Urriaren 29
Itxura
Urriaren 29a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta bigarren eguna da, 303.a bisurteetan. 63 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1969 – Poliziak tiroz hil zuen Josu Murueta Erandioko manifestazio batean.
- 1974 – Iñaki Iparragirre etakidea hil zuen Guardia Zibilak Pasaian. Korrika ihes egiten saiatu zen baina tiro bat jo zioten. Lurretik tiro egin eta hil egin zuen Jerónimo Vera Garcia guardia zibileko sarjentua.
- 1980 – ETAk Carlos Fernandez Aspiazu enpresaria hil zuen Donostian.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 312 – Konstantino I.a Handia Erroman garaile sartu zen Milvio zubiko guduaren ostean. Adventus erraldoia antolatu zuen hirian eta Maxentzioren gorpua Tiber ibaitik arrantzatu eta burua moztu zioten.
- 437 – Valentiniano III.a, Mendebaldeko Erromatar Enperadorea Lizinia Eudoxiarekin ezkondu zen, bere lehengusua zen Teodosio II.a Ekialdeko Erromatar Enperadorearen alaba, Teodosio Etxearen bi adarrak batuz.
- 1390 – Lehen sorgin-ehiza epaiketa Parisen: hiru pertsonari heriotza zigorra ezarri zitzaien.
- 1933 – Jose Antonio Primo de Riverak Falange Española sortu zuen.
- 1947 – Belgika, Holanda eta Luxenburgok BENELUX sortu zuten.
- 1956 – Israelek Egiptori eraso egin zion, Britainia Handiaren eta Frantziaren laguntzarekin. 45.000 soldadurekin Egipto inbaditu zuten israeldarrek; britainiar eta frantsesek 80.000 militar igorri zituzten, Suezko kanala berreskuratu eta Gamal Abdel Nasser ezkertiarra gobernutik kendu asmoz.
- 1983 – Grenadako inbasioa amaitu zen.
- 1989ko Espainiako hauteskunde orokorrak.
- 2004 – Europako Konstituzioa sinatu zuten Europar Batasunako estatu kideek.
- 2006 –
- Edanda zegoen gidari batek, hiru pertsona harrapatu zituen Tenerife, hirurak hil zirelarik.
- 104 hildako Nigerian, hegazkin batek Lagoseko aireportutik hurbil istripua izan eta gero.
- Lula da Silva Brasilgo presidente aukeratu zuten berriz, hauteskundeak bigarren itzulian irabazi ondoren.
- 2007 – Cristina Fernandezek Argentinako hauteskunde presidentzialak irabazi zituen.
- 2012 – Sandy urakanak Haiti, Jamaika, Kuba eta Ameriketako Estatu Batuetako ipar-ekialdeko kostaldean 127 hildako eta kalte material handiak eragin zituen.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1961eko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Bautista Madariagak jantzi zuen txapela.
- 2014 – ETB 4 telebista katea lehenbizikoz aireratu zen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1970 – The Private Life of Sherlock Holmes ("Sherlock Holmesen Bizitza Pribatua") filma estreinatu zen, Billy Wilderek zuzendu eta Robert Stephens, Geneviève Page, Colin Blakely eta Christopher Lee aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1993 – The Nightmare Before Christmas ("Eguberri Aurreko Amesgaiztoa") filma estreinatu zen, Henry Selickek zuzendu eta Chris Sarandon, Catherine O'Hara, William Hickey, Glenn Shadix eta Ken Page eta Danny Elfmanek bikoiztu zutelarik.
- 1999 – Being John Malkovich (John Malkovich Izaten) filma estreinatu zen, Spike Jonzeek zuzendu eta John Cusack, Cameron Diaz, Catherine Keener, Orson Bean, Mary Kay Place eta John Malkovich aktoreek antzeztu zuten.
- 2008 – Quantum of Solace filma estreinatu zen, Marc Fosterek zuzendu eta Daniel Craig, Olga Kurylenko, Mathieu Amalric, Gemma Arterton, Judi Dench eta Jeffrey Wright aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1867 – Frantzisko Apalategi, donostiar idazlea, historialaria, jesuita eta irakaslea (h. 1948).
- 1875 – Sabino Bidegain, nafar militar frankista (h. 1959).
- 1916 – Jose Mari Azkarraga Mozo, Lurgorri, euskal herritar politikaria (h. 1937).
- 1920 – Imanol Olaizola, gipuzkoar ikerlari, politikari eta musikaria (h. 2018).
- 1927 – Pablo Antoñana, gaztelaniazko nafar idazlea (h. 2009).
- 1935 – Javier Gato, gipuzkoar futbolaria (h. 2014).
- 1939 – Pedro Lozano Bartolozzi, nafar unibertsitateko-irakasle emeritua, kazetaria eta idazlea.
- 1943 – Luis Maria Astrain, nafar futbolari ohia.
- 1944 – Eukene Lacarra, nafar literatura-kritikari eta mediebalista (h. 2023).
- 1955 –
- Mikel Aranburu Urtasun, Nafarroako Gobernuko Ogasuna eta Finantza Politikako sailburua.
- Jon Kortazar, bizkaitar idazle eta literatura kritikaria.
- 1958 – Txelui Moreno, nafar politikaria.
- 1962 – Iñaki Bolea, gipuzkoar izotz hockey jokalari ohia.
- 1968 – Chantal Kehrig, lapurtar politikari ezkertiarra, Anguleman.
- 1979 – Nerea Garmendia, euskal aktorea.
- 1984 – Guillaume Toucoullet, lapurtar arkulari paralinpikoa.
- 1985 – Mireia Epelde, gipuzkoar txirrindularia.
- 1990 – Iker Murua, bizkaitar futbolaria.
- 1996 – Mariasun Quiñones, gipuzkoar futbolaria.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1017 – Henrike III.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (h. 1056).
- 1507 – Fernando Álvarez de Toledo, Albako Dukea (h. 1582).
- 1629 – Agnes Block, herbeheretar menonita, arte bildumagile eta hortikultorea (h. 1704).
- 1733 – Gottfried van Swieten, Germaniako Erromatar Inperio Santuaren zerbitzuan zegoen aristokrata (h. 1803).
- 1740 – James Boswell, eskoziar biografo, egunkarietako idazle eta abokatua (h. 1795).
- 1808 – Caterina Scarpellini, italiar astronomo eta meteorologoa (h. 1873).
- 1811 – Louis Blanc, frantziar politikari eta historialari sozialista, sozialdemokraziaren aitzindarietakotzat hartua (h. 1882).
- 1816 – Fernando II.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (h. 1885).
- 1837 –
- Maria Abbadia-Ürrüstoi, frantziar ekintzaile feminista (h. 1913).
- Abraham Kuyper, Herbehereetako lehen ministroa (h. 1920).
- 1854 – Apel·les Mestres i Oñós, kataluniar marrazkigilea eta idazlea (h. 1936).
- 1856 – Lucy Thompson, yurok jatorriko estatubatuar autobiografoa (h. 1932).
- 1857 – Georges Leygues, Frantziako lehen ministroa (h. 1933).
- 1871 – Beatriz Pinheiro, portugaldar idazle, poeta, editore eta intelektuala eta Portugalgo emakumeen emantzipazio mugimendu modernoaren aitzindaria (h. 1922).
- 1875 – Maria Errumaniakoa, Errumaniako erregina ezkontidea (h. 1938).
- 1879 – Franz von Papen, Alemaniako kantzilerra (h. 1969).
- 1882 – Jean Giraudoux, frantziar idazlea (h. 1944).
- 1883 – Anna Estelle Glancy, estatubatuar astronomoa eta lente profesionalen diseinatzailea (h. 1975).
- 1889 – Li Dazhao, txinatar iraultzailea (h. 1927).
- 1890 – Claire Goll, alemaniar-frantziar kazetaria eta idazlea, Europako abangoardiako munduaren ordezkaria (h. 1977).
- 1891 - Fanny Brice, estatubatuar abeslaria, animatzailea eta aktorea (h. 1951).
- 1892 –
- Lola Anglada, kataluniar haur-literaturako idazle, komikilari eta ilustratzailea (h. 1984).
- Aurora Bertrana, katalan idazle eta biolin-jotzailea (h. 1974).
- 1897 – Joseph Goebbels, alemaniar politiko nazia, Holokaustoaren lehen pausoa izan zen kristal hautsien gauaren gidaritzat joa (h. 1945).
- 1898 – Emmanuel Bondeville, frantziar musikagilea (h. 1987).
- 1899 – Akim Tamiroff armeniar jatorriko estatubatuar aktorea (h. 1972).
- 1902 – Susie Cooper, zeramika diseinatzaile ingelesa (h. 1995).
- 1903 –
- Mieczyslaw Jastrun, poloniar poeta (h. 1983).
- Arturo Tabera, espainiar kardinala, Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako apezpikua izandakoa (h. 1975).
- 1905 – Alice Săvulescu, errumaniar botanikaria (h. 1970).
- 1906 – Fredric Brown, estatubatuar eleberrigilea (h. 1972).
- 1910 – Alfred Jules Ayer, britainiar filosofoa (h. 1989).
- 1914 – José Guerrero, espainiar margolaria (h. 1991).
- 1917 – Harold Garfinkel, estatubatuar soziologoa, etnometodologia adarraren sortzaile nagusia (h. 2011).
- 1920 –
- Baruj Benacerraf, venezuelar-estatubatuar sendagilea, 1980ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2011).
- Jadwiga Grabowska-Hawrylak, poloniar arkitekto arrazionalista (h. 2018).
- Guy Héraud, frantziar politikari eta legelaria (h. 2003).
- 1924 –
- Zbigniew Herbert, poloniar poeta, saiakeragile eta antzerkigilea, Poloniako XX. mendeko poeta handienetako bat (h. 1998).
- Danielle Mitterrand, faxismoaren aurkako erresistentziako kidea eta gizarte ekintzailea (h. 2011).
- 1925 – Klaus Friedrich Roth, alemaniar-britainiar matematikaria (h. 2015).
- 1926 –
- Necmettin Erbakan, Turkiako lehen ministroa (h. 2011).
- Jon Vickers, kanadar tenorra (h. 2015).
- 1929 – Jevgeni Primakov, Errusiako lehen ministroa (h. 2015).
- 1930 –
- Basilio Martín Patino, espainiar zinema-zuzendaria (h. 2017).
- Omara Portuondo, kubatar abeslaria, filin estiloko ikurretako bat.
- Niki de Saint Phalle, frantziar artista plastiko, margolari, eskultore eta zinemagilea (h. 2002).
- 1932 –
- Velma Barfield, estatubatuar serieko hiltzailea, Injekzio hilgarriz exekutatutako lehen emakumea (h. 1984).
- Ronald B. Kitaj, ingeles-estatubatuar margolaria (h. 2007).
- 1935 –
- Michael Jayston, ingeles aktorea (h. 2024).
- Iain Laughland, eskoziar errugbilaria (h. 2020).
- Isao Takahata, japoniar zinema zuzendari eta ekoizlea (h. 2018).
- 1938 – Ellen Johnson-Sirleaf, Liberiako presidentea eta 2011ko Bakearen Nobel Saria.
- 1939 – Shu Kamo, japoniar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1943 –
- Dušan Ivković, serbiar saskibaloi jokalaria eta entrenatzailea (h. 2021).
- Norman Hunter, ingeles futbolaria (h. 2020).
- 1944 –
- Vita Andersen, daniar idazlea (h. 2021).
- Denny Laine, ingeles musikari, abeslari eta egile abeslaria, The Moody Blues eta Wings taldeko kidea (h. 2023).
- 1946 –
- Peter Green, ingeles abeslari, egile abeslari eta gitarra-jotzailea, Fleetwood Mac taldeko kide sortzailea (h. 2020).
- Vahidin Musemić, bosniar futbolaria (h. 2023).
- 1947 –
- Richard Dreyfuss, estatubatuar aktorea.
- Stephan Schmidheiny, suitzar enpresari diruduna eta filantropoa.
- Coline Serreau, frantziar aktore, zuzendari eta gidoilaria.
- 1950 – Abdullah Gül, Turkiako presidentea.
- 1954 – Hisao Sekiguchi, japoniar futbolaria ohia.
- 1956 – Kazuyo Sejima, japoniar arkitektoa.
- 1957 – Dan Castellaneta, estatubatuar ahots-aktore eta umorista.
- 1959 –
- John Magufuli, Tanzaniako presidentea (h. 2021).
- Kuniharu Nakamoto, japoniar futbolari ohia.
- 1960 – Fabiola Gianotti, italiar partikula fisikaria.
- 1962 – Yahya Sinwar, palestinar politikaria, Hamas taldeko burua (h. 2024).
- 1963 – Elvira Nabiullina, errusiar ekonomialaria.
- 1967 –
- Thorsten Fink, alemaniar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Rufus Sewell, ingeles aktorea.
- 1970 –
- Phillip Cocu, herbeheretar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Edwin van der Sar, herbeheretar futbolari ohia.
- 1971 – Winona Ryder, estatubatuar aktorea.
- 1972 – Florencia Raggi, argentinar modeloa eta aktorea.
- 1973 – Masakiyo Maezono, japoniar futbolari ohia.
- 1974 – Alexandre Lopes, brasildar futbolari ohia.
- 1976 – Xu Yuhua, txinatar xake jokalaria.
- 1980 –
- Ben Foster, estatubatuar aktorea.
- Marta Frías Acedo, espainiar futbol-arbitro ohia, emakume-arbitro aitzindarietako bat.
- 1982 – Chelan Simmons, kanadar aktore eta modeloa.
- 1984 – Tifanny Abreu, brasildar emakumezko boleibol jokalari transgeneroa.
- 1987 – Manuel Medrano, kolonbiar kantautorea.
- 1988 – Kayne Vincent, zeelandaberritar futbolaria.
- 1989 – Primož Roglič, esloveniar eski-jauzilari ohi eta txirrindularia.
- 1990 – Amarna Miller, espainiar aktore porno ohia.
- 1991 –
- Eben Etzebeth, hegoafrikar errugbilaria.
- Michael Hooper, australiar errugbilaria.
- 1992 – Michael Copper, estatubatuar umorista eta abeslaria.
- 1994 – Lilia Kisaragi, Kokoro, japoniar emakumezko modelo eta abeslari transgeneroa.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1859 – Ventura Barkaiztegi, gipuzkoar militar eta politikaria, Algecirasen (j. 1815).
- 1936 – Ramiro Maeztu, gasteiztar idazle eta saiogile erdalduna, Madrilen fusilatua (j. 1874).
- 1962 – Adrián Loyarte, gipuzkoar kazetari eta idazlea (j. 1882).
- 1979 – Felisa Martín, gipuzkoar fisikari eta meteorologoa, Madrilen (j. 1898).
- 2003 – Angel Gaztelu, nafar poeta eta historialaria, Miamin (j. 1914).
- 2015 – Jose Maria Elosegi, donostiar dokumentalgile, ekoizpen zuzendari, gidoilari, hizlari eta bidaiazalea (j. 1958).
- 2016 – Josetxu Pedrosa, bizkaitar txirrindulari paralinpikoa (j. 1969).
- 2018 – Estefana Irastorza, lapurtar poeta (j. 1925).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1268 – Konradino Hohenstaufengoa, Jerusalem eta Siziliako erregea (j. 1252).
- 1437 – Antoni Fluvià, Jerusalemgo San Joanen Ordenako 35. maisu handia.
- 1537 – Elizabeth Lucar, ingeles emakume kaligrafoa (j. 1510).
- 1618 – Sir Walter Raleigh, ingeles aristokrata, idazle, olerkari, gerlari, espioi eta esploratzailea (j. c. 1552).
- 1783 – Jean le Rond d'Alembert, frantziar matematikaria, fisikaria eta filosofoa (j. 1717).
- 1816 – Francisco José de Caldas, kolonbiar abokatua, ingeniari militarra, autodidakta naturalista, matematikaria, geografoa eta asmatzailea (j. 1768).
- 1829 – Maria Anna Mozart, musikagilea, Wolfgang Amadeus Mozarten ahizpa (j. 1751).
- 1872 – Pierre Charles Fournier de Saint-Amant, frantziar xakelaria (j. 1800).
- 1873 – Joan Saxoniakoa, Saxoniako Erresumako erregea (j. 1801).
- 1877 – Facundo Machaín, Paraguaiko presidentea (j. 1845).
- 1885 – George B. McClellan, estatubatuar jeneral, ingeniari, idazle eta politikaria (j. 1826).
- 1892 – William Harnett, irlandar jatorriko estatubatuar margolaria (j. 1848).
- 1901 –
- Leon Czolgosz, William McKinley Ameriketako Estatu Batuetako presidentea tiroz hil zuen ekintzaile anarkista (j. 1873).
- John Kemp Starley, ingeles asmatzaile eta industriala, bizikleta modernoaren egiletzat joa (j. 1854).
- 1911 – Joseph Pulitzer, hungariar jatorriko estatubatuar kazetaria (j. 1847).
- 1913 – Darío Regoyos, espainiar pintorea (j. 1857).
- 1932 – Joseph Babinski, poloniar jatorriko frantziar medikua (j. 1857).
- 1933 –
- Albert Calmette, frantziar sendagile eta bakteriologoa (j. 1863).
- Paul Painlevé, Frantziako lehen ministroa (j. 1863).
- 1936 – Ramiro Ledesma Ramos, espainiar eleberrigile, periodista eta ideologoa, nazionalsindikalismo mugimenduaren fundatzailea, fusilatua (j. 1905).
- 1940 – Phan Bội Châu, vietnamdar idazle eta politikaria (j. 1867).
- 1947 – Frances Folsom Cleveland Preston, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (j. 1864).
- 1950 – Gustavo V.a Suediakoa, Suediako erregea (j. 1858).
- 1957 – Louis B. Mayer, estatubatuar zinema enpresaria (j. 1884).
- 1959 – Edith Clarke, lehenengo emakume ingeniari elektrikoa (j. 1883).
- 1963 – Adolphe Menjou, estatubatuar aktorea (j. 1890).
- 1965ean desagertua – Mehdi Ben Barka, marokoar politikaria (j. 1920).
- 1971 –
- Duane Allman, estatubatuar rock gitarra-jotzailea, The Allman Brothers Band taldearen sortzaileetako bat (j. 1946).
- Arne Tiselius, suediar biokimikaria, 1948ko Kimikako Nobel Saria (j. 1902).
- 1980 – Ġorġ Borġ Olivier, Maltako lehen ministroa (j. 1911).
- 1981 –
- Georges Brassens, frantziar abeslari eta musikagilea, herrialde hartako ezagunenetarikoa (j. 1921).
- Stylianos Mavromichalis, Greziako lehen ministroa (j. 1899).
- 1990 – Juha Vainio, finlandiar kantautore eta konpositorea (j. 1938).
- 1991 – Mario Scelba, Italiako lehen ministroa eta Europako Parlamentuko presidentea (j. 1901).
- 1992 – Sir Kenneth MacMillan, ingeles balleteko-dantzaria eta koreografoa (j. 1929).
- 1993 – Lipman Bers, Rigan jaiotako estatubatuar matematikaria (j. 1914).
- 1997 –
- Paul Guth, frantziar idazle eta kazetaria (j. 1910).
- Anton Szandor LaVey, estatubatuar idazlea, musikaria, okultista eta Satanen Elizaren sortzailea (j. 1930).
- 2001 – Milorad B. Protić, serbiar astronomoa (j. 1911).
- 2002 - Marina Berti, italiar aktorea (j. 1924).
- 2003 – Franco Corelli, italiar tenorra (j. 1921).
- 2010 – Marcelino Camacho, espainiar sindikalista eta politikaria (j. 1918).
- 2011 – Walter Vidarte, uruguaiar aktorea (j. 1931).
- 2015 –
- María Luisa Aguilar, Peruko lehen astronomo profesionala (j. 1938).
- Antonina Kymytval, errusiar-sobietar idazle txuktxia (j. 1938).
- Zita Rezakhanova, kirgizistandar biki siamdarretako bat (j. 1991).
- 2017 –
- Linda Nochlin, estatubatuar arte historialaria, unibertsitateko irakaslea eta idazlea (j. 1931).
- Ninian Stephen, Australiako gobernadore orokorra (j. 1923).
- 2020 –
- Juana Perea Plata, hispano-kolonbiar aktibista, ekintzailea eta enpresaria (j. 1970).
- J. J. Williams, galestar errugbilaria (j. 1948).
- 2021 – Clément Mouamba, Kongoko Errepublikako lehen ministroa (j. 1943).
- 2024 – Teri Garr, estatubatuar aktorea (j. 1944).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sehaska egutegiko izendegia: Oinatz.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |