Ion Ansa
kazetari euskalduna
Ion Ansa Mendizabal (Errenteria, 1977), kazetari, bertsolari eta politologo euskalduna da.
Ion Ansa | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Errenteria, 1977 (46/47 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, politologoa, bertsolaria eta itzultzailea |
Gaztetandik bertsolaritzan eta herri mugimenduetako talde eta elkarte ugaritan ibilia, zinema ikasketak egin zituen Bartzelonan. Lan ugaritan aritutakoa da: AEKn irakasle, itzultzaile eta euskara zuzentzaile, iritzigile politikoa, kooperatibista gisa enpresa sustatzailea[1], Bartzelonako Euskal Etxean irakasle eta koordinatzaile, kazetari ETBko Hitzetik Hortzera telebista saioan[2] zein EH Bildu koalizioaren komunikazio taldean[3].
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Ion Ansa: “Etorkizun handiko kontakizun bat ari dira eraikitzen katalanak”.» etzi.pm 2019-11-04 (Noiz kontsultatua: 2021-01-15).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Ion Ansa - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Dimite el jefe de la campaña de EH Bildu en las elecciones autonómicas» El Correo 2016-10-07 (Noiz kontsultatua: 2021-01-15).