Abuztuaren 17
data
Abuztuaren 17a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hogeita bederatzigarren eguna da, 230.a bisurteetan. 136 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1798 – Donostiako Urgulleko gazteluko presoek Gipuzkoako Aldundiari idatzitako gutunean bizi-baldintza eskasak salatu zituzten.
- 1991 - Donostiako Morlans auzoan ETAko hiru kide ( Patxi Itziar, Iñaki Ormaetxea eta Jokin Leunda) hil zituen Guardia Zibilak.
Mundua
aldatu- 1740 – Prospero Lorenzo Lambertini Aita Santu aukeratu zuten eta Benedikto XIV.a izena hartu zuen.
- 1945 – Indonesiak independentzia politikoa lortu zuen.
- 1960 – Gabonek Frantziarekiko independentzia lortu zuen.
- 1969 - Woodstock musika jaialdi erraldoia amaitu zen New Yorkeko estatuan. Hiru egunez 450.000 gazte inguru bildu ziren musika eta bakea aldarrikatzeko jaialdian.
- 1987 – Spandauko espetxean Rudolf Hess hil zen, azken buruzagi nazietako bat eta 20 urte baino gehiago preso egon zen bakarra.
- 2002 –
- Elba ibaiak gainezka egin zuen Dresden hirian eta 1845eko martxoaren 31ko uholde historikoen mailara iritsi zen.
- Ismael Berasategi presoak ihes egin zuen Parisko La Santé espetxetik, antz fisiko handia zuen Joxean anaiak haren lekua hartuta.
- 2005 – Israeleko armada Gazako asentamentuak desegiten hasi zen.
- 2017 – Bartzelonako Ramblan eta Cambrils udalerriko atentatuetan eta Alcanar udalerrian jazotako gas leherketaren ondorioz 16 hildako eta 130 zauritutik gora izan ziren.
Arte eta kultura
aldatuMundua
aldatu- 1876 – Jainkoen Gainbehera (alemanez: Götterdämmerung), Richard Wagnerrek idatzitako Nibelungoen eraztuna opera saileko laugarren eta azken opera estreinatu zen Bayreutheko Festspielhausen.
- 1960 – George Pal hungariar zinema zuzendariak zuzendu eta Rod Taylor australiar aktoreak antzeztutako The Time Machine filma estreinatu zen.
Zientzia eta teknologia
aldatuMundua
aldatu- 1908 – Lehen aldiz marrazki bizidunetako film bat eman zuten.
- 2009 – Ingelerazko Wikipedia 3.000.000 artikulura iritsi zen.
Kirolak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2008 – Iker Martinez eta Xabier Fernandez euskaldunek zilarrezko domina lortu zuten Beijingo Olinpiar Jokoetan, 49er diziplinan.
- 2014 – Emakumezkoen Traineru Ligako 2014ko denboraldia: San Juan txapeldun.
- 2015 – Futboleko Espainiako Superkopa: Bilboko Athletic Kluba garaile FC Bartzelona taldeari San Mamesen 4-0 irabazi eta Camp Noun 1-1 berdindu ostean.
Jaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1712 – Juan Lorenzo Irigoien, nafar apaiza, Iruñeko apezpikua (h. 1778).
- 1775 – Jose Paulo Ulibarri, euskal idazle, hizkuntzalari eta euskaltzale arabar-bizkaitarra (h. 1847).
- 1821 – Joaquín Fernández Aiarragarai, espainiar arkitektoa, Hernanin (h. 1900).
- 1911 – Jesús Carrera, gipuzkoar buruzagi politiko, sindikalista eta gudaria (h. 1945)
- 1911 – Juliana Saratxaga, arabar pandero jotzailea eta Maroñoko elizako atezaina. (h.2013)
- 1926 – María Luisa Elio, nafar idazle eta aktorea (h. 2009).
- 1927 – Txomin Solabarrieta, bizkaitar apaiza eta ohorezko euskaltzaina (h. 2019).
- 1929 – Johañe Pitrau, nekazarien buruzagia, kristau militante ezkertiarra eta sindikalista zuberoarra (h. 1975).
- 1934 – Miguel Primo de Rivera Urkixo, gipuzkoar abokatu eta politikaria (h. 2018).
- 1948 – Jose Maria Arakistain, gipuzkoar futbolari eta entrenatzaile ohia.
- 1952 – Carlos Zalduendo, nafar hamahiruko errugbilari ohi eta polizia.
- 1953 – Joakin Gorrotxategi, euskararen historian espezializatutako gipuzkoar euskalaria.
- 1956 – José María Bautista, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1964 – Pello Sarasola, telebistaren arloko euskal profesionala, ikus-entzunezko komunikazioan aditua (h. 2015).
- 1967 – Pilar Cabero, gipuzkoar idazlea.
- 1968 – Paxkal Indo, lapurtar abeslari eta txalapartaria.
- 1970 – Ophélie Koering, lapurtar aktorea.
- 1972 – Mikel Otero, EH Bilduko arabar politikaria.
- 1973 – Juan Antonio Ipiña García, Tontxu, bizkaitar kantautorea.
- 1979 – Peio Martinez de Eulate, nafar esku huskako pilotari ohia eta politikaria.
- 1987 – Sandra Ramajo, gipuzkoar futbolaria.
- 1988 – Isabel Villanueva, nafar biola jotzailea.
- 1990 – Imanol Elias Ayllon, nafar futbolaria.
- 1996 – Jokin Ezkieta, nafar futbolaria.
- 1999 – Iban Garcia, gipuzkoar youtuber, influencer eta vloggerra.
Mundua
aldatu- 1601 – Pierre de Fermat, frantziar matematikari eta legelaria (h. 1665).
- 1603 – Lennart Torstensson, suediar mariskala (h. 1651).
- 1629 – Joan III.a Sobieski, Bi Nazioen Errepublikako erregea, Poloniako erregea eta Lituaniako Duke Handia (h. 1696).
- 1686 – Nicola Porpora, italiar musikagilea eta kantu-irakaslea (h. 1768).
- 1753 – Josef Dobrovský, bohemiar jatorriko jesuita, filosofo eta literatura historialaria (h. 1829).
- 1786 – David Crockett, ehiztari, politikari eta AEBen historiako heroi mitikoa (h. 1836).
- 1800 – Charles Rogier, Belgikako lehen ministroa (h. 1885).
- 1801 – Fredrika Bremer, suediar idazlea eta aktibista feminista (h. 1865).
- 1842 – Hugo Egmont Hørring, Danimarkako lehen ministroa (h. 1909).
- 1844 – Menelik II.a, Etiopiako enperadorea (h. 1913).
- 1864 – Charles Horton Cooley, estatubatuar soziologoa (h. 1929).
- 1866 – Mario García Menocal, Kubako presidentea (h. 1941).
- 1879 – Samuel Goldwyn, estatubatuar enpresaria eta zinema ekoizlea (h. 1974).
- 1887 –
- Marcus Garvey, jamaikar politikari eta kazetaria, panafrikanismoaren buruzagietako bat (h. 1940).
- Karlos I.a Austriakoa, Austriako enperadorea eta Hungariako erregea (h. 1922).
- 1891 – Oliverio Girondo, argentinar poeta (h. 1967).
- 1893 – Mae West, estatubatuar aktorea (h. 1980).
- 1895 – Caroline Haslett, britainiar ingeniari elektrikaria eta emakumearen eskubideen defendatzailea (h. 1957).
- 1896 – Leslie Groves, estatubatuar militarra, Manhattan Proiektuaren arduraduna (h. 1970).
- 1897 – Teresa Matilde Revaque, Bigarren Errepublikako espetxe-irakasle eta funtzionarioa (h. 1940).
- 1906 – Marcello Caetano, Portugalgo lehen ministroa (h. 1980).
- 1907 – Roger Peyrefitte, frantziar idazlea, antzerkigilea eta diplomatikoa (h. 2000).
- 1908 – Bronisława Wajs, poloniar poeta eta abeslari ijitoa (h. 1987).
- 1911 – Mikhail Botvinnik, sobietar xake jokalaria (h. 1995).
- 1913 –
- Mark Felt, Eztarri Sakona, estatubatuar FBIko kide eta barneko salatzailea (h. 2008).
- Oscar Gálvez, Argentinar automobil lasterketako pilotua eta 1 Formulako pilotua (h. 1989).
- 1916 – Pino Ojeda, espainiar idazle eta artista plastikoa (h. 2002).
- 1920 – Maureen O'Hara, irlandar aktorea eta abeslaria (h. 2015).
- 1923 –
- Larry Rivers, estatubatuar margolaria (h. 2002).
- Robert Sabatier, frantziar idazlea (h. 2012).
- 1925 – John Hawkes, estatubatuar idazlea (h. 1998).
- 1926 –
- Jean Poiret, frantziar antzezle eta antzerki-idazlea (h. 1992).
- Jiang Zemin, Txinako Herri Errepublikako presidentea (h. 2022).
- 1929 – Francis Gary Powers, estatubatuar hegazkinlari eta espioia, U-2ren istripuaren protagonista (h. 1977).
- 1930 –
- Philippe Bernier, frantziar kazetari eta idazlea (h. 2000).
- Ted Hughes, ingeles idazlea eta poeta (h. 1998).
- Simone Arnold Liebster, frantziar autobiografoa.
- 1932 –
- Vidiadhar Surajprasad Naipaul, britainiar idazlea, 2001eko Literaturako Nobel Saria (h. 2018).
- Jean-Jacques Sempé, frantziar marrazkilaria (h. 2022).
- 1933 – Tom Courtney, estatubatuar atleta (h. 2023).
- 1936 – Margaret Hamilton, estatubatuar informatikaria, sistema-ingeniaria eta enpresaria.
- 1937 – Richard Møller Nielsen, daniar futbolari eta entrenatzailea (h. 2014).
- 1939 – Luther Allison, estatubatuar blues musikaria, Ameriketako blues gitarra jotzaile handienetakoa (h. 1997).
- 1943 –
- Robert De Niro, estatubatuar aktorea, zinema zuzendaria eta ekoizlea.
- Yukio Kasaya, japoniar eski-jauzilaria (h. 2024).
- 1944 –
- Larry Ellison, estatubatuar ekintzaile eta informatikari teorikoa, Oracle enpresaren sortzailea.
- Michel Noël, Quebeceko Algonkin jatorriko funtzionarioa eta idazle kanadarra (h. 2021).
- Margarita Rivière, kataluniar kazetari eta idazlea (h. 2015).
- 1947 – Pedro Ruiz Céspedes, kataluniar irrati eta telebistako aurkezle, aktore, idazle, abeslari eta umorista.
- 1949 – Mitsunori Fujiguchi, japoniar futbolari ohia.
- 1952 –
- Nelson Piquet, 1 Formulako brasildar gidaria.
- Elżbieta Starosławska, poloniar medikua (h. 2024).
- 1953 – Herta Müller, errumaniar idazlea, 2009ko Literaturako Nobel Saria.
- 1956 –
- Álvaro Pino, galiziar txirrindulari ohi eta kirol zuzendaria.
- John Romita Jr., estatubatuar komikigilea.
- 1957 – Harumi Kori, japoniar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1958 – Belinda Carlisle, estatubatuar abeslaria, The Go-Go's taldearen bokalista.
- 1959 –
- Jonathan Franzen, estatubatuar idazlea.
- David Koresh, Davidiar sektaren burua (h. 1993).
- 1960 –
- Miquel Iceta, kataluniar politikaria, PSCko presidentea.
- Sean Penn, estatubatuar aktorea.
- 1961 –
- Ángel Norzagaray, antzerkigile, aktore, poeta, irakasle eta zuzendari mexikarra (h. 2021).
- Jun Suzuki, japoniar futbolari ohia.
- 1964 – Jorginho, brasildar futbolari ohia.
- 1968 – Helen McCrory, ingeles antzezlea (h. 2021).
- 1970 – Jim Courier, estatubatuar tenislari ohia.
- 1977 –
- Bibiana Candia, galiziar idazle eta kazetaria.
- Chipo Chung, tanzaniar-zimbabwear aktore eta aktibista.
- Thierry Henry, frantziar futbolari ohia.
- May el-Toukhy, egiptoar jatorriko daniar zine zuzendari eta gidoigilea.
- Tarja Turunen, finlandiar abeslaria.
- 1980 – Cristina Pato, galiziar gaitajole eta pianojolea.
- 1981 – Helen Lindes, espainiar modeloa.
- 1985 – Yū Aoi, japoniar aktore eta modeloa.
- 1986 – Rudy Gay, estatubatuar saskibaloiko jokalaria.
- 1990 – Irene Solà, kataluniar poeta, idazlea eta artista.
- 1993 – Cinta Laura, indonesiar aktorea, abeslaria, konpositorea, aurkezlea, dantzaria eta modeloa.
- 1996 – Alba Teruel, espainiar txirrindularia.
- 2000 – Lil Pump, estatubatuar abeslari, rapero eta konpositorea.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1797 – Baltasar Jaime Martínez de Compañón, nafar apaiza, Bogotako artzapezpikua, Bogotan (j. 1737).
- 1909 – Joan Iturralde Suit, nafar historialari, idazle, artista eta euskalaria, eta Nafarroako Euskara Elkargoko kidea (j. 1840).
- 1936 –
- Joaquín Fanjul, arabar militarra, 1936ko uztailaren 17 eta 18ko altxamenduan matxinatua, fusilatua (j. 1880).
- Ramon de la Sota, euskal enpresaburu, abokatu eta politikari abertzalea (j. 1857).
- 1950 – Paulo Zamarripa, bizkaitar euskal idazle eta apaiza (j. 1877).
- 1957 – Crispín Martínez, nafar artista (j. 1903).
- 1979 – Iokin Zaitegi, arrasatear apaiz, idazle, itzultzaile eta irakaslea (j. 1906).
- 1982 – Rafael de Diego, gipuzkoar futbolaria, Luancon (j. 1944).
- 1984 – Manuel Mari Apalategi, apaiz eta euskal idazlea (j. 1901).
- 2009 – Iñigo Sanz de Ormazabal, donostiar liburuzaina (j. 1956).
- 2010 – Ernesto Martínez Sagarzazu, EHUko irakaslea (j. 1947).
- 2013 – Maria Luisa Agirre, Doktora, tolosar mediku pediatra, medikuntzan doktoradutza egin zuen lehen emakumezko gipuzkoarra (j. 1919).
Mundua
aldatu- 1156 – Minamoto no Tameyoshi, Minamoto klaneko buruzagi samuraia (j. 1096).
- 1461 – Jacques de Milly, Jerusalemgo San Joan Ordenaren 37. Maisu handia.
- 1676 – Hans Jakob Christoffel von Grimmelshausen, alemaniar idazlea (j. 1621/1622).
- 1681 – Nikon Moskukoa, Moskuko eta Errusia guztietako patriarka (j. 1605).
- 1720 – Anne Dacier, frantziar filologo eta idazlea (j. 1645).
- 1786 – Frederiko II.a Handia, Prusiako erregea eta Brandenburgeko hauteslea (j. 1712).
- 1794 – Elisabet Augusta Sulzbachekoa, Wittelsbach etxeko kondesa (j. 1721).
- 1809 – Matthew Boulton, ingeles fabrikatzailea, James Watten bazkidea (j. 1728).
- 1838 – Lorenzo Da Ponte, italiar abenturazalea eta idazlea (j. 1749).
- 1847 – Françoise Altarice Rosalba Sebastiani, Frantziako dukesa eta oinordekoa (j. 1807).
- 1850 – Jose de San Martin, argentinar militar eta independentista (j. 1778).
- 1880 – Ole Bull, norvegiar biolin-jotzailea eta musikagilea (j. 1810).
- 1893 – John William Casilear, estatubatuar margolaria (j. 1811).
- 1896 – Bridget Driscollen heriotza, Britainia Handian auto batek harrapatuta hildako lehen oinezkoa (j. c. 1851).
- 1900 – Raimundo Andueza Palacio, Venezuelako presidentea (j. 1846).
- 1903 – Hans Gude, norvegiar margolaria (j. 1825).
- 1911 – Myrtle Reed, estatubatuar idazle, kazetari eta filantropoa (j. 1874).
- 1916 – Umberto Boccioni, italiar margolari eta eskultorea (j. 1882).
- 1924 – Paul Natorp, alemaniar filosofoa (j. 1845).
- 1935 – Charlotte Perkins Gilman, estatubatuar feminista, soziologoa, eleberrigilea, poeta eta gizarte erreformarako irakurlea (j. 1860).
- 1941 – Rabindranath Tagore, indiar idazlea, 1913ko Literaturako Nobel Saria (j. 1861).
- 1942 –
- Irène Némirovsky, idazle judu ukrainarra (j.1903).
- Tsehai printzesa, Etiopiako inperioko Haile Selassie eta Menen Asfaw enperadoreen laugarren umea (j. 1919).
- 1947 – Euken Suediakoa, suediar printze, margolari, mezenas eta arte-bildumagilea (j. 1865).
- 1955 – Fernand Léger, frantziar margolaria (j. 1881).
- 1958 – Florent Schmitt, frantziar musikagilea (j. 1870).
- 1959 – Mey Rahola, espainiar argazkilaria eta aitzindaria (j. 1897).
- 1962 – Peter Fechter, Berlingo harresia zeharkatzen saiatzen hil zen gaztea (j. 1944).
- 1969 –
- Ludwig Mies van der Rohe, alemaniar arkitektoa (j. 1886).
- Otto Stern, alemaniar-estatubatuar fisikaria, 1943ko Fisikako Nobel Saria (j. 1888).
- 1973 – Conrad Aiken, estatubatuar idazlea (j. 1889).
- 1974 – Aldo Palazzeschi, italiar eleberrigile, poeta, kazetari eta saiakeragilea (j. 1885).
- 1981 – Mariama Bâ, senegaldar eleberrigilea, irakaslea eta feminista (j. 1929).
- 1982 – Ruth First, apartheidaren kontrako hego afrikar kazetari, idazle eta ekintzailea (j. 1925).
- 1983 – Ira Gershwin, estatubatuar antzerkiko musikagilea (j. 1896).
- 1987 –
- Clarence Brown, estatubatuar film zuzendaria (j. 1890).
- Carlos Drummond de Andrade, brasildar olerkaria (j. 1902).
- Rudolph Hess, Alemania Naziko politikaria (j. 1894).
- 1988 – Muhammad Zia Ul-Haq, Pakistango diktadorea (j. 1924).
- 1991 – Marguerite Williams, estatubatuar geologoa, AEBn geologian doktoretza bat lortu zuen lehen afroestatubatuarra (j. 1895).
- 1994 – Jack Sharkey, estatubatuar boxeolaria (j. 1902).
- 1995 – Wild Bill Davis, jazz pianista, organista eta moldatzaile estatubatuarra (j. 1918).
- 1998 –
- Pierre Deniker, frantziar psikiatra (j. 1917).
- Tameo Ide, japoniar futbolaria (j. 1908).
- 1999 – Reiner Klimke, alemaniar zaldizkoa (j. 1936).
- 2000 – Franco Donatoni, italiar musikagilea (j. 1927).
- 2001 – Emilio Adolfo Westphalen, perutar poeta eta kritikaria (j. 1911).
- 2003 – Roland Giguère, quebectar olerkari, margolari eta grabatzailea (j. 1929).
- 2004 – Thea Astley, australiar idazlea (j. 1925).
- 2010 – Francesco Cossiga, Italiako 8. Presidentea (j. 1928).
- 2012 – María Luisa Herrera, espainiar arkeologoa (j. 1913).
- 2015 – Yvonne Craig, estatubatuar aktore eta dantzaria (j. 1937).
- 2016 – Victor Mora, kataluniar idazle, itzultzaile eta komiki-gidoilaria (j. 1931).
- 2018 – Costas Kondylis, greziar jatorriko estatubatuar arkitektoa (j. 1940).
- 2023 –
- John Devitt, australiar igerilaria (j. 1937).
- Guillem Timoner Obrador, balear pistako txirrindularia (j. 1926).
- 2024 – Helen Fisher, estatubatuar antropologoa eta biologoa (j. 1945).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Zubero, Zuberoa eta Alkain.
Kanpo estekak
aldatu