Edukira joan

Kukumelo gris-marroi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kukumelo gris-marroia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
GeneroaAmanita
Espeziea Amanita umbrinolutea
Bataille, 1910
BasionimoaAmanita inaurata var. umbrinolutea
Mikologia
 
orriak himenioan
 
titi-formako txapela
 
himenioa askea da
 
hankak bolba dauka
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
erretakoa jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Kukumelo gris-marroia (Amanita umbrinolutea) Amanitaceae familiako perretxiko espezie bat da.[1][2] Autore batzuek jangarritzat jotzen dute, Amanita vaginata (batez ere plumbea aldaerarekin) delakoekin duen hurbiltasunagatik, baina, egia esan, ez da burutu balizko toxikotasunaren azterketa, beraz, kontuz ibiltzea gomendatzen da.

Sinonimoa: Amanita vaginata var. umbrinolutea.

Kapela: 10 eta 14 cm arteko diametrokoa. Hasieran kanpai itxurakoa, gero zabaldu egiten da eta amaieran ia laua, erdian titi txiki batekin. Ertza oso ildaskatua du, horixka itzaltsua, horrek ematen dio umbrinolutea izena. Zerbait marroi-berdexka izan daiteke, eta ilunagoa titian eta argiagoa ertzean. Ildaskak amaitzean, koroa biribil ilun bat du, hezetasunean nabarmenagoa dena.

Orriak: Libreak, estu, desberdinak, zuriak, batzuetan ertzean beltzez punteatuak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Garaia, hauskorra, zurixka, gris-marroi koloreko maluta edo ezkata txiki batzuekin. Biztan ez du eraztunik, Amanitopsis guztiek bezala.

Bolba : Mintzezkoa, lodia, eta zorro luze baten itxurakoa, zuri krematsua da eta, goialdean, bizpahiru lobulutan irekitzen da, hasieran zuriak eta gero arrosak.

Haragia: Mehe samarra, zurixka, usain eta zapore gutxikoa, baina atsegina.[3]

Etimologia: Amanita terminoa grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa kontzeptu orokor gisa. Umbrinolutea epitetoa latinetik dator, arre esan nahi duen "umbrinus" hitzetik eta hori esan nahi duen "luteus" hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri ona da, baina hauskorra, eta ez da gordinik jan behar.[4]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fuscolivacea aldaerak ez darama kapelan koroa bereizgarririk eta mendiko izeietan bizi da.[5]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberritik udazkenera ateratzen da, ugaria, batez ere izeietan eta antzeko espezieen azpian. Hostoerorkorren azpian, txilardietan eta belardietan ere bai.[6]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Asia Mendebaldea.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Amanita umbrinolutea, Asociación cultural "Baxauri" Kultur Elkartea. Mikologia. Baxauri.
  2. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  3. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 120 or. ISBN 84-7173-211-4..
  4. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 315 or. ISBN 84-404-0530-8..
  5. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 298 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  6. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 129 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]