Edukira joan

Astaputz bigun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Astaputz biguna
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLycoperdon
Espeziea Lycoperdon molle
Pers., 1801
Basionimoaastaputz bigun
Mikologia
 
gleba formako himenioa
 
txapelik ez
 
ez dauka orririk
 
espora olibak dauzka
 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Astaputz biguna (Lycoperdon molle) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Gaztetan kontsumi daitekeen arren (gleba zuria), oso motela da.

Sinonimoak: Lycoperdon gemmatum var. furfuraceum, Lycoperdon glabellum, Lycoperdon umbrinum f. glabellum.

Karpoforoa: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa eta 6 cm arteko altuerakoa; normalean pixka bat ziba baten itxura du. Kolorea krema zikinetik arre-grisaxkara doa, azkenean okre-arrexka. Orratz hauskorrak ditu, eta laster erraz bereizten diren pikor batzuetan geratzen dira eta orduan ia leuna da. Poro apikala ez oso erregularra. Gleba arre-oliba kolorekoa.[2]

Etimologia: Lycoperdon hitza grezierazko "lupa de lupo"-tik dator, onddoak esporen hauts bafadak isil-isilik jariatzen dituelako zapaltzean. Molle epitetoa berriz latinetik dator, samurra, gozoa, malgua esan nahi duen "mollis,-e" hitzetik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetan jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lycoperdon umbrinum espeziearekin, honek ezten gogorragoak ditu.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, ohikoa basoetan.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Costa Rica, Islandia, Europa, Errusia, Israel, Kaukasia, Mongolia, Kazakhstan eta Japonia.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 700 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 618 or. ISBN 84-87997-86-4..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 454 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 304 or. ISBN 84-282-0865-4..
  6. Lycoperdon molle: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]