Azpiarrosa klorousain
Azpiarrosa klorousaina | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Entolomataceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Entoloma | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Entoloma rhodopolium P.Kumm., 1871 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus rhodopolius | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Azpiarrosa klorousaina (Entoloma rhodopolium) Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Entoloma lividum delakoak baino gaitz gastrointestinal arinagoak eragiten dituen espezie toxikoa da.
Sinonimoak : Agaricus repandus, Agaricus hydrogrammus, Agaricus flexuosus, Hypophyllum cineritium, Agaricus rhodopolius (Basionimoa), Rhodophyllus rhodopolius, Hyporrhodius hydrogrammus, Rhodophyllus rhodopolius var. aleuriosmus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 6 (7) cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik lau-ganbilera, eta batzuetan apur bat hondoratuta. Ertz uhindua, apur bat ildaskatu-krenulatua, batzuetan pitzatua eta zahartzean kurbatutik laura. Azal higrofanoa eta leuna; beix koloretik marroi argira doana, eta eguraldi hezean eta lehorrean gris-arrexkatik okre antzekora doan kolorekoa, oliba koloreko erreflexuekin eta satinatua.
Orriak: Nahiko estu, adnatatik hasi eta emarginatu-dekurrenteetara, eta tartekatutako orritxoekin; hasieran zurixkak eta, azkenik, zahartzean arrosa kolorekoetatik teila kolorekoetara.
Hanka: 5 - 10 x 0,3 - 0,8 cm-ko zilindrikoa, hauskorra, zahartzean barnehutsa, zeta antzekoa eta luzetara zuntzezkoa; kolore zurixka-grisaxkakoa beixera doana eta zahartzean horixkarako joerarekin.
Haragia: Hauskorra, mehea eta zurixka; lixiba edo nitro usainekoa eta zapore desatseginekoa.[2]
Etimologia: Entoloma grekotik dator: ertza barrurantz biribildua. Nidorosum epitetoa berriz latinetik dator, usaintsua esan nahi duen "nidorosus" hitzetik. Bere usainagatik.
Toxikotasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sindrome gastroenteritiko arinak eragiten dituen espezie toxikoa.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Entoloma nidorosum delakoarekin eta Entoloma majaloides espeziarekin, honek ia ez du usainik eta zaporegabea da eta Populus, Ulmus, Salix edo Betula zuhaitzetan hazten da.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Hostozabal eta koniferoen baso hezeetan hazten da.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Brasil, Islandia, Kanariak, Svalbard, Europa, Errusia, Kaukasia, Iran, Hego Korea, Japonia, Txina, Australia.[6]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Azpiarrosa klorousaina goitik.
-
Azpiarrosa klorousainak.
-
Azpiarrosa klorousaina azpitik.
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 280 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 372 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 97 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 192 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Entoloma rhodopolium: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1871. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Entoloma
- Kanadako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Brasilgo onddoak
- Islandiako onddoak
- Kanarietako onddoak
- Svalbardeko onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Kaukasoko onddoak
- Irango onddoak
- Japoniako onddoak
- Hego Koreako onddoak
- Txinako onddoak
- Australiako onddoak