Emanuel Ginóbili

saskibaloi jokalari argentinarra
Emanuel Ginobili» orritik birbideratua)

Emanuel David "Manu" Ginóbili (Bahía Blanca, 1977ko uztailaren 28a) Argentinako saskibaloi-jokalaria da. Manu Ginóbili historiako argentinar saskibaloi jokalari onen bilakatu da. Gaur egun San Antonio Spurs taldean jokatzen du, NBAn.

Emanuel Ginóbili

(2010)

UNICEFen borondate oneko enbaxadorea

Bizitza
JaiotzaBahía Blanca1977ko uztailaren 28a (47 urte)
Herrialdea Argentina
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
San Antonio Spurs2002-2018
Viola Reggio Calabria (en) Itzuli1998-2000
Estudiantes de Bahía Blanca (en) Itzuli1996-1998
Virtus Pallacanestro Bologna2000-2002
Argentinako saskibaloi selekzio nazionala1998-2016
Andino Sport Club (en) Itzuli1995-1996
Draft NBA San Antonio Spurs
 
Posizio edo espezialitateaeskolta
Kirol zenbakia20
Pisua93 kilogramo
Altuera187 zentimetro
Jasotako sariak

manuginobili.com
Facebook: ManuGinobili Twitter: manuginobili Instagram: manuginobili Edit the value on Wikidata

Ibilbide profesionala

aldatu

Saskibaloi Taldeak

aldatu

Andino Sport Club (1995-1996) delakoan eman zituen bere lehenengo pausuak. Ondoren, Argentinako talde nagusiago batera salto eman zuen. Estudiantes de Bahía Blanca (1996-1998) delakoan. Nahiz eta NBA-ra joateko gomendioak eduki, nahiago izan zuen Atlantiar Ozeanoa zeharkatu eta mundu mailan, saskibaloiko bigarren txapelketa nagusian proba egin (hain zuzen ere, Euroleague-an). Italiako hegoaldean ezarri zen Calabriako Viola Reggio (1998-2000) taldean eta bi urte pasa ondoren, Boloniako Kinder (2000-2002) taldeko jokalari bihurtu zen. Boloniako taldean aritu zen bi urte horietan, Italiako eta Europako erreferente bihurtu zuen 2001. urtean Italiako Liga, Italiako Kopa eta Europako saskibaloiko koroa, Euroleaguea lortuz.

Europa txiki geratu zitzaionez, munduko saskibaloi txapelketa nagusiko (NBA) draft-era eman zuen bere izena eta San Antonio Spurs-ek, 2. txandako 57. postuan aukeratu zuten. Hauekin NBAko txapeldun atera zen 2003, 2005, 2007, 2014. urteetan.

Bakarkako sariei dagokionez, 2005 eta 2011. urteetan, NBAko All-Star partiduak jokatu zituen. Tartean, 2008. urtean, NBAko seigarren jokalaririk hoberenaren saria lortu zuen.

Argentinako Selekzioa

aldatu

Ginobilirekin batera, Pepe Sanchez, Fabricio Oberto, Luis Scola, Andres Nocioni, Hugo Sconochini, Alejandro Montecchia, Carlos Delfino, Walter Herrmann, Leonardo Gutierrez, Pablo Prigioni, Lucas Victoriano eta Ruben Wolkowyski-k Argentinako Urrezko saskibaloilarien Belaunaldia osatu zuten[1]. Lorpenen artean, honako hauek ditugu:

  • 2001. urtean, FIBA Amerikako Txapelketan, Urrezko Domina
  • 2002. urtean, Munduko Saskibaloi Txapelketan, Zilarrezko Domina
  • 2004. urtean, FIBA-k antolatzen zuen Diamond Ball delakoan, Brontzezko Domina.
  • 2004. urteko Atenaseko Olinpiar Jokoetan, Urrezko Domina
  • 2008an, FIBA-k antolatzen zuen Diamond Ball delakoan, Urrezko Domina.
  • 2008. urteko Udako Olinpiar Jokoetan, Brontzezko Domina
  • 2011. urteko FIBA Amerikako Txapelketan, Urrezko Domina

Erreferentziak

aldatu

[2][3][4][5]

  1. (Gaztelaniaz) Clarín.com. «El origen de la Generación Dorada: del sueño del pibe a la gloria olímpica en un documental que emociona» www.clarin.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-23).
  2. (Gaztelaniaz) lucasleiva. (2016-08-18). «Las voces de Estados Unidos sobre el legado argentino» Basquet Plus (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
  3. «archive.fiba.com: 2004 Olympic Games: Tournament for Men» archive.fiba.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
  4. (Gaztelaniaz) «"Me había dejado abierta la puerta por las dudas ": Ginóbili explica su retiro» www.lanacion.com.ar 2018-08-27 (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
  5. (Gaztelaniaz) «Por qué Manu Ginóbili es un All-Star con todas las letras» ESPN.com.ar 2011-01-03 (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).

Kanpo estekak

aldatu