Manne Siegbahn
Karl Manne Georg Siegbahn (Örebro, 1886ko abenduaren 3a - Stockholm, 1978ko irailaren 24a) suediar fisikaria izan zen. 1924ko Fisikako Nobel Saria jaso zuen x-izpi espektroskopiari buruzko bere lan eta ikerketagatik.
Lundeko eta Göttingengo unibertsitateetan ikasi zuen. Johannes Robert Rydberg irakaslearen laguntzailea izan zen eta bere ondorengoa izan zen Lundeko katedran. 1920an, Lundeko Unibertsitatetik Uppsalako Unibertsitatera joan zen.
1938an Nobel Institutuko fisika saileko zuzendari izendatu zuten. 1978an, Manne Siegbahn Institutura aldatu zuen izena.
1914an x izpien espektroskopiari buruzko ikasketak hasi zituen. Hainbat elementuren atomoek sortutako uhin-luzerak neurtzeko tresna esperimental hobetuak garatu zituen.
Bere seme Kai Siegbahnek Fisikako Nobel Saria irabazi zuen 1981ean.