Agaricus comtulus
Agaricus comtulus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Agaricus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Agaricus comtulus Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus comtulus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Agaricus comtulus Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kalitate eskaseko haragia, txikia denez, errendimendu gutxikoa sukaldean. Ez da ohikoa Euskal Herrian. Agaricus campestris txiki bat dela esan genezake.
Sinonimoak: Agaricus rusiophyllus,Agaricus niveolutescens, Agaricus huijsmanii.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 3,5 cm arteko diametrokoa, ganbila, hasieran zurixka, gero apur bat horixka edo okrea, erdialdean nabarmenagoa. Schaeffer erreakzio, positiboa azalean.
Orriak: Estu, hasieran gris-arrosa kolorekoak, gero marroi-purpura kolore bat hartzen esporak heltzean.
Hanka: Laburra, 3 - 5 x 0,4 - 0,6 cm-koa, zurixka, igurtziz horitzen ez dena, zilindrikoa da eta oinarria pixka bat handitua du. Eraztun sinple, zuri eta hauskor bat du.
Haragia: Zurixka, airearekin kontaktuan edo ukitzean apur bat horitu egiten da. Anis usainekoa, beste batzuentzat, almendra mingotsena edo bainilarena.[2]
Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarria da, baina ez da kontsumitzen, urria eta txikia baita.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Agaricus generoan beste espezie antzeko batzuk badaude, "Minores" atalean. Tamaina txikia du, usain anisatua eta horitzeko joera du.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean bakarrik edo talde txikitan, larreetan, ardiek bazkatzen duten lekuetan (Iribas, Aralar).
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Iran, Australia, Zeelanda Berria.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 473 or. ISBN 84-7173-211-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 276 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Agaricus comtulus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.