Pagadi-ezko zurixka
Pagadi-ezko zurixka | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Hygrophoraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Hygrophorus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Hygrophorus penarius Fr., 1836 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Pagadi-ezko zurixka edo Pagadi-ezko zuriska (Hygrophorus penarius) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Urria, baina oso bilatua, generoko jangarririk onena, zalantzarik gabe. Batez ere penintsula iberikoaren ipar-mendebaldean, tradizio gastronomiko handia du.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 10 cm arteko diametrokoa, trinkoa, gogorra, haragitsua. Lehenek ganbila, gero laua titi apur batekin, zurixka-marfil kolorekoa, ilunagoa erdialderantz, gaztetan ertzak barrurantz biribilkatuta. Likatsu samarra hezetasunarekin.
Orriak: Nahiko lodiak, zabal, estuak, pixka bat dekurrenteak, kapelaren antzeko kolorekoak.
Hanka: Nahiko sendoa, oinarrian mehetu egiten da, ia puntan amaitzen da. Pixka bat pikortsua goialdean. Kapelaren eta orrien antzeko kolorekoak, apur bat likatsua kapela bezala.
Haragia: Gogorra, sendoa, lodia, lehorra. Kapelarena zuria eta arrosa oinaren oinarrian. Fruta usain leunekoa, eta intxaurrarena gogorarazten duen zaporea.[2]
Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko, phóreotik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik. Penarius epitetoa berriz latinetik dator, "penarius" hitzetik, hau da, otorduei dagokienena. Jateko perretxikoa delako.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bikaina. Hygrophorus onenetakoa da.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hygrophorus barbatulus delakoarekin, hau urria da, kapela ezkata txiki zurixkaz dekoratuta dauka eta orriak horixketatik izokin kolore zurbilera doazen kolorekoak ditu. Hygrophorus poetarum delakoarekin ere nahasten da.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean hostozabal basoetan, kare lurretan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Ipar Amerika, Japonia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 100 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 188 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 437 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 190 or. ISBN 84-87997-86-4..