Edukira joan

Stralsund

Wikipedia, Entziklopedia askea

The time allocated for running scripts has expired. Stralsund Alemaniako hiria da, Mecklenburg-Aurrepomerania estatuan kokatua. UNESCOk Stralsund eta Wismarreko hirigune historikoak Gizateriaren Ondare izendatu zituen 2002an. Strelasund itsasarteak Rügen uhartea eta Stralsund banatzen ditu. 2007an uhartea eta kontinentea elkartzen dituen Rügengo zubia (Rügenbrücke) inauguratu zen.

Stralsund

1168an daniarrek Rügen uhartea eta inguruko lurrak konkistatu zituzten. Garai hartan Dänholm uharte txikia eta parean zegoen arrantzale herrixkari Strale izena eman zitzaion, zeinak polabieraz (bertako eslaviarren hizkuntza) "gezia" esan nahi duen. Sund atzizkiak aldiz danieraz "itsasartea" esan nahi du, Rügen uhartea eta kontinentearen arteko pasabideari erreferentzia egiten diolarik.

Stralsund, 1652an

Hurrengo urteetan merkatari germaniarrak etrotzen hasi ziren eta poliki poliki hiria garatuz eta aberastuz joan zen. Lübeck hiriak hau ikustean su eman zion Stralsundi 1249an. Hiria berriz jaso beharra izan zen, oraingoan baina harresi sendoak inguratu zuen. 11 ate zituen harresi honek, bai eta zelatatzeko 30 dorre ere. 1293an Hansa Ligan sartu zen eta 300 itsasontziko flota izatera ere iritsi zen.

Hogeita Hamar Urteko Gerran gatazka gogorra bizi izan zuen Stralsundek. Habsburgotarren Albrecht von Wallenstein generalak hiria setiatu zuen 1628an eta Stralsundek setioa gainditu zuen daniarren eta suediarren laguntzarekin. 1630an suediarrek gotorleku handia ezarri zen bertan. Westfaliako bakeak (1648) Suediaren jabetza berretsi zuen eta hala iraun zuen Napoleonek 1807an setiatu eta bereganatu zuen arte. Napoleondar Gerrak 1815ean bukatzean Vienako Batzarrak Prusiaren eskutan utzi zuen Stralsund.

Bigarren Mundu Gerra bukatzean Ekialdeko Alemanian gelditu zen 1990ean Alemania biak batu ziren arte.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Stralsund eta Wismarreko hirigune historikoak1
UNESCOren gizateriaren ondarea

San Nikolas eliza eta udaletxea

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv
Erreferentzia 1067
Kokalekua  Alemania
Eskualdea2 Europa/Ipar Amerika
Izen ematea 2002 (XXVI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena
  • Udaletxea (Rathaus): Adreilu gorriz eginiko eraikin gotiko hau 1370an jaso zuten. Kobrez estalitako zazpi dorretxo ditu eta fatxadan sei gablete ikus daitezke.
  • San Nikolas eliza (Nikolaikirche): Stralsundeko elizarik zaharrena da, 1276an eraiki baitzen. 1394ko erloju astronomiko bat du barnean.
  • Andre Mariaren eliza (Marienkirche): Hiriko elizarik handiena den hau 1383-1473 artean eraiki zuten eta erabat gotikoa da. XVII mendean 104 metrotako dorre oktogonala eraiki ziotenean munduko eraikin handiena bihurtu zen 1625—1647 artean.
  • Merkatu zaharraren plaza (Altes Markt): Udaletxea eta san Nikolas eliza bertan daude. Hauetaz gain badaude hainbat etxe interegarri ere, besteak beste XIV mendeko Wulslamhaus gotikoa eta Commandantenhaus barrokoa, sudiarren komandantearen etxea izan zena.

Herri eta hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

The time allocated for running scripts has expired..


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The time allocated for running scripts has expired.

The time allocated for running scripts has expired. The time allocated for running scripts has expired.