Alertze-ardagai
Alertze-ardagaia | |
---|---|
Iraute egoera | |
Invalid status (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Polyporales |
Familia | Fomitopsidaceae |
Generoa | Fomitopsis |
Espeziea | Fomitopsis officinalis A. S. Bondartsev & R. Singer, 1941
|
Basionimoa | Boletus officinalis |
Alertze-ardagaia (Fomitopsis officinalis) Fomitopsidaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du sukaldaritzarako balio. Onddo honek historia luzea du, bere ezaugarri terapeutikoak direla eta. Badirudi grekoek eta erromatarrek purgatzaile gisa erabiltzen zutela.
Sinonimoak: Ungulina officinalis, Laricifomes officinalis, Agaricum officinale.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 10 eta 20 cm bitartean neurtzen du normalean, baina oso handia izan daiteke eta metro erdiko altuera eta 30 cm-ko zabalerara irits daiteke. Zaldi apatx globo itxurakoa da, eta oinik gabea. Besaulki itxurakoz hornitua dago, eta gune kolore zurikoak eta marroi-grisaxkak ditu. Zarakar oso mehe batez jantzia dago eta bere ertzak oso kamutsak dira.
Tutuak: Laburrak, oso geruzatuak, zurixkak, gero krema kolorekoak.
Poroak: Biribilduak eta txikiak edo pixka bat angelutsuak eta krema-zurixka kolorekoak.
Haragia edo bilbea: Lodia eta biguna edo harroa, gero gogortu egiten da, zuri-horixka kolorekoa, irin usainekoa eta zapore mikatzekoa.[2]
Etimologia: Officinalis epitetoa latinetik dator, sendagarria esan nahi duen "officinalis" hitzetik. Medikuntzan erabiltzen delako.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fomitopsis pinicola oso antzekoa da, baina pinu enborretan hazten da.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urte osoan bizi da alertzeen enborretan. Beste konifero batzuetan ere bizi daiteke, baina segur aski mendiko alertzeak parasitatzen aurkituko dugu.[3]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Turkia, Himalaiako eremua, Japonia, Txina.[4]
Espeziearen egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aranzadi Elkartearen arabera, alertze-ardagaia desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[5] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 416 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 561 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Fomitopsis officinalis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
- ↑ Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea