Bornholm (danieraz bɒːnˈhʌlˀm ahoskatua; antzinako eskandinavieraz: Burgundaholmr) Itsaso Baltikoko uharte bat da, Danimarkaren mendekoa. Danimarkako gainerako lurretatik ekialdera dago, Suediaren hegoaldean, Poloniaren iparraldean. Administratiboki, Danimarkako Hiriburu Eskualdearen barnean sartuta dago.

Bornholm
Datu orokorrak
Mendirik altuenaRytterknægten (en) Itzuli
Motauharte
Azalera588,36 km²
Geografia
Map
Koordenatuak55°07′30″N 14°55′00″E / 55.125°N 14.916666666667°E / 55.125; 14.916666666667
Estatu burujabe Danimarka
Estatu Danimarka
EskualdeaHovedstaden
UdalerriaBornholm regional municipality
Ur-gorputzaItsaso Baltikoa

Etimologia eta hizkuntza

aldatu

Uhartearen izenaren jatorria antzinako eskandinavierazko Burgundaholmr da, honek "Burgundiarren uhartea" esan nahi du. Hizkuntza berezia ere badute, bornholmera, danieraren dialektoa kontsideratzen dena. Bere ezaugarri gramatikalak direla eta, suediarrek hobeto ulertzen omen dute daniarrek baino.

Demografia

aldatu

Rønne da uharteko herri handiena eta hiriburua. Hona hemen uharteko herri aipagarrienak:

  1. Rønne (12.887 biztanle)
  2. Nexø (3.700)
  3. Aakirkeby (2.108)
  4. Hasle (1.705)
  5. Allinge-Sandvig (1.683)

XX. mende hasieratik ez da uhartearen populazioa asko aldatu, hala ere azken hamarkadetan beheranzko joera erakusten ari da.

1901 1925 1945 1965 1986 2005 2010 2012
40.677 45.550 47.185 48.620 46.919 43.347 42.154 41.303

Historia

aldatu

Danimarka beti izan da Bornholm uhartearen jabea, tarte motzetan Lübeckek (1525) eta Suediak (1645) kontrolatu izan badute ere.

Izenari kasu eginez, badirudi burgundiarren irla izan zela V mendearen inguruan. Ondorengo mendeetan Danimarkakoa zen Eskania eskualdearen barnean egon zen. Danimarkak eskualde hau galdu zuenean Kopenhagek hartu zuen bere kontrola, Itsaso Baltikoan zuen posizio estrategikoa zela eta.

Bigarren Mundu Gerran alemaniar naziek erraz konkistatu zuten irla. Beren helburua aliatuen urpekuntziak Alemaniara ez iristea zen. Hegazkin sovietarrek bonbardaketa ugari egin zituzten bertan agintean zegoen Von Kamft generala ez baitzen errenditzen, azkenean 1945eko maiatzaren 9an konkistatu zuten uhartea eta urtebetez okupaturik izan zuten.

Geografia

aldatu

Danimarka ez bezala, uhartea oso aldapatsua da eta ongi bereizten diren hiru zati ditu; iparraldean Hammeren lurmuturra, erdialdean Almindingen basoa eta hegoaldean Dueoddeko hondartza zuriak. Hauetaz gain bereziki aipagarriak dira Jons Kapel eta Helligdomsklipperne itsaslabarrak.

      Datu klimatikoak (Bornholm)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 1.9 1.7 3.7 8.0 13.8 18.0 19.5 19.7 16.1 11.9 7.3 3.8 10.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 0.1 -0.3 1.5 4.9 10.1 14.6 16.6 16.7 13.5 9.5 5.4 2.0 7.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1.7 -2.4 -0.8 1.7 6.3 10.8 13.1 13.1 10.5 7.0 3.3 0.0 5.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 51 32 40 37 37 42 55 55 63 60 76 62 609
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 11 7 9 7 7 6 8 8 9 10 12 12 103
Eguzki orduak 36 58 106 168 238 240 222 208 137 88 46 34 1580
Iturria: DMI (Danmarks Meteorologiske Institut)[1]

Ondasun nabarmenak

aldatu

Natura

aldatu

Eraikinak

aldatu

Iruditegia

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Weather Information for Bornholm. Danmarks Meteorologiske Institut (Noiz kontsultatua: 12 May 2009).

Kanpo estekak

aldatu