Krakovia
Krakovia[1] (polonieraz Kraków) hegoaldeko Poloniako hiria da, Polonia Txikiko voivoderriko hiriburua. Vistula ibaiaren ertzean dago eta industria gune garrantzitsua da. 2010ean 756.183 biztanle zituen[2], eta herrialdeko bigarren hiririk handiena zen..
Administrazio eta merkataritza hiri garrantzitsua da eta Nowa-Huta izeneko hirira bildu da bertako industria (burdingintza). Arte, kultura eta unibertsitate gune munta guztiz handikoa da Erdi Aroko garaietatik. Gune historikoa Gizateriaren ondare izendaturik dago.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Krakovia, 1981-2010) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 16.6 | 19.6 | 23.4 | 28.4 | 32.6 | 33.7 | 35.5 | 36.7 | 31.5 | 27.1 | 20.5 | 19.3 | 36.7 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 3.2 | 4.2 | 6.6 | 12.2 | 17.1 | 19.1 | 21.6 | 22.0 | 16.3 | 12.4 | 6.9 | 2.4 | 9.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -2.1 | -0.8 | 3.1 | 8.7 | 14.0 | 16.8 | 18.8 | 18.1 | 13.5 | 8.7 | 3.1 | -0.9 | 8.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -10.6 | -8.3 | -2.4 | 5.2 | 10.6 | 13.9 | 15.6 | 15.5 | 10.4 | 5.3 | -1.2 | -5.9 | 6.8 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -29.9 | -27.0 | -17.6 | -6.3 | -3.2 | 2.6 | 5.6 | 2.7 | 0.0 | -7.4 | -17.2 | -25.3 | -29.9 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 37 | 29 | 40 | 46 | 81 | 86 | 87 | 75 | 62 | 43 | 42 | 39 | 671 |
Iturria: Institute of Meteorology and Water Management[3] |
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poloniako lehen hiri kristaua izan zen Krakovia eta XI. mendean sortu zen apezpikutegia. Hainbat alditan bipildu zuten mongoliarrek 1241. urtetik aurrera eta Poloniako hiriburua eta erregeen egoitza hiria izan zen 1320-1595. urteetan. Kasimiro III.ak sortu zuen 1364an unibertsitatea. Arte eta kultura hiri handia izan zen XVII. mendea arte, baina gainbehera jo zuen Varsovia Poloniako hiriburu egin ondoan (1596).
Suediarren inbasioek (1656 eta 1702-1709) larriagotu zuten egoera eta jendez hustu zen hiria XVIII. mendearen hasieran. Krakovian mamitu zen Tadeusz Kosciuszkok gidaturiko matxinada (1794) eta Austriako Inperioaren barnean geratu zen hiria 1795ean, Poloniaren hirugarren banaketaren ondoren. Varsoviako dukerriko hiri 1809-1815. urteetan eta errepublika erdi-autonomoa izan zen 1815-1846 bitartean. Ondoren, Austriako inperioaren barnean egon zen Galitziarekin batera 1919 arte. Naziek hartu zuten hiria 1939an eta bertan egon zen alemaniarren Poloniako agintaritza nagusia. Sobietar gudarosteak askatu zuen hiria 1945ean.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Biztanleriaren garapena 1791 urtetik
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Krakoviako Gune Historikoa1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | iv |
Erreferentzia | 29 |
Kokalekua | Polonia |
Eskualdea2 | Europa eta Ipar Amerika |
Izen ematea | 1978 (II. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Aipagarri dira Wawel gaztelua, XV. mendeko gotorlekua, harresiak, Rynek Clowny plaza eta bertako eraikinak: Ama Birjinaren eliza (XIII-XIV. m.), Udaletxe zaharra (XVI. m.) eta Bandera aretoa, Pizkundearen garaikoa.
Krakoviar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Stefan Banach
- Jan Długosz
- Robert Gadocha
- Stanisław Lem
- Jan Matejko
- Czesław Miłosz
- Edward Ochab
- Jan Rokita
- Jerzy Stuhr
- Wisława Szymborska
- Grzegorz Turnau
- Andrzej Wajda
- Stanisław Wyspiański
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Krakovia ondorengo hiriekin senidetuta dago:[4][5][6]
|
|
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
- ↑ 2010eko biztanleri datuak, Główny Urząd Statystyczny, stat.gov.pl
- ↑ Polska, Dane klimatyczne. http://pogodynka.pl+(Noiz kontsultatua: 2012ko uztailak 19).
- ↑ a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t (Polonieraz) «Kraków – Miasta Partnerskie» Miejska Platforma Internetowa Magiczny Kraków jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2 July 2013) (Noiz kontsultatua: 10 August 2013).
- ↑ a b c (Polonieraz) «Kraków – Miasta Bliźniacze» Miejska Platforma Internetowa Magiczny Kraków jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2 July 2013) (Noiz kontsultatua: 10 August 2013).
- ↑ a b c d (Polonieraz) «Kraków – Honorowe Miasta Bliźniacze» Miejska Platforma Internetowa Magiczny Kraków jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2 July 2013) (Noiz kontsultatua: 10 August 2013).
- ↑ .
- ↑ .[Esteka hautsia]
- ↑ .
- ↑ «Rochester's Sister Cities» City of Rochester jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 27 May 2010) (Noiz kontsultatua: 6 December 2010).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Europako kultura-hiriburuak | ||
---|---|---|
1985 Atenas • 1986 Florentzia • 1987 Amsterdam • 1988 Mendebaldeko Berlin • 1989 Paris • 1990 Glasgow • 1991 Dublin • 1992 Madril • 1993 Anberes • 1994 Lisboa • 1995 Luxenburgo hiria • 1996 Kopenhage • 1997 Tesalonika • 1998 Stockholm • 1999 Weimar • 2000 Reykjavik • Bergen • Helsinki • Brusela • Praga • Krakovia • Santiago de Compostela • Avignon • Bolonia • 2001 Rotterdam • Porto • 2002 Brujas • Salamanca • 2003 Graz • 2004 Genova • Lille • 2005 Cork • 2006 Patras • 2007 Luxenburgo hiria eta Eskualde Handia • Sibiu • 2008 Liverpool • Stavanger • 2009 Linz • Vilnius • 2010 Essen • Istanbul • Pécs • 2011 Turku • Tallinn • 2012 Maribor • Guimarães • 2013 Košice • Marseilla • 2014 Umeå • Riga • 2015 Mons • Plzeň/Pilsen • 2016 Donostia • Wrocław • 2017 Aarhus • Pafos • 2018 Leeuwarden • Valletta • 2019 Matera • Plovdiv 2020-2021eko apirila Rijeka • Galway • 2022 Kaunas • Esch-sur-Alzette • Novi Sad • 2023 Veszprém • Timișoara • Eleusis • 2024 Tartu • Bad Ischl • Bodø 2025 Chemnitz |