Marta Rovira
politikari espainiarra
Marta Rovira i Vergés (Vic, Osona, 1977ko urtarrilaren 25a) kataluniar politikari eta abokatua da. Alaba baten ama da halaber.
Pompeu Fabra Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua eta Kataluniako Unibertsitate Irekian Politika zientzian eta Administrazio publikoan lizentziatua da.
2004an ERC alderdiko kide egin eta 2011tik alderdi horretako lehendakaria da. 2012tik Kataluniako Generalitateko parlamentaria ere bada.
Kataluniako prozesu independentistaren alde egindako lanagatik, espainiar botere politiko eta judizialak auzipetu zuten 2018ko martxoan. Hala ere, erbesterako bidea hartu eta Suitzan errefuxiatu zen.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marta Rovira |
- (Katalanez) Webgune pertsonala