Otsailaren 4
data
Otsailaren 4a egutegi gregoriotarraren urteko hogeita hamabosgarren eguna da. 330 egun falta dira urtea amaitzeko, 331 egun bisurteetan.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1915 – Ordizia eta Beasain banandu egin ziren.
- 1969 – Santa Agatako abesbatzek boikota egin zioten abesteari. Urtarrilaren 24tik Estatu osoan erregimen frankistak ezarritako salbuespen egoeraren aurkako protesta zen.
- 1979 – ETAk Esteban Saez Gomez goardia zibila hil zuen Donostian.
- 1981 – Espainiako erregeak, Gernikako foruak zin egin zituen. Herri Batasunako eta Langile Abertzale Iraultzaileen Alderdiko (LAIA) kideek "Eusko gudariak" abestu zioten.
- 2008 – Batasunako Pernando Barrena, Patxi Urrutia eta Unai Fano buruzagiak atxilotu zituzten Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epailearen aginduz.
Mundua
aldatu- 1945 – Franklin D. Roosevelt, Winston Churchill eta Josef Stalin Yaltako konferentzian izan ziren.
- 1948 – Sri Lankak independentzia lortu zuen.
- 1981 – Espainiako erregeak, Gernikako foruak zin egin zituen.
- 1998 – Sevillako auzitegi batek 39 urteko kartzela zigorra ezarri zien Anabel Segura gaztea erail zuten bi pertsonei.
- 2003 – Serbia eta Montenegroko konstituzioa indarrean sartu zen.
- 2004 – Facebook gizarte-sare zerbitzua sortu zen.
- 2008 – Ekialdeko Pirinioetako Kontseilu Orokorrak katalana ofizialki onartu zuela jakinarazi zen.
- 2009 – Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak, Afganistanera 30.000 soldadu gehiago bidaltzeko agindua eman zuen.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1927 – Lehenengo film soinuduna egin zen.
- 1994 – Ace Ventura: Pet Detective ("Ace Ventura: Maskoten Detektibea") filma estreinatu zen, Tom Shadyacek zuzendu eta Jim Carrey, Courteney Cox, Sean Young, Tone Lōc eta Dan Marino aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1961 – Sovietar Batasunak Sputnik 7 zunda jaurti zuen Artizarrerantz. Misioak huts egin zuen lurraren orbitatik kanpora bultzatu behar zuen zuziriaren oker batengatik.
Kirolak
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuJaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1751n bataiatua – Blas de Laserna, nafar musikagilea (h. 1816).
- 1844 – Emiliano Arriaga, bizkaitar musikagilea eta gaztelaniazko idazlea (h. 1919).
- 1849 – José María Olabarri Massino, bizkaitar enpresaria (h. 1924).
- 1853 – Rafael Balanzategi, nafar kazetari eta politikaria.
- 1874 – Luis Arana Uriguen, euskal kirolari, politikari eta enpresaria (h. 1951).
- 1875 – Felipe de Jesus Munarritz, nafar klaretar apaiza (h. 1936).
- 1881 – Jose Eizagirre Aiestaran, euskal idazlea (h. 1949).
- 1882 – Paulo Iantzi, nafar bertsolaria (h. 1962).
- 1883 – Blas Alegria, euskal idazlea (h. 1947).
- 1898 – Ignacio Gonzalez de Kareaga, bizkaitar abokatu eta politikaria.
- 1901 – Bizente Amezaga, euskaltzain eta euskara irakaslea (h. 1969).
- 1914 –
- José Mardones Llorente, arabar futbolaria (h. 1969).
- Tomás Agirre Etxebeste, Txipia, gipuzkoar futbolaria (h. 1998).
- 1942 – Eladia Balerdi, Irura IV, gipuzkoar erraketista (h. 1997).
- 1951 – Román Felones, PSNko nafar politikaria.
- 1953 – Joanito Mitxelena, gipuzkoar bertsolaria (h. 2019).
- 1954 – Jose Ignacio Goirigolzarri, bizkaitar ekonomialaria, BBVAko zuzendari nagusi ohia eta Bankia eta BFA bankuetako presidentea.
- 1955 – Iñake Irastorza, euskal aktorea.
- 1956 – Juan José Prado, gipuzkoar atleta ohia, abiadura lasterketetan aditua.
- 1958 – Lurdes Lekuona Laburu, Zalduondoko alkatea.
- 1959 – Juan Manuel Lopez Iturriaga, euskal herritar saskibaloi jokalari ohi eta telebistako aurkezlea.
- 1960 – Lurdes Gabarain, gipuzkoar maratoilaria, maratoi bat bukatzen lehen euskal emakumea.
- 1962 – Javier Murgialdai, arabar txirrindulari ohia.
- 1967 – Jokin Sorozabal, gipuzkoar bertsolaria.
- 1979 – Iñaki Guridi, gipuzkoar kazetaria.
- 1980 – Maitena Salinas, gipuzkoar aktorea eta zinema-zuzendaria.
- 1985 – Jon Ander González Esteban, bizkaitar futbol arbitroa.
- 1989 – Ion Izagirre, euskal txirrindularia.
- 1991 - Oihane Mitxelena Iribarren, gipuzkoar zientzialari eta ikertzailea, Ingeniaritza Biomedikoan doktorea.
- 1994 – Unai Bilbao, bizkaitar futbolaria.
- 1995 – Julen Uriguen, bizkaitar futbolaria.
- 1998 – Theo Lucbert, lapurtar futbolaria.
- 1999 – June Arbeo, bizkaitar atleta.
Mundua
aldatu- 1495 – Francesco II.a Sforza, italiar aristokrata (h. 1535).
- 1667 – Alessandro Magnasco, italiar margolaria (h. 1749).
- 1688 – Pierre de Marivaux, frantziar idazlea (h. 1763).
- 1740 – Carl Michael Bellman, suediar poeta (h. 1795).
- 1746 – Tadeusz Kościuszko, poloniar militarra eta abertzalea (h. 1817).
- 1749 – Josefa Amar Borbón, espainiar pedagogoa eta Ilustrazioko idazlea (h. 1833).
- 1778 – Augustin Candolle, suitzar botanikaria (h. 1841).
- 1799 – Almeida Garrett, portugaldar idazle, antzerkigile, mintzalari, erresumako pare, ministr] eta estatu-idazkaria (h. 1854).
- 1805 – William Harrison Ainsworth, ingeles eleberrigilea (h. 1882).
- 1808 – Josef Kajetán Tyl, txekiar antzerkigile, idazle eta aktorea, Txekiako ereserki nazionalaren egilea (h. 1856).
- 1811 – Aristide Cavaillé-Coll, frantziar organo-egilea (h. 1899).
- 1820 – Božena Němcová, txekiar idazlea (h. 1862).
- 1842 –
- Georg Brandes, daniar filosofo, literatura-kritikari eta kazetaria (h. 1927).
- Hugo Schuchardt, alemaniar hizkuntzalaria (h. 1927).
- 1848 – José López Mendoza, gaztelar elizgizona (h. 1923).
- 1849 – Jean Richepin, frantziar idazlea (h. 1926).
- 1862 – Hjalmar Hammarskjöld, Suediako lehen ministroa (h. 1953).
- 1868 – Constance Markievicz, irlandar nazionalista, sufragista, iraultzailea eta sozialista (h. 1927).
- 1871 – Friedrich Ebert, Weimarko Errepublikako lehen lehendakaria (h. 1925).
- 1875 – Ludwig Prandtl, alemaniar fisikaria (h. 1953).
- 1879 – Jacques Copeau, frantziar antzerki-zuzendari eta antzezlea (h. 1949).
- 1881 –
- Fernand Léger, frantziar margolaria (h. 1955).
- Jakov Protazanov, errusiar zinema zuzendaria eta gidoilaria (h. 1945).
- Kliment Voroxilov, sobietar mariskal eta politikaria (h. 1969).
- 1882 – Edwin John Pratt, kanadar olerkaria (h. 1964).
- 1889 – Pitirim Sorokin, errusiar-estatubatuar soziologoa (h. 1968).
- 1892 –
- Ugo Betti, italiar antzerkigilea (h. 1953).
- Andreu Nin, kataluniar politikaria (h. 1937).
- 1896 – Friedrich Hund, alemaniar fisikaria (h. 1997).
- 1897 – Ludwig Erhard, Alemaniako kantzilerra (h. 1977).
- 1900 – Jacques Prévert, frantziar olerkaria eta zinema-idazlea (h. 1977).
- 1902 –
- Manuel Álvarez Bravo, mexikar argazkilaria (h. 2002).
- Charles Lindbergh, estatubatuar hegazkin pilotu eta ingenieria, Ozeano Atlantikoa bakarrik eta geldiunerik gabe gurutzatu zuen lehenbiziko pilotua (h. 1974).
- 1904 –
- MacKinlay Kantor, estatubatuar kazetari, eleberrigile eta gidoilaria (h. 1977).
- Deng Yingchao, txinatar politikaria (h. 1992).
- 1906 –
- Dietrich Bonhoeffer, alemaniar teologo protestantea (h. 1945).
- Nicholas Georgescu-Roegen, errumaniar matematikari, estatistikari eta ekonomialaria (h. 1994).
- Clyde Tombaugh, Pluton planeta nanoa aurkitu zuen estatubatuar astronomoa (h. 1997).
- 1909 – Koichi Kudo, japoniar futbolari eta entrenatzailea (h. 1971).
- 1912 –
- Erich Leinsdorf, austriar-estatubatuar orkestra-zuzendaria (h. 1993).
- Byron Nelson, estatubatuar golfaria (h. 2006).
- 1913 –
- Étienne Martin, frantziar eskultorea (h. 1995).
- Sabina Olmos, argentinar aktorea eta tango abeslaria (h. 1999).
- Rosa Parks, afro-amerikar jostuna, Afro-amerikarren eskubide zibilen aldeko mugimenduko aktibista garrantzitsua (h. 2005).
- 1914 – Alfred Andersch, alemaniar idazlea (h. 1980).
- 1917 –
- Yahya Khan, Pakistango 3. presidentea (h. 1980).
- Elena Soriano, espainiar idazlea (h. 1996).
- 1918 – Ida Lupino, britainiar-estatubatuar aktore eta zinema zuzendaria (h. 1995).
- 1921 –
- Betty Friedan, estatubatuar idazle feminista (h. 2006).
- Lotfi A. Zadeh, Azerbaijandar matematikaria eta Berkeley Unibertsitateko irakaslea (h. 2017).
- 1923 –
- Belisario Betancur, Kolonbiako presidentea (h. 2018).
- Joan Vollmer, Beat belaunaldiak hasieran izan zuen emakumerik garrantzitsuena (h. 1951).
- 1925 – Arne Åhman, suediar atleta, jauzi hirukoitzean espezializatua (h. 2022).
- 1927 – Tony Fruscella, estatubatuar jazz tronpeta-jotzailea (h. 1969).
- 1929 – Reino Börjesson, suediar futbolaria (h. 2023).
- 1931 – María Estela Martínez de Perón, Argentinako presidentea.
- 1932 – Robert Coover, estatubatuar eleberrigilea (h. 2024).
- 1934 – Fernando Manzaneque, Manzaneque de la Mancha, espainiar txirrindularia (h. 2004).
- 1935 – Antonina Rodrigo, espainiar idazle eta historialaria.
- 1937 –
- John Devitt, australiar igerilaria (h. 2023).
- Félix Grande, espainiar poeta eta kritikaria (h. 2014).
- 1940 – George A. Romero, estatubatuar zinemagilea (h. 2017).
- 1941 – Laisenia Qarase, Fijiko lehen ministroa (h. 2020).
- 1942 – Ovidi Montllor, valentziar kantautore eta aktorea, Nova Cançó katalanezko musika mugimenduaren partaidea (h. 1995).
- 1943 –
- Wanda Rutkiewicz, poloniar alpinista, inoizko emakume alpinistarik onenetarikoa (h. 1992).
- Ken Thompson, estatubatuar informatika aintzindaria, Unix sistema eragilearen sortzaileetako bat.
- 1944 – Candida Höfer, alemaniar argazkilaria.
- 1945 – Marisa Mediavilla Herreros, espainiar liburuzaina, dokumentalista eta feminista, emakumeen historian espezializatua.
- 1947 – Dan Quayle, AEBetako 44. presidenteordea.
- 1948 –
- Alice Cooper, estatubatuar rock abeslaria eta musikagilea.
- Marisol, espainiar abeslari eta aktorea.
- 1950 – Amparo Amorós, espainiar poeta, saiakeragilea eta literatura-kritikaria.
- 1951 – Patrick Bergin, irlandar aktorea.
- 1952 –
- Jenny Shipley, Zeelanda Berriko lehen ministroa.
- Gabriel Yacoub, frantziar musikaria.
- 1953 – Kitarō, New Age estiloko japoniar musikagilea.
- 1954 – Andrei Karlov, errusiar diplomatiko eta enbaxadorea (h. 2016).
- 1955 – Carme Junyent, kataluniar hizkuntzalaria (h. 2023).
- 1958 – Kazuaki Nagasawa, japoniar futbolari ohia.
- 1959 –
- Tsitsi Dangarembga, zimbabwetar idazle eta zine zuzendaria, Afrikako feminismoaren erreferentea.
- Jadiyetu El Mohtar, saharar kazetari, irakasle eta ekintzailea.
- Zeca Pagodinho, brasildar abeslari eta musikagile herrikoia.
- 1961 – Mark Simpson, estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1963 – Pirmin Zurbriggen, suitzar eskiatzaile ohia, kirol honetako onenetakoa.
- 1964 – Oleg Protasov, ukrainar futbolari ohia.
- 1965 –
- John van Loen, herbehereetar futbolari ohia.
- Michael Saylor, estatubatuar enpresaburu eta negozio-exekutiboa.
- 1966 – María Jesús Montero, espainiar medikua eta politikari sozialista.
- 1967 – Zoila Uriarte Gonzáles, perutar mediku, funtzionario eta irakaslea (h. 2016).
- 1971 –
- Yaneth Cajahuanca, perutar zooteknia-ingeniaria eta politikaria.
- Eric Garcetti, Los Angelesko alkatea.
- 1973 – Oscar de la Hoya, mexikar-estatubatuar boxeolaria.
- 1974 – Rocío Monasterio, hispano-kubatar politikaria eta enpresaburua.
- 1975 – Natalie Imbruglia, australiar abeslari eta aktorea.
- 1977 – Andrés Gertrúdix, espainiar aktorea.
- 1978 – Danna García, kolonbiar aktorea eta abeslaria.
- 1981 –
- Lorena Castell, kataluniar irrati-esatari, telebista aurkezle eta aktorea.
- Sonia García Galán, espainiar ikertzailea, historian doktorea eta irakaslea.
- 1982 – Laurence Arné, frantziar aktorea.
- 1985 – Mariee Sioux, estatubatuar folk abeslari eta musikagilea.
- 1990 – Nairo Quintana, kolonbiar txirrindularia.
- 1994 –
- Kristina Higgins, estatubatuar saskibaloiko jokalaria.
- Miguel Ángel López, kolonbiar txirrindularia.
- Alexia Putellas, kataluniar futbolaria, Emakumezkoen Urrezko Baloi sariaren irabazlea.
- 1995 - Greta Fernández, kataluniar aktorea.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1396 – Ines Nafarroakoa, Nafarroako infanta (j. 1334).
- 1715 – Martin Urtsua, Lizarragako kondea, nafar konkistatzailea (j. 1653).
- 1799 – José Joaquín Enparan, gipuzkoar noble eta politikaria (j. 1725).
- 1919 – Fermín Calbetón, donostiar politikari liberala (j. 1853).
- 1950 – Josefa Ignacia Albisu, gipuzkoar erraketista (j. 1859).
- 1952 – Eustaquio Etxabe-Sustaeta, arabar kazetari eta politikari karlista (j. 1872).
- 1969 – Bingen Ametzaga, euskal idazle eta bizkaitar politikaria (j. 1901).
- 1989 – Jose Berruezo Ramírez, gaztelaniazko nafar idazlea (j. 1912).
- 2014 – Enrike Albizu, gipuzkoar margolaria, Bidasoko Eskolako kidea (j. 1926).
- 2020 – Pio Berasategi, gipuzkoar idazlea (j. 1935).
Mundua
aldatu- 211 – Septimio Severo, erromatar enperadorea (j. 146).
- 708 – Sisinio, Aita santua (j. c. 650).
- 856 – Rabanus Maurus, alemaniar beneditarra eta artzapezpikua.
- 1498 – Antonio del Pollaiolo, italiar pizkundeko margolari, eskultore, grabatzaile eta urregilea (j. 1429/1433).
- 1550 – Vicente Espinel, espainiar musikari, poeta eta eleberrigilea (j. 1550).
- 1615 – Giambattista della Porta, italiar polimata eta antzerkigilea (j. 1535).
- 1697 – Adrien de Wignacourt, Maltako Ordenako 63. Printze eta Maisu Handia (j. 1618).
- 1715 – Anthony Ashley Cooper (Shaftesburyko III. kondea), ingeles politikaria eta filosofoa (j. 1671).
- 1787 – Pompeo Batoni, italiar margolaria (j. 1708).
- 1799 – Étienne-Louis Boullée, frantziar arkitekto neoklasizista (j. 1724).
- 1847 – Henri Dutrochet, frantziar fisiologo eta fisikaria, osmosiaren aurkitzailea (j. 1776).
- 1856 – Anna Gottlieb, austriar sopranoa (j. 1774).
- 1873 – Maria Susanna Kübler, suitzar idazle eta itzultzailea (j. 1814).
- 1885 – Sarah Peale, estatubatuar erretratugilea, Estatu Batuetako lehen emakume artista profesionaltzat hartua (j. 1800).
- 1893 – Concepción Arenal, galiziar idazlea (j. 1820).
- 1894 – Adolphe Sax, belgikar musikaria eta musika-tresnen egilea (j. 1814).
- 1896 – Mercedes Muñoz Sampedro, espainiar aktorea (j. 1896).
- 1912 – Franz Reichelt, frantziar-austriar jostuna (j. 1878).
- 1928 – Hendrik Lorentz, holandar fisikaria, 1902ko Fisikako Nobel Saria (j. 1853).
- 1939 – Edward Sapir, estatubatuar hizkuntzalari eta antropologoa (j. 1884).
- 1940 – Nikolai Jezhov, errusiar polizia sekretu sobietarreko ofiziala (j. 1895).
- 1941 – Maximilien Luce, frantziar margolaria (j. 1858).
- 1947 – Luigi Russolo, italiar margolaria eta musikagilea (j. 1885).
- 1956 – Savielly Tartakower, errusiar-poloniar xakelari judua (j. 1887).
- 1965 – Angelina Abad Cantavella, espainiar irakasle eta idazlea (j. 1893).
- 1974 –
- Satyendra Nath Bose, bengalar fisikaria (j. 1894).
- René Lafon, frantziar jatorriko euskal hizkuntzalaria (j. 1899).
- 1980 –
- Camara Laye, ginear eleberrigilea (j. 1928).
- Hugh Watt, Zeelanda Berriko jarduneko lehen ministroa (j. 1912).
- 1983 –
- Alfonso Calzolari, italiar txirrindularia (j. 1887).
- Karen Carpenter, estatubatuar abeslari eta bateria-jotzailea, The Carpenters taldeko kidea (j. 1950).
- 1987 – Carl Rogers, estatubatuar psikologoa eta apaiza (j. 1902).
- 1994 – Fred de Bruyne, belgikar txirrindularia (j. 1930).
- 1995 – Patricia Highsmith, estatubatuar eleberrigilea, oso ezaguna idatzitako suspense lanengatik (j. 1921).
- 1998 – Jacques Guillermaz, frantziar sinologoa, armadako jenerala eta diplomatikoa (j. 1911).
- 1999 – Luigi Bernabò Brea, italiar arkeologoa (j. 1910).
- 2001 –
- J. J. Johnson, estatubatuar jazz tronbonista, konpositore eta moldatzailea (j. 1924).
- Iannis Xenakis, errumaniar-greziar musikagilea eta arkitektoa (j. 1922).
- 2002 –
- Agatha Barbara, Maltako 3. presidentea (j. 1923).
- Helen Dodson Prince, estatubatuar astronomoa (j. 1905).
- Marisa Sanches, brasildar aktore, abeslari eta esataria (j. 1924).
- 2004 –
- Valentina Borok, ukrainar-sobietar matematikaria, ekuazio diferentzial partzialetan egindako lanagatik ezaguna (j. 1931).
- Hilda Hilst, brasildar poeta, kronista, eleberrigile eta antzerkigilea (j. 1930).
- 2006 – Betty Friedan, estatubatuar idazle feminista (j. 1921).
- 2008 – Bertha Moss, argentinar aktorea (j. 1919).
- 2009 – Lux Interior, The Cramps punk rock bandako sortzailea eta abeslaria (j. 1946).
- 2010 –
- Tomás Mac Giolla, irlandar errepublikar politikaria (j. 1924).
- Hans Vermeer, alemaniar hizkuntzalari eta itzultzaile akademikoa (j. 1930).
- 2011 –
- Jimmy Blears, estatubatuar surflaria (j. 1948).
- Tura Satana, japoniar-estatubatuar aktore eta dantzaria (j. 1938).
- 2013 – Reg Presley, ingeles abeslaria, The Troggs taldeko kidea (j. 1941).
- 2015 - Mari Carmen Yepes, kataluniar aktoreak (j. 1942).
- 2016 –
- Dave Mirra, estatubatuar muturreko kirolaria, BMX eta rallycross kiroletan aritua (j. 1974).
- Edgar Mitchell, estatubatuar astronauta eta militarra (j. 1930).
- 2018 – Alan Baker, britainiar matematikaria (j. 1939).
- 2019 – Matti Nykänen, finlandiar eski jauzilaria (j. 1963).
- 2020 –
- Kamau Brathwaite, barbadostar poeta eta irakaslea (j. 1930).
- José Luis Cuerda, espainiar zinema zuzendari eta gidoigilea (j. 1947).
- Daniel Arap Moi, Kenyako presidentea (j. 1924).
- 2022 – Georges Labazée, frantziar politikaria, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko lehendakaria (j. 1943).
- 2023 – Sherif Ismail, Egiptoko lehen ministroa (j. 1955).
- 2024 –
- Hage Geingob, Namibiako 3. presidentea (j. 1941).
- Kurt Hamrin, suediar futbolaria (j. 1934).
- Barry John, galestar errugbilaria, inoizko galestar errugbilari hoberenetakoa (j. 1945).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Santa Ageda bezperan ohitura da etxez etxe koplak kantatzen ibiltzea.
- Sehaska egutegiko izendegia: Adarra, Adartza eta Jone.
- Giza Anaitasunaren Nazioarteko Eguna
Kanpo estekak
aldatu