Urkiola Igoera
| |||
Orokortasunak | |||
Kirola | Txirrindularitza | ||
Sorrera | 1931 | ||
Desagertzea | 2009 | ||
Ekitaldi kopurua | 35 (urtea: 2009) | ||
Aldizkotasuna | urterokoa (Abu) | ||
Mota | Gertaera errepikakor | ||
translation for raceinfobox_translate index 33 not found | Espainia | ||
Antolatzaileak | Bilboko Txirrindulari Elkartea (1931) Durangoko Txirrindulari Elkartea (1936-2009) | ||
Palmaresa | |||
Azken garailea | Igor Anton | ||
Garaipen gehien lortu duena | Leonardo Piepoli (4 garaipen) | ||
Egungo ekitaldia | |||
azken ekitaldia ikusteko: 2009ko Urkiolako Igoera | |||
Dokumentazioa |
Urkiola Igoera egun bakarreko txirrindularitza-lasterketa izan zen, Durangon egiten zena Urkiolara igotzeko. 1931ko lasterketa Bilboko Txirrindulari Elkarteak antolatu zuen lehen aldiz, eta 1936tik aurrera Durangoko Txirrindulari Elkarteak. Lehen ekitaldietan portua bakarrik igotzen zen, baina gero, lasterketa luze batean bihurtu zen. Helmuga, Urkiolako portuan izaten zen, baina 1964. urtetik aurrera Santutegiko errepidean izan zen. Hala ere, eta igoeraren errekorra kontuan izateko, denbora portuan bertan gelditzen zen. Urte batzuetan, 2 sailkapen nagusi izan ziren; profesional eta amateurren maila. 1970. urtean, lasterketa amateurra egin zen bakarrik elurtearen ondorioz. Munduko txirrindulari on asko lehiatu dira hemen, Claudio Chiapuchi, Tony Rominger, Gilbert Simoni, Danilo Di Luca, Marino Lejarreta, Iban Mayo eta beste asko bezala.