Marasmio gurpiltxo
Marasmio gurpiltxoa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Marasmiaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Marasmius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Marasmius rotula Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus rotula | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Marasmio gurpiltxoa (Marasmius rotula) Marasmiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sukaldaritzarako interesik gabea bezala jotzen da, baina ez pozoitsutzat. Marasmius guztiak bezala lehortu daiteke eta berriro hidratatu. Lehortuta gorde daiteke.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 0,5 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, erdian hondoratua, paraxutaren itxurakoa, kolorea, zuria, gris-zurbila edo krema zurbila du.
Orriak: Zabalak, zuriak edo kremak, berdinak, orritxorik gabe, oso zabal, oina inguratzen duen hodi txiki baten edo halako baten txertatzen direnak.
Hanka: Nahiko trinkoa, 3 - 7 cm luze eta,1 mm-ko diametrokoa, zurbila goialdean eta arre-beltzaxka beheko erdian.
Haragia: Mintzezkoa eta ia hutsala. Usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]
Etimologia: Marasmius hitza grekotik dator, "marasmius" hitzetik, eta lehortzea esan nahi du. Rotula epitetoa berriz latinetik dator, gurpil txiki bat esan nahi duen "rotula" hitzetik. Oinaren inguruan duen diseinu zirkularragatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du sukaldaritzarako baliorik, oso perretxiko txikia baita.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marasmiellus ramealis delakoarekin, naiz eta hau normalean txikiagoa den eta oina askoz motzagoa duen; baita Marasmius bulliardi espeziearekin ere, hau hostozabalen peziolotan edo nerbiotan hazten da eta sakonune ilunagoa du.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espezie oso arrunta da zuhaitz hostogalkorretatik eroritako adarren eta egur zatietan, udan eta azkenean.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Ipar Amerika, Asiako iparraldea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 252 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo,, 262 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 235 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 174 or. ISBN 84-282-0865-4..