Albert A. Michelson
Itxura
(«Albert Abraham Michelson» orritik birbideratua)
Albert Abraham Michelson (Strzelno, Prusiako Erresuma, 1852ko abenduaren 19a - Pasadena, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1931ko maiatzaren 9a) fisikaria izan zen. Jatorriz alemaniarra, estatubatuar hiritartasuna hartu zuen. Argiaren abiadurari buruzko ikerketak egin zituen, eta argiaren abiadura zenbat den zehaztu zuen; espektro-lerroen egitura aztertu zuen, eta distantzia argi-uhinen bidez neurtzeko, interferometroa asmatu zuen. 1907an Fisikako Nobel saria eman zioten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]