1995eko Urkiolako Igoeralasterketa honen XXI. ekitaldia izan zen. Lasterketa oso bizia izan zen eta txirrindulariek 30 minutu inguru lehenago iritsi ziren helmugara. Carrera taldeak ikaragarrizko erritmoa jarri zuen Urkiolako lehenengo igoera Chiapuccirekin batez ere, Pantanirentzat lan eginez. Goian, Piepoli, Totschnig eta Breukink-ek Chiappucci eta Pantanirekin batera pasa ziren eta Santi Blanco minutu batera. Gero geldialdi bat egon zen eta 30 laguneko taldea osatu zen. Orduan, Once taldeak erasoari ekin zion, behin eta berriz. Urkiolako bigarren igoeran, Piepoli eta Breukinkek ihesi joan ziren. Gero, Pantanik Piepoli harrapatu zuen, Breukink atzean geratzen zen bitartean. Txakurzuloko aldapan Piepolik azken erasoa egin zuen eta helmugara bakarrik heldu zen. Marco Pantanik atzean lehertuta geratu zen eta 6. amaitu zuen.