Onddo hankagorri
Onddo hankagorria | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Boletaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Neoboletus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Neoboletus luridiformis (Rostk.) Gelardi, Simonini & Vizzini, 2014
| |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Boletus luridiformis | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Onddo hankagorria (Neoboletus luridiformis, izen ohia Boletus erythropus) Boletaceae familiako onddoa da.[1] Jangarri ona, larbek ez diote erasotzen. Perretxiko zaleek ez dute jasotzen, poro gorridun onddo guztiak pozoitsuak direla uste dutelako. Zerbait toxikoa da gordinik.
Sinonimoak: Boletus luridiformis Rostk. (1844), Suillus luridiformis (Rostk.) Kuntze (1898), Boletus erythropus Pers. (1796)
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 6 eta 12 (20) cm arteko diametrokoa, ganbila, haragitsua, sendoa, lehorra, likatsua ez. Gaztetan belusatua, arre iluneko kolorea erreflexu gorrixkekin edo oliba antzekoekin.
Tutuak: libreak, estu, hori-berdexkak, ebakitzean urdintzen direnak.
Tutu libreak: Oinera hurbiltzen diren tutuak, baina ukitzen ez diotenak.
Poroak: Txikiak, biribilak, gorri-purpura edo gorri-laranja kolorekoak.
Hanka: Sendoa, haragitsua, sabelduna, goialdean mehetua, sare gabea, gorri-purpuraz tantotua hondo horixkaren gainean.
Haragia: Hori-limoi kolorekoa, ebakietan berehala urdintzen da aireak ukitzean. Trinkoa, sendoa eta azkenean biguna. Zapore leuna du, ez mikatza, eta usain hautemanezina.[2]
Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Erythropus epitetoa berriz grekotik dator, gorri eta zornetik. Oinaren koloreagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarri ona, ondo prestatzen bada, eta zerbait toxikoa gordinik. Larbek gutxi erasotzen diote. Kolore urdina desagertu egiten da egosten den bitartean.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Boletus queletii bezalako tutu gorriko beste Boletus batzuekin, oinaren oinarrian kolore gorri-ardotsua duena. Boletus luridus espeziarekin, hankan sarea duena. Boletus dupainii kapela gorriarekin eta Boletus torosus onddoarekin, non poroak lehenengo horiak diren, azkenean gorrietara pasatuz.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Pagadietan eta hariztietan arrunta, eta arraroagoa da koniferen artean.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Ipar Amerika.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Onddo hankagorria goitik ikusita.
-
Onddo hankagorria azpitik ikusita.
-
Onddo hankagorria albotik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 52 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 152 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 503 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 38 or. ISBN 282-0865-4..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Onddo hankagorria Errotari mikologia elkartearen webgunean
- (Ingelesez) Boletus erythropus Mycobank-en