Edukira joan

Uganda: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}})
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-° +°)
58. lerroa: 58. lerroa:
[[Stanley mendia]] (5.109 m) herrialdeko tontorrik garaiena da; [[Ruwenzori mendilerroa]]n dago, eskualderik euritsuenean. Eskualderik lehorrena, bestela, ipar-ekialdeko Karamoja da. [[Elgon mendia|Elgon]] sumendia (4.321 m) ere aipatzekoa da. Ibai nagusiak Victoria aintziran sortu eta, Kyoga aintzira igaro ondoren, Albert aintziraraino doan Victoria Nilo ibaia eta Albert aintziratik iparraldera doan Albert Nilo ibaia dira.
[[Stanley mendia]] (5.109 m) herrialdeko tontorrik garaiena da; [[Ruwenzori mendilerroa]]n dago, eskualderik euritsuenean. Eskualderik lehorrena, bestela, ipar-ekialdeko Karamoja da. [[Elgon mendia|Elgon]] sumendia (4.321 m) ere aipatzekoa da. Ibai nagusiak Victoria aintziran sortu eta, Kyoga aintzira igaro ondoren, Albert aintziraraino doan Victoria Nilo ibaia eta Albert aintziratik iparraldera doan Albert Nilo ibaia dira.


[[Klima tropikal]]a du, euritsua normalean, bi sasoi lehorrekin (abendutik otsailera eta ekainetik abuztura). Ekuatorearen lerroan izanagatik, klima epela du Ugandak. Tenperaturen alde txikia izaten da urtaro batetik bestera. Urtekoaren batez bestekoa 21-24 Â°C izaten da, hego-mendebalde hotzagoan izan ezik. Euri-kantitatea ere berdintsua izaten da urtean zehar, ekaineko eta uztaileko lehorraldian izan ezik, eta Victoriatik iparraldera urrituz doa.
[[Klima tropikal]]a du, euritsua normalean, bi sasoi lehorrekin (abendutik otsailera eta ekainetik abuztura). Ekuatorearen lerroan izanagatik, klima epela du Ugandak. Tenperaturen alde txikia izaten da urtaro batetik bestera. Urtekoaren batez bestekoa 21-24 °C izaten da, hego-mendebalde hotzagoan izan ezik. Euri-kantitatea ere berdintsua izaten da urtean zehar, ekaineko eta uztaileko lehorraldian izan ezik, eta Victoriatik iparraldera urrituz doa.


Landarediari dagokionez, [[sabana]]ko basoa da zabalduena erdialdean eta iparraldean. Hegoaldean, berriz, lursailak dira nagusi jatorrizko landarediaren ordez, tarteka zuhaiztiak eta belardiak baldin badira ere.
Landarediari dagokionez, [[sabana]]ko basoa da zabalduena erdialdean eta iparraldean. Hegoaldean, berriz, lursailak dira nagusi jatorrizko landarediaren ordez, tarteka zuhaiztiak eta belardiak baldin badira ere.

23:27, 23 abendua 2014ko berrikusketa

Uganda
Oh Uganda, Land of Beauty'

flag of Uganda (en) Itzuli

coat of arms of Uganda (en) Itzuli
Geografia
HiriburuaKampala
0°18′49″N 32°34′52″E
Azalera241.038 km²
Ura %18,2
Punturik altuenaStanley mendia (5.109 m)
Punturik sakonenaNilo Zuria (621 m)
KontinenteaAfrika
MugakideakKenya, Hego Sudan, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Ruanda, Tanzania, Sudan eta Victoria
Administrazioa
Gobernu-sistemaErrepublika demokratikoa
Ugandako presidenteaYoweri Museveni
Ugandako Lehen MinistroaRobinah Nabbanja
LegebiltzarraParliament of Uganda (en) Itzuli
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria47.123.531
DentsitateaAdierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km²
Talde etnikoak
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Emankortasun-tasa5,775 (2014)
Bizi-itxaropena59,889 (2016)
Giniren koefizientea42,7 (2019)
Giza garapen indizea0,525 (2021)
Ekonomia
BPG nominala25.891.058.946,194 $ (2017)
BPG per capita606 $ (2017)
BPG erosketa botere paritarioa80.075.751.445 nazioarteko dolar (2017)
BPG per capita EAPn1.868,181 nazioarteko dolar (2017)
BPGaren hazkuntza erreala4,7 % (2016)
Erreserbak3.720.863.721 $ (2017)
Inflazioa5,7 % (2016)
Historia
Sorrera data: 1962
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+256
ISO 3166-1 alpha-2UG
ISO 3166-1 alpha-3UGA
Ordu eremua
Elektrizitatea240 V. 50 Hz.BS 1363 (en) Itzuli
Internet domeinua.ug
statehouse.go.ug

Ugandako Errepublika[1] (ingelesez, Republic of Uganda; swahiliz Jamhuri ya Uganda) Afrikako ekialdeko estatua da. Hiriburu eta hiririk populatuena Kampala du (1.208.544 biz.).

Ugandaren banaketa etnikoa hau da: gandak edo bugandak, % 17,8; tesoak, % 8,8; nkoleak, % 8,2; sogak, % 8,2; gisuak, % 7,2; txigak, % 6,8; langoak, % 6; ruandak, % 5,8; atxoliak, % 4,6; besteak, % 26,5.

Erlijio nagusiak hauek dira: katolikoa, % 49,6; protestantea, % 28,7; islama, % 6,6; besteak, % 26,5.

Geografia

Mugakideak

Iparraldean Sudan, hegoaldean Ruanda eta Tanzania, ekialdean Kenya eta mendebaldean Kongoko Errepublika Demokratikoa mugakide ditu.

Inguru naturala eta klima

Kadam mendiaren ikuspegia.
Ugandako mapa.

Goi-lautada batean kokatuta dago, batez besteko 1.100 metroko altueran, eta itsas kostalderik gabe. Afrikako Aintzira Handiak izeneko eskualde handian egonda, Ugandako hegoaldea Victoria aintziraren ertzetan dago, mendebaldea Albert eta Edward aintziren ondoan eta erdialdean Kyoga aintzira dago. Bestela, Nilo ibaiak lurraldea zeharkatzen du. Guztira, 36.330 km2-ko azalera urak hartzen du, Uganda osoko % 15 inguru.

Stanley mendia (5.109 m) herrialdeko tontorrik garaiena da; Ruwenzori mendilerroan dago, eskualderik euritsuenean. Eskualderik lehorrena, bestela, ipar-ekialdeko Karamoja da. Elgon sumendia (4.321 m) ere aipatzekoa da. Ibai nagusiak Victoria aintziran sortu eta, Kyoga aintzira igaro ondoren, Albert aintziraraino doan Victoria Nilo ibaia eta Albert aintziratik iparraldera doan Albert Nilo ibaia dira.

Klima tropikala du, euritsua normalean, bi sasoi lehorrekin (abendutik otsailera eta ekainetik abuztura). Ekuatorearen lerroan izanagatik, klima epela du Ugandak. Tenperaturen alde txikia izaten da urtaro batetik bestera. Urtekoaren batez bestekoa 21-24 °C izaten da, hego-mendebalde hotzagoan izan ezik. Euri-kantitatea ere berdintsua izaten da urtean zehar, ekaineko eta uztaileko lehorraldian izan ezik, eta Victoriatik iparraldera urrituz doa.

Landarediari dagokionez, sabanako basoa da zabalduena erdialdean eta iparraldean. Hegoaldean, berriz, lursailak dira nagusi jatorrizko landarediaren ordez, tarteka zuhaiztiak eta belardiak baldin badira ere.

Antolaketa politiko-administratiboa

Ugandako lurraldea 70 barrutitan banatua dago, 2006ko uztailean 78ra handitu zen. Barrutiaren izena bertako hiri garrantzitsuenarena izaten da; adibidez, Kampala hiria Kampalako barrutian dago.

Hauek dira hiri nagusiak:

Biztanleak

Ugandako hizkuntzak.

Berrogei bat etnia bizi dira Ugandan, bantu, nilotar eta nilo-hamitar hizkuntza familieatako hizkuntzak erabiltzen dituztenak. Bantua erabiltzen dute ganda, soga, nioro eta nkole herrietakoek, eta hizkuntza nilotarrak atxoli, lango eta karamojong herrietakoek. Nolanahi ere, hizkuntza zabalduena luganda da, eta ingelesa eta swahilia dira elkar ulertzeko erabilienak.

Erlijioz, gehienak kristauak dira. Jende gehiena ekialdean, hego-mendebaldean eta Victoria aintziraren ertzean bizi da. Biztanleen % 12 baino ez da hirietan bizi. Jaiotza- eta heriotza-tasak oso handiak dira. Ugandarren batez besteko bizi-itxaropena oso-oso apala da: 42 urtekoa da gizonezkoentzat eta 43 urtekoa emakumezkoentzat.

Historia

Kampalaren ikuspegia.

XV. mendearen inguruan erreinuak eratu ziren gaur egungo Ugandako aintziren artean: Buganda, Bunyoro, Toro, Ankole eta Busoga. XVI. mendean Bunyorokoa zen erreinurik ahaltsuena, baina, XVIII. mendearen bukaeran, Victoria aintzira inguruko Bugandako erreinua Albert aintziraraino hedatu zen. Harrezkero, Buganda izan zen ahaltsuena.

1840an arabiar merkatariak iritsi ziren, boliaren eta esklaboen salerosketak erakarrita. XIX. mendearen bigarren erdian, europar esploratzaileak (Speke 1862an eta Stanley 1875ean) eta misiolariak iritsi ziren. Mutesa I.a erregeak (1860-1884) harrera ona egin zien esploratzaileei eta kristau-erlijioa zabal zezaten onartu misiolariei. Mutesa hil zenean, haren seme Mwangak hartu zuen erregetza. Mwanga, ordea, kristauei eta kolonizatzaileei jazarri zitzaien, eta, haiek ez ezik, arabiarrak ere lurraldetik kanpora egotzi nahi izan zituen. Baina arabiarrek egotzi zituzten kristauak eta Mwanga bera ere Bugandako erreinutik. Hala ere, britainiarrek lagundurik, Mwangak aginpidea eskuratu zuen berriz. 1889an Britainia Handiak eta Mwanga erregeak egin zuten hitzarmenaren arabera, Buganda Afrikako Ekialdeko Britainiar Konpainiaren administraziopean geratu zen, eta 1894an protektoratutzat hartu zuten britainiarrek. 1896rako Ugandako beste erreinuetara eta lurraldeetara zabaldu zen britainiarren aginpidea.

1950ean sortu ziren lehen alderdi politikoak; alderdi horiek 1962ko martxoan autonomia eta urrian lurraldearen burujabetasun osoa lortu zuten. 1963an Ugandako Errepublika Federala onartu zen; Bugandako Mutesa II.a erregea lehendakari eta Milton Obote lehen ministro izan ziren. Handik gutxira hasi ziren federazioa osatzen zuten estatuen arteko liskarrak. Bugandakoa zen nagusi. 1966an Obotek 1962ko konstituzioa indargabetu eta aginpide osoko lehendakari izendatu zuen bere burua. Mutesa Tanzaniara joan zen. Konstituzio berriak erreinuak ezabatu zituen. 1971n, ordea, estatu-kolpe bat izan zen, eta Idi Amin Dada jeneralak hartu zuen aginpide osoa. Obote Tanzanian babestu zen. Aminek konstituzioa eta Legebiltzarra indargabetu eta alderdi politikoak debekatu zituen, britainiar herritartasuna zuten 500.000 asiar egotzi zituen, eta erregimen guztiz ankerra bideratu zuen (80.000 pertsonatik gora hil zituen), herrialdea hondamendira eraman zuena. 1978an Tanzanian sartu zen, baina hurrengo urtean Tanzaniako gudarostea eta ugandar erbesteratuek Kampalaraino iristea lortu zuten. Idi Aminek alde egin behar izan zuen. Orduan Yusuf Lule eta Godfrey Binaisa aginpidea eskuratzen lehiatu ziren, eta lehia horrek gerra zibila ekarri zuen. 1980ko abenduko hauteskundeetan, iruzurra eginez, Milton Obote atera zen garaile. Iruzurkeriaren kariaz, Erresistentziako Armada Nazionala gerrilla eratu zen, Yoweri Museveniren gidaritzapean. 1985ean, Tito Okelo jeneralak estatu-kolpea jo eta aginpidea eskuratu zuen.

Yoweri Museveni.

Estatu-kolpeaz geroztik, Erresistentzia Nazionaleko Armadak (NRA) borroka armatua indartu zuen, eta, azkenik, 1986ko urtarrilean hiriburua hartu zuen. Borroka odoltsu baten ondoren, Okelo kargutik kendu zuten eta Yoweri Museveni, NRAko kidea, jarri zen presidente. Musevenik Uganda berregin behar zuen, erregimen autoritarioek erabat suntsitu baitzuten herrialdea (milioi bat lagun hildako, bi milioi errefuxiatu, 600 mila zauritu). Ugandaren baliabideak urriak ziren, jaiotza-tasa 6,9koa zen eta bizi-itxaropena 51 urtekoa. Egoera larri horretaz gainera, kontuan hartu behar zen HIES eritasuna zutenen kopurua. Kanpoko zorra 1.200 milioi dolarrekoa zen 1987an. Egoera horri aurre egiteko, presidenteak truke-hitzarmenak izenpetu nahi izan zituen Afrikako gainerako lurraldeekin. Hala, saiatu zen ekonomia independentea osatzen eta Nazioarteko Diru Funtsaren aginduei ihes egiten. Baina horrek arazoak sortu zizkion mendebaldeko zenbait herrialderekin.

1992an udal-hauteskundeak egin behar ziren, baina Obote presidente izanaren aldekoek hauteskundeei boikot egitea erabaki zuten. Aldi berean, Museveni presidenteak zenbait kazetari atxilotzea agindu zuen, giza eskubideen bortxaketa salatu baitzuten egunkarietan. Bestalde, gobernuak prentsa kontrolatzeko ahalmena ematen zion legea ezarri zuen. 1992an giza eskubideen zenbait erakundek salatu zuten Musevenik ez zuela alderdi-aniztasunean oinarritutako demokrazia laguntzen. Gobernuak, berriz, tribuen egitura tradizionaletan oinarritutako demokrazia eraiki nahi zuela adierazi zuen. Baina oposizioaren eta nazioarteko zenbait erakunderen presioak behartuta, Museveni lehendakariak 1995ean osatuko zen Biltzar Konstituziogile bat hautatzeko baimena eman zuen; biltzar horrek konstituzio berri baterako proiektua prestatuko zuen. Hala ere, gobernuaren testua kritikatu egin zuten Alderdi Demokratikoak batetik, eta bestetik, Oboteren alderdiak (UPC); izan ere, alderdien legez kanpoko egoera zazpi urtez irautea aurreikusten baitzen testu hartan.

1993an Joan Paulo II.a aita santua Ugandan izan zen, eta biztanleei gomendatu zien sexu-harremanik ez izatea hiesari aurre egiteko; urte horretako azterketen arabera, biztanleen % 20 HIV birusaren eramaile zen. Buganda etniaren babesa lortzeko asmotan, Museveni presidenteak monarkia ezartzeko baimena eman zuen. 1993an Parisko Klubak 830 milioi dolarreko diru-laguntza ematea erabaki zuen. Museveniren politika ekonomikoak hazkunde ekonomikoa %5 igotzea ekarri zuen, baina ugandarren bizi-maila ez zen hobetu, zergak itota bizi baitziren, eta esportazioen diru-sarreren erdia baino gehiago kanpo-zorra ordaintzeko behar zen. 1993an, Amon Bazira oposizioko kidea hil izana leporatu zioten presidenteari. 1994ko hauteskundeetan, presidentearen aldekoek botoen erdiak besterik ez zuten lortu, baina, zenbait biltzarkide zuzenean izendatu ondoren, Musevenik biltzarrean gehiengoa izan zuen berriz ere. 1996an hauteskundeak egin ziren, eta Museveni hautatu zuten berriz ere presidente botoen % 75ekin. Musevenik hartu zituen ekonomia-neurriei esker, Ugandako ekonomiak nabarmen egin zuen gorantz, baina, hala eta guztiz ere, ugandarren erdia pobretasun-mailaren azpitik bizi zen 1998an.

1986az geroztik, gatazka odoltsu batek urratu zuen Uganda. LRA (Jainkoaren Erresistentzia Armada) taldea gobernuaren aurka aritu zen. Ugandako iparraldean zituen talde horrek baseak eta Bibliako Hamar Aginduetan oinarritutako erregimen bat ezarri nahi izan zuen, indarrez. Horretarako, jendea hil, bortxatu eta mutilatu zuten, eta umeak bahitu eta soldadu bihurtu. Bestalde, Yoweri Museveni berriz aukeratu zuten lehendakari 2006an.

Ekonomia

Ugandako ikasleak.

Herrialdearen gorabehera politikoek berez ahula den ekonomiaren garapena eragotzi dute, eta nazioarteko erakundeen laguntza behar-beharrezkoa du Ugandak aurrera egiteko. Nekazaritzak langileen % 90 eta esportazioen % 97 hartzen du, eta BPGaren % 72 osatzen du. Hirietan oso jende gutxi bizi da, % 12,5 (1995).

Kotoia, tea, tabakoa, azukre-erremolatxa eta, batez ere, kafea dira lantzen diren gai nagusiak. Abere-hazkuntzari dagokionez, 1993an bost milioi behi eta milioi bat ardi zeuden. Urte horretan bertan 219.000 tona arrain arrantzatu ziren. Elikagai nagusia banana da, artoaren aurretik. Kobrea da Ugandako mea-baliabide nagusia, baina Kilembeko meatokia 1979an itxi zen. Industria lurraldeko lehengaiak eraldatzera bideratua da gehienbat: kafe-, te- eta tabako-fabrikak, azukre-findegia, haragi-kontserba, zurgintza, larrugintza, kotoigintza, xaboigintza. Zementu-fabrikak, ehundegiak eta altzairu- eta kobre-findegiak ere badira.

Lantegi gehienak Jinjan eta Kampalan daude. Hala eta guztiz ere, lantegi gehienak zahartuta daude- eta 1990. urtetik aurrera berrikuntza-lanak egiten hasi ziren. Hotel berri asko eraiki dira garai batean garrantzizkoa zen turismoa indartzeko asmoz. Kanpoko merkataritza defizitarioa da guztiz. Harreman gehienak Kenya (inportazioen % 43), Britainia Handia, India, Alemania eta Italiarekin ditu. Yoweri Museveni presidentearen gobernua saiatu zen Nazioarteko Diru Funtsaren aginduak betetzen, eta gutxitu du funtzionario- eta soldadu-kopurua. Hala- inflazioa, 1980-1988 bitartean % 100era iritsi zena, 1995ean % 10era jaitsi zen, eta hazkunde tasa % 7ra iritsi zen. 2004an, adibidez, BPGa 300 dolarrekoa zen, 1980ko hamarraldikoa baino askoz handiagoa, baina Saharaz hegoaldeko Afrikakoaren batez bestekoaren erdia zen oraindik.

Ugandar ezagunak

Erreferentziak

Kanpo-loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Uganda Aldatu lotura Wikidatan