Danimarka

Danimarkako Erresuma» orritik birbideratua)

Danimarka[1] (danieraz: Danmark ˈd̥ænmɑɡ̊ ahoskatua), ofizialki Danimarkako Erresuma (danieraz: Kongeriget Danmark, ˈkɔŋəʁiːəð ˈd̥ɛnmɑɡ̊ ahoskatua), Iparraldeko Europako estatu bat da, Suediaren hego-mendebaldean eta Norvegiaren hegoaldean kokatua, hegoaldean Alemania mugakide duena. Erresumak bi lurralde autonomo ditu Ipar Atlantikoan: Groenlandia eta Faroeak. Eskandinaviar herrialde bat da, eta historiaren nahiz kulturaren aldetik lotura estuak ditu bere auzoko Suedia eta Norvegiarekin. Kopenhage du hiriburu.

Danimarkako Erresuma
Kongeriget Danmark
Ereserkia: Der er et Yndigt Land
Goiburua: Guds hjælp, Folkets kærlighed, Danmarks styrke ("Jainkoaren laguntza, Herriaren maitasuna, Danimarkaren indarra")

Danimarkako bandera

Danimarkako armarria
Geografia
HiriburuaKopenhage
55°40′34″N 12°34′8″E
Azalera42.925,46 km²
Ura %1,6
Punturik altuenaMøllehøj (en) Itzuli (170,86 m)
Punturik sakonenaLammefjord (en) Itzuli (−7,5 m)
KontinenteaEuropa
MugakideakSuedia, Norvegia eta Alemania
Administrazioa
Gobernu-sistemamonarkia konstituzional
Danimarkako monarkaFrederik X.a Danimarkakoa
LegebiltzarraFolketing
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria5.827.463
Dentsitatea135,76 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
gizon: 20
gizon: 21
emakume: 18
gizon: 20
emakume: 16
Emankortasun-tasa1,67 (2014)
Eskolaratu gabeko umeak36.238 (2015)
Derrigorrezko eskolaratzea5
Bizi-itxaropena80,70488 (2016)
Giniren koefizientea27,7 (2019)
Giza garapen indizea0,929 (2017)
Ekonomia
BPG nominala324.871.968.807,47 $ (2017)
BPG per capita57.218 $ (2017)
BPG erosketa botere paritarioa313.363.837.170 nazioarteko dolar (2017)
BPG per capita EAPn54.356,448 nazioarteko dolar (2017)
BPGaren hazkuntza erreala1,1 % (2016)
Erreserbak75.244.445.865 $ (2017)
Inflazioa0,5 % (2016)
Historia
Sorrera data: VIII. mendea
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+45
ISO 3166-1 alpha-2DK
ISO 3166-1 alpha-3DNK
Ordu eremua
Elektrizitatea230 V. 50 Hz.europar loki, Schuko, Type E (en) Itzuli eta Type K (en) Itzuli
Internet domeinua.dk
denmark.dk

Danimarka monarkia konstituzionala da, demokrazia parlamentariotzat eratua. Herrialde zentralizatua da, baina Groenlandiak eta Faroeek autogobernua dute. Danimarka kontinentalean dautza erresumaren botere judizial, legegile eta exekutiboa. Faroeak erresumaren barnean dagoen herritar-komunitatea da; eta Groenlandia, bereizirik dagoen eta autodeterminazio eskubidea onartzen zaion herria. 1973an Danimarka Europar Batasuneko kide bihurtu zen, baina Faroeek eta Groenlandiak kanpoan geratzea erabaki zuten.

Geografia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Danimarkako uharte nagusiak»
 
Danimarka satelite irudian

Jutlandiako penintsulak eta zenbait uhartek (Sjaelland, Fionia, Vendsyssel-Thy, Lolland, Falster, Bornholm) osatua; Groenlandia eta Faroe Uharteak ere Danimarkaren menpe daude. 43.069 km² eta 5.167.000 biztanle (danimarkarrak, daniarrak). Hainbeste uharterekin itsasertz luzea dauka Danimarkak, 7.314 kilometroko ertza hain zuzen ere. Danimarkako inongo puntu ez dago itsasertzetik 52 kilometro baino urrunago. Bestalde, 68 kilometro luze den muga dauka Jutlandian Alemaniarekiko.

Danimarkan iparraldeen dagoen puntua Skagen da, 57°43′23 iparraldera hain zuzen ere, hegoaldeen dagoen puntua, berriz, Gedser, Falster uhartean. Bornholm uhartea, berriz, Danimarkako uharteditik urrun samar dago, Baltikoan ondo sartuta. Urrutiago daude oraindik Faroeak eta Groenlandia, hauek Ozeano Atlantikoan.

Lurralde zapala da (gune gorena: Ejer-Bavnehøj, 172 m). Ibai eta erreka ugari daude, laburrak direnak. Klima ozeanikoa du, heze samarra; izan ere, itsasoz inguraturik dago, mendebaldean Skagerrak itsasartea baitu eta ekialdean, aldiz, Kattegat itsasartea.

Historia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Danimarkako historia»

Neolito arotik bizi da jendea Danimarkako lurretan. Brontze Aroan zibilizazio aurreratu bat izan zen bertan. Erromatarrek jutoen leinu germanikoa kokatu zuten gaur egungo Jutlandian, heruloak ekialdeko irletan eta daniarrak Suedia hegoaldeko Eskania eskualdean.

III. mendean danioek hartu zuten gaur egungo Danimarka jutoak eta heruloak beren lurraldeetatik kanporatuz. IV. eta VI. mendeen arteko migrazio handietan jutoek, anglo eta saxoiekin batera, Ingalaterra konkistatu zuten. Heruloek berriz Odoakro erregearen gidaritzapean Mendebaldeko Erromatar Inperioaren bukaera ekarri zuten 476. urtean Erroma konkistatuz.

Bikingoen garaia

aldatu
 
Marinel daniarrak, XII. mendea.

VIII. mendetik X.eraino, daniarrei, suediarrei eta norvegiarrei bikingoak zeritzen. Europa osoan barna ibili ziren, kolonizatzen, arpilatzen eta salerosten.

X. mendean Harald erregeak Danimarkako lurraldea kristautu eta batu zuen, eta 1017an haren iloba Kanuto Ingalaterrako koroaz jabetu eta Ingalaterra, Danimarka eta Norvegia elkartu zituen Danimarkako Erreinuan. Kanuto II.a hil ondoren (1036), ordea, berriro bereizi ziren hiru estatuak.

Erdi Aroa

aldatu

Erdi Aroan elizaren eta erregeen arteko loturak estutu ziren eta feudalismoa finkatu zen. XII-XIII. mendeetan Valdemar etxearen eskutik Danimarkako koroa Europako iparraldean nagusitu zen. Absalon apezpikua izan zen garai hartako estrategarik handiena, Itsaso Baltikoko piratekin bukatu eta itsasoz haraindiko Estoniako lurrak konkistatuz. Ordukoa da Dannebrog banderaren kondaira ere. Itsaso Baltikoaren gaineko kontrol honi esker ekonomia asko indartu zen eta urte oparoak izan zituen, baina Alemaniako merkatari-hirien ezinikusia irabazi zuen eta 1343. urtean Hansa ligak Danimarkari gerra deklaratu eta garaipena lortu zuen. Valdemar IV.ak bere lurren subiranotasuna mantentzeko kalte-ordain handiak onartu behar izan zituen.

1397. urtean Margarita I erreginak Norvegia, Suedia eta Danimarkako monarkiak batu zituen Kalmarko Batasunean Estatu handi eta boteretsua osatuz. Suedirarren eta daniarren arteko lehia ordea handia zen eta hainbat matxinaden ondoren Suediak askatasuna lortu zuen 1523an. Norvegia eta Danimarkak elkarrekin jarraituko zuten 1814 arte.

Erreforma

aldatu

1520. urtearen inguruan Luteranismoa iritsi zen Eskandinaviara. 1534 eta 1536 arteko gerra zibilak protestanteen garaipena ekarri zuen. Nobleek apezpiku katolikoak atxilotu zituzten eta abade-etxe eta monasterioak konfiskatu. XVI. eta XVII. mendeetan Kristian IV.a erregearen eskutik Danimarkak borroka ugaritan hartu zuen parte hegoaldean indarra hartzen ari zen katolikoen aurka eta iparraldean gero eta indartsuagoa zen Suediaren aurka.

Aro modernoa

aldatu

1849 arte absolutismoa izan zen nagusi, eta lehenago eskuratutako hainbat lurralde galdu zituen; Napoleonen gerretan haren alde borrokatu ondoren Norvegia eman behar izan zion Suediari (Kielgo ituna, 1814), eta Schleswig eta Holstein galdu zituen 1864an. XIX. mende bukaeran gizarte aldaketa sakonak izan ziren: industriaren hazkundearekin batera langile migrazio handiak gertatu ziren, sindikatuak sortu ziren, nekazaritza eraberritu zen eta legedi aurrerakoia ezarri zen.

XX mendea

aldatu

Neutrala izan zen Lehen Mundu Gerran, eta neutral iraun nahi izan bazuen ere, Hitlerren osteek inbaditu zuten 1940an. Naziek daniarrekin elkarlana bultzatu nahi zuten hala ere, eta 1943an hauteskundeak egitea ere onartu zieten, alderdi komunista kanpoan utzita izan arren. Naziek beren aldetik juduak atxilotzeari ekin zioten eta askok Suediara ihes egin zuten. Normandiako Lehorreratzea gertatu zenean, naziak beldur ziren polizia daniarrak arazo bihurtuko ote ziren eta denak atxilotzea erabaki zuten. Gehienek hala ere Suediara alde egin zuten baina atxiloturiko 2.000 poliziak Alemaniara deportatuak izan ziren eta gehienak ez ziren itzuli. Daniar erresistentziako burua zen Ole Lippmanek Erresuma Batuko Royal Air Forcerekin batera planifikatu zuen Kopenhagen zeuden alemaniarre egoitzen aurkako aire erasoa. 1945eko martxoaren 22an izan zen. 123 zibil hil ziren (hegazkin batek nesken eskola baten kontra jo baitzuen) eta 26 preso politikotatik 18k ihes egitea lortu zuten.

Nazio Batuen Erakundeko (1945) eta NATO-ko (1949) kide da, eta Europako Ekonomia Erkidegoko kidea 1973tik. 1992an Maastrich-eko Itunari ezezkoa eman zion Danimarkako herriak, baina baietz esan zion 1993an. Urte horretan sozialdemokratek koalizio gobernua eratu zuten, Poul Nyrup Rasmussen sozialdemokrata Lehen ministro dela.

Gobernua eta administrazioa

aldatu

Sistemaren deskribapena

aldatu
 
Margarita II.a erregina.

1849an Danimarkako monarkia konstituzional bihurtu zen. Erregea (edo erregina) estatuaren batasun-ikur garrantzitsuena den arren, funtzio protokolarioak dituen pertsonaia bat da, botere exekutiboa erabat gobernuaren esku baitago.

1953tik aurrera Danimarkako botere legegilea ganbera bakarreko parlamentuaren esku dago. Parlamentua herritarrek aukeratzen dute gutxienez lau urtetik behin, nahiz eta lehen ministroak hauteskundeak aurreratzeko ahalmena duen. Parte hartze handia izan ohi da hauteskundeetan, % 85 ingurukoa. Sistema proportzionala denez, botoen % 2 baino gehiago lortzen duten alderdi guztiak ordezkatuta daude parlamentuan, baita Faroe Uharteak eta Groenlandiako ordezkariak ere.

Alderdi asko dauden arren, garrantzitsuenak sozialdemokratak eta liberalak dira nagusi. Sozialdemokratek Bigarren Mundu Gerratik 1982ra eta 1993tik 2001era agindu zuten. Tradizioz langile alderdia izan arren, egun klase ertainen ordezkariak dira gehienbat. Liberalek (popular-kontserbadoreekin batera) 1982tik 1993ra eta 2001tik aurrera gobernatu dute azken hauteskundeetaraino. Hauteskunde hauek 2011eko irailaren 15ean izan ziren eta liberalek irabazi bazuten ere, sozialdemokratek osatu dute gobernua beste bi alderdirekin batera. Helle Thorning-Schmidt lehen ministro izatea lortu duen lehen emakumezkoa izan da.

Bestalde, 1908an Fredrik Bajerrek Bakearen Nobel Saria jaso zuen, Danimarkan ez ezik Europan ere erakunde bakezaleak bultzatzeagatik.

Lehen ministroen zerrenda

aldatu

Margrethe II erreginarekin, hauek izan dira herrialdeko gobernuaren buruak 1972tik gaur egun arte:

  • Anker Jørgensen (1972-73).
  • Poul Hartling (1973-75).
  • Anker Jørgensen (1975-82).
  • Poul Schlüter (1982-93).
  • Poul Nyrup Rasmussen (1993-2001).
  • Anders Fogh Rasmussen (2001-09).
  • Lars Løkke Rasmussen (2009-11 eta 2015-)
  • Helle Thorning-Schmidt (2011-15)

Banaketa administratiboa

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Danimarkaren banaketa administratiboa»

Danimarka 5 eskualdeetan banatzen da. 2007tik aurrera ezarri zuten banaketa administratibo mota hau. 2007ra arte konderritan banatzen zen herrialdea. Hona hemen egungo eskualdeen zerrenda:

Eskualdea Hiriburua Hiri handiena Biztanleria Azalera (km²) Biz. dentsitatea
(bizt./km²)
Hovedstaden Hillerød Kopenhage 1,645,825 2,561 642.6
Midtjylland Viborg Århus 1,237,041 13,142 94.2
Nordjylland Aalborg Aalborg 578,839 7,927 73.2
Sjælland Sorø Roskilde 819,427 7,273 112.7
Syddanmark Vejle Odense 1,194,659 12,191 97.99
Danimarka Kopenhage Kopenhage 5,475,791 43,094 127.0

Groenlandia eta Faroeak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Groenlandia» eta «Faroeak»

Nahiz eta Danimarka estatu zentralizatua den, Faroe uharteei eta Groenlandiari autonomia eman zitzaien 1948 eta 1979 urteetan hurrenez hurren. Aurretik konderri estatusa zuten. Gaur egun, bi autonomiadun lurralde horiek, beraien gobernu eta legebiltzar propioa dute. Hala ere, Danimarkako Parlamentuan bi eserleku ditu lurralde bakoitzak.

Demografia

aldatu

Danimarkan 5.557.709 biztanle daude. Bi metropoli eremu handi daude, Kopenhagekoa (%33,8) eta Århuskoa (%22,3), bien artean herrialde osoko populazioaren erdia gainditzen dutelarik. Ondorengo datuak 2012ko erroldakoak dira.

# Metropoli eremua Biztanleak
1 Kopenhage 1.937.611
2 Århus 1.245.046
3 Aalborg 201.142
4 Odense 191.610
5 Esbjerg 114.244
6 Vejle 108.021
7 Randers 94.221
8 Viborg 93.819
9 Kolding 89.071
10 Horsens 81.565
# Hiria Biztanleak
1 Kopenhage 551.900
2 Århus 252.107
3 Odense 168.798
4 Aalborg 126.556
5 Frederiksberg 100.814
6 Esbjerg 71.579
7 Randers 61.121
8 Kolding 57.540
9 Horsens 54.450
10 Vejle 51.804

Danimarkako biztanle gehienak jatorri germaniar-gotikoa dute, historiaurrean bertan bizi ziren leinuen ondorengo dira. Groenlandian inuit jatorriko herritarrak daude, baita Feroe Uharteetako herritarrak ere.

Inmigrazio tasa %6 ingurukoa da. %96 baino gehiago arraza zurikoa da (daniarra edo Europako beste herrialderen batekoa). Gainerakoak Afrika edo Asiatik etorritako etorkinak edo beraien ondorengoak dira.

Daniera da estatuko hizkuntza ofiziala, eta Danimarka osoan hitz egiten da. Alemana hegoaldeko zenbait lurraldetan hitz egiten da.

Erlijioz, daniar gehienak (%84) Estatuko Elizako kide dira (luteranoak). Gainerako gehienak katolikoak dira. Hala ere, etorkinen artean musulmanak gero eta gehiago dira, biztanleria osoaren %3 inguru.

Ekonomia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Danimarkako ekonomia»

Ekonomiaren oinarriak nekazaritza (laboreak, patata), abeltzaintza eta industria (nekazaritza gaiak, kimika, botika gaiak, mekanika gaiak) dira. Arrantzak ere garrantzia du. Biztanleen bizi maila garaia da, orohar.

Kopenhage hiriburua Eskandinavia-Baltiko eskualdeko ekonomi zentru indartsua da, izan ere 50 kilometroren barruan 3'5 milioi biztanle izanik Europa iparraldeko hirigune populatuena baita. Horrela, Suedia eta Danimarkaren Barne produktu gordinaren %25a ekoizten du. Atzerriko 2.100 konpainia finkatu dira Kopenhagen, jarduera desberdinak betetzen dituztenak. Sektore garrantzitsua medikuntza, biologia eta ikerketak osatzen dute, horregatik sarritan eman izan zaio "Medicon Valley" ezizena.

Izan ere, Novo Nordisk farmazia taldeak herrialdeak berak baino balio handiagoa du ekonomikoki, eta herrialdeko gainerako ekonomia arloei eta konpainiei gailentzen zaie. 2023ko urri hasieran, Europako burtsan beste edozein konpainiak baino balio handiago zuen.[2] Ontzigintza ere aipatzekoa da, bertan baitago munduko ontzigile nagusia den Maersk konpainiaren egoitza nagusia. Azkenik Microsoft konpainiak Europa Iparralderako egoitza bertan ezarri du.

Energia ustiaketari dagokionez, Ipar itsasoan petrolio ugari du eta munduko exportatzaileen artean 32.a da. Argi-indarra sortzeko ikatza erabiltzen badu ere, dagoeneko ekoizpenaren % 25-28a haize-sorgailuek sortzen dute.

Azpiegiturak

aldatu

Garraioa

aldatu

Danimarkan garraioaren inguruan egindako lanik garrantzitsuenak uharte arteko zubiak izan dira, izan ere Belt Handiko zubia (Europako luzeena, munduko hirugarrena) eta Øresund zubiari esker Eskandinavia Europa kontinentalarekin errepidez eta trenbidez lotzea lortu baita.

Kopenhageko aireportua Eskandinavia guztiko handiena da, eta herrialdeko hiri handi guztiek beren aireportua ere badute.

Ferri zerbitzu bikaina dauka Danimarkak, bai uharteen artean eta baita Norvegia, Suedia, Alemania eta Poloniarekin lotzen dutena ere.

Azkenik aipatzekoa da bizikleta dela daniarren garraiobiderik gustokoena eta 12.000 kilometrotik gorako bidegorri sarea egina dago.

Aireportuak

aldatu
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.

Energia

aldatu
 
Haize-sorgailuak Øresund itsasartean.

Danimarka ingurugiroa eta energia berriztagarrietan aintzindaria den herrialdea da. 70. hamarkadan energiaren %50a energia eoliko bidez lortzeko helburua finkatu zuen eta gaur egun jadanik %20ra iritsi da, mundu mailan bosgarrena, indar elektrikoaren kontsumoan 56. izan arren. Horretarako Jutlandiako mendebaldeko kostan hamar itsasparke eoliko ditu, tartean munduko bigarren handiena den Horns Rev 2 bere 91 haize-sorgailuekin, Esbjergetik 60 kilometrotara itsasoan barrena. Mundu mailako haize-sorgailuen ekoizle handiena ere bada, merkatu guztiaren %38a (2003) ekoizten duelarik.

Samsø irla bereziki da aipagarria, izan ere bertako biztanleen elektrizitatea %100ean energia eolikoak sortzen baitu (10 aerosorgailuko itsasparkea dute) eta beroaren %75a berriz eguzki-energia eta biomasa-energiarekin lortzen baitute.

Bestalde 2009ko abenduan Klima aldaketari buruzko XV konferentzia antolatu zuen Nazio Batuen Erakundeak Kopenhagen[3].

Kultura

aldatu

Literatura

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Danierazko literatura»

Hans Christian Andersen da zalantza barik daniar idazlerik ezagunena mundu mailan haur-literaturan egindako lanagatik ("Sirenatxoa" eta "Ahatetxo itsusia"). Azpimarratu behar da Nobel Saridunak izan ziren Henrik Pontoppidan (1917), Karl Adolph Gjellerup (1917) eta Johannes Vilhelm Jensen (1944).

Filosofoen artean Søren Kierkegaard da nagusi. Bere pentsakerak eragin handia izan zuen ondorengo Eskandinaviako eta Alemaniako idazle eta filosofoetan.

Musika

aldatu

Herrialdeak eta hiriburuak musika tradizio luzea daukate, eta Danimarkako Erret Orkestra munduko zaharrenen artean dago. Carl Nielsenek (1865-1931) sei sinfonia eta bi opera idatzi zituen. Ballet arloan, August Bournonville azpimarratzekoa da. Kopenhageko jazz jaialdia, Aarhusekoa, Roskilde Festival eta Aalborgeko Blues Festival ezagunak dira Europa eta mundu mailan. Azkenik, Lars Ulrich, Metallica taldearen baterista, Rock and Roll Hall of Fame-n sartu den lehenengo daniarra izan da.

Zinema

aldatu

Zinema mailan Lars von Trier eta beste zenbait zuzendarik Dogma95 proiektua aurrera atera zuten 1990eko hamarkadaren hondarretan eta hau izan da daniar zinemagintza famatu egin duen proiektua. Hauek baino lehen, nabarmentzekoa da Bille August (Pelle the Conqueror, 1988), Oscar eta Urrezko Palma sariak irabazi zituena. Halaber, oso aipagarria da Mundu hobe batean (Susanne Bier, 2010), ingelesa ez den hizkuntzaz egindako filmik onenaren Oscar saria eskuratu zuena.

Kirola

aldatu
 
FC København eta Brøndby IF tadeen arteko partida.

Danimarkako kirol nagusia futbola da, baina aipatzekoak dira eskubaloia eta txirrindularitza ere bai, besteak beste.

Futbolari dagokionez garaipenik handiena Danimarkako futbol selekzio nazionalak lortu zuen 1992an Eurokopa irabaztean eta ondoren 1995eko FIFA Konfederazio Kopa ere irabazi zuten. Klub mailan aipatzekoak dira Danimarkako Superligan aritzen diren FC København eta Brøndby IF taldeak. Beste batzuk aipatzekotan Aalborg BK, Odense BK eta Aarhus GF.

Eskubaloiari dagokionez nesken selekzioa da aipagarriena, Olinpiar Jokoetan hiru urre, eta Munduko Txapelketa bat ere irabazi baitute, baita Europako hiru txapelketa ere. Mutilen selekzioak 2008 eta 2012ko Europako txapelketak irabazi ditu eta 2011.ko Munduko Txapelketan bigarrena izan da.

Txirrindulari famatuak ere izan ditu Danimarkak, hala nola 1996ko Frantziako Tourraren irabazlea izan zen Bjarne Riis eta baita Michael Rasmussen ere. Danimarkako Itzulia, 5 edo 6 etapa dituena, herrialdeko itzuli garrantzitsuena da. Jakob Fuglsang danimarkarra da ekitaldi gehien irabazi duen txirrindularia, hirurekin. Azken irabazlea Remco Evenepoel izan da.

Azkenik tenisari dagokionez Caroline Wozniacki aipatu behar da, 2011ean WTAko lehenengo postuan dagoena.

Zientzia

aldatu

Danimarkak zientzilari handiak eman ditu eta hainbatek Nobel Saria irabazi ere bai. Hona hemen Nobel sarituen zerrenda:

Fisikako Nobel Saria:

Kimikako Nobel Saria:

Medikuntzako Nobel Saria:

Daniar ospetsuak

aldatu

Ondasun nabarmenak

aldatu

Gizateriaren Ondareak

aldatu

UNESCOk 5 toki izendatu ditu Gizateriaren Ondare Danimarkan. Honako hauek dira:

  1. Roskildeko katedrala (Seelandian) XII. eta XIII. mendeen artean eraikitako katedral gotikoa.
  2. Kronborg gaztelua (Seelandian) XV. mendekoa. Bertan William Shakespeare inspiratu zen "Hamlet" bere liburu famatua idazteko.
  3. Jellingeko harriak (Jutlandian) X. mendekoak, inskripzio errunikoekin.
  4. Wadden itsasoa (Alemania eta Herbeherekin batera.)
  5. Ilulissateko izotzezko fiordoa (Groenlandian)

Gaztelu eta jauregiak

aldatu
 
Frederiksborg gaztelua.
 
Aarhuseko Den Gamle By herrixka.
 
Skagen lurmuturra.

Danimarkak gaztelu eta jauregi ugari daude uharteetan banatuta. Honako hauek dira garrantzitsuenak:

Kultura eraikinak

aldatu

Katedralak eta elizak

aldatu

Bikingoen aztarnak

aldatu

Monumentuak

aldatu

Aisialdia

aldatu

Natura

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu