Robert Conley, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
Maiatza
aldatu- Maiatzaren 1a – Johan Jüngling, suediar squash jokalari ohia.
- Maiatzaren 2a – Bogdan Dumitrache, errumaniar aktorea.
- Maiatzaren 3a – Hiro Mashima, japoniar mangaka.
- Maiatzaren 3a – Maryam Mirzakhani, irandar matematikaria (h. 2017).
- Maiatzaren 4a – Noriko Baba, japoniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 5a – Virginie Efira, belgikar aktore eta telebista aurkezlea.
- Maiatzaren 6a – Urko Aristi, gipuzkoar kazetari eta telebista aurkezlea.
- Maiatzaren 6a – Nozomi Hiroyama, japoniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 7a – Eider Rubio, gipuzkoar eskubaloi jokalari ohia.
- Maiatzaren 7a – Lara Siscar, espainiar kazetaria, telebistako aurkezlea eta idazlea.
- Maiatzaren 9a – Iñigo Landaluze, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Maiatzaren 10a – Hugo Silva, espainiar aktorea.
- Maiatzaren 11 – Iker Alvarez, gipuzkoar futbolaria.
- Maiatzaren 11 – Anna Federmesser, errusiar langile humanitarioa.
- Maiatzaren 11 – Pablo García, uruguaiar futbolaria.
- Maiatzaren 11 – Marcos Paulo Alves, brasildar futbolari ohia.
- Maiatzaren 13a – Pablo Agüero, argentinar zine zuzendaria eta gidoilaria.
- Maiatzaren 14a – Javier Lara, bizkaitar toreatzailea.
- Maiatzaren 15a – Irati Jimenez, euskal idazlea.
- Maiatzaren 16a – Tessa Ganserer, alemaniar politikaria, Alemaniako historiako lehen legebiltzarkide transgeneroa.
- Maiatzaren 16a – Iñaki Otxandorena, nafar pilotaria.
- Maiatzaren 17a – Iker Galartza, gipukoar aktorea eta gidoigilea.
- Maiatzaren 17a – Pablo Prigioni, argentinar-italiar saskibaloi jokalaria.
- Maiatzaren 18a – Eider Rodriguez, gipuzkoar idazlea.
- Maiatzaren 19a – Manuel Almunia, nafar futbol atezain ohia.
- Maiatzaren 19a – Jon Ander Garcia Alberro, gipuzkoar sortzailea.
- Maiatzaren 19a – Ibon Gaztañazpi, gipuzkoar arraunlari ohia, kazetaria eta telebista aurkezlea.
- Maiatzaren 19a – Natalia Oreiro, uruguaitar abeslaria, aktorea eta moda-diseinatzailea.
- Maiatzaren 20a – Aitor Arregi Galdos, gipuzkoar zinemagile eta unibertsitateko irakaslea.
- Maiatzaren 20a – Oihane Otaegi, gipuzkoar curling-jokalaria.
- Maiatzaren 20a – Xabier San Martin, gipuzkoar teklatu-jotzaile eta musikagilea, La Oreja de Van Gogh taldeko kidea.
- Maiatzaren 21a – Iker Gabarain, gipuzkoar futbolari ohia.
- Maiatzaren 23a – Tomoyuki Hirase, japoniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 23a – Sergio Mur, espainiar aktorea.
- Maiatzaren 23a – Dorleta Urretabizkaia, gipuzkoar aktore eta eleberrigilea.
- Maiatzaren 25a – Edurne Azuara, euskal aktorea.
- Maiatzaren 25a – Mikel Biain, gipuzkoar politikaria.
- Maiatzaren 25a – Natalia Rojo Solana, arabar politikaria.
- Maiatzaren 26a – Franck Dolosor, lapurtar kazetaria.
- Maiatzaren 26a – Raina Telgemeier, estatubatuar komikigilea.
- Maiatzaren 27a – Atsushi Yanagisawa, japoniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 29a – Masaharu Nishi, japoniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 31 – Eric Christian Olsen, estatubatuar aktorea.
- Maiatzaren 31 – Gorka Urbizu, Berri Txarrak taldeko abeslari eta gitarra-jotzailea.
Ekaina
aldatu- Ekainaren 1a – Vicki Richter, estatubatuar emakumezko aktore pornografiko transexuala.
- Ekainaren 3a – Beatriz Montañez, espainiar kazetaria, gidoilaria, telebista aurkezlea eta aktorea.
- Ekainaren 6a – Maider Yabar, gipuzkoar trapezista eta aktorea.
- Ekainaren 9a – Ibon Pérez Arrieta, gipuzkoar futbolari ohia.
- Ekainaren 12a – Kiyomitsu Kobari, japoniar futbolari ohia.
- Ekainaren 12a – Ana Tijoux, franko-txiletar rap-abeslaria eta abestigilea.
- Ekainaren 13a – Tamim al-Barghouti, egiptoar-palestinar poeta eta idazlea.
- Ekainaren 13a – Yoseba Peña, bizkaitar idazlea.
- Ekainaren 16a – Iker Martinez de Lizardui, euskal herritar kirolaria, Xabi Fernandezekin batera belako 49er Klaseko txapeldun olinpikoa.
- Ekainaren 18a – Kaja Kallas, Estoniako lehen ministroa, lehenbiziko emakumezkoa kargu honetan.
- Ekainaren 19a – Iker Sastre, bizkaitar mahai-tenislari paralinpikoa.
- Ekainaren 20a - Power Paola, ekuadortar karikaturagilea eta komikigilea.
- Ekainaren 21a – Michael Gomez, irlandar boxeolaria.
- Ekainaren 22a – Eduardo Conget, nafar futbolari ohia.
- Ekainaren 22a – Frédéric Weis, frantziar saskibaloi jokalari ohia.
- Ekainaren 23a – Hayden Foxe, australiar futbolari ohia.
- Ekainaren 24a – Amir Talai, estatubatuar aktore eta umorista.
- Ekainaren 26a – Quincy Lewis, estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Ekainaren 26a – Maider Mendizabal, gipuzkoar pilotaria, eskola kirol teknikaria eta entrenatzailea.
- Ekainaren 27a – Raúl González, espainiar futbolaria.
Uztaila
aldatu- Uztailaren 1a – Verónica Sánchez, espainiar aktorea.
- Uztailaren 1a – Liv Tyler, estatubatuar aktorea.
- Uztailaren 1a – Luz Valdivieso, txiletar aktorea.
- Uztailaren 2a – Maider Unda, arabar borroka libreko kirolaria.
- Uztailaren 4a – Iola Leal Riesco, galiziar ingurumen- eta gizarte-ekintzailea.
- Uztailaren 5a – Jorge García Castaño, espainiar politikaria.
- Uztailaren 5a – Arantzazu Martínez, arabar margolaria.
- Uztailaren 5a – Cristina Pardo, nafar kazetaria.
- Uztailaren 6a – Audrey Fleurot, frantziar aktorea.
- Uztailaren 9a – Vitali Gerasimov, Errusiako Lurreko Indarren maior jenerala.
- Uztailaren 9a – Daniel Larretxea, lapurtar errugbilari ohia.
- Uztailaren 10a – Martín Astudillo, argentinar futbolari ohia.
- Uztailaren 10a – Chiwetel Ejiofor, ingeles aktorea eta zinemagilea.
- Uztailaren 13a – Ander González, gipuzkoar sukaldaria eta telebista aurkezlea.
- Uztailaren 13a – Borja Kobeaga, gipuzkoar gidoigile eta zinema zuzendaria.
- Uztailaren 13a – Kari Wahlgren, estatubatuar ahots-aktorea.
- Uztailaren 14a – Viktoria Suediakoa, Suediako printzesa oinordea.
- Uztailaren 18a – Lupe del Río, bizkaitar aktorea.
- Uztailaren 19a – Matt Carthy, irlandar politikaria.
- Uztailaren 20a – Alessandro Santos, Alex, japoniar futbolari ohia.
- Uztailaren 22a – Xabier Orbegozo, Arria V.a, gipuzkoar aizkolaria.
- Uztailaren 23a – Silvia Colloca, italiar aktorea, blogaria, sukaldaritza liburuen idazlea eta telebistako sukaldaritza saioen aurkezlea.
- Uztailaren 23a – Julia de León, espainiar astronomo eta zientifikoa, asteroideen konposizio mineralogikoan espezializatua.
- Uztailaren 24a – Yago Lamela, espainiar atletismo jauzilaria (h. 2014).
- Uztailaren 24a – Aitor Pérez Arrieta, gipuzkoar txirrindularia.
- Uztailaren 27a - Ana Pontón, BNGko galiziar politikaria.
- Uztailaren 27a – Izaskun Rekalde, bizkaitar ekonomialaria, irakaslea, ikertzailea eta euskaltzalea (h. 2023).
- Uztailaren 27a – Jonathan Rhys Meyers, irlandar aktorea.
- Uztailaren 28a – Emanuel Ginobili, argentinar saskibaloi jokalaria.
- Uztailaren 28a – Aleksandar Živković, serbiar futbolari ohia.
- Uztailaren 29a – Idoia Beratarbide, gipuzkoar artista eta ilustratzailea.
- Uztailaren 30a – Gia Darling, estatubatuar emakumezko aktore pornografiko transexuala.
- Uztailaren 31 – Alex Tello, gipuzkoar aktorea.
Abuztua
aldatu- Abuztuaren 1a – Gorka de Carlos, nafar futbolari ohia.
- Abuztuaren 2a – Edward Furlong, estatubatuar aktorea.
- Abuztuaren 3a – Óscar Pereiro, galiziar txirrindulari ohia.
- Abuztuaren 5a – Raúl Roa, espainiar doma klasikoko zaldizkoa eta ekitazio irakaslea.
- Abuztuaren 7a – Paula Echevarría, espainiar aktorea.
- Abuztuaren 10a – Luciana Aymar, argentinar belar-hockey jokalari ohia, historiako hoberenetakoa.
- Abuztuaren 11 – Venson Hamilton, estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Abuztuaren 12a – Iva Majoli, kroaziar tenislari ohia.
- Abuztuaren 17a – Bibiana Candia, galiziar idazle eta kazetaria.
- Abuztuaren 17a – Chipo Chung, tanzaniar-zimbabwear aktore eta aktibista.
- Abuztuaren 17a – Thierry Henry, frantziar futbolari ohia.
- Abuztuaren 17a – May el-Toukhy, egiptoar jatorriko daniar zine zuzendari eta gidoigilea.
- Abuztuaren 17a – Tarja Turunen, finlandiar abeslaria.
- Abuztuaren 18a – Bakartxo Ruiz, nafar politikari eta irakaslea.
- Abuztuaren 19a – Sara Martins, portugaldar aktorea.
- Abuztuaren 19a – Iban Mayo, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Abuztuaren 19a – Iker Urbina, arabar abokatua eta politikaria.
- Abuztuaren 22a – JP Auclair, Quebectar akrobazia eskiatzailea (h. 2014).
- Abuztuaren 22a – Andoni Eguskiza, bizkaitar pilotari ohia.
- Abuztuaren 22a – Jessica Mbangeni, hegoafrikar poeta, abeslari, aktore eta enpresaburua (h. 2024).
- Abuztuaren 23a – Luis Rubiales, espainiar futbolari ohi eta kirol-buruzagia.
- Abuztuaren 24a – Robert Enke, alemaniar futbol atezaina (h. 2009).
- Abuztuaren 25a – Óscar García Lago, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Abuztuaren 27a – Amaia Agirre, gipuzkoar bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta bertso-transkribatzailea.
- Abuztuaren 27a – Deco, brasildar-portugaldar futbolari ohia.
- Abuztuaren 28a – Christelle Cornil, belgikar aktorea.
- Abuztuaren 28a – Javier Eseverri, nafar areto futbol-jokalaria.
- Abuztuaren 28a – María del Mar García Puig, kataluniar politikari eta filologoa.
- Abuztuaren 28a – Shinji Jojo, japoniar futbolari ohia.
- Abuztuaren 29a – Kei Mikuriya, japoniar futbolari ohia.
- Abuztuaren 30a – Nalini Krishan, fijiar-australiar aktorea.
- Abuztuaren 31 – Jeff Hardy, World Wrestling Entertainmenteko (WWE) estatubatuar borrokalari profesionala.
- Abuztuaren 31 – Xabier Otermin, gipuzkoar futbolaria.
Iraila
aldatu- Irailaren 3a – Stephen Laybutt, australiar futbolaria (h. 2024).
- Irailaren 4a – Lucie Silvas, ingeles egile-abeslaria.
- Irailaren 5a – Joseba Etxeberria, Athleticeko gipuzkoar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Irailaren 6a – Katalin Novák, Hungariako presidentea.
- Irailaren 9a – Iker Fernández, gipuzkoar snowboardlaria.
- Irailaren 9a – Gina Gogean, errumaniar gimnasta artistikoa, bederatzi aldiz munduko txapelduna hainbat probatan.
- Irailaren 10a – Bernardo Romeo, argentinar futbolaria.
- Irailaren 11 – Katia Reimberg , brasildar-gipuzkoar Giza Eskubideen aldeko ekintzailea eta feminista.
- Irailaren 12a – Mohamed El Yaagoubi, marokoar futbolaria.
- Irailaren 12a – Sebastian Gonzalez, lapurtar pilotari ohia.
- Irailaren 12a – Pia Tjelta, norvegiar aktorea.
- Irailaren 13a – Fiona Apple, estatubatuar kantautore eta pianojolea.
- Irailaren 13a – Edu Roldán, arabar futbolari ohia.
- Irailaren 14a – Eneko Atxa, bizkaitar sukaldaria.
- Irailaren 15a – Chimamanda Ngozi Adichie, nigeriar eleberrigilea.
- Irailaren 15a – Pablo Berasaluze, Berasaluze II.a, bizkaitar pilotari ohia.
- Irailaren 15a – Tom Hardy, ingeles aktorea.
- Irailaren 16a - Veronica Codesal, belgikar-galiziar abeslaria.
- Irailaren 17a – Mónica Ergueta, boliviar abeslaria.
- Irailaren 19a – Josef Fares, suediar-libanoar zinema zuzendaria eta jokoen diseinatzailea.
- Irailaren 20a – Fausto Mota, portugaldar jatorriko arabar motozikleta pilotua.
- Irailaren 21a – Audrey Dana, frantziar aktore eta zinema zuzendaria.
- Irailaren 21a – Natalia Gavrilița, Moldaviako lehen ministroa.
- Irailaren 21a – Raúl Iznata, Iruñean jaiotako andaluziar futbolari ohia.
- Irailaren 22a – Jon García, bizkaitar taekwondolaria.
- Irailaren 22a – Lara Sajen, argentinar dantzaria, abeslaria eta reality showetako partaidea.
- Irailaren 25a – Joseba Leon, bizkaitar txirrindularia.
- Irailaren 28a – Dani Álvarez, galiziar kazetaria.
- Irailaren 28a – Gorka Gonzalez, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Irailaren 28a – Maria Urcelay, gipuzkoar aktorea.
Urria
aldatu- Urriaren 3a – David Valdelvira, bizkaitar aktorea eta eszena-zuzendaria.
- Urriaren 4a – Bel Olid, kataluniar irakasle, idazle eta itzultzailea.
- Urriaren 4a – Najat Vallaud-Belkacem, marokoar jatorriko frantziar politikaria.
- Urriaren 5a – Konstantin Zirianov, errusiar futbolari ohia.
- Urriaren 6a – Oier Larraintzar, gipuzkoar futbolari ohia.
- Urriaren 7a – Felicity Aston, britainiar abenturazalea, Antartika eskian bakarka gurutzatu duen lehen emakumea.
- Urriaren 8a – Alain González Villanueva, bizkaitar futbolari ohia.
- Urriaren 8a – Reese Hoffa, estatubatuar pisu-jaurtitzailea.
- Urriaren 9a – Karine Elharrar, israeldar legelari eta politikaria.
- Urriaren 10a – Irene Lapuerta, nafar politikari eta unibertsitateko irakaslea.
- Urriaren 10a – Maider Olleta, nafar gimnasta erritmiko ohia.
- Urriaren 11 – Laura Gallego García, haur eta gazte literaturako valentziar idazlea.
- Urriaren 12a – Cristie Kerr, estatubatuar golfaria.
- Urriaren 12a – Bode Miller, estatubatuar eskiatzaile alpino ohia.
- Urriaren 12a – Urtzi Urrutikoetxea, bizkaitar idazlea.
- Urriaren 14a – Asier Maeztu, gipuzkoar pistako-txirrindularia.
- Urriaren 15a – Lander Euba, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Urriaren 17a – Rakel Rodríguez, andaluziar-bizkaitar dantzari, koreografo, aktorea eta irakaslea.
- Urriaren 18a – Jon Bru, nafar txirrindulari ohia.
- Urriaren 18a – Sonia Gonzalez, euskal idazlea.
- Urriaren 18a - Jyothika, indiar aktorea, batez ere tamileraz egindako filmetan agertzen dena.
- Urriaren 18a – Isidro Nozal, Euskal Herrian jaiotako espainiar txirrindularia.
- Urriaren 19a – David Rubín, galiziar marrazkilari eta komikigilea.
- Urriaren 19a – Raúl Tamudo, kataluniar futbolaria.
- Urriaren 20a - Lis Vega, kubatar vedettea, dantzaria, aktorea eta kantaria.
- Urriaren 21a – Kenji Fukuda, japoniar futbolari ohia.
- Urriaren 22a – Ts Madison, estatubatuar enpresaburu eta LGBTen eskubideen aldeko ekintzailea.
- Urriaren 26a – Gurutz Aginagalde, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
- Urriaren 27a – Jiří Jarošík, txekiar futbolaria.
- Urriaren 28a - Mar Galceran, espainiar politikaria, Down sindromea duen Espainiako lehen diputatua.
- Urriaren 31 – Chikara Fujimoto, japoniar futbolari ohia.
Azaroa
aldatu- Azaroaren 1a - Pilar Alegría, espainiar politikaria, PSOEko bozeramailea.
- Azaroaren 2a – Hans Weingartner, austriar zinema zuzendari eta ekoizlea.
- Azaroaren 3a – Aria Giovanni, estatubatuar aktore eta modelo erotiko ohia.
- Azaroaren 4a - Iban Sastre, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Azaroaren 4a - Begoña Villacís, espainiar abokatu eta politikaria.
- Azaroaren 5a – Jon Maya, gipuzkoar dantzaria.
- Azaroaren 6a – Oier Aizpurua, gipuzkoar piraguista eta arraunlaria.
- Azaroaren 7a – Paul Buchheit, estatubatuar programatzaile eta enpresaburua, Gmailen sortzailea.
- Azaroaren 7a – Amaranta Gómez Regalado, mexikar gizarte-antropologo eta ekintzailea.
- Azaroaren 10a – Brittany Murphy, estatubatuar aktorea (h. 2009).
- Azaroaren 13a - Victoria Teijeiro, espainiar aktorea eta irakaslea.
- Azaroaren 14a – Oihana Alkorta, gipuzkoar musikari eta abeslaria (h. 2007).
- Azaroaren 16a – Maggie Gyllenhall, estatubatuar aktorea.
- Azaroaren 16a – Naoko Kawakami, japoniar futbolari ohia.
- Azaroaren 19a – Mette Frederiksen, Danimarkako lehen ministroa.
- Azaroaren 20a – Fábio Júnior, brasildar futbolaria.
- Azaroaren 21a – Yoshiteru Yamashita, japoniar futbolari ohia.
- Azaroaren 24a – Rafael Bastide, bizkaitar errugbilari ohia.
- Azaroaren 24a – Nahikari Ipiña, bizkaitar zinema ekoizlea.
- Azaroaren 26a – Ivan Basso, italiar txirrindularia.
- Azaroaren 27a – Adam Archuleta, NFLko estatubatuar amerikar-futbolari ohia, euskal jatorriduna.
- Azaroaren 27a – Itziar Atienza, bizkaitar aktore eta telebista aurkezlea.
- Azaroaren 27a – Alyssa Monks, estatubatuar margolaria.
- Azaroaren 29a – Andy Panko, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- Azaroaren 30a – Sonsoles Ónega, espainiar kazetaria, telebistako aurkezlea eta idazlea.
Abendua
aldatu- Abenduaren 1a – Perle Bouge, frantziar arraunlari paralinpikoa.
- Abenduaren 2a – Saxa Putria, ukrainar artista (h. 1989).
- Abenduaren 3a – Adam Małysz, poloniar eski jauzilari ohia eta rally pilotua, garai guztietako eski jauzilaririk onenetakoa.
- Abenduaren 3a – Patxi Ugarte, nafar txirrindulari ohia.
- Abenduaren 7a – Luke Donald, australiar golfaria.
- Abenduaren 8a – Sébastien Chabal, frantziar errugbi jokalari ohia.
- Abenduaren 9a – Itxaso González, bizkaitar aktorea.
- Abenduaren 9a – Ana Pastor, espainiar kazetari eta telebista aurkezlea.
- Abenduaren 10a – Esteban Gaubeka, bizkaitar palaria.
- Abenduaren 12a – Hiromi Kojima, japoniar futbolari ohia.
- Abenduaren 15a – Rachel Mandelbaum, estatubatuar astrofisika-irakaslea.
- Abenduaren 15a – Lohitzune Txarola, lapurtar abokatua eta politikaria, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Mahaiaren presidente ohia.
- Abenduaren 16a – Iñigo Manzisidor, Mantxi, gipuzkoar bertsolaria.
- Abenduaren 17a – Katheryn Winnick, kanadar aktorea eta zinema zuzendaria.
- Abenduaren 19a – Jorge Garbajosa, espainiar saskibaloi jokalari ohia.
- Abenduaren 19a – Elisa Toffoli, italiar abeslari eta kantautorea.
- Abenduaren 20a – Oihane Perea, arabar bertsolaria, lau aldiz Arabako Bertsolari Txapelketaren irabazlea.
- Abenduaren 21a – Emmanuel Macron, Frantziako presidentea.
- Abenduaren 21a – Xabier Zaldua, gipuzkoar aizkolaria, Euskal Pentatloi Txapelketa birritan irabazle.
- Abenduaren 24a – Américo, txiletar abeslaria.
- Abenduaren 25a – Xabi Molia, lapurtar idazle, gidoigile eta zinema zuzendaria.
- Abenduaren 26a – Patricia Urrutia, bizkaitar aktorea.
- Abenduaren 27a – Ángel Ortiz, paraguaitar futbolari ohia.
- Abenduaren 30a – Glory Alozie, nigeriar-espainiar atleta.
- Abenduaren 31 – Patricia Guasp, espainiar politikaria.
- Abenduaren 31 – Marta Hazas, espainiar aktorea.
- Abenduaren 31 – Psy, hegokorear artista.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
aldatu- Ainara Gurrutxaga, gipuzkoar aktorea.
- Ainize Txopitea, gipuzkoar diseinatzaile grafikoa, artista bisuala eta arte-komisarioa.
- Aitziber Estanga, gipuzkoar musikaria.
- Aránzazu Calleja, bizkaitar musikoterapeuta eta musikagilea.
- Arkaitz Estiballes, bizkaitar bertsolaria.
- Arkaitz Ugartetxea, bizkaitar bertsolaria.
- Borxa Urberuaga, ENAMeko bizkaitar ekintzailea.
- David Beriain, nafar kazetaria eta dokumentalgilea (h. 2021).
- Elisa Sainz de Murieta, bizkaitar geologo eta politikaria.
- Eneko Fernandez Maritxalar, nafar bertsolaria.
- Ibon Ajuria, bizkaitar bertsolaria.
- Idoia Etxeberria Elortza, gipuzkoar kazetari eta idazlea.
- Iker Martinez de Zuazo, gipuzkoar musikaria.
- Iñaki Altolagirre, Matxet, gipuzkoar musikaria.
- Iñaki Echarte, nafar narratzaile eta poeta, Espainiako gay literaturaren idazle ezagunetarikoa.
- Iñigo de la Iglesia, arabar aktorea.
- Ion Ansa, gipuzkoar kazetari, bertsolari eta politologoa.
- Izaskun Arriaran, giza eskubideen aldeko arabar aktibista.
- Jaione Valle, nafar ikerlaria, biomedikuntzan aditua.
- Juanmari Agirreurreta, gipuzkoar filosofo, filologo, irakasle eta itzultzailea.
- Julian Azkarate, estatubatuar-argentinar aktore eta telebista-aurkezlea.
- Maiana Bidegain, lapurtar zinema zuzendaria.
- Manu Ceberio, gipuzkoar arkeologoa eta historiaurrelaria.
- Mattin Artiach, nagusiki zaratarekin eta inprobisazioarekin lan egiten duen euskal artista bizkaitarra.
- Matxalen Legarreta, bizkaitar soziologoa, ikertzailea eta feminista.
- Mikel Zamora, gipuzkoar musikaria.
- Mursego, gipuzkoar folk eta pop abeslaria.
- Pedro Aguilera, gipuzkoar zinegilea.
- Rubén Ontiveros, bizkaitar zinema gidoigile, zuzendari eta komikigilea.
- Shandra Martínez, gipuzkoar artista plastikoa eta ilustrailea.
- Txani Rodríguez, arabar kazetari eta idazlea.
- Txo!?, ikus entzunezko artista garaikide nafarra.
- Unai Fernandez de Betoño, arabar arkitektoa, irakaslea eta politikaria.
- Urtza Alkorta, bizkaitar politikari eta ekintzailea, etakideei laguntza emateagatik zigortua.
- Urtza Garay Ruiz, EHUko irakaslea eta ikerlaria.
- Dani Álvarez, galiziar kazetari, irrati esatari eta telebista aurkezlea.
- Amaia Perez Orozco, espainiar ekonomilaria, doktorea, eta ekintzaile feminista.
- Barbara Martin Coppola, telekomunikazioetako-ingeniaria.
- Benet Salellas, kataluniar abokatu eta politikaria.
- Bilal Ag Acherif, Azawaden Askapen Nazionalerako Mugimenduaren idazkari orokorra.
- Carlos Yushimito, japoniar jatorriko peruar idazlea.
- Coral Herrera, espainiar-costarricar idazle eta komunikatzaile feminista.
- Erika Lust, suediar zinema pornografikoko zuzendari, gidoilari, ekoizle independente eta idazlea, pornografia feministaren aitzindarietako bat.
- Gastón Muñoz, argentinar pilotaria, paletan aditua.
- Jamala al-Baidhani, yemendar giza eskubideen aldeko ekintzailea (h. 2012).
- Kate Craig-Wood, informazio teknologietako britainiar enpresarburua.
- Lucía Lijtmaer, argentinar-kataluniar kazetaria eta idazlea.
- Marcel Mauri de los Rios, kataluniar historialari, kazetari eta irakaslea, Òmnium Cultural erakundeko bozeramailea.
- Oscar Martin, suitzar programatzaile eta artista experimentala.
- Soledad Antelada Toledano, argentinar-espainiar hackerra, sistema informatikoen ingeniaritzan eta "penetration testingean" aditua.
- Victoria Beltran, estatubatuar aktorea.
- Yolanda Domínguez, espainiar artista bisuala, argazkilaria eta aktibista feminista.
Heriotzak
aldatuUrtarrila
aldatu- Urtarrilaren 9a – Juan Manuel Iglesias Sánchez, Sestaotar gaztea, polizia karga bortitz batetik ihesean zegoelarik bihotz-gutxiegitasunak jota (j. 1961).
- Urtarrilaren 9a – Letizia Quaranta, italiar aktorea (j. 1893).
- Urtarrilaren 10a – Ruth Graves Wakefield, estatubatuar chefa (j. 1903).
- Urtarrilaren 12a – Henri-Georges Clouzot, frantziar zinemagilea eta gidoi-egilea (j. 1907).
- Urtarrilaren 14a – Anthony Eden, Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1897).
- Urtarrilaren 14a – Peter Finch, australiar aktorea (j. 1916).
- Urtarrilaren 14a – Javier Gortazar Manso de Belasko, bizkaitar politikari jeltzalea (j. 1878).
- Urtarrilaren 14a – Anais Nin, frantziar-estatubatuar idazlea (j. 1903).
- Urtarrilaren 18a – María Rosa Oliver, argentinar idazlea, saiogilea, itzultzailea eta ekintzailea (j. 1898).
- Urtarrilaren 18a – Carl Zuckmayer, alemaniar antzerkigileaa (j. 1896).
- Urtarrilaren 19a – Josep Trueta, kataluniar medikua (j. 1897).
- Urtarrilaren 20a – Dimitrios Kiousopoulos, Greziako lehen ministroa (j. 1892).
Otsaila
aldatu- Otsailaren 5a – Miguel Jimeno de Lahidalga, arabar margolaria (j. 1895).
- Otsailaren 7a – Paulino Gómez Sáiz, PSOEko espainiar politikaria (j. 1889).
- Otsailaren 9a – Sergei Iliuxin, sobietar hegazkinen diseinatzailea (j. 1894).
- Otsailaren 11 – Louis Beel, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1902).
- Otsailaren 12a – Ebenezer Cunningham, ingeles matematikaria (j. 1881).
- Otsailaren 21a – Seán Ó Ríordáin, irlanderaz idatzi zuen irlandar olerkaria (j. 1916).
- Otsailaren 27a – John Dickson Carr, estatubatuar detektibe-eleberrien idazlea (j. 1906).
- Otsailaren 27a – Ixaka Lopez, euskal idazle, kultura eragile, euskaltzale eta politikari abertzale eta jeltzalea (j. 1879).
Martxoa
aldatu- Martxoaren 1a – Pietro Francisci, italiar zinemagilea (j. 1906).
- Martxoaren 2a - Eugénie Brazier, frantziar sukaldaria, hiru Michelin izar lortu zituen lehen emakumea (j. 1895).
- Martxoaren 4a – Lutz Graf Schwerin von Krosigk, Alemaniako kantzilerra (j. 1887).
- Martxoaren 8a – Henry Hull, estatubatuar aktorea (j. 1890).
- Martxoaren 10a – Willem Schermerhorn, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1894).
- Martxoaren 13a – Jan Patočka, txekiar filosofoa (j. 1907).
- Martxoaren 18a – Marien Ngouabi, Kongoko Errepublikako presidentea (j. 1938).
- Martxoaren 25a – Alphonse Massamba-Débat, Kongoko Errepublikako presidentea (j. 1919/21).
- Martxoaren 29a – Eugen Wüster, austriar industrialaria eta terminologoa, terminologia diziplinaren sortzailea (j. 1898).
Apirila
aldatu- Apirilaren 5a – José Arrue, euskal margolaria (j. 1885).
- Apirilaren 5a – Carlos Prío Socarrás, Kubako presidentea (j. 1903).
- Apirilaren 7a – Jim Thompson, estatubatuar eleberri, istorio motz eta gidoi idazlea (j. 1906).
- Apirilaren 8a – Stefania Turkewitx, ukrainar musikagile, piano-jotzaile eta musikologoa (j. 1898).
- Apirilaren 11 – Jacques Prévert, frantziar olerkaria eta zinema-idazlea (j. 1900).
- Apirilaren 21a – Gummo Marx, estatubatuar umorista eta aktorea (j. 1892).
- Apirilaren 22a – Edward Van Dijck, belgikar txirrindularia (j. 1918).
- Apirilaren 26a – Mwambutsa IV.a, Burundiko erregea (j. 1912).
- Apirilaren 30a – Aminah Banowati, indonesiar aktore eta abeslaria (j. 1922).
Maiatza
aldatu- Maiatzaren 2a – Isaura Bruno, brasildar aktorea (j. 1916).
- Maiatzaren 4a – Hans Martin Sutermeister, suitzar idazlea (j. 1907).
- Maiatzaren 5a – Ludwig Erhard, Alemaniako kantzilerra (j. 1897).
- Maiatzaren 7a – Xabier Borboi-Parmakoa, karlisten tronurako hautagaia (j. 1889).
- Maiatzaren 9a – James Jones, estatubatuar idazlea (j. 1921).
- Maiatzaren 10a – Joan Crawford, estatubatuar aktorea (j. 1904).
- Maiatzaren 11 – Carmen Prieto Rouco, galiziar idazle, poeta eta antzerkigilea (j. 1901).
- Maiatzaren 12a – Rafael Gómez, gipuzkoar politikaria, Amnistiaren Aldeko Asteko manifestazio baten poliziak eraila (j. 1903).
- Maiatzaren 16a – Modibo Keïta, Maliko lehen presidentea (j. 1915).
- Maiatzaren 30a – Claire Goll, alemaniar-frantziar kazetaria eta idazlea, Europako abangoardiako munduaren ordezkaria (j. 1890).
Ekaina
aldatu- Ekainaren 2a – Stephen Boyd, iparrirlandar aktorea (j. 1931).
- Ekainaren 3a – Archibald Hill, britainiar fisiologoa, 1922ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1886).
- Ekainaren 3a – Roberto Rossellini, italiar zinema zuzendaria (j. 1906).
- Ekainaren 4a – Marcel Bataillon, frantziar historialaria (j. 1895).
- Ekainaren 12a – Epifanio Fernández, gipuzkoar futbolaria (j. 1919).
- Ekainaren 16a – Wernher von Braun, alemaniar-estatubatuar ingeniaria, suziri diseinatzaile nabarmena (j. 1912).
- Ekainaren 22a – Javier Ybarra, bilbotar enpresaburua, idazlea eta politikaria, ETA politiko-militarrak eraila (j. 1913).
- Ekainaren 29a – María Villar Buceta, kubatar poeta, kazetari eta ekintzailea (j. 1899).
Uztaila
aldatu- Uztailaren 1a – Aurelia Elkoro-Iturbe, Aureli, gipuzkoar erraketista (j. 1912).
- Uztailaren 2a – Vladimir Nabokov, errusiar-esatubatuar idazlea, XX. mendeko idazle berezi eta nagusietako bat (j. 1899).
- Uztailaren 3a – Hugh Le Caine, kanadar fisikaria, musikagilea eta musika tresnen egilea (j. 1914).
- Uztailaren 4a – Michel Olzomendi, Euskal Herrian jaiotako artzapezpikua (j. 1901).
- Uztailaren 5a – Henry Scheffé, estatubatuar estatistikaria (j. 1907).
- Uztailaren 6a – Gabriel Manterola, euskal idazle eta itzultzailea (j. 1890).
- Uztailaren 9a – Alice Paul, estatubatuar ekintzaile feminista (j. 1885).
- Uztailaren 11 – Martín Agüero, bizkaitar toreatzailea (j. 1902).
- Uztailaren 13a – Hermann Kemper, alemaniar ingeniaria, lebitazio magnetikoaren aitzindaria (j. 1892).
- Uztailaren 19a – Ángel María Rousse, bizkaitar futbolaria (j. 1902).
- Uztailaren 21a – Lee Miller, estatubatuar argazkilari eta erreportari grafikoa (j. 1907).
- Uztailaren 26a – María del Villar Berruezo, nafar dantzaria eta idazlea (j. 1888).
- Uztailaren 27a – Javier Ramírez Sinués, aragoiar abokatu eta politikari kontserbadorea, Arabako gobernadore zibila (j. 1898).
- Uztailaren 31 – Giuseppe Castellano, italiar jenerala (j. 1893).
Abuztua
aldatu- Abuztuaren 1a – Francis Gary Powers, estatubatuar hegazkinlari eta espioia, U-2ren istripuaren protagonista (j. 1929).
- Abuztuaren 2a – Miguel María Lojendio, gipuzkoar noble eta diplomazialaria (j. 1908).
- Abuztuaren 3a – Makarios III.a, lehendabiziko Zipreko presidentea (j. 1913).
- Abuztuaren 4a – Edgar Douglas Adrian, britainiar fisiologoa, 1932ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1889).
- Abuztuaren 4a – Ernst Bloch, alemaniar filosofoa (j. 1885).
- Abuztuaren 4a – Antonio Machín, kubatar abeslaria (j. 1903).
- Abuztuaren 7a – Paul Chaudet, Suitzako Konfederazioko presidentea (j. 1904).
- Abuztuaren 8a – Eduard Roschmann, austriar SSko teniente eta komandante nazia (j. 1908).
- Abuztuaren 10a – Guy de Montlaur, lapurtar margolaria (j. 1918).
- Abuztuaren 16a – Elvis Presley, estatubatuar rock abeslaria eta aktorea, historiako musikaririk garrantzitsuenetakotzat hartua (j. 1935).
- Abuztuaren 19a – Groucho Marx, estatubatuar umorista eta aktorea (j. 1890).
- Abuztuaren 20a – Marjorie Boulton britainiar idazle eta poeta (j. 1924)
- Abuztuaren 23a – Naum Gabo, errusiar eskultorea (j. 1890).
- Abuztuaren 31 – Atala Apodaca, mexikar irakasle, feminista eta iraultzailea (j. 1884).
Iraila
aldatu- Irailaren 4a – Adolphe Jauregi, baxenafar errugbilaria (j. 1898).
- Irailaren 4a – Jean Rostand, frantziar biologo eta filosofoa (j. 1894).
- Irailaren 4a – Ernst Friedrich Schumacher, alemaniar jatorrizko ekonomilaria, eragin handiduna 1970eko hamarkadan (j. 1911).
- Irailaren 10a – Hamida Djandoubi, Tunisian jaiotako nekazaria, Frantzian heriotz-zigorra jaso zuen azken pertsona (j. 1949).
- Irailaren 12a – Steve Biko, apartheidaren aurkako hegoafrikar ekintzailea, poliziak egindako torturen ondorioz (j. 1946).
- Irailaren 12a – Robert Lowell, estatubatuar olerkaria (j. 1917).
- Irailaren 13a – Leopold Stokowski, ingalaterran jaiotako estatubatuar orkestra-zuzendaria (j. 1882).
- Irailaren 14a – Shogo Kamo, japoniar futbolaria (j. 1915).
- Irailaren 15a – Leah Manning, Espainiako Gerra zibilean ia 4.000 haur Santurtzitik Ingalaterrara eraman zituen britainiar politikaria (j. 1886).
- Irailaren 16a – Marc Bolan, ingeles musikari, abeslari, egile abeslari, musika ekoizle eta olerkaria, glam rockaren aitzindarietako bat (j. 1947).
- Irailaren 16a – Maria Callas, greziar-estatubatuar sopranoa, XX. mendeko opera-kantari ospetsuenetarikoa (j. 1923).
- Irailaren 22a – José María Laka, bizkaitar futbolaria (j. 1898).
Urria
aldatu- Urriaren 5a – Seamus Costello, irlandar errepublikar politikari eta ideologo ezkertiar eta sozialista (j. 1939).
- Urriaren 8a – Augusto Unceta-Barrenechea, bizkaitar enpresaburu eta politikaria (j. 1923).
- Urriaren 10a – Jean Duvieusart, Belgikako lehen ministroa (j. 1900).
- Urriaren 11 – Beatriz Allende, txiletar mediku eta politikaria (j. 1943).
- Urriaren 11 – MacKinlay Kantor, estatubatuar kazetari, eleberrigile eta gidoilaria (j. 1904).
- Urriaren 14a – Bing Crosby, estatubatuar aktore eta abeslaria (j. 1903).
- Urriaren 15a - Herminia Gómez Serra, espainiar opera abeslaria izan, sopranoa (j. 1891).
- Urriaren 18a – Andreas Baader, Armada Gorriaren Frakzioa alemaniar talde armatuaren lehenengo liderra (j. 1943).
- Urriaren 20a – Cassie Gaines, estatubatuar abeslaria, Lynyrd Skynyrd taldeko kidea (j. 1948).
- Urriaren 20a – Steve Gaines, estatubatuar musikaria, Lynyrd Skynyrd taldeko kidea (j. 1949).
- Urriaren 20a – Madalena Jauregiberri, euskal idazlea eta euskaltzalea (j. 1884).
- Urriaren 20a – Marie-Thérèse Walter, frantziar emakumea, Pablo Picassoren maitalea eta modeloa (j. 1909).
- Urriaren 20a – Ronnie Van Zant, estatubatuar abeslari eta musikaria, Lynyrd Skynyrd southern rock taldeko kide sortzailea (j. 1948).
- Urriaren 23a – Julián Olivares, III. Murrietako markesa, gipuzkoar militar eta eskrimalaria, sablean aditua (j. 1895).
- Urriaren 25a – Félix Gouin, Frantziako Estatuburua (j. 1884).
- Urriaren 26a – Manuel Aranegi, arabar ingeniari eta politikaria (j. 1905).
- Urriaren 27a – James Cain, estatubatuar idazlea eta kazetaria (j. 1892).
Azaroa
aldatu- Azaroaren 3a – Armand Lunel, frantziar idazlea eta shuadit edo judu-proventzeraren azken hiztuna (j. 1892).
- Azaroaren 4a – Greta Keller, austriar abeslari eta aktorea (j. 1903).
- Azaroaren 5a – Rene Goscinny, frantziar komigilea, "Asterix" pertsonaiaren sortan testugilea (j. 1926).
- Azaroaren 15a – Georges Philippe Friedmann, frantziar soziologoa (j. 1902).
- Azaroaren 18a – Kurt Schuschnigg, Austriako kantzillerra (j. 1897).
- Azaroaren 28a – Daniel Chalonge, frantziar astronomo eta astrofisikaria (j. 1895).
- Azaroaren 30a – Terence Rattigan, ingeles idazlea (j. 1911).
Abendua
aldatu- Abenduaren 3a – Ferdinand Guillaume, Polidor, lapurtar aktorea (j. 1887).
- Abenduaren 4a – Manuel José García Caparrós, andaluziar langile gaztea, Polizia Armatuak eraila (j. 1960).
- Abenduaren 9a – Clarice Lispector, brasildar idazlea, XX. mendeko brasilgo idazle garrantzitsuenetakoa (j. 1920).
- Abenduaren 12a – Clementine Churchill, Spencer-Churchill baroisa, Winston Churchillen emaztea (j. 1885).
- Abenduaren 13a – Francisco López Sanz, nafar kazetari eta politikari karlista (j. 1896).
- Abenduaren 17a edo 18a – María Ponce, Maiatzeko Plazako – Amak elkartearen sortzaileetako bat, bahitua, torturatua eta eraila (j. 1924).
- Abenduaren 19a – Jacques Tourneur, frantziar zinema zuzendaria (j. 1904).
- Abenduaren 24a – Samael Aun Weor, kolonbiar idazle esoterista, mugimendu neognostiko baten sortzailea (j. 1917).
- Abenduaren 25a – Arturo Acebal Idígoras, argentinar-bizkaitar margolari, eskultore eta zeramikaria (j. 1912).
- Abenduaren 25a – Charles Chaplin, ingeles aktore, zuzendari, gidoigile eta ekoizlea (j. 1889).
- Abenduaren 25a – Maud Worcester Makemson, estatubatuar arkeoastronomoa (j. 1891).
- Abenduaren 26a – Howard Hawks,estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1896).
- Abenduaren 31 – Sabah Al-Salim Al-Sabah, Kuwaiteko emirra (j. 1913).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
aldatu- Maiatza – Antonio Juan Onieva Santamaría, nafar legegizona eta idazlea (j. 1886).
- Javier Garriz, nafar apaiza eta idazlea (j. 1894).
- José Ramón Castro Alaba, nafar sendagilea eta filologoa (j. 1896).
- Luis Antonio de Vega, bilbotar idazlea, arabista, eleberrigile, kazetaria eta gourmeta (j. 1900).
- Tomas Agirre Lekube, bizkaitar futbolaria eta Jose Antonio Agirre lehendakariaren anaia (j. 1912).
- Fisika: Philip Warren Anderson, Nevill Francis Mott eta John Hasbrouck van Vleck
- Kimika: Ilya Prigogine
- Literatura: Vicente Aleixandre
- Medikuntza: Roger Guillemin, Andrew Schally eta Rosalyn Yalow
- Ekonomia: Bertil Ohlin eta James Meade
- Bakea: Amnistia Internazionala
Kanpo estekak
aldatu