Hernani
Hernani Gipuzkoako ipar-ekialdeko udalerri bat da, Donostialdea eskualdekoa. Haren barruan dagoen Buruntzaldeko jendetsuena da, 20.013 biztanle baitzituen
2016. urtean. Sagardoaren inguruko jarduerak herriko ekonomia jarduera nagusietakoak dira.
Hernani | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Hernaniko herrigunea Nazioarteko Espazio Estaziotik ikusia. | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Donostialdea (eta honen barruan Buruntzaldea azpieskualdekoa) | ||||||||||
Izen ofiziala | Hernani | ||||||||||
Alkatea | Xabier Lertxundi Asteasuinzarra (EH Bildu) | ||||||||||
Posta kodea | 20120 | ||||||||||
INE kodea | 20040 | ||||||||||
Herritarra | hernaniar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°15′58″N 1°58′30″W / 43.2662°N 1.9749°W | ||||||||||
Azalera | 57,32 km² | ||||||||||
Garaiera | 44 m | ||||||||||
Distantzia | 9 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 20.527 (2023) 152 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 3,58 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 3,24 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 20,77 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 40,81 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 79,08 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 2,49 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 11,29 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 54,3 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % 29.7 (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 43.91 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | XIII. mendea (?) | ||||||||||
Webgunea | http://www.hernani.eus/ |
Geografia
aldatuGipuzkoako ipar-ekialdeko udalerri bat da, Donostiatik bederatzi kilometro hegoaldera kokatua. 39,81 kilometro koadro ditu. Urumea ibaia herriko ardatz hidrografikoa da. Iparretik hegora zeharkatzen du eta horretara isurtzen dituzte urak inguruko beste errekastoek. Hernaniko hirigunea Santa Barbara mendiaren magalean dago (Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendatua da), eta handik begiratuta, Urumea ibarraren alderdi handi bat ikus daiteke. Menditsua eta malkartsua da, sakonune sublitoral batean kokatua. Inguruko mendietan (Akola, Igorin, Urdaburu, Oindi eta abar) historiaurreko arrasto megalitiko ugari dago: Akolako lepoko trikuharriak, Igoringo lepokoak, Oindi-Mandoegiko jentilbaratzak, Mulisko gainekoak, Etzelakoak eta beste hainbat.
Mugakideak
aldatuMugakide ditu Donostia, Astigarraga, Arano (Nafarroa Garaia), Lasarte-Oria, Urnieta, Elduain eta Errenteria.
Auzoak
aldatu- Antziola: auzo hori Hernaniko herri sarearen parte da. Hiria 1950etik 1970era bitartean hazi zen urteetan sortu zen. 1980an hasi ziren desagertzen auzoa bitan banatzen zuten industriak, gaur egun Antziola Berri izenaz ezagutzen den zatia osatzen dutenak. Hernanitik atera eta ospitaleetara doan errepidearen ondoko auzoa da, heriotzaren aldapa deiturikotik. 1.300 bizilagun baino gehiago ditu.
- Etxeberri: auzo horretako blokeak 70eko hamarkadan eraikitako etxebizitzak dira. La Florida auzoaren ondoan dago eta ia 800 pertsona bizi dira bertan.
- Karabel: herriaren behealdean dago, Errugbi zelaia (Landare) eta futbol zelaia (Zubipe) dauden tokian. Ibaia auzotik pasatzen denez, Karabel behin baino gehiagotan urez bete da, eta gertakaririk larriena 1985ean gertatu zen, Bizkaia osoan eta Gipuzkoan uholdea izan zenean.
- Portua: Urumea ibaiaren ezkerraldean eta Hernaniko Alde Zaharraren hegoaldean dagoen auzoa. Desagertutako portu zahar baten kokalekuari zor dio izena. Trenbideak Elizatxo auzotik bereizten du. 250 bizilagun inguru ditu.
- Elizatxo: bertan dagoen ermitari zor zaio. Duela urte batzuk oso auzo txikia zen, baina urteak joan ahala hazi egin da. Gaur egun, Hernaniko alde zaharraren eta El Puerto-Portu auzotik bereizten duten trenbidearen artean dago. 500 bat bizilagun ditu.
- Akarregi: Urumea ibaiaren eskuinaldean dagoen eremu lauak Hernaniko hirigunetik Astigarragako Ergobia auzoraino hartzen duen izena da. Ibaiondo bezalako industria-pabiloiek (Orbegozoko altzairutegia zegoen han garai batean) okupatzen dute eremu hori, baina badira beste etxe batzuk ere, gutxi gorabehera lerrokatuak errepide zaharrean, 100 pertsona baino gehixeago bizi baitira han, eta bi sagardotegi tradizional.
- Sagastialde: La Florida auzotik gertu dagoen auzoa da, eta bertan San Jose eliza dago.
- Latsunbe: hirigune historikoaren eta Sorgintxulo auzoaren arteko auzoa. Antzina, hainbat baserri, erreka eta garbitegi bat zeuden bertan. Lehen "Las Villas auzoa" deitzen zen, xx. mendean bideak eraiki eta izen hori eman baitzioten garai batean. 1980an Latsunberen izena aldatu zen. Berriki eraiki diren etxebizitza blokeen ondorioz, auzo berri bat sortu da eremu berean (Latsunbe berri).
- Ereñozu: hirigunetik 6,5 km-ra dago, Hernani eta Goizueta lotzen dituen errepidean, 400 biztanle baino gehiagorekin; Ereñozu Hernaniko auzoetako bat da, nortasun eta itxura sendoenetakoa duena.
- Galarreta: alde zaharretik kilometro batera, Galarreta aldea, Jauregi eta Antziola auzoen zati bat, erreferentzia bihurtzen da Hernanirako, bertan baitago Aieteko (Donostia) Miramongo Parke Teknologikoaren zati bat, non helbideratzen baita Orono-Ideo enpresa kooperatiboa.
- Karobieta: Elkano kalearen, Latsunbe auzoaren eta Marieluts auzoaren artean dago. Eremu ezagunenak Atxegindegiko plaza estalia eta Langile ikastola dira. Gaur egungo Urbieta kalean, Latsunbetik bereizten duen kalean, Donostiara iristen zen tranbia bat ibili zen XX. mendearen zati handi batean. Eremu horretan bertan, Carrero izeneko ehun-enpresa bat jarri zen, 80ko hamarkadan desagertutakoa, eremuaren hirigintza handitzeko, baina jarduerarik gabe 70eko hamarkadaren hasieratik.
- Lizeaga: hirigunearen eta Santa Barbara eta Elizatxo auzoen artean dagoen auzoa. Historikoki, herriko harresietatik hegoalderantz irteteko bidea izan zen.
Historia
aldatuGoi Erdi Aroan zehar, gero Gipuzkoa izenaz ezagutzen den lurraldea bailaraz osatuta zegoen. Urumea eta Oria ibaien artean kokatua, Hernani bailara horietariko bat zen eta egungo Donostia, Urnieta, Hernani, Lasarte-Oria, Usurbil eta Orio bere baitan hartzen zituen.
Hernaniko bailararen lehenengo aipamena bi dokumentutan ageri da:
- Fernan Gonzalezek Donemiliagako Monasterioaren alde emandako botoen agirian (938ko data darama baina data hori okerra da, berez XIII. mendekoa baita).
- Nafarroako Erresumako Antso III.a Gartzeitz Nagusiak Leireko San Salbatore monasterioari «in finibus Ernani ad litus maris» delako tokian zegoen San Sebastian Monasterioa emateko dokumentuan.
Hiribildu titulua, nahiz eta agiri bidez ezin frogatu, XIII. mendearen erdi aldean eman zitzaiola pentsatzen da, Alfontso X.a Jakituna erregeak hiriak sortzeko ezarri zuen politikaren barruan.
Hernaniri buruz udalaren artxiboan jasota dagoen aipamen historikorik zaharrena XV. mendekoa da. Ordurako hiribildu titulua jasoa zuen, eta Donostiako eta Hernaniko kontzejuek Urumea ibarreko mendien erabilpen, gozamendu eta aprobetxamendurako 1379. urtean izenpetutako adiskidetasun-agiri batean agertzen da.
Ezagutzen diren lehen udal ordenantzak 1542koak dira, 1512an desagertu zirenen kopia. Azken urte horretan nafar-frantses armada herrian sartu eta suntsitu egin zuten berriz ere. Lehenagotik ere gertatu ziren horrelako suntsiketak, Erdi Aroan esaterako, ahaide nagusien edo bandoen arteko gerrateetan, eta geroago ere bai, XVII eta XVIII. mendeetan, XIX. mendeko Karlistadetan eta 1936ko Espainiako Gerra Zibilean, azken horretan herria Hernaniko fusilamendu latzen lekuko izan zen.
Hernaniko hirigune historikoa Urumea ibaiaren gaineko muino txiki batean dago. Forma obalatuko gune hori harresiz inguratuta zegoen eta sarbide bat baino gehiago zituen (gaur egun bakarra gelditzen da, Felipe Sagarna "Zapa" kalean). Hasiera hartan luzetarako bi kale zituen (gaur egungo Kale Nagusia eta Andrekale lehen Kardaberaz edo Urumea kalea zena) eta bi kale horiek beste batek gurutzatzen zituen (gaur egun Nafar kalea eta Felipe Sagarna "Zapa kalea"). Luzetarako bi kaleen tartean patio luzexka zegoen, bi kaleetako eraikinen tartean.
Hirigune zaharra honako gunea baino ez zen: Ezkiaga pasealekua, Atzieta kalea, Plaza Berria eta Gudarien plaza. Gune horietan eta gaur egungo Agustinatarren Komentuko sarbidean aurkitu dira aztarnarik zaharrenak. Kale Nagusia eta Kardaberaz kalea geroago luzatu ziren, baina XVI. mendeko planoak forma obalatua du, bi kaleak luzatuta dauden seinale.
1614. urtean Urnietak eta 1986. urtean ordura arte auzo zen Lasartek Hernanitik banandu egin ziren Urnieta eta Lasarte-Oria udalerriak egiteko.
Ekonomia
aldatuLehen sektoreak Donostiako beharrak asetzen ditu (barazkiak, esnea eta haragia). Industria (metalurgia, papergintza, industria kimikoa, elikagai-industria) da udalerriko ekonomi jarduera nagusia. Sagardotegi ugari dago; zerbitzu eta garriobide-gunea ere bada.
2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: lehen sektorea, BEGaren % 0,3; bigarren sektorea, % 52,6; hirugarren sektorea, % 40,4; eraikuntza, % 6,7.[4]
Euskara
aldatuHernaniko euskara[8] gipuzkeraren[9] aldaera da: zehatzago, erdiguneko gipuzkeraren[10] parte den Beterriko euskara[11] da. Koldo Zuazoren arabera, Beterri izan da euskalkiaren bihotza, hots, Iruñea eta Gipuzkoako itsasbazterra lotzen duen ardatz zatia. Aspaldiko ardatza da, eta haren aldamenetan sortu eta indartu ziren zenbait hirigune. Ardatz horren indarra inguruetara zabaldu zen, eta zabaldutako gaien artean hizkera ere dago.
Soziolinguistikoki, EUSTATen datuen arabera, 2021ean euskaldunak %70 ziren. Datu horiekin, Hernanik lehen aldiz bete zituen Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartzeko baldintzak, eta udal osoko bilkuran erabaki zuen Hernaniko Udalak UEMAko kide izatea, 2022ko azaroaren 29an. Horrela, UEMAren batzar nagusiak eskaera onartuta, 2022ko abenduaz geroztik UEMAko kide da Hernani.[4]
Demografia
aldatu1960ko hamarkadatik aurrera, Hernaniko biztanleria izugarri hazi zen. Horren eragilea Espainiatik iritsitako etorkin kopuru handia izan zen. Etorkin horietatik gehienak Gaztela, Leon, Andaluzia eta Extremadura lurraldeetatik iritsi ziren, bai udalerri honek bai Gipuzkoa osoan gertatzen ari zen industrializazio prozesu indartsuak erakarrita.
1986an, ordura arte Hernaniko auzo zen Lasarte banandu egin zen. Horren ondorioz, Hernanik 10.000 bat biztanle galdu zituen.
XX. mendearen bukaeran eta XXI. mendearen hasieran biztanleriak igotzen jarraitu zuen, nahiz eta motelago izan.
2019an, 20.013 biztanle zituen. Horietatik % 20,09k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak % 9,93 ziren.[4]
Biztanleriaren bilakaera
aldatuHernaniko biztanleria |
---|
Datu-iturria: https://www.ine.es/jaxiT3/Datos.htm?t=2873 |
Politika
aldatuUdal hauteskundeak
aldatu2003ko hauteskundeen ondoren, EA eta EAJ alderdiek osatutako koalizio batek gobernatu zuen, alkatea José Antonio Rekondo Sanz (Eusko Alkartasuna) zelarik. Hauteskundeetan, legez kanporatutako Bildu Hernani plataforma izan zen boto gehien lortu zituen taldea.
2007ko hauteskundeetan, EAE-ANVko Marian Beitialarrangoitia hautatu zuten alkate.[12]
2011ko hauteskundeez geroztik, Bilduko Luis Intxauspe alkatea izan zen,[13] baita 2015eko hauteskundeetan ere (EH Bildu).[14]
2019ko udal hauteskundeetan, hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk, 4.631 boto; EAJk 2.643 boto; Podemos-IU-Equok, 1.250 boto; PSE-EEk, 1.236 boto; PPk, 193 boto.[15] Xabier Lertxundi (EH Bildu) izendatu zuten alkate.[16]
Hernaniko udalbatza | |||||
Alderdia |
2015 |
2019 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euskal Herria Bildu | 9 / 17 |
11 / 21 |
|||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 4 / 17 |
6 / 21 |
|||
Orain Hernani -> Ahal Dugu | 2 / 17 |
2 / 21 |
|||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 2 / 17 |
2 / 21 |
|||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean |
Alkateak
aldatuHauek izan dira Hernaniko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[17] | |
Juan Jose Uria Zubiarrain[17] | 1979 | 1983 | Herri Batasuna | |
Ricardo Mendiola Egaña | 1983 | 1987 | Herri Batasuna | |
Agustin Ezponda Irizar | 1987 | 1991 | Herri Batasuna | |
Jose Antonio Rekondo | 1991 | 1995 | Eusko Alkartasuna | |
Jose Antonio Rekondo | 1995 | 1999 | Eusko Alkartasuna | |
Mertxe Etxeberria | 1999 | 2003 | Euskal Herritarrok | |
Jose Antonio Rekondo | 2003 | 2007 | Eusko Alkartasuna-Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Marian Beitialarrangoitia | 2007 | 2009 a | Eusko Abertzale Ekintza | |
Marian Beitialarrangoitia | 2009 | 2011 | Ez esleituak | |
Luis Intxauspe | 2011 | 2015 | Bildu | |
Luis Intxauspe | 2015 | 2019 | Euskal Herria Bildu | |
Xabier Lertxundi Asteasuinzarra | 2019 | 2023 | Euskal Herria Bildu | |
Xabier Lertxundi Asteasuinzarra | 2023 | Jardunean | Euskal Herria Bildu |
a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu, Eusko Abertzale Ekintzaren hautagai bezala.
Azpiegiturak
aldatuGarraioa
aldatuCeferino Apezetxea eta semeak autobus konpainiaren Hernani eta Goizueta bitarteko lineak geltokia herrian dauka. Honako ibilbidea egiten du:
Lurraldebus eta Areizaga konpainiaren hainbat linea Hernanitik igarotzen dira:
- Herri barruko autobusa
- G1: Hernani - Aiete - Donostia
- G2: Andoain - Urnieta - Hernani - Donostia
- G3: Andoain - Urnieta - Hernani - Donostia
- G4 Gautxoriak
- G5 Hernani - Donostia (Real Sociedad-ek Liga-ko edo Copa-ko partido bat jokatzean)
- A1: Hernani - Astigarraga - Donostia
- A2: Hernani - Astigarraga - Donostia (Bitarteko geldialdirik gabe)
- Astigarraga - Hernani - Lasarte - Usurbil
Hernanitik ere RENFEko trenbidea igarotzen da eta bi geltoki daude:
Kultura
aldatuKirola
aldatu- Kiroldegia[21]
- Kanpo igerilekua[22]
- Futbol zelaia[23]
- Errugbi zelaia[24]
- Atletismo pista[25]
- Ur pabiloia[26]
- Pilotalekuak: Harriatxukoa, Elizatxokoa, Ezkiagakoa, Etxeberrikoa, Ereñotzukoa, kiroldegiko handia eta txikia, Pikoagakoa eta Latxunbe Berri.[27]
- Udal euskaltegia[29]
- Haur eskola[30]
- Elizatxo ikastola[31]
- Langile ikastola[32]
- Txirrita eskola[33]
- Urumea ikastola[34]
- Inmakulada ikastetxea[35]
- Hernani BHI[36]
- Helduen hezkuntza[28]
- Transpacar Oinarrizko Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoa[37]
- Hernaniko Lanbide Heziketa[38]
- Musika eskola[39]
- Gaztelekua[40]
Kultura eta kirola
aldatuHedabideak
aldatu- Hernaniko kronika, euskaraz egunero argitaratzen den egunkari bakarra.
- Molotoff Irratia, Hernaniko irrati librea.
Jaiak
aldatuHerriko jaiak San Joanetan izaten dira, ekainaren 23tik 27ra, eta jaietan egiten diren ospakizunen artean, Azeri-dantza[41] nabari da (inauterietan ere egiten da). Urtean zehar, beste hainbat ospakizun eta ekitaldi kultural ere egiten dira.
Bi urtean behin, Hernaniko Gazte Olinpiadak ospatzen dira.
Kirol Elkarteak
aldatu- Hernani Kirol Kluba (futbola)
- Hernani Rugby Elkartea
- Hernani Arraun Elkartea
- Mendiriz Mendi Elkartea
- CD Hernani (Atletismoa)
- Hernani Eskubaloi Taldea
- Hernani Gimnastika Erritmoko Elkartea
- Hernani Kirol Elkartea Irristaketa
Kultur Elkarteak
aldatu- Kronika
- Dobera Euskara Elkartea
- Musika-banda
- Ttarla Dantza Taldea
- San Joan Konpartsa
- Abesbatzak
- Kantuz abesbatza
- Goiz Eguzki abesbatza
- Ozenki abesbatza
Kultur Ekimenak
aldatu- Euskara Ari Du
- Gazte Olinpiadak
- Kalez Kale kantari
- Erromeriak
Sagardotegien gida
aldatuOndasun nabarmenak
aldatu- Igoin-Arkolako Estazio Megalitikoa[42]
- Udaletxea. 1899ko eraikina.[43]
- Hirira sartzeko arkua. XVI. mendekoa.[43]
- San Antonio baseliza: Ereñotzu auzoan.
- San Joan Bataiatzailearen eliza[44]
- San Agustin komentua[45]
- Santa Barbara gotorlekua eta baseliza[46]
- Chillida-Leku museoa
- Jentilen dorrea[43]
- Beroiz enea. XVIII. mendeko eraikina.[43]
- Egino etxea. XVII. mendeko eraikina.[43]
- Dorretxea. XVI. mendeko eraikina.[43]
- Beserriak[47]
Hernaniar ospetsuak
aldatu- Juan Urbieta (?-1553), Paviako Gudan Frantzisko I Frantziako Erregea atxilotu zuen 1525. urtean.
- Gonzalo Perkaiztegi (XVI. mendea), artoaren laborantza Euskal Herrira ekarri zuen.
- Agustin Kardaberaz (1703-1770), idazlea.
- Agustin Pascual Iturriaga (1778-1851), apaiza, pedagogoa eta idazlea.
- Txirrita (1860-1936), bertsolaria.
- Juan Migel Orkolaga (1863-1914), apaiza eta meteorologoa. Igeldoko behatoki meteorologikoa fundatu zuen, eta meteorologiako aurrendari izan zen.
- Alfonso del Valle de Lersundi (1875-1944), meatze-ingeniaria eta historialaria. Afrikako Rifeko meatzeez gain, Nafarroa Garaiko potasak ere aurkitu zituen.
- Isidro Ansorena (1892-1975), txistularia.
- Jose Gartzia Goldaraz (1893-1973), Valladolideko artzapezpiku izandakoa.
- Florentino Goikoetxea (1898-1980), kontrabandista. Bigarren Mundu Gerran, aliatuen alde borrokatu zen Comète sarearen barruan.
- Gabriel Zelaia (1911-1991), idazlea.
- Bernardino Pérez Elizaran (1925-2002), futbolaria eta Valentzia futbol taldeko prestatzailea.
- Jose Maria Setien (1928-2018), Erromatar Eliza Katolikoko apaiza, 2000ko hamarkadan Donostiako gotzain izana.
- Cesareo Gabarain (1936-1991), apaiza eta musikagilea.
- Angel Olaran (1938-), Wukron (Etiopia) lan egiten duen aita zuria.
- Martin Zabaleta (1949-), mendigoizalea.
- Julen Madina (1951-2016), Iruñeko entzierroetako lasterkaria eta ETB2ko El conquistador del fin del mundo saioko kolaboratzailea.
- Joseba Pagazaurtundua (1957-2003), Andoaingo Udaltzaingoaren burua zela ETAk hila.
- Maite Pagazaurtundua (1965-), Batasuna, Aurrerapena eta Demokraziaren eurodiputatua.
- Joxan Goikoetxea (1967-), musikaria eta soinu-jotzailea.
- Andoni Tolosa "Morau" (1963-), poeta eta abeslaria.
- Olatz Zugasti (1965-), abeslari eta harpa jotzailea.
- Maialen Lujanbio (1976-), bertsolaria.
- Xabi Solano (1978-), musikaria.
- Ainhoa Larrañaga (2000-), aktore eta abeslaria.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ a b c «Web Eustat. Hernaniko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ «Ugalde Ugalde, Valentina - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ «Maistra euskaldunarekin gazteleraz - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ «Hernani - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-05).
- ↑ «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-05).
- ↑ «Erdigunekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-05).
- ↑ «Beterrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-05).
- ↑ «Marian Beitialarrangoitia izango da Hernaniko Alkate datozen lau urteotan - Urumea» Kronika.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ «Luis Intxauspe, Hernaniko Alkate berria - Hernani» Kronika.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ «Osatu dira Hernani eta Ereñotzuko Udalak - Hernani» Kronika.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ «Alkate kargua hartu dute Urdangarinek eta Lertxundik - Astigarraga» Kronika.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).
- ↑ «Biteri Kultur Etxea» Hernani (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ «Udal Liburutegia» Hernani (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ «Artxiboa» Hernani (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ «Kiroldegia» Hernani-Kirola (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ «Kanpoko igerilekua» Hernani-Kirola (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ «Futbol zelaia» Hernani-Kirola (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ «Errugbi zelaia» Hernani-Kirola (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ «Atletismo pista» Hernani-Kirola (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ «Ur pabiloia» Hernani-Kirola (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ «Frontoiak» Hernani-Kirola (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ a b «Hezkuntza» Hernani (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ «Udal Euskaltegia» Hernani (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ «Haur eskola» Hernani (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ «Hasiera - ELIZATXO IKASTOLA» www.elizatxolh-hh.hezkuntza.net (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ «Langile Ikastola» www.langile.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ «Hezkuntza» Hernani (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ «urumea ikastola - urumealhi» www.urumealhi.hezkuntza.net (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ La Inmaculada Ikastetxea de Hernani – Inmakulada Ikastetxea Hernani. (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ «Hasiera» www.hernanibhi.hezkuntza.net (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ «Transpacar» Hernani (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ «Hernaniko Lanbide Heziketa: Hasierako Orria - Hernaniko Lanbide Eskola, CIFP Gizarte Berrikuntzako LHII, Karmelo Labaka 7» www.hernanilanh.hezkuntza.net (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ «Musika Eskola» Hernani (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ «Gaztelekua» Hernani (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ «Hernani ezagutu - Azeri dantza» www.hernaniturismoa.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ «Hernaniko ondarea» ondarea.hernani.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ a b c d e f «Hernaniko ondarea» ondarea.hernani.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ «Hernaniko ondarea» ondarea.hernani.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ «Hernaniko ondarea» ondarea.hernani.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ «Hernaniko ondarea» ondarea.hernani.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ «Hernaniko ondarea» ondarea.hernani.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |