Cafés Baqué (txirrindularitza taldea)
Cafés Baqué | |||||||||||||||||
Taldearen informazioa | |||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
UCI kodea | BAQU | ||||||||||||||||
Herrialdea | EH | ||||||||||||||||
Sorrera | 1978 | ||||||||||||||||
Modalitatea(k) | Errepidea | ||||||||||||||||
Maila | Amateur - 23 urte azpikoa | ||||||||||||||||
Organigrama | |||||||||||||||||
Manager nagusia | Erkaitz Elkoroiribe | ||||||||||||||||
Kirol zuzendariak | Ruben Gorospe Jon Zengotitabengoa | ||||||||||||||||
|
Cafés Baqué (UCI kodea: BAQU) txirrindularitza talde amateur euskalduna da. Bere egoitza Durangon (Bizkaia) dago.
Durangoko Txirrindulari Elkartearen barruan dagoen talde honek Cafés Baqué enpresa du babesle nagusia. 1978ko martxoaren 17an sortu zutenetik hainbat profesional pasa dira bertatik (tartean Julian Gorospe, Igor Astarloa, David Etxebarria, Iban Mayo, Joseba Beloki, Iñigo Landaluze, Mikel Zarrabeitia, Unai Etxebarria edo Pedro Horrillo).
2003 eta 2004ko denboraldietan talde profesional bat atera zuen, talde amateurrak jarraitu arren. Talde profesionalaren emaitza nagusienak Félix Cárdenas kolonbiarrak lortu zituen[1].
Taldeak, txirrindularientzat baserri bat jarri zuen, Txakurzulo Baserria. Bertan, 8 logela daude. Lau literekin eta beste lau bakarkakoak. Hamar urteko alokaerako kontratua egun zuten 2003ean.