Marian Spychalski
Marian "Marek" Spychalski (ˈmarjan spɨˈxalskʲi ahoskatua; Łódź, 1906ko abenduaren 6a – Varsovia, 1980ko ekainaren 7a) poloniar arkitekto, militar eta politikaria izan zen. Poloniako estatuburua izan zen 1968tik 1980ra.
Langile klaseko familia batean jaio zen eta Varsoviako Unibertsitate Teknologikoan arkitekturan graduatu zen 1931n. Urte hartan Poloniako Alderdi Komunistara bildu zen. Arkitekturako lehiaketak irabazi zituen.
Bigarren Mundu Gerran poloniar erresistentzian parte hartu zuen eta Poloniako Herri Armadaren sobietar aldeko kide izan zen.
Gerra ostean, Varsoviako alkatea eta parlamentuko eta Poloniako Langileen Alderdi Batuko politburoko kidea izan zen, baita Władysław Gomułkaren laguna eta laguntzailea ere. Errepresaliak jasan zituen Stalinen Purga Handian. Stalin hil ondoren, Gomułka birgaitua izan zen eta Spychalski izendatu zuen defentsa ministro. 1963an landa-mariskal izendatu zuten. 1968an armada eta ministerioa utzi eta Estatu Kontseiluko presidente izendatu zuten.
1970eko protesta herrikoien ondoren, kargutik kendu zuten.
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau Poloniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |