Amerika Kopa (Bela)
Belako Amerika Kopa edo Amerikaren Kopa (America's Cup ingelesez eta ofizialki), kirol honetako lehiaketarik garrantzitsuena da, eta iturriren batzuk diotenez, berau antolatzen duen herrialderantz eragin ekonomikorik handiena duen hirugarren lehiaketa da, Olinpiar Jokoak eta Munduko Futbol Txapelketaren ondoren.
Hurrengo edizioa Kaliforniako San Francisco hirian ospatuko da 1913an.
Gaur egun titulua defendatzen duena Golden Gate Yate Kluba da, Espainiako Valentzia hirian ospatu zen azken edizioan Ginebrako Elkarte Nautikoa garaitu zuena.
Egungo Challenger of Record Erromako Klub Nautikoa da, Vincenzo Onorato armatzailearen Mascalzone Latino AUDI Team taldeak ordezkatuko duena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1851n, Londresen Erakusketa Handia ospatu behar zela eta, estropada bat antolatu zen abuztuak 22rako, Queen's Cup deitua, garaileak 1848an errege etxeko bitxigin ofiziala zen Robert Garrardek diseinatutako zilarrezko azpil bat jasoko zuelarik, ehun urrezko gineako balioa zuena eta Londresen Angleseyko markesak erositakoa, Errege Yate Eskuadroiari eman ziona, klub honek estropada antolatu eta garaikurra eman zuelarik. Arrazoi honegatik ezagutzen da, baita ere, ehun gineen Kopa bezala. Ibilbidea Ingalaterra hegoaldean dagoen Wight uhartearen inguruan buelta bat ematea izan zen, AEBetako New Yorkeko Yate Klubeko kideek America izeneko goletan Londresko Errege Yate Eskuadroiaren aurka lehiatu zuten, eta irabazi egin zuten. Pasadizo oso ospetsu batek Viktoria I.a Ingalaterrakoa erreginak, estropadaren une batean honako hau galdetu zuela dio: "Nor doa lehenengo?", honi "America, Maiestatea" erantzun ziotelarik. "Eta bigarren?" galdetu zuen jarraian erreginak. "Maiestatea, ez dago bigarrenik!" erantzun zioten. Garaikurra America goletaren armatzaileak New Yorkeko Yate Klubari eman zion, honen lehen komodoroa izan zelarik, klubak nazioen arteko lehiaketa bultza zezan garaikur hori saritzat izango zuen estropada bat antolatuz. Ordutik, garaikurra, ofizialki, Amerika Kopa deitzera pasa zen.
1870ean ospatu zen garaikurraren lehen defentsa New Yorken, eta beti defendatu zuten arrakastaz New Yorkeko Yate Klubeko itsasontziek, 1983 arte, 25. defentsa galdu zutenean Australia II itsasontziaren aurka, Australiako Perth hiriko Pertheko Errege Yate Klubekoa, 132 urteko amerikar nagusitasunaren ondoren.
Lehen desafioa 1870ean egin zen. John Ashbury britainiarrak Cambria itsasontziarekin, New Yorkeko Yate Klubaren 17 itsasontzik osatutako flota bati aurre egin zion. Garaitua izan zen, baina zenbait eragozpen legal garrantzitsu planteatu zituen: flota baten aurka lehiatu zela, eta ez itsasontzi baten aurka, denbora konpentsazioaren denbora eta Estropada Batzordearen zuzentasuna.
1887an, Kopa ofizialki New Yorkeko Yate Klubaren jabetzakoa izatera pasa zen, baina "Deed of Gift" bezala ezagutzen diren baldintza batzuen pean, lehiaketaren oinarrizko egitura suposatzen dutenak. Agirian lehiaketa honetako lehen edizioetan gertatu ziren arazoak eragozteko klausulak daude.
Emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Araua | Urtea | Lekua | Talde defendatzailea | Defendatzailea | Emaitza | Erronkaria | Talde erronkaria |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Fleet racing | |||||||
1851 | Wight uhartea | Royal Yacht Squadron | 8 Cutter eta 7 schooner, finalista Aurora | 0–1 | John Cox Stevens syndicate, America | New York Yacht Club | |
1870 | New York City | New York Yacht Club | 17 schooner, Franklin Osgood-en Schooner Magic | 1–0 | James Lloyd Ashbury, Cambria | Royal Thames Yacht Club | |
Schooner match | |||||||
1871 | New York City | New York Yacht Club | Franklin Osgood, Columbia (2–1) eta William Proctor Douglas, Sappho (2–0) |
4–1 | James Lloyd Ashbury, Livonia | Royal Harwich Yacht Club | |
1876 | New York City | New York Yacht Club | John Stiles Dickerson, Madeleine | 2–0 | Charles Gifford, Countess of Dufferin | Royal Canadian Yacht Club | |
65 ft sloop | |||||||
1881 | New York City | New York Yacht Club | Joseph Richard Busk, Mischief | 2–0 | Alexander Cuthbert, Atalanta | Bay of Quinte Yacht Club | |
NYYC 85ft | |||||||
1885 | New York City | New York Yacht Club | John Malcolm Forbes syndicate, Puritan | 2–0 | Sir Richard Sutton, '"Genesta | Royal Yacht Squadron | |
1886 | New York City | New York Yacht Club | Charles Jackson Paine, Mayflower | 2–0 | Lt. & Mrs. William Henn, Galatea | Royal Northern Yacht Club | |
1887 | New York City | New York Yacht Club | Charles Jackson Paine, Volunteer | 2–0 | James Bell syndicate, Thistle | Royal Clyde Yacht Club | |
SCYC 85ft | |||||||
1893 | New York City | New York Yacht Club | Charles Oliver Iselin syndicate, Vigilant | 3–0 | Earl of Dunraven, Valkyrie II | Royal Yacht Squadron | |
SCYC 90ft | |||||||
1895 | New York City | New York Yacht Club | William K. Vanderbilt syndicate, Defender | 3–0 | Earl of Dunraven syndicate, Valkyrie III | Royal Yacht Squadron | |
1899 | New York City | New York Yacht Club | J. Pierpont Morgan syndicate, Columbia | 3–0 | Sir Thomas Lipton, Shamrock | Royal Ulster Yacht Club | |
1901 | New York City | New York Yacht Club | J. Pierpont Morgan syndicate, Columbia | 3–0 | Sir Thomas Lipton, Shamrock II | Royal Ulster Yacht Club | |
1903 | New York City | New York Yacht Club | Cornelius Vanderbilt III syndicate, Reliance | 3–0 | Sir Thomas Lipton, Shamrock III | Royal Ulster Yacht Club | |
Universal 75 ft | |||||||
1920 | New York City | New York Yacht Club | Henry Walters syndicate, Resolute | 3–2 | Sir Thomas Lipton, Shamrock IV | Royal Ulster Yacht Club | |
Universal J-Class | |||||||
1930 | Newport | New York Yacht Club | Harold S. Vanderbilt syndicate, Enterprise | 4–0 | Sir Thomas Lipton, Shamrock V | Royal Ulster Yacht Club | |
1934 | Newport | New York Yacht Club | Harold S. Vanderbilt syndicate, Rainbow | 4–2 | Sir Thomas Sopwith, Endeavour | Royal Yacht Squadron | |
1937 | Newport | New York Yacht Club | Harold S. Vanderbilt, Ranger | 4–0 | Sir Thomas Sopwith, Endeavour II | Royal Yacht Squadron | |
IYRU 12mR | |||||||
1958 | Newport | New York Yacht Club | Henry Sears, Columbia | 4–0 | Hugh Goodson syndicate, Sceptre | Royal Yacht Squadron | |
1962 | Newport | New York Yacht Club | Mercer, Walsh, Frese syndicate, Weatherly | 4–1 | Sir Frank Packer, Gretel | Royal Sydney Yacht Squadron | |
1964 | Newport | New York Yacht Club | Eric Ridder syndicate, Constellation | 4–0 | Anthony Boyden, Sovereign | Royal Thames Yacht Club | |
1967 | Newport | New York Yacht Club | William Justice Strawbridge syndicate, Intrepid | 4–0 | Emil Christensen, Dame Pattie | Royal Sydney Yacht Squadron | |
1970 | Newport | New York Yacht Club | William Justice Strawbridge syndicate, Intrepid | 4–1 | Sir Frank Packer, Gretel II | Royal Sydney Yacht Squadron | |
1974 | Newport | New York Yacht Club | Robert Willis McCullough syndicate, Courageous | 4–0 | Alan Bond, Southern Cross | Royal Perth Yacht Club | |
1977 | Newport | New York Yacht Club | Ted Turner, Courageous | 4–0 | Alan Bond, Australia | Sun City Yacht Club | |
1980 | Newport | New York Yacht Club | Freedom syndicate, Freedom | 4–1 | Alan Bond, Australia | Royal Perth Yacht Club | |
1983 | Newport | New York Yacht Club | Freedom syndicate, Liberty | 3–4 | Alan Bond, Australia II | Royal Perth Yacht Club | |
1987 | Fremantle | Royal Perth Yacht Club | Kevin Parry, Kookaburra III | 0–4 | Sail America, Stars & Stripes 87 | San Diego Yacht Club | |
DOG match | 1988 | San Diego | San Diego Yacht Club | Sail America, Stars & Stripes | 2–0 | Fay Richwhite, KZ-1 New Zealand | Mercury Bay Boating Club |
IACC | |||||||
1992 | San Diego | San Diego Yacht Club | Bill Koch, America³ | 4–1 | Raul Gardini, Il Moro di Venezia | Compagnia della Vela | |
1995 | San Diego | San Diego Yacht Club | Sail America, Young America | 0–5 | Team New Zealand, NZL 32|Black Magic | Royal New Zealand Yacht Squadron | |
2000 | Auckland | Royal New Zealand Yacht Squadron | Team New Zealand, NZL-60}} | 5–0 | Prada Challenge, Luna Rossa | Yacht Club Punta Ala | |
2003 | Auckland | Royal New Zealand Yacht Squadron | Team New Zealand, NZL 82 | 0–5 | Alinghi, SUI-64 | Société Nautique de Genève | |
2007 | Valentzia | Société Nautique de Genève | 1=Alinghi, SUI 100 | 5–2 | Team New Zealand, NZL-92 | Royal New Zealand Yacht Squadron | |
DOG match | 2010 | Valentzia | Société Nautique de Genève | Alinghi, Alinghi 5 | 0–2 | BMW Oracle Racing, USA 17 | Golden Gate Yacht Club |
AC72 | 2013 | San Frantzisko | Golden Gate Yacht Club | Oracle Team USA, Oracle Team USA 17 | 9–8 | Team New Zealand, Aotearoa | Royal New Zealand Yacht Squadron |
AC50 | 2017 | Bermuda | Golden Gate Yacht Club | Oracle Team USA, Oracle Racing AC50 | 1–7 | Team New Zealand, Aotearoa | Royal New Zealand Yacht Squadron |
AC75 | 2021 | Auckland | Royal New Zealand Yacht Squadron | Emirates Team New Zealand, Te Rehutai | 7–3 | Luna Rossa Prada Pirelli, Luna Rossa | Circolo della Vela Sicilia |
2024 | Bartzelona | Royal New Zealand Yacht Squadron | Emirates Team New Zealand, Taihoro | 7–2 | INEOS Britannia, Britannia RB3 | Royal Yacht Squadron |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez)America's Cupen Webgune ofiziala