Pholiota spumosa
Pholiota spumosa | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Strophariaceae |
Generoa | Pholiota |
Espeziea | Pholiota spumosa Singer, 1948 |
Basionimoa | Agaricus spumosus |
Pholiota spumosa Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, haragi gutxirekin, ganbila, gero laua, leuna, likatsua, hori-laranja kolorea diskoan, horia ertzean; gaztetan zuri-horixka koloreko gortina bat izaten dute.
Orriak: Estu, zabal samarrak, itsatsiak, horiak, gero arre-herdoil kolorekoak.
Hanka: 5 eta 7 cm bitarteko garaierakoa eta 0,4 eta 0,6 cm bitarteko diametrokoa, fistulosoa, zilindrikoa, sustrai antzekoekin, oinarrian mehetua, leuna, fibrilosua, horia arre kolorerako joerarekin.
Haragia: Horixka, arre kolorekoa oinaren oinarrian, usaingabea eta zaporegabea.[2]
Etimologia: Pholiota terminoak, belarri ezkatatsua, kapela ezkatatsua, esan nahi du. Spumosa epitetoa latinetik dator, aparduna, esan nahi duen, "spumosus" hitzetik. Bere haragiagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbatek Pholiota spumosa delakoaren antza dute, beraz, ondo begiratu beharra dago.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pinudietan lurzoru belartsuetan; taldeetan edo soropildua.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Brasil, Islandia, Europa, Errusia, Txina, Taiwan, Himalaiako eremua, Japonia, Zeelanda Berria, Ruanda.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 258 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 121 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Guia de Setas y Hongos de Navarra.
- ↑ Pholiota spumosa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1948. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Pholiota
- Kanadako onddoak
- Alaskako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Costa Ricako onddoak
- Brasilgo onddoak
- Islandiako onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Japoniako onddoak
- Txinako onddoak
- Himalaiako eremuaren onddoak
- Taiwango onddoak
- Zeelanda Berriko onddoak
- Ruandako onddoak