Edward Morgan Forster
Edward Morgan Forster (Londres, Ingalaterra, 1879ko urtarrilaren 1a - Midlands, Ingalaterra, 1970eko ekainaren 7a) ingelesezko eleberrigilea izan zen.
Cambridgeko Unibertsitatean ikasketak egin ondoren, urtebetez Italian eta Grezian ibili zen, eta Where Angels Fear to Tread (1905, Aingeruak oina jartzeko beldur ziren lekua) eta A Room With a View (1908, Gela bat ikuspegi batekin) eleberriak idatzi zituen. 1912an India bisitatu zuen, eta Egipto 1922an. A Passage to India (1924, Indiarako bidaia txartela) bere eleberri ospetsuenean, hinduen eta britainiarren artean elkar ulertzeko dauden zailtasunak adierazi zituen.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edward Morgan Forster |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.