Urriaren 26
data
Urriaren 26a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta laurogeita hemeretzigarren eguna da, 300.a bisurteetan. 66 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1978 – ETAk Andres Silverio Martin goardia zibila hil zuen Bilbon.
- 1990 – 60 eskalatzailek 36 gau eta egun luzatuko zen kanpaldia abiatu zuten Atxarteko harrobiko horman, plataforma batean zintzilik. 24 orduko txandak egiten zituzten, harrobiarekin Labargorriko horma historikoa suntsitzen ari zirela salatzeko. Hurrengo urteko udazkenean berriro igo ziren eta Ertzaintzak hainbat lagun atxilotu zituen.
- 2007 – Joan Mari Torrealdai eta Lourdes Oñederra proposatu zituzten euskaltzain oso izateko.
Mundua
aldatu- 1185 – Asen eta Petriren altxamendua hasi zen Demetrio Tesalonikakoaren jaian. Altxamenduaren ondorioz Bulgariako Bigarren Inperioa sortu zen.
- 1341 – 1341-1347ko bizantziar gerra zibila formalki hasi zen Joan VI.a Kantakuzeno enperadore izendatu zutenean.
- 1377 – Tvrtko I.a Bosniako lehen erregea koroatu zuten.
- 1520 – Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa enperadore izendatu zuten.
- 1597 – Imjin Gerra: Yi Sun-sin almirante korearrak Japoniako itsas-armadako 300 itsasontzi hondatu zituen 13 itsasontzi erabilita Myengnyangeko guduan.
- 1640 – Ripongo Ituna sinatu zen, Eskozia eta Karlos erregearen arteko bakea berreskuratu zuena.
- 1689 – Austriako Piccolomini jeneralak Skopje erre zuen kolerak aurrera egin zezala ekiditeko; egun batzuk beranduago bera ere gaixotasun horren ondorioz hil zen.
- 1971 – Txina NBEren partaide bihurtu zen.
- 2006 – Hiru hildako Oaxacan (Mexiko), irakasleen grebaren ondorioz egondako liskarretan.
- 2015 – Hindu Kushen izandako 7,5 graduko lurrikara batek 399 hildako eragin zituen, gehienak Pakistanen.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1899 – Odol vienarra (alemanez: Wiener Blut), Johann Strauss II.aren musika eta Victor Léon eta Leo Steinen libretoa duen opereta estreinatu zen Vienako Carltheaterren.
- 1984 – The Terminator filma estreinatu zen, James Cameronek zuzendu eta Arnold Schwarzenegger, Michael Biehn, Linda Hamilton eta Paul Winfield aktoreek antzeztu zuten.
- 2001 – Thirteen Ghosts ("Hamairu Mamu") filma estreinatu zen, Steve Beckek zuzendu eta Tony Shalhoub, Matthew Lillard, Embeth Davidtz, Adam Kaminski, Shannon Elizabeth, Alec Roberts, Rah Digga eta F. Murray Abraham aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuKirolak
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1970 – Muhammad Alik lehen boxeo eguna izan zuen gerrara joateari uko egiteagatik hiru urtez borrokatu gabe egon ostean.
Jaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1763 – José Joaquín Ferrer Cafranga, gipuzkoar itsasgizona eta astronomoa (h. 1818).
- 1841 – Evaristo Txurruka, ingeniari euskalduna, Bilboko Obren Juntako presidentea (h. 1917).
- 1866 – Evaristo Bustintza, Kirikiño, bizkaitar idazlea (h. 1929).
- 1884 – Domingo Epaltza, bizkaitar politikaria (h. 1956).
- 1908 – Pilar Kareaga, Espainiako lehendabiziko emakume ingeniari titulatua eta Bilboko alkatea, Madrilen (h. 1993).
- 1914 – Enrique Zudaire Iriarte, nafar margolaria (h. 1984).
- 1915 – Elías Terés, nafar arabista eta katedraduna (h. 1983).
- 1921 – Alfredo Floristán Samanes, nafar geografo, idazle eta unibertsitateko irakaslea (h. 2009).
- 1931 - Jesus Urkia, gipuzkoar futbolaria (h. 2000).
- 1933 – Eustaquio Zubillaga, gipuzkoar futbolaria (h. 2020).
- 1945 – Joseba Iñurrategi, gipuzkoar pilotaria eta pilotaren sustatzailea Eskoriatzan (h. 2017).
- 1948 – Ramón Zuriarrain, gipuzkoar margolaria.
- 1949 – Joxe Austin Arrieta, gipuzkoar idazlea.
- 1954 – Mitxel Sarasketa, gipuzkoar itzultzailea, hogei urteko kartzelaldia bete zuen lehen euskal preso politikoa.
- 1955 – Laura Mintegi, euskal idazlea, irakaslea eta politikaria.
- 1956 – Gerardo Luzuriaga, gipuzkoar liburuzaina eta euskaltzain urgazlea.
- 1961 – Endika Guarrotxena, bizkaitar futbolari ohia.
- 1963 – Pello Irazu, gipuzkoar eskultorea.
- 1964 – Juanan Delgado, bizkaitar rally kopilotu ohia.
- 1970 – Bittor Alkiza, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1972 – Inmaculada Pereiro, bizkaitar triatleta ohia, 16 aldiz Espainiako txapeldun izandakoa.
- 1974 – Ainhoa Garmendia, euskal opera abeslaria, sopranoa.
- 1977 – Gurutz Aginagalde, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
- 1981 – Miren Zabaleta, nafar politikaria, EH Bildu Nafarroako arduradun politikoa.
- 1983 – Eneritz Agirre, Atxondoko alkatea.
- 1984 – Ane Pikaza, bizkaitar aktorea.
- 1991 – Sergio Aliaga, nafar pistako-txirrindularia.
- 1996 – Haizea Egaña, gipuzkoar abokatu eta politikaria.
- 1997 – Irati Osa, gipuzkoar piraguista, piraguismo maratoian aditua.
- 1999 – Victor San Bartolome, bizkaitar futbolaria.
- 2001 - Diego Uriarte, nafar txirrindularia.
- 2004 - Mikel Unzilla, nafar txirrindularia.
Mundua
aldatu- 1645 – Arent de Gelder, herbeheretar margolaria (h. 1727).
- 1685 – Domenico Scarlatti, italiar musikagilea (h. 1757).
- 1759 – Georges Jacques Danton, Frantziako Iraultzako protagonista handienetakoa (h. 1794).
- 1800 – Helmuth Karl Bernhard von Moltke, prusiar militarra (h. 1891).
- 1802 – Mikel I.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (h. 1866).
- 1818 –
- Louis Buffet, Frantziako lehen ministroa (h. 1898).
- Elizabeth Prentiss, estatubatuar erlijio idazlea (h. 1878).
- 1826 – Giuseppe Zanardelli, Italiako lehen ministroa (h. 1903).
- 1842 – Vasilii Veresxagin, errusiar margolaria, errusiar gerra-margolari ospetsuena (h. 1904).
- 1849 – Ferdinand Georg Frobenius, alemaniar matematikaria (h. 1917).
- 1862 –
- Alexander Gutxkov, errusiar politikari liberal-kontserbadorea (h. 1936).
- Hilma af Klint, suediar artista eta arte abstraktuaren aitzindarietako bat (h. 1944).
- 1871 – Joaquín Chapaprieta, Espainiako Ministroen Kontseiluko Presidentea (h. 1951).
- 1873 – Thorvald Stauning, Danimarkako lehen ministroa (h. 1942).
- 1880 –
- Andrei Bely, errusiar eleberrigile, olerkari, komunista eta literatura kritikaria (h. 1934).
- Knud Kristensen, Danimarkako lehen ministroa (h. 1962).
- 1888 –
- Joseph Gregor, austriar idazle eta antzerki irakaslea (h. 1960).
- Nestor Makhno, ukrainar iraultzaile anarkista (h. 1934).
- 1889 – Dmitri Miontxinski, Errusiar Inperioaren koronel eta Errusiako Gerra Zibilean Txernetzoven Partisanoen parte (h. 1918).
- 1902 –
- Beryl Markham, britainiar-kenar hegazkinlaria, abenturazalea eta zaldien entrenatzailea, Ozeano Atlantikoa ekialdetik mendebaldera zeharkatu zuen lehen emakumea (h. 1986).
- Jack Sharkey, estatubatuar boxeolaria (h. 1994).
- Henrietta Hill Swope, estatubatuar astronomoa (h. 1980).
- 1906 – Primo Carnera, italiar boxeolaria (h. 1967).
- 1909 – Affonso Eduardo Reidy, brasildar arkitektoa (h. 1964).
- 1911 – Mahalia Jackson, Gospel musikaren erregina, estatubatuar gospel abeslari eta eskubide zibilen aldeko ekintzailea (h. 1972).
- 1912 – Don Siegel, estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizlea (h. 1991).
- 1914 – Jackie Coogan, estatubatuar aktorea (h. 1984).
- 1916 – François Mitterrand, Frantziako Presidentea (h. 1996).
- 1917 – Virgílio Teixeira, portugaldar aktorea (h. 2010).
- 1919 –
- Rota Onorio, kiribatiar politikaria (h. 2004).
- Muhammad Reza Shah Pahlavi, Irango shah (h. 1980).
- 1921 – Elena Quiroga, espainiar idazlea (h. 1995).
- 1922 – Darcy Ribeiro, brasildar antropologo, hezle eta politikaria (h. 1997).
- 1923 – Joan Oró, kataluniar biokimikaria (h. 2004).
- 1926 – Trinidad Taracena del Piñal, espainiar arkeologoa, museoen kontserbadorea (h. 2017).
- 1930 – John Arden, ingeles antzerkigilea (h. 2012).
- 1934 – Jacques Loussier, frantziar piano-jotzailea eta musikagilea (h. 2019).
- 1935 – Gloria Conyers Hewitt, estatubatuar matematikaria, Matematika doktoregoa lortu zuen afrikar jatorriko hirugarren emakumea.
- 1936 –
- Etelka Kenéz Heka, hungariar poeta, idazle eta abeslaria (h. 2024).
- Òscar Ribas Reig, Andorrako lehen ministroa (h. 2020).
- 1942 –
- Bob Hoskins, ingeles aktorea (h. 2014).
- Milton Nascimento, brasildar abeslari eta musikagilea.
- 1944 – Jim McCann, irlandar plazagizon eta folk abeslaria (h. 2015).
- 1946 –
- Eduardo Ferrero Costa, Perutar abokatu eta politikaria.
- Holly Woodlawn, puertorricar emakumezko aktore transgeneroa (h. 2015).
- 1947 – Hillary Clinton, Ameriketako Estatu Batuetako Lehen Dama.
- 1950 – Andy Haden, zeelandaberritar errugbilaria (h. 2020).
- 1951 – Julian Schnabel, estatubatuar zinema zuzendari eta margolaria.
- 1952 –
- Lars Peter Hansen, estatubatuar ekonomialaria, makroekonomian aditua, 2013ko Ekonomiako Nobel Saria.
- Francisca Ravestein, herbeheretar politikaria (h. 2024).
- 1953 – Aurlus Mabélé, Soukousaren Erregea, kongoar abeslari eta konpositorea (h. 2020).
- 1954 – Carlos Agostinho do Rosário, Mozambikeko lehen ministroa.
- 1955 – Baltasar Garzón, espainiar epailea.
- 1956 – Rita Wilson, estatubatuar aktorea, abeslaria, kantautorea eta ekoizlea.
- 1957 –
- Dwight Lodeweges, herbeheretar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Manuel Rivas, galiziar idazle eta kazetaria.
- 1959 – Evo Morales, Boliviako presidentea.
- 1960 – Takashi Sekizuka, japoniar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1961 –
- Uhuru Kenyatta, Kenyako presidentea.
- Ana de Miguel, espainiar filosofoa eta feminista.
- 1966 – Michiko Matsuda, japoniar futbolari ohia.
- 1969 – Sarina Wiegman, ingeles futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1972 - Susana Rodríguez Navarro, espainiar biologoa, zientzialaria eta ikertzailea, biologia molekularrean eta biokimikan espezializatua.
- 1973 – Seth MacFarlane, estatubatuar aktore, ahots-aktore, marrazkigile, gidoigile, umorista, ekoizle, zuzendari eta abeslaria.
- 1978 – Eva Kaili, greziar telebista aurkezle ohia eta politikaria, Qatarren interesen aldeko lobbya egiteagatik atxilotua.
- 1982 – Sota Nakazawa, japoniar futbolari ohia.
- 1983 –
- Tanner Hall, estatubatuar eskiatzaile akrobatikoa, X-games jokoetan domina gehien irabazi dituen eskiatzailea.
- Emilia Noguera, txiletar aktore, antzerki-zuzendari eta dramagilea.
- 1985 – Kieran Read, zeelandaberritar errugbi jokalaria.
- 1988 – Nicolás Sánchez, argentinar errugbilaria, Argentinako talde nazionalean partida gehien jokatu eta puntu gehien lortu dituena.
- 1991 – Blas Cantó, espainiar abeslaria.
- 1992 –
- Mayada Al-Sayad, alemaniar-palestinar atleta, distantzia luzeko lasterketetan aditua.
- Paula Púa, espainiar stand-up komikoa eta gidoilaria.
- 1994 – Behm, finlandiar abeslari eta kantautorea.
- 1999 – Camille Eliceche, frantziar futbolaria.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1905 – Frantzisko Laphitz, apaiz katolikoa eta euskal idazlea, Buenos Airesen (j. 1832).
- 1977 – Manuel Aranegi, arabar ingeniari eta politikaria (j. 1905).
- 1979 – Pedro Joxe Iguain, gipuzkoar musikagilea, Buenos Airesen (j. 1896).
- 1983 – Charles Ducasse, lapurtar futbolaria (j. 1932).
- 1985 – Emilio Guinea, bizkaitar botanikari eta irakaslea, Madrilen (j. 1907).
- 2011 –
- Mixel Intxauspe, euskal herritar politikari eta bankaria (j. 1925).
- Juan Txurruka, euskal politikari, legelari eta irakaslea (j. 1923).
- 2016 – Vidal de Nicolás, bizkaitar poeta (j. 1922).
- 2017 – Joseba Iñurrategi, gipuzkoar pilotaria eta pilotaren sustatzailea Eskoriatzan (j. 1945).
Mundua
aldatu- 899 – Alfredo Handia, Wessex erresumako erregea (j. 849).
- 1440 – Gilles de Rais, zaldun bretoia eta serieko hiltzailea ((j. c. 1404).
- 1555 – Olimpia Fulvia Morata, italiar humanista eta protestantea (j. 1526).
- 1580 – Ana Austriakoa, Espainiako erregina ezkontidea (j. 1549).
- 1631 – Catherine de Parthenay, frantziar noble eta matematikaria, bere garaiko matematikaririk nabarmenenetakoa (j. 1554).
- 1764 – William Hogarth, ingeles margolari, ilustratzaile eta grabatzailea (j. 1697).
- 1817 – Nikolaus Joseph von Jacquin, herbeheretar-austriar zientzialaria (j. 1727).
- 1852 –
- Vincenzo Gioberti, italiar apaiza, filosofoa eta politikaria (j. 1801).
- Johann Erdmann Hummel, alemaniar margolaria (j. 1769).
- 1879 – Angelina Grimké, estatubatuar politikari aktibista, emakumeen eskubideen defendatzailea (j. 1805).
- 1890 – Carlo Collodi, italiar idazlea (j. 1826).
- 1902 – Elizabeth Cady Stanton, estatubatuar ekintzaile, abolizionista eta emakumeen mugimenduko erreferente nabaria (j. 1815).
- 1909 – Itō Hirobumi, japoniar politikaria (j. 1841).
- 1914 – L. T. Meade, irlandar idazlea (j. 1844).
- 1917 – Francisque Habasque, frantziar historialaria (j. 1842).
- 1924 – Luigi Pelloux, Italiako lehen ministroa (j. 1839).
- 1929 – Arno Holz, alemaniar idazlea (j. 1863).
- 1930 – Jean-Claude Nicolas Forestier, frantziar arkitekto paisajista (j. 1861).
- 1932 – Margaret Brown, estatubatuar socialite-a, aktibista eta filantropoa (j. 1867).
- 1952 – Hattie McDaniel, estatubatuar aktorea, Oscar saria irabazi zuen arraza beltzeko lehena (j. 1895).
- 1957 –
- Gerty Cori, austro-hungariar jatorriko estatubatuar biokimikaria, Medikuntzako Nobel Saria lortu zien lehen emakumezkoa (j. 1896).
- Nikos Kazantzakis, greziar idazlea (j. 1883).
- 1972 – Igor Sikorski, ukrainar-estatubatuar ingeniaria, hegazkinlaritzako aitzindaria (j. 1889).
- 1973 –
- Semion Budionni, sobietar mariskala (j. 1883).
- Virgínia Quaresma, Portugalgo lehen emakume kazetaria (j. 1882).
- 1979 – Park Chung-hee, Hego Koreako presidentea (j. 1917).
- 1980 – Marcello Caetano, Portugalgo lehen ministroa (j. 1906).
- 1982 – Valerio Zurlini, italiar zinemagilea (j. 1926).
- 1983 – Alfred Tarski, poloniar matematikaria eta logikaria, semantika logikoaren sortzaileetako bat (j. 1901).
- 1989 – Charles John Pedersen, estatubatuar kimikaria, 1987ko Kimikako Nobel Saria (j. 1904).
- 1993 – Albert Hyzler, Maltako jarduneko presidentea (j. 1916).
- 1998 – José Cardoso Pires, portugaldar idazlea (j. 1925).
- 2000 – Jesús Puente, espainiar antzerki eta zinema antzezlea (j. 1930).
- 2002 – Jacques Massu, frantziar militarra eta jenerala (j. 1908).
- 2003 – Elem Klimov, sobietar zinemagilea (j. 1933).
- 2007 – Arthur Kornberg, estatubatuar biologoa, 1959ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1918).
- 2014 – Rémi Fraisse, frantziar botanikaria, ustez poliziak gertutik botatako munizio baten ondorioz (j. 1993).
- 2018 – João W. Nery, brasildar idazlea eta LGTB pertsonen eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1950).
- 2019 – Enriqueta Basilio, mexikar atleta, sugar olinpikoa eraman eta pebetontzia piztu zuen historiako lehenengo emakumea (j. 1948).
- 2021 – Roh Tae-woo, Hego Koreako presidentea (j. 1932).
- 2022 – Brian Robinson, ingeles txirrindularia (j. 1930).
- 2023 – Guy Camberabero, frantziar errugbilaria (j. 1936).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Heren, Leheren, Lehen, Lehendika eta Ozkar.
Kanpo estekak
aldatu