1998ko Urkiolako Igoera, abuztuaren 9an egin zen, Durangon. 12:00etan atera ziren txirrindulariak 160km egiteko. Guztira, 10 talde izan ziren; 79 txirrindularik hartu zuten parte eta 27k amaitu zuten froga. Banesto, Vitalicio, Estepona, Euskaltel-Euskadi, Once, Mercatone Uno, Riso Scotti eta Polti talde profesionalek parte hartu zuten, eta baita Cafes Baque eta Saunier Duval talde amateurrek ere.
25. kilometroan Álvaro González de Galdeano eta Óscar Freire ihesi atera ziren, Abadiñon. Polti taldea pelotoitik tira egon zen eta Urkiolako lehenengo pasaeran harrapatu zituzten. Orduan, Luis Pérez ihesi atera zen eta goitik 40 segundoko errentarekin pasa zen. Geroago, Luis harrapatu zuten eta guztira 7 txirrindulari iritsi ziren Urkiolako magalera.