Edukira joan

Helvella pezizoides

Wikipedia, Entziklopedia askea
Helvella pezizoides
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaHelvellaceae
GeneroaHelvella
Espeziea Helvella pezizoides
Afzel., 1783

Helvella pezizoides Helvellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Helvella generoko espezie guztiak asko egosi behar dira eta egositako ura baztertu. Gainera bere haragia urria da eta kalitate txarrekoa.

Sinonimoak: Leptopodia pezizoides, Leptopodia cookeana, Helvella cookeana.

Kapela: 1,5 eta 2,5 cm bitarteko diametrokoa, zela irregular txiki baten itxurakoa, normalean bi lobuluduna, batzuetan irregularki hedatua eta lautua; ertz inkurbatuarekin eta uhindua bereizitako ertzekin. Gainazal himeniala leuna, beltzaxka. Kanpoko aldea zimur finekin eta furfurazeoa, hain iluna edo himenioa baino argixeagoa.

Hanka: Nahiko luzea, mehea, zilindrikoa, barnehutsa, ildaskarik gabe, batzuetan oinarrian loditua, tomentu fin batekin, grisa edo arre-beltzaxka kolorekoa.

Haragia: Mehea, beltzaxka, zapore eta usain nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Helvella hitza latinetik dator, eta lekale, barazkiak, esan nahi du, oro har, belar usaintsuak.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da toxikotzat hartzen, baina neurriak hartu behar dira Helvella guztietan bezala, edozein modutan ez du sukaldaritza-baliorik.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste Helvella batzuekin nahastea erraza da, esate baterako, Helvella atra-rekin, zeinaren barne-azalera ez da furfurazeoa eta kapelaren beheko ertzak oinaren puntu batean soldatuta daude. [4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberri amaieratik udazkenera arte. Basoen ertzetan, bideetan eta lorategietan. Urria baina banaketa zabalarekin.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Txina.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 547 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019, Es or..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  5. (Gaztelaniaz) AsoJaen, Asociación Botánica y Micológica de Jaén.
  6. Helvella pezizoides: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]