Helvella pezizoides
Helvella pezizoides | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Pezizomycetes |
Ordena | Pezizales |
Familia | Helvellaceae |
Generoa | Helvella |
Espeziea | Helvella pezizoides Afzel., 1783 |
Helvella pezizoides Helvellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Helvella generoko espezie guztiak asko egosi behar dira eta egositako ura baztertu. Gainera bere haragia urria da eta kalitate txarrekoa.
Sinonimoak: Leptopodia pezizoides, Leptopodia cookeana, Helvella cookeana.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 1,5 eta 2,5 cm bitarteko diametrokoa, zela irregular txiki baten itxurakoa, normalean bi lobuluduna, batzuetan irregularki hedatua eta lautua; ertz inkurbatuarekin eta uhindua bereizitako ertzekin. Gainazal himeniala leuna, beltzaxka. Kanpoko aldea zimur finekin eta furfurazeoa, hain iluna edo himenioa baino argixeagoa.
Hanka: Nahiko luzea, mehea, zilindrikoa, barnehutsa, ildaskarik gabe, batzuetan oinarrian loditua, tomentu fin batekin, grisa edo arre-beltzaxka kolorekoa.
Haragia: Mehea, beltzaxka, zapore eta usain nabarmenik gabea.[2]
Etimologia: Helvella hitza latinetik dator, eta lekale, barazkiak, esan nahi du, oro har, belar usaintsuak.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da toxikotzat hartzen, baina neurriak hartu behar dira Helvella guztietan bezala, edozein modutan ez du sukaldaritza-baliorik.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste Helvella batzuekin nahastea erraza da, esate baterako, Helvella atra-rekin, zeinaren barne-azalera ez da furfurazeoa eta kapelaren beheko ertzak oinaren puntu batean soldatuta daude. [4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberri amaieratik udazkenera arte. Basoen ertzetan, bideetan eta lorategietan. Urria baina banaketa zabalarekin.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Txina.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 547 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019, Es or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
- ↑ (Gaztelaniaz) AsoJaen, Asociación Botánica y Micológica de Jaén.
- ↑ Helvella pezizoides: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.