Ekainaren 7
data
Ekainaren 7a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta berrogeita hamazortzigarren eguna da, 159garrena bisurteetan. 207 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1968 – Espainiako Guardia Zibilak Txabi Etxebarrieta hil zuen tiroz Tolosako Bentaundi bidegurutzean. Kontrol batean armak gainean gelditu zutenean, guardia zibil bat hil eta ihesean zela hil zuten tiroz bera ere. Ordukoa ETAk lehen hilketa burutu zuena izan zen.
- 1979 – ETAk, Andres Varela Rua militar erretiratua erail zuen Tolosan.
- 1993 – Zuberoa zeharkatu asmo zuen gasbidearen lanak gelditzea lortu zuten Larrainen.
- 2006 – Polizia Nazionalak Batasunaren ekitaldi bat bertan behera utzi zuen Iruñean.
Mundua
aldatu- 1099 – Gurutzatuek Jerusalemgo setioa hasi zuten Lehenengo Gurutzadan.
- 1494 – Espainiak eta Portugalek mundua banatzeko Tordesillasko ituna izenpetu zuten.
- 1640 – Segalari talde baten eta gaztelar soldadu batzuen arteko istilu txiki batek Corpus de Sang piztu zuen.
- 1654 – Luis XIV.a Frantziako errege koroatu zuten Reimsko katedralean.
- 1896 – Bartzelonako Santa Maria del Mar elizaren Corpuseko prozesioaren kontra bonba bat bota eta hamabi hildako eragin zituzten.
- 1926 – Tranbia batek Antoni Gaudí arkitektoa harrapatu zuen Bartzelonan eta zauriengatik hiru egun geroago hil zen.
- 1929 – Vatikano Hiria estatu burujabe bihurtu zen.
- 2001 – Tony Blairrek Erresuma Batuko presidente hauteskundeak irabazi zituen.
- 2006 – Filipinak heriotza-zigorra kendu zuen.
- 2010 – Alemania gerra ondorengo murrizketa planik handiena aztertzen ari ziren. Angela Merkelen gobernua 2014ra arte, 80.000 milioi euro aurrezteko planean lanean ari zen.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2011 – Gipuzkoako Getaria udalerrian Cristobal Balenciaga museoa inauguratu zen.
Mundua
aldatuZientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuKirolak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2009 – Martinez de Irujok 2009ko Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia irabazi zuen, Olaizola II.aren aurka irabazi ondoren (22-12)
- 2011ko Durango-Durango Emakumeen Saria: Marianne Vos irabazle.
Mundua
aldatuJaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1736 –
- Fermin Lasuen, arabar misiolari frantziskotarra (h. 1803).
- Pedro Mendinueta, nafar militar eta politikaria (h. 1825).
- 1745 – Jose Ignazio Viar Mendiguren, bizkaitar diplomatikoa, Espainiako Erresumaren ordezkaria (h. 1818).
- 1801 – Pablo Sanz, nafar militarra (h. 1839).
- 1815 – Joan Batista Azkonagerre, frantsesezko lapurtar idazlea (h. 1899).
- 1828 – Adrien Barthe, lapurtar musikagilea (h. 1898).
- 1924 - Mercedes Iridoi Olaskoaga, Hondarribiako alkatea (h. 2022).
- 1933 – Juan Maria Uriarte, bizkaitar elizgizona, Donostiako apezpiku izandakoa (h. 2024).
- 1941 – Xabier Izko de la Iglesia, bizkaitar militante abertzalea.
- 1946 –
- Francisco Javier Izkoa, bizkaitar futbolari ohia.
- Fernando Múgica Goñi, nafar kazetaria (h. 2016).
- 1947 – Libe Goñi, nafar maistra, Seaska ikastolen federazioko lehen irakaslea.
- 1948 – Carlos Ruiz, bizkaitar futbolari ohia.
- 1955 – Juan Ramon Rementeria, bizkaitar zesta-puntalari ohia.
- 1956 – Patxi Salaberri Muñoa, arabar poeta, filologo eta EHUko irakaslea.
- 1961 – Mikel Albisu, Mikel Antza, euskal idazlea eta antzerkigilea, ETAren arduradun politikotzat hartua.
- 1966 – Maria Uriarte Artamendi, bizkaitar irakaslea eta kontalaria.
- 1968 – Yolanda Urarte, Trebiñuko nekazaria, UAGA laborantza sindikatuko lehen presidente emakumea eta Trebiñuko lehen landa lurraldeetako taxilaria, Gasteizen.
- 1970 – Naroa Gorostiaga, Euskararen Erakunde Publikoko hizkuntza kargudunetako bat.
- 1975 – Miren León, nafar judoka ohia.
- 1981 – Juncal Alzugaray, bizkaitar fisioterapeuta eta osteopata.
- 1982 –
- Pedro Gómez Carmona, arabar futbol entrenatzaile eta kirol zuzendaria.
- Iker Mezo, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Julen Zubero, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1984 – Pierre Cazaux, baxenafar txirrindularia.
- 1990 – David Soto, gipuzkoar abokatu eta politikaria, Elkarrekin Podemoseko Antolakuntza Idazkaria.
- 1994 – José María Pan, arabar futbolaria.
Mundua
aldatu- 1422 – Federiko da Montefeltro, Urbinoko dukea (h. 1482).
- 1502 – Joanes III.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (h. 1557).
- 1529 – Etienne Pasquier, frantziar historialaria (h. 1615).
- 1662 – Celia Fiennes, ingeles bidaiaria (h. 1741).
- 1724 – Franz Anton Maulbertsch, austriar margolari eta grabatzailea (h. 1796).
- 1757 – Georgiana Cavendish, Ingalaterrako aristokrata ezagun, idazlea eta ekintzailea (h. 1806).
- 1770 – Robert Jenkinson (Liverpoolgo II. kondea), Erresuma Batuko lehen ministroa (h. 1828).
- 1787 – William Conybeare, britainiar geologo eta paleontologoa (h. 1857).
- 1840 – Karlota Belgikakoa, Mexikoko enperadorea (h. 1927).
- 1845 – Leopold Auer, hungariar biolin-jotzaile, orkestra-zuzendari, musikagile eta irakaslea (h. 1930).
- 1848 – Paul Gauguin, frantziar margolari eta eskultorea (h. 1903).
- 1862 – Philipp Lenard, alemaniar fisikaria, 1905eko Fisikako Nobel Saria (h. 1947).
- 1868 – Charles Rennie Mackintosh, eskoziar arkitekto, dekoratzaile eta diseinatzailea (h. 1928).
- 1877 – Charles Glover Barkla, britainiar fisikaria, 1917ko Fisikako Nobel Saria (h. 1944).
- 1879 – Knud Rasmussen, daniar esploratzailea (h. 1933).
- 1892 – Kevin O'Higgins, irlandar politikaria (h. 1927).
- 1896 –
- Robert S. Mulliken, estatubatuar kimikari eta fisikaria, 1966ko Kimikako Nobel Saria (h. 1986).
- Imre Nagy, Hungariako lehen ministroa, Hungariako heroi nazionaltzat hartua (h. 1958).
- 1897 – George Szell, hungariar-estatubatuar orkestra-zuzendari eta musikagilea (h. 1970).
- 1899 – Elizabeth Bowen, ingelesezko irlandar idazlea (h. 1973).
- 1909 –
- Virginia Apgar, estatubatuar anestesista obstetrikoa, Apgar testaren asmatzailea (h. 1974).
- Roberto Gavaldón, mexikar zinema zuzendaria (h. 1986).
- Jessica Tandy, estatubatuar aktorea (h. 1994).
- 1911 – Brooks Stevens, etxeko altzairu, tresna, auto eta moto diseinatzaile industrial estatubatuarra (h. 1995).
- 1917 –
- Gwendolyn Brooks, estatubatuar poeta, idazle eta irakaslea (h. 2000).
- Dean Martin, estatubatuar aktorea eta abeslaria (h. 1995).
- 1920 –
- Carlos Gorostiza, argentinar antzerkigilea, XX. mendearen erdialdeko Argentinako antzerki-joera berriaren sortzailea (h. 2016).
- Georges Marchais, frantziar politikaria (h. 1997).
- 1924 - Dolores Gray, estatubatuar aktore eta abeslaria (h. 2002).
- 1927 – Dell Hymes, estatubatuar hizkuntzalaria, soziolinguista, antropologo eta folklorista (h. 2009).
- 1928 – James Ivory, estatubatuar zinema zuzendaria.
- 1929 –
- Antonio Carbajal, mexikar futbol atezaina (h. 2023).
- John Turner, Kanadako lehen ministroa (h. 2020).
- 1930 – Gérard Genette, frantziar literatura-kritikaria (h. 2018).
- 1931 – Malcolm Morley, britainiar artista (h. 2018).
- 1933 – Tsuneko Okazaki, japoniar kimikaria, Okazaki zatiak aurkitu zituena.
- 1935 – Anahit Txarents, armeniar literatura kritikaria (h. 2024).
- 1940 – Tom Jones, galestar abeslaria.
- 1942 – Muammar al Kadafi, Libiako de factozko buruzagia (h. 2011).
- 1944 – Miguel Ríos, espainiar musikaria, Espainiako rock-musikaren aitzindarietakoa.
- 1945 – Wolfgang Schüssel, Austriako kantzelerra.
- 1947 – Aliou Mahamidou, Nigerreko lehen ministroa (h. 1996).
- 1952 –
- Hubert Auriol, frantziar autoen eta motorren pilotua, hiru aldiz Dakar Rallyaren irabazle (h. 2021).
- Liam Neeson, irlandar aktorea.
- Orhan Pamuk, turkiar idazlea, 2006ko Literaturako Nobel Saria.
- 1953 – Johnny Clegg, hegoafrikar musikari eta antropologoa (h. 2019).
- 1954 – Louise Erdrich, Ojibwa jatorriko estatubatuar idazlea.
- 1957 –
- Carmen Calvo, espainiar politikari, legelari konstituzionalista eta irakaslea.
- Juan Luis Guerra, dominikar abeslari eta musikagilea.
- Fred Vargas, frantziar polizia eleberrien egilea.
- 1958 – Prince, estatubatuar abeslari, konposatzaile eta musikaria (h. 2016).
- 1959 – Mike Pence, estatubatuar politikari eta abokatua.
- 1962 – Viola Amherd, Suitzako Konfederazioko presidentea.
- 1965 – Damien Hirst, ingeles artista, enpresari eta arte-biltzailea.
- 1966 – Tom McCarthy, estatubatuar zinema zuzendaria, gidoilaria eta aktorea.
- 1967 – Yuji Sakakura, japoniar futbolari ohia.
- 1970 – Cafu, brasildar futbolari ohia, Brasilgo selekzioarekin partida gehien jokatu dituen futbolaria.
- 1972 – Karl Urban, zeelandaberritar aktorea.
- 1973 – Toñi Moreno, espainiar telebista aurkezlea.
- 1974 –
- Bear Grylls, ingeles abenturazale, idazle eta telebista-aurkezlea.
- Giorgio Marengo, italiar kardinala.
- 1975 –
- Allen Iverson, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Inés Rivero, argentinar modeloa.
- 1979 –
- Ana Ruiz, espainiar aktorea.
- Kazuki Teshima, japoniar futbolari ohia.
- Anna Torv, australiar aktorea.
- 1981 – Anna Kournikova, errusiar tenislaria.
- 1982 – Aya Shimokozuru, japoniar futbolari ohia.
- 1984 – Stefania Zambrano, italiar aktorea eta modeloa.
- 1985 –
- Robert Cullen, japoniar futbolaria.
- Kenny Cunningham, costarricar futbolaria.
- Dejan Lekić, serbiar futbolaria.
- 1987 – Steven Kruijswijk, herbeheretar txirrindularia.
- 1988 – Margaret Roundtree, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- 1989 – Roque Mesa, espainiar futbolaria.
- 1990 – Iggy Azalea, australiar abeslari eta musikagilea.
- 1991 – Emily Ratajkowski, estatubatuar modeloa eta aktorea.
- 1992 – Sara Lee, estatubatuar borrokalari profesionala (h. 2022).
- 2001 – Alice Pataxó, indigenen komunikatzaile eta ekintzaile brasildarra.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1867 – Antonio Etxaniz, bilbotar zurgin eta suhiltzailea, lehendabiziko Gargantuaren egilea (j. 1815).
- 1951 – Luis Arana Uriguen, euskal kirolari, politikari eta enpresaria (j. 1874).
- 1960 – Cruz Gallastegi, gipuzkoar albaitaria, Pontevedran (j. 1891).
- 1968 –
- Xabier Etxebarrieta, bizkaitar ETAkide nabarmena, Guardia Zibilak tirokatua (j. 1944).
- José Pardines, galiziar guardia zibila, ETAk hildako lehenengo gizabanakoa, Villabona-Amasan tirokatua (j. 1943).
- 1988 – Juan Gorostiaga, bizkaitar idazlea (j. 1905).
- 2002 – Francisco Escudero, euskal musikagilea (j. 1912).
- 2006 - Jaione Murelaga Izagirre, Lekeitioko alkatea, herriko lehenengo emakumezko alkatea (j. 1959).
- 2017 – Karmele Goñi, euskal etnografo eta antropologoa (j. 1926).
- 2018 –
- Bego Etxebarria Bilbao, bizkaitar euskaltzalea (j. 1942).
- Manex Pagola, euskal idazle, abeslari eta politikaria (j. 1941).
- 2022 – Josefina Lamberto, memoria historikoaren aldeko ekintzaile nafarra (j. 1929).
Mundua
aldatu- 555 – Vigilio, Aita santua.
- 1329 – Roberto I.a Eskoziakoa, eskoziar erregea (j. 1274).
- 1358 – Ashikaga Takauji, japoniar shoguna (j. 1305).
- 1492 – Kasimiro IV.a Jagellon, Lituaniako duke handia eta Poloniako erregea (j. 1427).
- 1794 – Joseph Matenot, Frantziako Iraultzako gerretan aritutako frantziar jenerala (j. 1750).
- 1807 – Xosefa Xovellanos, asturierazko poeta (j. 1745).
- 1826 – Joseph von Fraunhofer, alemaniar fisikaria (j. 1787).
- 1840 – Frederiko-Gilen III.a Prusiakoa, Prusiako erregea (j. 1770).
- 1843 – Friedrich Hölderlin, alemaniar olerkaria (j. 1770).
- 1848 – Vissarion Belinski, errusiar filosofo eta literatura-kritikaria (j. 1811).
- 1859 – David Cox, ingeles paisaia-margolaria (j. 1783).
- 1863 – Franz Xaver Gruber, austriar eskola maisua eta organista, Haurtxo maite gabon kantaren egilea (j. 1787).
- 1884 – Amelia Matilda Murray, ingeles idazlea eta Viktoria erreginaren konpainia-dama (j. 1795).
- 1894 – William Dwight Whitney, estatubatuar hizkuntzalaria (j. 1827).
- 1911 – Maurice Rouvier, Frantziako lehen ministroa (j. 1842).
- 1916 – Émile Faguet, frantziar idazlea, saiakeragilea eta literatura kritikaria (j. 1847).
- 1929 – Henri Gervex, frantziar margolaria (j. 1852).
- 1935 – Ivan Mitxurin, sobietar agronomoa (j. 1855).
- 1936 – Lola Mora, argentinar eskultorea (j. 1866).
- 1937 – Jean Harlow, estatubatuar aktorea (j. 1911).
- 1944 – Enrique Díez Canedo, espainiar idazle eta itzultzailea (j. 1879).
- 1954 – Alan Turing, ingeles matematikaria, kriptografoa eta filosofoa, informatika modernoaren gurasotzat hartua (j. 1912).
- 1956 – Julien Benda, frantziar filosofo eta idazlea (j. 1867).
- 1959 – Emília de Sousa Costa, portugaldar idazle eta feminista (j. 1877).
- 1961 – Chester Barnard, estatubatuar ekonomialaria, kudeaketa eta antolakuntza arloetan berritzailea (j. 1886).
- 1965 – Judy Holliday, estatubatuar aktorea (j. 1921).
- 1966 –
- Petru Rocca, korsikar idazle eta nazionalista (j. 1887).
- Jean Arp, franko-alemaniar eskultore, margolari eta olerkaria (j. 1886).
- 1967 – Dorothy Parker, estatubatuar idazlea (j. 1893).
- 1968 – Dan Duryea, estatubatuar aktorea (j. 1907).
- 1970 –
- Manuel Gómez-Moreno, espainiar historialaria eta arkeologoa (j. 1870).
- Edward Morgan Forster, ingeles idazlea (j. 1879).
- 1978 – Ronald George Wreyford Norrish, britainiar kimikaria, 1967ko Kimikako Nobel Saria (j. 1897).
- 1980 –
- Philip Guston, estatubatuar margolaria (j. 1913).
- Henry Miller, estatubatuar idazle eta margolaria (j. 1891).
- Marian Spychalski, Poloniako estatuburua (j. 1906).
- 1985 – Georgia Hale, estatubatuar aktorea (j. 1905).
- 1988 – Alexander Aigner, austriar matematikaria (j. 1909).
- 1991 – Antoine Blondin, frantziar idazlea (j. 1922).
- 1993 – Dražen Petrović, kroaziar saskibaloi jokalaria, Europak eman duen jokalaririk handienetakoa (j. 1964).
- 1994 – Vincent Nsengiyumva, ruandar artzapezpiku katolikoa (j. 1936).
- 1997 – Stanley Schachter, estatubatuar psikologoa, emozioen jatorri bikoitzaren teoriagatik ezaguna (j. 1922).
- 2001 – Víctor Paz Estenssoro, Boliviako lehendakaria (j. 1907).
- 2002 – Lilian Baels, Belgikako printzesa (j. 1916).
- 2005 – Felipe Garín, espainiar artista (j. 1908).
- 2008 – Dino Risi, italiar zinemagilea (j. 1916).
- 2011 –
- Ana Fabricia Córdoba, kolonbiar aktibista (j. 1960).
- Jorge Semprún, espainiar idazlea, politikaria eta gidoi-idazlea (j. 1923).
- 2012 –
- Arturo Azuela, mexikar idazlea (j. 1938).
- Phillip Tobias, hegoafrikar antropologoa (j. 1925).
- 2013 – Pierre Mauroy, Frantziako lehen ministroa (j. 1928).
- 2015 – Christopher Lee, ingeles antzezlea eta abeslaria (j. 1922).
- 2019 – Chicho Ibáñez Serrador, uruguaiar-espainiar zinema- eta telebista-zuzendaria (j. 1935).
- 2024 –
- William Anders, estatubatuar pilotu militar, ingeniari elektriko, ingeniari nuklear, NASAko astronauta, hegazkinlari eta diplomazialaria (j. 1933).
- Hermína Franková, txekiar idazle eta gidoilaria (j. 1928).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Sokoa eta Sokorri.
Kanpo estekak
aldatu