Martxoaren 12
Itxura
Martxoaren 12a gregoriotar egutegiaren urteko hirurogeita hamaikagarren eguna da, 72.a bisurteetan. 294 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1986 – Espainiar estatuak NATOn jarraituko al zuen erabakitzeko erreferendumean, ezetzak irabazi zuen Hego Euskal Herrian (estatu osoan, baiezkoak irabazi zuen).
- 2010 – Tolosa Okzitanian agertutako hilotza Jon Anza etakidearena zela baieztatu zuten.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1622 – Eliza Katolikoak Inazio Loiolakoa eta Xabierko Frantzisko kanonizatu zituen.
- 1664 – New Jersey Ingalaterraren kolonia bihurtu zen.
- 1857 – Lurrikara batek 100.000 hildako baino gehiago utzi zituen Tokion.
- 1913 – Canberra Australiako hiriburu izendatu zuten.
- 1918 – Mosku Errusiako hiriburu izendatu zuten berriz, San Petersburgoek 215 urtez izandako postua kenduta.
- 1938 – Alemania Naziak Austria anexionatu zuen.
- 1968 – Maurizio Britainiar Inperioarengadik independentzia lortzen du.
- 1986 – Espainian NATOn jarraitu edo ez erabakitzeko erreferenduma egin zen.
- 1992 – Maurizion errepublika aldarrikatu zen.
- 1994 – Ingalaterrako Eliza Anglikanoan lehen emakumeak apaiztu zituzten.
- 1999 – Polonia, Txekiar Errepublika eta Hungaria NATOn sartu ziren.
- 2000ko Espainiako hauteskunde orokorrak.
- 2003 – Zoran Đinđić lehen ministro serbiarra hil zuten Belgraden.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2023 – 95. Oscar Sarien ekitaldia ospatu zen Hollywoodeko Dolby Antzokian. Everything Everywhere All at Once filmak zituen izendapen gehien, hamaika, eta Sari gehien ere film berak eskuratu zituen, zazpi.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1887ko Home Nations Txapelketa: Eskoziak lehenengo txapelketa eskuratu zuen.
Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1619 – Bernard Gazteluzar, euskal olerkaria (h. 1701).
- 1869 - Gregorio Urkaregi Otxandiano, Begoña elizateko hargin, obra-eraikitzaile eta kontratista (h. 1927).
- 1883 – Eulogio Urrejola, euskal sozialista eta sindikalista aitzindaria (h. 1958).
- 1885 – Ricardo Gondra, bizkaitar meatze-ingeniaria, Atlético de Madridren sortzaileetako bat (h. 1951).
- 1897 – Miguel Peña, gipuzkoar atleta (h. 1969).
- 1898 – Joseba Zubimendi, donostiar euskaltzalea, kantari, itzultzaile, kazetari, irrati esatari, poeta eta antzerkigilea (h. 1939).
- 1900 –
- Amadeo Deprit, Begoña elizateko kristal-enpresaburua eta politikari lokala (h. 1956).
- Antonio Iturriotz, gipuzkoar idazlea (h. 1983).
- 1901 – Martin Plaa, euskal tenislaria (h. 1978).
- 1906 – Jose Artetxe, euskal idazlea (h. 1971).
- 1926 – Miguel Urabaien, nafar kazetari eta zinema kritikaria (h. 2018).
- 1932 – Leopoldo Zugaza, bizkaitar argitaletxe, kultur sustatzaile eta historialaria (h. 2022).
- 1940 – Ramón Mendiburu, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1947 – Maite Garagorri, Donostiako ikastolak sortu zituen mugimenduan andereño aitzindarietako bat.
- 1948 – Jose Antonio Larrañaga, Urko, gipuzkoar abeslaria.
- 1950 – Javier Clemente, bizkaitar futbolari ohia eta futbol entrenatzailea.
- 1952 – José Javier Pomés, nafar enpresaburu eta politikaria.
- 1959 – Josetxo Goia-Aribe, nafar saxo-jotzaile eta konpositorea.
- 1962 – Roberto Santamaría Calavia, nafar futbolari ohia.
- 1964 – Alfonso García Alonso, bizkaitar politikaria.
- 1965 – Mauro Entrialgo, arabar komikigilea.
- 1967 – Joxerramon Iruretagoiena, Izeta II.a, gipuzkoar harri-jasotzailea.
- 1972 – Alberto Lopez de Munain, arabar txirrindulari ohia.
- 1981 – Xavier Daramy, lapurtar izotz hockey jokalaria.
- 1998 – Iván Martínez de Lizarrondo, nafar futbolaria.
- 2001 –
- Rubén Azkona, nafar futbolaria.
- Amaia Lartitegi, bizkaitar txirrindularia.
- 2003 - Aitor Fraga, gipuzkoar futbolaria.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1386 – Ashikaga Yoshimochi, Ashikaga shogunerriko laugarren shoguna (h. 1428).
- 1500 – Reginald Pole, Ingalaterrako Erresumako elizgizona (h. 1558).
- 1540 – Joan Idiakez, espainiar politikaria (h. 1614).
- 1573 - Ines Eduvigis Anhaltekoa, Anhalteko printzesa (h. 1616).
- 1613 – André Le Nôtre, frantziar lorategigilea (h. 1700).
- 1683 – John Theophilus Desaguliers, frantziar filosofo naturala, Royal Society of Londoneko kidea (h. 1744).
- 1685 – George Berkeley, irlandar filosofoa (h. 1753).
- 1685 – Johann Sebastian Bach, alemaniar konpositore eta organista (h. 1750).
- 1710 – Thomas Arne, ingeles musikagilea (h. 1778).
- 1782 – William Buckland, britainiar naturalista, geologo eta paleontologoa, dinosauro baten lehen deskribapen osoa idatzi zuena (h. 1856).
- 1788 – David d'Angers, frantziar eskultorea (h. 1856).
- 1790 – John Frederic Daniell, ingeles kimikaria (h. 1845).
- 1806 – Jane Means Appleton Pierce, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (h. 1863).
- 1812 –
- Ignacio Comonfort, Mexikoko presidentea (h. 1863).
- Joseph Prestwich, britaniar geologoa (h. 1896).
- 1815 – Louis Jules Trochu, Frantziako Estatuburua (h. 1896).
- 1824 – Gustav Robert Kirchhoff, alemaniar fisikaria (h. 1887).
- 1827 – Federico Anrich Santamaría, Kuban jaiotako espainiar itsasgizon eta politikaria (h. 1889).
- 1835 – Simon Newcomb, kanadar-estatubatuar astronomoa (h. 1909).
- 1838 – William Henry Perkin, ingeles kimikaria (h. 1907).
- 1843 – Gabriel Tarde, frantziar soziologo eta kriminologoa (h. 1904).
- 1854 – Johan Turi, Laponiako idazlea (h. 1936).
- 1863 –
- Gabriele D'Annunzio, italiar idazlea (h. 1938).
- Vladimir Vernadski, errusiar mineralogo eta geokimikalaria (h. 1945).
- 1864 – W. H. R. Rivers, ingeles psikofisiologo eta antropologoa (h. 1922).
- 1869 – George Forbes, Zeelanda Berriko lehen ministroa (h. 1947).
- 1875 – Charles D. B. King, Liberiako presidentea (h. 1961).
- 1877 – Wilhelm Frick, alemaniar politikari nazia (h. 1946).
- 1878 – Gemma Galgani, italiar mistiko pasiotarra (h. 1903).
- 1881 – Väinö Tanner, Finlandiako lehen ministroa (h. 1966).
- 1883 – Eugene Biscailuz, Los Angeles hiriko euskal jatorriko polizia, California Highway Patrol polizia gorputzaren sortzailea (h. 1969).
- 1889 – Idris I.a Libiakoa, Libiako erregea (h. 1983).
- 1890 – Vatslav Nijinski, poloniar-errusiar ballet dantzari eta koreografoa (h. 1950).
- 1891 – Tora Larsson, suediar tranpolin jauzilaria (h. 1919).
- 1893 – Gilka Machado, brasildar poeta (h. 1980).
- 1898 – Ribeiro Couto, brasildar idazlea eta diplomatikoa (h. 1963).
- 1900 – Gustavo Rojas Pinilla, Kolonbiako presidente eta diktadorea (h. 1975).
- 1908 – David Saul Marshall, lehendabiziko Singapurgo lehen ministroa (h. 1995).
- 1909 – Petras Cvirka, lituanierazko poeta eta eleberrigilea (h. 1947).
- 1910 – Johan Ferrier, Surinamgo lehendabiziko presidentea (h. 2010).
- 1911 – Gustavo Díaz Ordaz, Mexikoko presidentea (h. 1979).
- 1915 – Alberto Burri, italiar artista bisual, margolari, eskultore eta medikua (h. 1995).
- 1918 – Elaine de Kooning, estatubatuar margolaria (h. 1989).
- 1919 – Miguel Gila, espainiar umorista eta komiki marrazkilaria (h. 2001).
- 1920 – Françoise d'Eaubonne, frantziar idazle eta feminista libertarioa, ekofeminismoaren ideia plazaratu zuena (h. 2005).
- 1921 – Gianni Agnelli, italiar enpresaburua eta Fiat enpresaren akziodun nagusia (h. 2003).
- 1922 – Jack Kerouac, estatubatuar idazle eta poeta, Beat belaunaldiko partaidea (h. 1969).
- 1923 – Wally Schirra, estatubatuar astronauta (h. 2007).
- 1924 - Mary Lee Woods, matematikari eta ordenagailu programatzaile ingelesa (h. 2017).
- 1925 –
- Louison Bobet, frantziar txirrindularia, Frantziako Tourra hiru aldiz jarraian irabazi zuen lehena (h. 1983).
- Georges Delerue, frantziar musikagilea (h. 1992).
- Leo Esaki, japoniar fisikaria, 1973ko Fisikako Nobel Saria.
- 1926 – Minerva Mirabal, Mirabal ahizpetako bat (h. 1960).
- 1927 – Raúl Alfonsín, Argentinako presidentea eta giza eskubideen bultzatzailea (h. 2009).
- 1928 – Edward Albee, estatubatuar antzerkigilea (h. 2016).
- 1931 – François Rabbath, franko-siriar kontrabaxu jotzaile, konpositore eta pedagogoa.
- 1938 – Theodor Kallifatides, greziar-suediar idazlea.
- 1939 – Jude Milhon, estatubatuar hacker eta egilea (h. 2003).
- 1940 – Al Jarreau, estatubatuar jazz, soul, rhythm and blues eta pop abeslaria (h. 2017).
- 1943 –
- Zohra Ben Lakhdar, tunisiar fisikaria.
- Ratko Mladić, Bosniako Gerran Bosniako Serbiar Errepublikako Armadako Estatu Goreneko Buruzagia.
- 1946 –
- Liza Minnelli, estatubatuar aktorea eta abeslaria.
- Roger Schank, hezkuntza sistemetan aldaketa sakonen sustatzailea eta adimen artifizialean aditua (h. 2023).
- 1947 – Mitt Romney, estatubatuar enpresaburua eta politikaria.
- 1948 – James Taylor, estatubatuar kantautore eta gitarrista.
- 1949 – Rob Cohen, estatubatuar zinema eta telebista zuzendari, ekoizle eta gidoilaria.
- 1950 – Willie Duggan, irlandar errugbi jokalaria (h. 2017).
- 1951 – Rebecca Akufo-Addo, Ghanako lehen dama.
- 1952 – Naomi Shihab Nye, palestinar-estatubatuar poeta, editore, kantautore eta eleberrigilea.
- 1954 –
- Anish Kapoor, indiar eskultorea.
- Vahan Sarkisian, armeniar filologo, euskalari eta hispanista (h. 2011).
- 1955 – Janina Ochojska, poloniar astronomoa, politikaria eta ekintzaile humanitario eta soziala.
- 1956 –
- Jost Gippert, alemaniar hizkuntzalari eta kaukasiologoa.
- Pim Verbeek, herbeheretar futbolari eta entrenatzailea (h. 2019).
- 1958 –
- Phil Anderson, Skippy, australiar txirrindulari ohia.
- Marisa Belaustegigoitia, mexikar irakaslea eta ikertzailea.
- 1959 – Ana María Sánchez Navarro, espainiar sopranoa (h. 2022).
- 1967 – Jorge Dely Valdés, panamar futbolari ohia.
- 1968 – Aaron Eckhart, estatubatuar aktorea.
- 1971 – Raül Romeva, kataluniar analista eta politikaria.
- 1972 - Maite Gartzia, gipuzkoar informatikari eta politikaria.
- 1973 – Léonora Miano, kamerundar idazlea.
- 1974 - Carmen Moreno Pérez, espainiar idazlea eta editorea.
- 1975 – Edgaras Jankauskas, lituaniar futbolari ohia.
- 1976 – María Adánez, espainiar aktorea.
- 1977 - Patricia Campos Doménech, Espainiako Armadako pilotu ohia eta futbol entrenatzailea.
- 1981 – Katarina Srebotnik, esloveniar tenislaria.
- 1982 –
- Hisato Sato, japoniar futbolaria.
- Yuto Sato, japoniar futbolaria.
- 1984 – Jaimie Alexander, estatubatuar aktorea.
- 1987 – Nuria Herrero, espainiar aktore eta dantzaria.
- 1989 –
- Carlota Baró, kataluniar aktorea.
- Silvia Meseguer, espainiar futbolari ohia.
- 1994 – Christina Grimmie, estatubatuar youtuber, abeslari, konpositore eta aktorea (h. 2016).
- 1999 – Janja Garnbret, esloveniar arroka eskalatzaile eta kirol eskalatzailea, jakitun askorentzat garai guztietako emakumezko eskalatzaile lehiakorrena.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1620 – Prudencio Sandoval, espainiar historialari eta erlijioso benediktarra, Iruñeko apezpikua izandakoa, Valladoliden.
- 1896 – Felipe Gorriti, nafar musikagilea (j. 1839).
- 1933 – Xabier Lizardi, zarauztar olerkaria (j. 1896).
- 1935 – Patricio Arabolaza, euskal herritar futbolaria (j. 1897).
- 1956an New Yorken desagertua – Jesus Galindez, amurriar irakasle eta politikaria (j. 1915).
- 1967 –
- Juan Errandonea, nafar ikerlaria, Madrilen (j. 1917).
- Pello Zabaleta Lekuona, gipuzkoar bertsolaria (j. 1896).
- 1976 – Antonio Ortiz Alonso, bizkaitar futbolaria, Aranda de Dueron (j. 1917).
- 1991 –
- Juanita Gorroño, bizkaitar panderojolea, dantzaria eta irrintzilaria (j. 1913).
- Patxi Larrainzar, euskal herritar apaiz eta gaztelaniazko idazlea (j. 1934).
- 1993 – Jacinto Argaia, euskal apezpikua, Donostiako elizbarrutiko apezpikua izandakoa, Valentzian (j. 1903).
- 1997 – Manuel Oñatibia, gipuzkoar idazlea (j. 1916).
- 2008 – Mentxu Gal, gipuzkoar margolaria (j. 1918).
- 2014 – Jose Antonio Retolaza, euskal idazlea, euskaltzalea, apaiza eta ohorezko euskaltzaina, Kili-Kili aldizkariaren sortzailea (j. 1929).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 417 – Inozentzio I.a, Aita santua.
- 604 – Gregorio I.a, Aita santua.
- 1284 – Nicolas Lorgne, Ospitaleko Zaldunen 21. Maisu Handia.
- 1316 – Eztebe Dragutin, Serbiako erregea (j. c. 1244).
- 1507 – Cesare Borgia, italiar politikari eta elizgizona eta Iruñeko apezpikua (j. 1475).
- 1673 – Margarita Austriakoa, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatriz ezkontidea (j. 1651).
- 1681 – Frans van Mieris Zaharra, Herbehereetako Urrezko Aroko margolaria (j. 1635).
- 1749 – Alessandro Magnasco, italiar margolaria (j. 1667).
- 1792 – Jean-Baptiste-Auguste de Villoutreix de Faye, frantziar elizgizona, Oloroeko apezpiku izandakoa (j. 1739).
- 1820 – Alexander MacKenzie, eskoziar esploratzailea (j. 1764).
- 1853 – Mathieu Orfila, frantziar sendagile eta kimikaria (j. 1787).
- 1875 – Dragojla Jarnević, kroaziar idazle, poeta, irakasle eta kirolaria (j. 1812).
- 1898 –
- Johann Jakob Balmer, suitzar fisikaria (j. 1825).
- Zachris Topelius, finlandiar idazle, kazetari, historialari eta irakaslea (j. 1818).
- 1899 – Julius Vogel, Zeelanda Berriko lehen ministroa (j. 1835).
- 1905 – Rudolf von Alt, austriar margolaria (j. 1812).
- 1914 – George Westinghouse, estatubatuar enpresaburua, ingeniaria eta asmatzailea (j. 1846).
- 1915 – Edward Hulse, Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen britaniar ofiziala (j. 1889).
- 1916 –
- Hyacinthe de Charencey, frantziar hizkuntzalaria (j. 1832).
- Marie von Ebner-Eschenbach, austriar idazlea (j. 1830).
- 1922 – Lise Tréhot, frantziar arte modeloa, Pierre-Auguste Renoirrentzat lan egin zuena (j. 1848).
- 1925 – Sun Yat-sen, Txinako iraultzailea (j. 1866).
- 1930 – Alois Jirásek, txekiera idazlea (j. 1851).
- 1935 – Mihajlo Pupin, serbiar-estatubatuar fisikaria (j. 1858).
- 1937 – Charles-Marie Widor, frantziar musikagilea, organo-jotzailea eta irakaslea (j. 1844).
- 1941 – Herminia Arrate, txiletar artista eta margolaria (j. 1895).
- 1942 –
- Robert Bosch, alemaniar ingeniaria, asmatzailea eta industria-gizona (j. 1861).
- William Henry Bragg, ingeles fisikaria, 1915eko Fisikako Nobel Saria (j. 1862).
- 1943 – Gustav Vigeland, norvegiar eskultorea (j. 1869).
- 1945 – Anne Frank, Bergen-Belseneko kontzentrazio esparruan, Tifusak jota (j. 1929).
- 1946 – Ferenc Szálasi, Hungariako estatuburua, militar eta politikari faxista (j. 1897).
- 1955 –
- Charlie Parker, estatubatuar jazz saxofoi-jolea (j. 1920).
- Theodor Plievier, alemaniar eleberrigilea (j. 1897).
- 1956 – Bolesław Bierut, poloniar politikari komunista, Poloniako presidentea (j. 1892).
- 1957 – Josephine Hull, estatubatuar aktorea (j. 1877).
- 1964 – Luisa Carnés, madrildar idazlea eta kazetaria (j. 1905).
- 1965 – George Călinescu, errumaniar idazlea (j. 1899).
- 1969 – André Salmon, frantziar idazlea (j. 1881).
- 1978 – John Cazale, estatubatuar aktorea (j. 1935).
- 1981 – Ángeles Ottein, espainiar sopranoa (j. 1895).
- 1984 –
- Juana Mordó, arte-merkataria (j. 1899).
- Benedita Rodrigues, brasildar aktorea (j. 1911).
- 1986 – José Martínez Guerricabeitia, espainiar argitaratzaile eta idazle antifrankista (j. 1921).
- 1990 –
- Rosamond Lehmann, britainiar eleberrigilea (j. 1901).
- Philippe Soupault, frantziar poeta eta narratzailea (j. 1897).
- 1991 –
- Étienne Decroux, frantziar mimoa (j. 1898).
- Ragnar Granit, finlandiar-suediar fisiologoa, 1967ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1900).
- 1996 – Raymond Régamey, frantziar teologoa eta arte-historialaria (j. 1900).
- 1999 –
- Felipe Alfau, kataluniar idazlea (j. 1902).
- Yehudi Menuhin, estatu batuetan jaiotako biolinista eta orkestra zuzendaria, XX. mendeko biolinista ospetsuenetako bat (j. 1916).
- 2001 – Robert Ludlum, estatubatuar idazlea (j. 1927).
- 2002 –
- Spyros Kyprianou, Zipreko presidentea (j. 1932).
- Jean-Paul Riopelle, kanadar margolaria (j. 1923).
- 2003 –
- Zoran Đinđić, Serbiako lehen ministroa, eraila (j. 1952).
- Howard Fast, estatubatuar eleberrigilea (j. 1914).
- Andrei Kivilev, kazakhstandar txirrindularia (j. 1973).
- 2005 – Norbert Callens, belgikar txirrindularia (j. 1924).
- 2007 – Betty Hutton, estatubatuar aktore, abeslari eta dantzaria (j. 1921).
- 2008 – Károly Németh, Hungariako estatuburua (j. 1922).
- 2009 –
- Yann Brekilien, bretainierazko idazlea (j. 1920).
- Blanca Varela, perutar poeta (j. 1926).
- 2010 – Miguel Delibes, espainiar idazle eta kazetaria (j. 1920).
- 2011 – Nilla Pizzi, italiar abeslaria (j. 1919).
- 2012 –
- Domitila Barrios de Chungara, Boliviako feminismoaren buruzagi nabarmena (j. 1937).
- Augustin Misago, ruandar apezpiku katolikoa (j. 1943).
- 2013 –
- Robert Castel, frantziar soziologoa (j. 1933).
- Teresa Mattei, italiar politikaria, militante komunista, partisanoa, haurren eskubideen aldeko ekintzailea eta feminista (j. 1921).
- 2015 –
- Michael Graves, estatubatuar arkitekto eta diseinatzailea (j. 1934).
- Luzmaría Jiménez Faro, espainiar idazlea, saiakeragilea, antologoa, poeta eta editorea (j. 1937).
- Terry Pratchett, fantasia eta zientzia fikziozko ingeles idazlea (j. 1948).
- 2016 – Lloyd Shapley, estatubatuar ekonomialaria, 2012ko Ekonomiako Nobel saria (j. 1923).
- 2017 – Pamela Sue Anderson, estatubatuar filosofoa, erlijioaren filosofian, filosofia feminista eta filosofia kontinentalean aditua (j. 1955).
- 2019 – Věra Bílá, erromani abeslari eta musikaria (j. 1954).
- 2021 – Goodwill Zwelithini, zuluen erregea (j. 1948).
- 2022 –
- Alain Krivine, frantziar ezkerreko-politikari eta ideologoa (j. 1941).
- Karl Offmann, Maurizioko presidentea (j. 1940).
- 2023 – Dick Fosbury, estatubatuar atleta, altuera jauzian aditua eta Fosbury Flop teknikaren asmatzailea (j. 1947).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sehaska egutegiko izendegia: Egoitz eta Goio. Araitz/Araiz, Ultzamako Andra Mariren Kapera.
- Zuhaitzen eguna, Txina eta Taiwanen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |