Lolland, aurrez Laaland izenarekin ezagutzen zena, Danimarkako laugarren irla handiena da. 1.243 km²-ko azalera eta 65.764 biztanle ditu (2009). Seelandia eskualdearen hegoaldeko hiru irletako bat da, Falster eta Møn irlekin batera. Erabat laua da, punturik altuenak 25 m-ko altuera baino ez duelarik.

Lolland

Nysted herrixka.
Geografia
KokapenaItsaso Baltikoa
Azalera1.243 km2
Politika
Herrialdea Danimarka
EskualdeaSeelandia eskualdea
UdalerriakLolland eta Guldborgsund.
Hiri populatuenaNakskov
Hiri populatuenaren biztanleria13.886 bizt.
Gizartea
Biztanleria65.764
Dentsitatea52.9 bizt./km²

Irlaren mendebaldea Lolland udalerriak hartzen du eta bertan daude irlako hiri handienak diren Nakskov (13.886 biztanle) eta hiriburua den Maribo (6.023). Irlaren ekialdea eta Falster irla Guldborgsund udalerriaren barnean daude eta bertako herri handiena Sakskøbing da (9.299). Iparraldean baditu hiru irla txiki: Fejø, Femø eta Askø.

Historikoki azukre erremolatxaren ekoizlea izan da eta gaur egun ere berau da industria handiena. Energia berriztagarrien apostua ere egin du eta irlaren hegoaldean bi itsas parke eoliko ezarri ditu, Rødsand eta Nysted Havmøllepark.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Iruditegia

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu