Zhores Alferov
Zhores Ivanovitx Alferov (baita Alfiorov ere) (errusieraz: Жоре́с Ива́нович Алфёров, ʐɐˈrʲɛs ɪˈvanəvʲɪtɕ ɐlˈfʲɵrəf ahoskatua; bielorrusieraz: Жарэс Іва́навіч Алфёраў; Vitsebsk, 1930eko martxoaren 15a - San Petersburgo, 2019ko martxoaren 1a) sobietar eta errusiar fisikaria izan zen, fisikako eta elektronikako heteroegitura modernoen sorkuntzan lagundu zuena.
Alferov Vitsebsken jaio zen, gaur egungo Bielorrusian.
1962tik aurrera erdieroaleen heteroegituren arloan lan egin zuen. Bere ikerkuntzak aurrerakuntza handiak ekarri ditu laserarren, zelula fotovoltaikoen, LEDen eta mikroosagaien fabrikazioen prozesu epitaxialen garapenean.
2000. urtean Fisikako Nobel Saria jaso zuen Herbert Kroemer eta Jack Kilbyrekin batera.
Alferov ideologia komunistaren alde zegoen, eta publikoki egin zituen Errusiar Federazioko Alderdi Komunistaren aldeko elkartasun-adierazpenak; are gehiago, alderdi horretako kidea eta diputatua ere izan zen.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lenin Saria (1972)
- Sobietar Batasunaren Estatu Saria (1984)
- Ioffe Saria (1996)
- Fisikako Nobel Saria (2000), Herbert Kroemer eta Jack Kilbyrekin.
- Japoniako Kyoto Saria (2001)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Zhores Alferoveren biografia
- (Ingelesez) Autobiografia