Klarinete
Klarinete | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | transposing instrument (en) eta single clarinets with cylindrical bore, with fingerholes (en) |
Hornbostel-Sachs sailkapena | 422.211.2-71 |
Hedadura | |
Jotzailea | klarinete-jotzailea |
Asmatzailea | Johann Christoph Denner (en) |
Klarinetea zurezko haize instrumentua da. Izena italierazko clarino-tik datorkio (tronpeta txikia). Barroko garaian, instrumentu hori ordezkatzeko hasi ziren erabiltzen, kromatismo maila handiagoa lortzen baitzen honekin.[1]
Kaina xumez osatutako bokila du eta, orkestraren barnean, zurezko haize instrumentuen sailean kokatzen da, txirularen, oboearen, adarraren eta fagotaren ondoan.
Musika klasikoaren arlotik kanpo, jazzean ere asko erabiltzen da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klarinetearen arbasoa da chalumeau frantsesa, 7 zulo zituen musika tresna.
XVII. mendean, Johann Christoph Denner alemaniar klarinete jotzaileak soinu biziagoa lortzeko teknika bat asmatu zuen, nota originala baino hamabiren bat gorago kokatu zuelarik. Horrela hasiko da instrumentua gaur egungo bertsiorantz eboluzionatzen, mekanismoaren arabera, bi klarinete mota ditugularik:
- Boehm sistema, ia Europa osoan, Asian eta Amerikan erabiltzen dena.
- Öhler sistema, Alemania, Austria eta inguruko herrietan erabiltzen dena.
XVIII. mendean, chalumeau musika tresnaren aldaketa etorri zen, erregistro desberdinarekin, lehen klarinetea sortu zutelarik. Johann Christoph Denner alemaniarrari esleitu ohi zaio aldaketa hau eta soinu zorrotz eta indartsua eragiten zuen instrumentuari clarinetto izena eman zioten (clarino +-etto), tronpeta txikia, alegia.
Lehen klarineteak beheko erregistroetan mugitu ziren eta klarinetejoleek chalumeaux tresna erabiltzen jarraitu zuten nota baxuetan, baina klarineteen hobekuntzen aurrean, chalumeau erabiltzeari utzi zioten.
Hasierako Denner klarineteak bi giltza zituen eta eskala kromatikoa egiteko gai zen, baina ekoizle berriek giltza gehiago erantsi zizkioten, afinazio hobea eta erregistro zabalxeagoa lortzeko xedea. Mozarten klarinete klasikoak behatzentzako 8 zulo eta 5 giltza zituen.
Berehala txertatu zituzten klarineteak orkestretan. Ondorengo modeloek aurrekoek baino soinu samurragoa zuten.
Mozart maixuari izugarri gustatzen zitzaion giza ahotsaren gertuko ikusten zuen klarinetearen soinua eta instrumentu honentzako pieza ugari idatzi zuen.
Era berean, jazz estiloaren garapenean ere zer esan handia izan du, bai hasierako elkarteen eta big banden osaeran, baita klarinetea espresio bide hartu zuten instrumentista handien izaeran ere.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klarinetea, txirula, oboea edo fagota bezala, zurezko haize instrumentuen familiakoa da eta mihi xumea duen aerofonoa da. Mihi hori arundo donax espezieko kanaberaz egina izan ohi da eta gorputza, berriz, zurez egina egon daiteke, (ebanoa edo granadiloz tradizionalki), baina baita ebonita izeneko polimeroz edo ABS materialez (Akrilonitrilo butadieno estireno; plastiko oso gogorra da hau, golpeentzat egokia). XIX. mendetik aurrera, giltza sistemak izandako hobekuntzak musika tresnen artean aparteko lekuan kokatu zuen. Tinbrearen edertasunak, malgua eta sonoritate handiko tresna izateaz gain, bakarlari izateko gaitasuna ere eskaintzen dio, trino eta kromatismoak egitekoan bereziki.
Klarinetearen atalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ahokadura: Kanabera pieza honetan kokatuko da eta musikalariak hemendik egiten du putz musika sortzeko.
- Barriletea: Ahokadura eta goiko atala lotzen duen elementua da.
- Goiko atala: Ezker eskua kokatuko den lekua eta mekanismoaren zati bat dago bertan.
- Beheko atala: Eskuin eskua kokatuko den lekua eta mekanismoaren zati bat dago bertan.
- Kanpaia: Instrumentuaren beheko muturra da eta funtzio akustikoa du, soinua hemendik aterako delarik.
Klarinetearen soinua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klarinetearen tinbrea oso aberatsa da matiz eta gaitasun espresiboan. Txirula eta biolinarekin batera, orkestran aurki daitekeen bizitasun handieneko musika-tresna da; edozein erregistrotan edozein muturreko matiz eragiteko gai da eta honek ahots garrantzitsu batean bilakatzen du, gaitasun hori duen bakarra baita haize instrumentuen artean. Instrumentu honek erregistro zabala du: sopranoa 4 oktabatara baino gehiagora irits daiteke eta anpliatutako klarinete baxu modernoak, berriz, 5etik gora egon daitezke.
Zilindro-itxurako gorputzak ematen dio soinu berezia klarineteari, harmoniko bikoitiak ia deuseztatuta geratzen direlarik. Horren ondorioz, musikariak putz egiten duenean, notaren jauzia ez da 8 notakoa geometria konikoa duten oboe edo fagotaren kasuan bezala, edo, zilindrikoa ez bada ere, hodia zilindro ireki bat duen txirularen kasuan bezala. Horren ordez, 12 notako jauzia egiten du klarineteak.
Klarinetearentzako lan eta kontzertu garrantzitsuak idatzi dira eta, hauen artean, garai guztietako balorazio hoberenak jaso dituen Wolfgang Amadeus Mozarten klarinete eta orkestrarako kontzertua dugu.
Soinu efektuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mihi malgu, elastiko eta nahikoa gorputz duena erabili beharko dugu ondorengo efektuak lortzeko:
- Trinoak: Goiko trinoak eta behekoak, denak egin ditzake klarineteak, bai matiz indartsu batean eta baita pianoan ere. Mekanismoak dituen giltza eta luzapenek trino horiek egiteko ahalmena ematen diote. Ariketa bereziak egin beharko ditugu trebezia lortu arte.
- Arnasketa jarraia: airearen jario jarraia izateko aukera eskaintzen du eta iraupen luzeko tarteak egin daitezke, arnasa hartzera geratu beharrik gabe. Mingainak airea presionatzen du, sudurretik inspiratzen dugun bitartean, gero, mingaina aurrera eraman eta masailak estutuz.
- Hortz tremoloa: Hortzak mihian ezarri behar dira, emeki, eta kolpetxoak eman. Ez da oso bat-bateko efektua eta nota motzetan erabili ohi da, gaur egungo musikan batez ere.
- Oihartzun soinuak: Bi instrumentu erabiltzen dira hau lortzeko, batak matiz gogorra eta besteak, berriz, bastidore artean, piano matiza erabiliz erantzuten diolarik. Instrumentuen arteko distantzia honek soinua leunduko du.
- Soinu bikoitzak: Nota bat jo eta bestea, berriz, mentalki abestean datza. Botatzen dugun airearen zati bat mihia dar-darka jarrarazteko erabiltzen da eta, beste zatia ahots-kordak bibratzen jartzeko.
- Ekoizpen multifonikoak: Oinarria erregistro altuan dago eta, gero, ezpainak erlaxatu eta presioa jaitsi behar da, beheko notak atera arte.
- Fluter-tonguing, Flatterzunge edo Frullati: Mingainaren bibrazioa da. Gaztelerako «r» hizkia ahoskatzen dugunean bezala, mingaina okertuz lortzen da. Baita mihia goiko ezpinerantz okertuz eta mingaina goialdean azkar samar mugituz.
- Glissando: Pixkanaka-pixkanaka altxatu behar da posizio batetik bestera pasatzeko. Goranzkoak ala beheranzkoak izan daitezke.
- Rollender Ton edo Burrunba soinuak: klarinetearen mihia gogor estutuz lortzen da, honela aldizko soinua eraginez.
- Ezpain vibratoa: Ezpainek klarinetearen mihian eragindako mugimenduek lortzen dute efektu hau. Soinu hila dugu tonu laurden baten tartean oszilatzen; edozein vibrato mugimenduk ez deusean utziko luke efektu hau.
- Smorzato soinua: soinu leundua esan nahi du eta, ezpain vibratoa balitz bezala, soinua leuntzean datza ahoaren mugimendu txiki batzuen bidez, mugimendu txikiek klarinetearen mihiari eragiten diotelarik
Motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Piccolo.
- Soprano.
- Basset.
- Altua.
- Baxua.
- Kontraltua.
- Kontrabaxua.
Klarinetista ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klarinete klasikoan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sabine Meyer
- Paul Meyer
- Martin Fröst
- Karl Leister
- Alessandro Carbonare
- Cristo Barrios
- Phillippe Cuper
- Sharon Kam
- Walter Boeykens
- Anthony Pay
- Eddie Daniels
Jazz klarinetea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sidney Bechet
- Johnny Dodds
- Benny Goodman
- Buddy di Franco
- Artie Shaw
- Milenko Stefanović
- Eddie Daniels
Klarinete baxua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Josef Horák
- Eric Dolphy
- Louis Sclavis
- Theo Jörgensmann
- Michel Portal
- Harry Sparnaay
- Henri Bok
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «CLARINETE; KLARINETEA» www.soinuenea.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).