Usurbil

Gipuzkoako udalerria

Usurbil Gipuzkoako iparraldeko udalerri bat da, Donostialdea eskualdekoa. Oria ibaiaren ibarrean dago, haren itsasoratzetik gertu eta Donostiatik 10 kilometro hego-mendebaldera. 6.223 biztanle zituen 2016. urtean

Usurbil
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Usurbil Nazioarteko Espazio Estaziotik ikusia. Ezkerrean Aginaga dago, eta eskuineko aldean Urbil merkataritzagunea. Kaleberri eta Kalezar auzoak ere ikusten dira, eta argazkiaren behealdean, Zubieta.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaBeterri-Buruntza
Izen ofizialaUsurbil
AlkateaAgurtzane Solaberrieta
Posta kodea20170 / 20160
INE kodea20073
HerritarraUsurbildar
Ezizenabaxurdek
Kokapena
Koordenatuak43°16′00″N 2°03′00″W / 43.266666666667°N 2.05°W / 43.266666666667; -2.05
Map
Azalera25,64 km²
Garaiera20 - 562 (20 udaletxean)
Distantzia11 km Donostiara
Demografia
Biztanleria6.345 (2023)
0 (2023)
alt_left 3.084 (%48,6) (%48,7) 3.090 alt_right
Dentsitatea2,47 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 11,64
Zahartze tasa[1]% 22,59
Ugalkortasun tasa[1]‰ 40,64
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 81,12 (2011)
Genero desoreka[1]% 9,14 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 9,19 (2013)
Euskara
Hiztunen ehuneko (EAS) % 67,1 (2010)
Kaleko erabileraren ehuneko (EAS) % 54 (2016)
Etxeko erabileraren ehuneko (EAS) % 58,7 (2016)
Datu gehigarriak
Sorreraantzinakoa
1371n Donostiatik bereizita
Webguneahttp://www.usurbil.eus/

Kaleberri izeneko herri kaskoan biltzen da biztanleria gehiena. Udalerrian antzinako Kalezar auzoa, Zubieta, Aginaga, Urdaiaga, Santuenea eta Txoko Alde auzo txikiak ere biltzen dira. Herria ospetsua da bertako sagardotegiengatik eta garai batean Oria ibaian harrapatzen ziren angulengatik. Ekonomian, XX. mendeko erdialdetik industria eta, geroago, zerbitzuak dira bertako sektore nagusiak. Donostia, Lasarte-Oria eta inguruko beste herrien aldean, bere euskal izaerari eutsi dion herria da, euskaldunen portzentaje handia atxikiz bertako bizilagunen artean. Politika arloan, ezker abertzalea izan da bertako biztanleen joera politiko nagusia Espainiar Trantsizioaz geroztik.

Geografia

aldatu
 
Usurbilen ikuspegia Urdaiaga auzotik.

Iparretik Mendizorrotz (415 m) eta Bordatxo (341 m) eta hegotik Andatza (562 m) mendien artean Oria ibaiak mendebaldetik ekialderantz zeharkatzen duen ibarrean, ibaia itsasoratzetik gertu, dago kokatuta Usurbil, 10 kilometrora Donostia hiriburutik ipar ekialderantz eta 10 km Oriotik mendebalderantz, non Oria ibaia itsasoratzen den. 24.9 km karratuko azalera du guztira. Andatzatik hego mendebaldera Irisasi mendia zabaltzen da, baso zabal batek estaltzen duena. Oria ibaiaren inguruan azalera handiko erriberak zabaltzen dira, gehienetan nekazaritzarako erabiltzen direnak. Oria ibaia estuario batez itsasoratzen da: itsasaldien eragina nabaria da Aginaga auzoko erriberetaraino.

Mendebaldean Orio eta Aia udalerriak ditu mugakide, ekialdean Lasarte-Oria herrigune handia, hegoaldean Zizurkil eta iparraldean Donostia, bertako Igeldo auzoa zehatzago. Ekialdean Donostiako enklabea den Zubietako lurrekin ere muga egiten du. Herrigunea eta auzo nagusia Kaleberri da, Oria ibaiaren eskuinaldeko muino batean kokatua; hantxe daude biztanle gehienak, udaletxea eta zerbitzu nagusiak.

      Datu klimatikoak (Usurbil)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura (ºC) 8 9 10 12 14 17 19 20 18 15 11 8 13
Pilatutako prezipitazioa (mm) 115 94 98 138 111 108 83 100 123 151 170 134 1425
Iturria: Weatherbase[2]

Geologia

aldatu

Usurbil Oria ibaiaren ibarrean kokatzen da, hegoan Andatza mendia eta iparrean Mendizorrotz eta Arratzain mendiak dituela. Andatza mendia zamalkadura egitura bati dagokio, non behe kretazikoko estratuak (hareharriak, Andatza mendiaren hegoaldean) berriagoak diren goi kretazikoko estratuen gainetik jartzen diren (kareharria eta tupa, mendiaren hegoaldera).

Mendizorrotz eta Arratzain mendiak, berriz, Jaizkibel eta Ulia mendietako egituraren jarraipena besterik ez dira: Eozeno garaiko hareharrizko geruzek osaturik, harea duen kareharria tartean, monoklinal egituraz.

Bi mendien artean, udalerriaren erliebea eratu duena Oria ibaia izan da Andatzako hegia Arratzaingoa baino malkarragoa eginez. Arratzaingo hegi zabal horretan goi kretazikoko kareharria eta tupa dira material nagusiak. Jatorrian, Usurbilgo lurrak antiklinal egitura baten gainean daude, ibaiak urteen poderioz higatu duena.

Ingurune naturala

aldatu

Usurbilgo herrian balio handiko ekosistemak eta inguruak ikus daitezke oraindik. Balio handiena Oriaren itsasadarra delakoan aurkituko dugu, non Gipuzkoa osoko padura eta ibar baliotsuenetarikoak dauden oraindik. Itsasadar hori Usurbilen hasten da, eta bokalea Orion dauka. Natura 2000 sare barruan kokatuta dago. Bestetik, ikuspuntu ekologikotik, Andatza inguruko mendiak interesgarriak dira.

Auzoak

aldatu

Oria ibaiaren bi ertzetan zehar banatzen dira herriko auzoak: hegoaldera, Zubieta (bertako zati bat Donostia udalerrikoa izanik), Santu Enea, Urdaiaga eta Txoko Alde, eta iparraldera Kalezar, Kaleberri, Atxegalde, Txikierdi eta Aginaga.

Mugakideak

aldatu

Historia

aldatu

Usurbil herria XIV. mendean sortu bazen ere, Usurbilgo lurretako giza aztarna zaharrenak Andatzako estazio megalitikoan kokatzen dira. Guztira hamaika trikuharrik eta zista batek osatzen dute megalito multzo hori, guztiak Neolito nahiz Brontze Arokoak. Zehatzago, Usurbilgo lurretan dauden aztarnak Andatza I eta Andatza II trikuharriak eta Andatza III zista dira.[3]

Goi Erdi Aroan ere egungo Usurbil udalerriko lurraldeari buruzko erreferentziak daude. XII. mendetik Usurbilgo lurraldea Donostiaren barnean geratu zen, Antso VI. Nafarroako erregeak Hondarribitik Oriorainoko lurraldeak Donostiaren mende jarri zituenean. Herriaren izena 1371n Enrike II.a erregeak Belmonte de Usurbil izenaz hiribildu-titulua eman zionean agertzen da lehen aldiz. Hiribildua egungo Kalezarren kokatu zen. Baina, lehengo ohituraz nonbait, Herriko Batzarrak Elizalden egiten ziren, egun Kaleberri denaren muinean, Paris etxeko hariztian zehatzago.

Ahaide Nagusien arteko borroketan Usurbilek ganboarren aldean parte hartu zuen Atxegako leinuaren bidez.

1486. urtean hiribildua suntsitu zuen sute baten berri dago.

XV, XVI eta XVII. mendeetan, udaletxearen eta saltegien kokapena zirela eta, hainbat auzi izan ziren Elizalde eta Aginaga auzoetako bizilagunekin. Azkenean zenbait akordio egin zituzten harresiez kanpoko eta barneko bizilagunek.

 
Usurbilen okupazioaren berri 1936ko irailean

Orio eta Zizurkilekin Andatzabeko Batasuna eratu zuen 1826an, XIX. mendean zehar luze iraungo zuena, Gipuzkoako Batzarretara hiruren artean ordezkari bakar bat bidaltzeko.

1875ean, Bigarren Karlistadan, Usurbil setiaturik izan zen 1875eko otsailetik maiatzera bitartean.

 
Usurbil 1952an

1907an udaletxea eta udal-artxiboa erre egin ziren.[4][5]

Gerra Zibila

aldatu

1936ko irailaren 17an, José Iruretagoyena koronelak gidatutako tropa kolpistak heldu ziren herrira, Mendizorrotz aldetik. Bezperan, aurrelari-talde bat ikusi zuten ikuskatze lanetan. 1936ko irailaren 21ean egindako udal plenoan Jose Antonio Maioz Manzisidor izendatu zuten alkate. Frankistak sartu eta lasterrera mitin bat egin zuten herriko plazan eta bertan "laster pasako dugu orrazia Usurbilen" entzun omen zen. Egun gutxira hasi ziren atxiloketak eta fusilatzeak. Aurreko urteetan eguneroko zeregin politikoetan aritutako 5 herritar fusilatu zituzten:[6]

  • Joxe Mari Furundarena Begiristain. 21 urte. EAJkoa. Aginagako Eiza baserrikoa.[6] Bere etxean atxilotu ondoren Lasarten eduki zuten preso. 1936ko urriaren 3an Tolosan fusilatu zuten. Hamar urte igaro ondoren bere gorpuzkiak Aginagako hilerrira ekarri zituzten.[6]
  • Juan Bautista Aginaga Otegi. 32 urte. EAJko Gazteria alorreko arduraduna eta Mendigoizaleetako kidea zen. Gaztañaga baserrian bizi zen.[6] Bila etorri zitzaizkionean ez zuten eraman, egun horretan aita hil baitzitzaion, baina bi egun beranduago berriz joan zitzaizkion bila. Hilko zutela jakin zuenean apaiz bat eskatu zuen eta fraide bat joan zitzaion. Fraideak Juan Bautistak esandakoa kontatu zion familiari: bezperan parrokiara joan zela erretoreari aitaren hiletak ordaintzeko asmoz, baina ez zuela aurkitu. Atxilotzean patrikan zituen 600 pezeta kendu omen zizkioten. 1936ko urriaren 10ean Meagan fusilatu zuten Aiako beste gizon batekin batean. Azpeitiko autobusean zihoazenek hilotzak bide bazterrean ikusi zituzten eta abisua eman zuten. Bertan lurperatu zituzten. 1981eko uztailaren 13an bien gorpuzkiak atera eta norbere herrira eraman zituzten. Juan Bautista Usurbilgo hilerrian lurperatu zuten, izenik eta plakarik gabe.[6]
  • Kosme Yaguez. Zubieta maisua eta EAJko kidea. Aita tren-geltokiko arduraduna zenez tren-geltokian bizi zen.[6] Atxilotu ondoren Lasarten eduki zuten preso Zabaleko Patxi Aizpuruarekin batera. Jexuxa Iraola andregaiaren bisita jaso zuen bertan. 1936ko urriaren 10ean Orioko mendate inguruan fusilatu zuten. Familia gorpua jasotzera joan zen Zarauzko komandantziara baina ezin izan zuten ezer egin, dolu eta hiletak debekatuak baitzeuden haientzat. Zarauzko hilerrian lurperatu zuten isilpean lagunek.[6]
  • Patxi Aizpurua. EAJko kidea. Urdaiagako Zabale baserrikoa.[6] Kosme Yaguezekin batera atxilotu zuten eta 1936ko urriaren 10ean harekin batera fusilatu zuten Orioko mendatean, Lasarten preso eduki ondoren. Zarautzen lurperatu zuten.[6]
  • Joxe Galarmendi. Errepublikarra. Kalezarko Kaxkoeneakoa. 1936ko azaroaren 2an fusilatu zuten Zizurkilen eta bertan lurperatu zuten. Berarekin batera fusilatu zituzten bere koinatua, villabonarra, eta Simon Egia lasartearra. Bere seme Baleriano eta Erramunek Otxandion galdu zuten bizia tropa abertzaleen aldean frankisten aurka borrokan.[6]

Zubietako Artzabaleta baserrian bizi zen Nartxiso Zubitur ere atxilotu zuten, baina espetxean zegoela justu xamar salbatu zuen bere burua, bera bezala errezildarra zen Paulino Uzkudunen bitartekotzari esker.[6]

Ekonomia

aldatu

XX. mendearen erdialde arte, nekazaritza eta abeltzaintza izan ziren jarduera ekonomiko nagusiak. 1960ko hamarkadatik aurrera, industrializazio prozesu nabarmen bat hasi zen. Egun, industriak pisu handia duen sektore izaten jarraitzen du, eta 2006. urtean balio erantsiaren % 60 eta enpleguaren ia % 30 osatzen zuen;[7] zerbitzuen sektorea ere hazi da, eta enpleguen % 60 sortzen du.

Herriko lantegi handienak Zumartegi eta Ugaldea industrialdeetan kokatzen dira, Oria ibaiaren inguruko ordokietan. Industria sektorean Victorio Luzuriaga Usurbil, Txikierdin, eta Ucin siderurgian nabarmentzen dira, Ingemar marmolgintzan eta Larrañaga plastikoak, Tamida, Savasa eta Eman papergintzan eta arte grafikoetan. Elikagai industrian, Barrenetxe okindegi eta gozotegiak Usurbilen du bere lantegia. Elhuyar Fundazioak kultur enpresak ere herrian dihardu.

Herrian supermerkatuak eta denetariko dendak eta zerbitzuak daude. Saltokien gune handiena Urbil dendagunea da, non Eroski hipermerkatua eta hainbat denda dauden, Txikierdi auzoan, Lasartetik gertu eta Donostia eta inguruko herrietako kontsumitzaileak erakartzen dituena. Urbil dendagunea 2000. urtean zabaldu zen, herriak erreferendum batean horren aldeko erabakia eman ondoren. Bertatik gertu, baina Donostiako lurretan, Belartza dendagunea dago.

Demografia

aldatu

Biztanleriak hazkunde mantso bat pairatu zuen hasiera batean, nahiz eta 60-70. hamarkadan (industrializazio prozesua eman zenean) izugarrizko hazkundea eman zen. Etxe kopuruei dagokionez, biztanleriarekin batera kopurua handitzen joan da, herria handituz eta uniformatuz. Bestalde, jaiotzak eta heriotzak bere biziko garrantzia dute biztanlerian, hasierako hazkunde mantsoa jaiotza-tasa eta heriotza-tasa altuarengatik eman zen, gaur egun aldiz, heriotza-tasa baxuagoa ikusi dezakegu, baita jaiotza-tasa ere.

Migrazio mugimenduari dagokionez, 90 hamarkada arte emigrazio prozesuak gailendu egin ziren, etorkizun batean oparotasuna lortzeko asmoarekin. Dena dela, 2000. urtetik aurrera, immigrazio prozesuak gailendu ziren, oraingoan Euskal Herri industrializatu batean oparotasuna bilatzea zuten helburu.

 
Usurbilgo biztanleria

Politika

aldatu

2011ko udal eta foru hauteskundeetan Bildu koalizioak gehiengo osoa eskuratu zuen, hamahiru zinegotzitik zazpi lortu baitzituen. Bigarren indarra Aralar izan zen, bi zinegotzirekin; Hamaikabat alderdiak beste bi eskuratu zituen, Euzko Alderdi Jeltzaleak bat eta Euskadiko Alderdi Sozialistak beste bat.[8] Bilduko Mertxe Aizpurua hautatu zuten alkate.[9]

2015eko udal hauteskundeetan Euskal Herria Bildu koalizioak (Aralar barruan integratuta zuela) zinegotzi bat gehiago lortu zuen, gehiengo osoa berretsiz. EAJk hiru zinegotzi gehiago eskuratu zituen, lauraino iritsiz, eta PSE-EEk bere zinegotzi bakarrari eutsi zion. Hamaikabat ez zen aurkeztu.[8] Euskal Herria Bilduko Xabier Arregi hautatu zuten alkate.[9]

2019eko udal hauteskundeetan zinegotzi banaketa mantendu zen: Euskal Herria Bildu koalizioak zortzi zinegotzi lortu zituen eta ondorioz gehiengo osoa, EAJk lau eta PSE-EEk bat.[8] Euskal Herria Bilduko Agurtzane Solaberrieta hautatu zuten alkate.[10]

Usurbilgo udalbatza

Alderdia

2019ko maiatzaren 26a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu
8 / 13
1.651 (% 54,06)
8 / 13
1.714 (% 59,68)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 13
864 (% 28,29)
4 / 13
866 (% 30,15)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
1 / 13
248 (% 8,12)
1 / 13
234 (% 8,15)
Aulki Zuriak
0 / 13
127 (% 4,16)
0 / 13
(% )
Partido Popular
0 / 13
47 (% 1,54)
0 / 13
58 (% 2,02)
Datuen iturria: [1]

Aurreko hauteskundeak

aldatu

2011ko udal hauteskundeetan honako hauek izan ziren emaitzak:[8][9]

Alderdia Bozak Ehunekoa Zinegotzi kopurua Zinegotziak
Bildu 1530 %48,88 7 Mertxe Aizpurua Arzallus (alkatea),

Alaitz Aizpurua Labaka, Enara Arbizu Irurtia, Josu Portu Alzaga, Jose Maria Rivadeneyra Sicilia, Iñaki Ugarte Agirre, Jone Urdampilleta Urdampilleta

Aralar 563 %17,.99 2 Eustakio Arrojeria, Egusquiza, Jose Ramon Furundarena Saltsamendi
H1! 506 %16,17 2 Luis Maria Ormaetxea Santsiñena, Miren Josune Urquia Carrera
EAJ 248 %7,92 1 Andoni Atxega San Sebastian
PSE-EE 217 %6,93 1 Ricardo Crespo Rubio
PP 66 %2,11 0 -


2007ko udal hauteskundeetan honako hauek izan ziren emaitzak:[8][9]

Alderdia Bozak Ehunekoa Zinegotzi kopurua Zinegotziak
EAE 1291 %41,40 6 Xabier Mikel Errekondo Saltsamendi (alkatea),

Nerea Eraunzetamurgil Manterola, Imanol Azpiroz Artano, Ainara Uribe Navarro, Juan Jose Olaizola Atxukarro, Karmele Bengoetxea Ugarte.

EA 647 %20,75 3 Luismari Ormaetxea Santsiñena, Salome Portu Azpiroz, Miren Josune Urkia Karrera .
Aralar 537 %17,22 2 Jose Ramon Furundarena Saltsamendi, Lorenzo Zubiria Camino.
EAJ 266 %8,53 1 Joseba Iñaki Illarramendi Etxabe
PSE-EE 248 %7,95 1 Maria Araceli Goiaran Orbegozo
PP 81 %2,60 0 -
EB 48 %1,54 0 -

Azpiegiturak

aldatu
 
Tren geltokia

Usurbil herriaren errepide ardatz nagusia N-634 errepidea da, Donostiako Errekaldeko errepide lotunetik abiatzen dena eta, bestaldetik Orio eta Zarautz herrietara daramana. Herri kaskoa inguratzen du eta bertaratzeko sarrera zuzena du. Txikierdi eta Aginaga auzoetatik ere igarotzen da.

Iparretik, Mendizorrotz eta Arratzaingo gailurren artetik Bilbo-Behobia autopista igarotzen da, herriarekin lotura zuzenik ez duen arren. Bertan, Usurbilgo lurretan, Aritzetako bidaiarientzako zerbitzu-gunea dago. Oria ibaiaren bi ertzak lotzen dituzten hiru zubi daude herrian: Zubietan, Santu-Enean eta Txokoalden.

Garraio publikoari dagokionez, Lurraldebus sareak Astigarraga-Hernani-Lasarte-Usurbil eta Usurbildik ere igarotzen diren Donostia-Zumaia eta Donostia-Aia autobus-lineak atxikitzen ditu. Linea hauetako geltokiak daude Kaleberrin, Aginagan, Kalezarren eta Txikierdin. EuskoTren trenbide-sareko Donostia-Bilbo burdinbidea ere Usurbildik igarotzen da. Bertako geltokitik Donostia, Zumaia eta maiztasun txikiagorekin Ermua bitarteko herrietara egin daiteke bidaia. Bilbo eta Hendaiarainoko luzapenak ere badaude.

Ikastetxeak

aldatu

Udalak kudeatzen duen Usurbilgo Haur Eskola izeneko haurtzaindegia Kalezar auzoan kokatzen da eta 0-3 urte bitarteko eskolaurreko hezkuntza eskaintzen du udalerriko haurrentzat. 1968 urtean sortu zen Udarregi ikastolak lehen eta bigarren hezkuntzako herriko eskola nagusia da. Zubietako Lanbide Eskolak, azkenik, erdi eta goi mailako lanbide-zikloak eskaintzen ditu administrazioan eta arlo teknologiko zenbaitetan, non inguruko herrietako ikasleak ere bertaratzen diren. Horrez gainera, egun Aginagan eta Zubietan haur eskola txikiak badaude, 3-6 urte bitarteko haur hezkuntza eta lehen hezkuntza eskaintzen dutenak. Antzinean, ordea, eskola txikiak auzo guztietan zeuden, hala nola Santuenean, Urdaiagan eta Arratzainen ere.

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu
Usurbilgo Miren Jone Rekondoren[11] testigantza, Usurbilgo neskek gaztelaniaz hitz egiteko zuten joeraren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[12][13] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Ezaugarriak

aldatu

Usurbilgo euskarari[14] dagokionez, gipuzkeraren aldaera den Beterrikoa[15] da berezko hizkera. Koldo Zuazoren arabera, Beterri izan da euskalkiaren bihotza. Zehatzago esanda, Iruñea eta Gipuzkoako itsasbazterra lotzen duen ardatz zatia. Aspaldikoa da ardatz hori, eta haren aldamenetan sortu eta indartu ziren zenbait hirigune. Ardatz horren indarra inguruetara zabaldu zen, eta zabaldutako gaien artean dago hizkera ere. Nabarmendu dira historian zehar gaur egun arte hizkuntzarekin lotuta Juan Jose Alkain bertsolaria, JosAnton Artze eta Imanol Zurutuza idazleak, Pello Zubiria kazetaria eta Labrit Zabala abeslaria, besteak beste.

Ahotsak.eus ataria

aldatu

Ugariak dira Ahotsak.eus atarian Usurbilgo hizkeraz jaso ahal izan dituzten elkarrizketak. Jasota dituzte gutxienez 42 hizlari, 976 pasarte (horietatik 153 transkribatuta), 84 zinta eta 522 bideo. Material gehien duen herrietako bat da Usurbil.[16] Eta horretan aipagarria da Joxe Torregarai Gorostidi (1937-2016) usurbildarraren hitzekin 25 zinta eta 167 pasarte jaso direla.[17]

UEMAko kidea

aldatu
 
UEMAn dauden eta egon litezkeen herriak. (Iturria: Berria)

Udalerri mailan euskara gizarte-bizitzaren alor guztietara hedatu nahi duen Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kidea da Usurbil.[18]

Udalerri euskalduntzat jotzen dituzte euskal hiztunen portzentajea %70etik gorakoa duten herriak egon daitezke UEMA Mankomunitatean. Baldintza hori betetzen duten herri guztiak sartuko balira guztira 200.000 biztanle inguruko ingurunea litzateke. [19]

Elkarteak

aldatu

Herrian hainbat kultura elkarte herrikoik jarduten dute: Noaua! Kultur Elkarteak herriko aldizkaria kaleratzen du hamabost egunean behin 1996. urtetik; Guraso Eskola izeneko elkarteak interes orokorreko gaiei buruzko hitzaldi eta ikastaroak antolatzen ditu; Bota Punttuba bertsolaritza-elkartea da; Buztinzulo zeramika lantzen duen taldea da; Mihixe, pintura eskola; Hika antzerki taldea eta dantza-taldea ere badaude. Horietaz gainera, auzo guztietan kultur talde eta elkarte gastronomikoak ere aritzen dira. Herriko kultur etxea herriko plazan kokatzen da, Sutegi etxean. Han, hitzaldi, ekitaldi eta erakusketa ugari antolatzen dira, horretarako, Erakustaretoa, auditorioa eta herriko liburutegia baliatuz.

Musika

aldatu

Musika tradizio zabala duen herria da Usurbil. Bertatik hainbat abeslari eta musika-talde sortu dira: Joxean Artze, Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetako bat eta txalapartaria izan da; Haritz Harreguy musikari eta ekoizlea da, Usurbilgo Higain musika-estudioaren sortzailea, Labrit pop abeslaria izan zen 2000 urtearen inguruan. Usurbilen sortu dira, orobat, Mendeku Itxua, Hotzikara, Izeberg, BTK Batukada Taldea, SuSmo, Epok, Despervicio, Desegin, D3 eta Parafliping taldeak. Usurbilgo plaza nagusia ere talde ospetsuen kontzertuetarako aukeratutako lekua izan da: gogoangarriak dira Negu Gorriak taldeak 1994 urtean eskaini zuen kontzertua eta Akelarrek 1987 herriko jaietan zuzenean grabatu zuen Gauero zuzenean diskoa. Zumarte musika eskolak, bestaldetik, haur eta helduentzako musika ikastaroak eta ekitaldiak antolatzen ditu. Herrian Irriu izeneko abesbatza ere badago.

Gastronomia

aldatu

Gastronomiari dagokionez, Sagardo Eguna (hain zuzen, Usurbil izan zen Euskal Herrian horrelako eguna antolatzen lehena), Piper Eguna eta Erle Eguna antolatzen dira. Historian zehar, ordea, angula beltza izan da Usurbilgo produktu gastronomiko ezagunena, Aginagako angula arrantzaleek alaz biltzen zutena Oria ibaian. 1980ko hamarkadaren hasieran angula harrapaketak nabarmen jaisten hasi ziren eta aginagatar zenbaitek Angulas Aguinaga izeneko enpresa sortu zuten angulari ordezko bat bilatzeko asmoz: gula izeneko elikagaia sortu zuten, surimiz egina, jatorriko angularen itxurarekin. Egun jarduera horretan dihardute, herritik kanpo, itsasoko produktuen lerroa zabalduta.

Bertako sagardoa ere ospetsua da: bisitariak maiz etortzen dira bertako sagardotegietako batean sagardoa dastatzearekin batera otoruntza tipiko bat egitera.

Jakin-UEU jardunaldia udan

aldatu

2017an hasi ziren Udako Euskal Unibertsitatea, Jakin eta Usurbilgo Udala elkarrekin jardunaldi bat antolatzen, Usurbilen bertan eta UEUren udako ikastaroen barruan.[20] Joan Mari Torrealdai bultzatzaile eta bidelagun izan zen horretan.[21] Harrezkero hauek izan dira hausnartzeko eta eztabaidarako jorratu dituzten gaiak:

  • 2022: EH2040: demografia, lurraldea, zaintza, hizkuntza[22]
  • 2021: Krisi ekologiko, klimatiko eta sozialaren erdian: desazkundea beste biderik bada?[23][24]
  • 2020: 'Pandemiak, distopiak eta mundu berriak'[25][26]
  • 2019: 'Maitasuna politikoa da' [27][28]
  • 2018: 'Utopia 1968/2018. Iruditeria berrien bila' [29][30]
  • 2017: 'Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekua'[31][32]

Kirola

aldatu

Herriak kirolerako ekipamendu zabala du. Kaleberrin Oiardo kiroldegia kokatzen da, igerilekua, indoor kantxa, squash kantxak, gimnasioa eta belar artifizialeko kanpo zelaia dituena. Kalezarren Harane belar artifizialeko futbol-zelaia dago, non Usurbilgo Futbol Taldeak jokatzen duen. Herriko plazan, elizaren parean, pilotaleku estalia dago. Zubietan plaza motako pilotalekua dago, pareta bakarrekoa. Aginagan, Santuenean eta Txokoalden ere pilotalekuak daude. Santuenean, gainera, kiroletarako kantxak daude.

Herrian gehien zabaldu diren kirolak eskubaloia, judoa eta futbola dira. Usurbil Kirol Elkarteak eskubaloia sustatu dut bere sorrera urtetik, 1963 urtean. Elkartean kategoria guztietako eskubaloi taldeak biltzen dira, kadetetik seniorrera, gizonezko nahiz emakumezkoetan. Seniorretan, estatu mailako bigarren mailan dago. Elkarte honetatik Xabier Mikel Errekondo eskubaloi jokalari ezaguna atera zen, besteak beste, Espainiako selekzioko jokalaria ere izan zena.[33] Judo Club Usurbil elkarteak judoa sustatzen du herrian: herriko judoka ezaguna Oiana Blanco izan da, mundu mailako txapelketa zenbaitetan urrea eskuratu duena.[34] Haimar Zubeldia txirrindularia nabarmendu behar da Frantziako Tourrean 5. postua lortzea heldu zena, 2003 urteko edizioan. Herriko futbol-taldea Usurbil F. T. da, 1978. urtearen inguruan sortua eta gorenean Ohorezko Erregional Mailan jokatu zuena.[35] Bere partiduak Harane futbol zelaian jokatzen ditu. Usurbilgo Pilota Elkarteak ere parte hartzen du hainbat txapelketatan.

 
Santixabeletan urtero apainketa desberdin bat egiten da herrian.

Urtean zehar kultura ospakizun eta ekitaldi ugari antolatzen dira. Usurbilgo herri jaiak uztailaren 2aren inguruan ospatzen dira, Santixabelak. Auzoek ere euren festak ospatzen dituzte: San Praixku Aginagan urrian, Atxegaldeko jaiak irailean, Santueneako jaiak irailean, Kalezarreko jaiak ekainean eta abuztuan, Urdaiagako Sanextebanak abuztuan eta Zubietako jaiak uztailaren bukaeran. Herriko eta auzoetako jaietako tradizio berezia dira oilasko biltzaileak, auzoan zehar etxez etxe kantuz janari eske biltzen diren gazte taldeak alegia.

Usurbilgo jai, ospakizun eta ekitaldi bereziak urtean zehar
Hilabetea Jai, ospakizun eta ekitaldiak
Apirila Bigarren larunbatean, Erle Eguna (azoka eta erakusketa).
Maiatza Lehen igandean, Andatza Eguna, Andatza mendirako igoera eta erromeria; maiatzaren 15aren bueltan Ixidro Deuna (herri kirolak eta abere dema jaialdiarekin) eta azken aurreko igandean, Sagardo Eguna.
Ekaina Lehen igandean, Udarregi ikastolaren eguna; bigarren igandean, UEMA festa; 24an: San Juan, Kalezarren.
Uztaila 2an, Santixabelak, herriko jaiak; 25, Santiago, eta 31, San Ignazio: Zubietako jaiak.
Abuztua 3an, Sanextebanak, Urdaiagan; 16an, San Roke, Kalezarren.
Iraila Endika Abril errebote txapelketa Zubietan; Piper Eguna; Atxegaldeko jaiak, Santueneko jaiak.
Urria 4an, San Praixku, Aginagako jaiak.
Azaroa Erle Eguna
Abendua 26an, San Esteban Txiki Urdaiagan; 28an, Inuxente Eguna, barrikotea frontoian.

Ondasun nabarmenak

aldatu
 
Usurbilgo Salbatore elizak herriko plaza mugatzen du.

Baserriak

aldatu

Etxeak eta jauregiak

aldatu

Artelanak

aldatu

Herrian arte-lan ugari daude, bertan Gaur taldeak izandako eraginaren ondorio. Remigio Mendiburu edo Jose Luis Zumetaren eskulturak daude, baita hainbat mural ere. Harria Hitz ibilbidean horietako batzuk ikus daitezke[45].

Eraikin erlijiosoak

aldatu
  • Salbatore eliza XVI-XVII mendeetan eraiki zen. Nabe bakarra eta gurutze-gangak ditu, guztia harlanduzkoa. Abside poligonala du eta arrosetoi gotiko batek burutzen du. Zoruan herriko familien hilobiak gordetzen dira. Oinaldeko dorrea, barrokoa, Azpeitiko F. Ibero arkitektoak eraiki zuen XVIII. mendean, Etxebeste militarraren diru laguntzaz. Parisen, 1907. urtean, Cavaillé-Coll lantegi ospetsuetan eraikitako Mutin Cavaillé-Coll organo erromantikoa dago Salbatore elizan. 1921 urtean Usurbilera ekarri zen arte, Lapurdiko Bidarte herriko Ilbarritz auzoan dagoen jauregi batean kokatua egon zen. Garai hartako Paris, Bordele eta beste lekuetako zenbait organo-jole ospetsuek ezaguna zuten. Gaur egun, munduko organo ospetsuen katalogoetan Usurbil herriari goraipamena ematen dion musika tresna da.
  • San Esteban baseliza, Urdaiaga auzoan, berrikuntza ugari egin zaizkion arren, Erdi Aroko ezaugarriak atxikitzen ditu oraindik. XVI. mendeko Ama Birjinaren taila gordetzen du barruan. Aldarean, zulo bat dago harrizko horman, herriko antzinako sinesmenen arabera burua sartuz gero buruko minak kentzen dituena.

Usurbildar ospetsuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Usurbil, Basque Country Travel Weather Averages. Weatherbase (Noiz kontsultatua: 2013-03-23).
  3. (Gaztelaniaz) Usurbil. Restos prehistóricos., Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  4. (Gaztelaniaz) «Usúrbil», Enciclopedia Auñamendi, Bernardo Estornés Lasa (koord.), Donostia: Editorial Auñamendi, 1999. 50. bol., 208-235 orr.
  5. «Usúrbil», Enciclopedia histórico-geográfica de Guipúzcoa, Donostia: Haranburu Editor, 1981. 4. bol, 195-209 orr.
  6. a b c d e f g h i j k Errepresioaren aurkako taldea, Usurbilgo Etxerat!. (2002). Herriak badaki - Usurbilgo memoria errepresiboa 1973-2002. Noaua! Kultur Elkartea, 9-12 or..
  7. (Gaztelaniaz) Usurbil, UDALMAP, Eustat, 2006.
  8. a b c d e «Hauteskundeen emaitzak» Usurbilgo udala (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  9. a b c d «Korporazio historikoak» Usurbilgo Udala (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  10. «Udal hauteskundeak - Agurtzane Solaberrieta izango da alkate berria» Noaua.eus 2019-05-26 (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  11. «Rekondo Aizpurua, Miren Jone - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  12. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  13. «Nesken artean gaztelania hitz egiteko ohitura - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  14. «Usurbil - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  15. «Beterrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  16. «Usurbil, euskara eta ahozko ondarea - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
  17. «Torregarai Gorostidi, Joxe - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
  18. «Udalerri Euskaldunen Eguna, Diman, festa eta aldarrikapena uztartuz | UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea» www.uema.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  19. «Beste zazpi udalerrik jaso dituzte helegiteak agiriak euskaraz bidaltzeagatik» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  20. «Usurbilgo Udalak, JAKINEK eta UEUk hitzarmena sinatu dute :: berriak :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
  21. Arregi, Xabier. «Herritik, gertutik» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-04).
  22. «EH2040: demografia, lurraldea, zaintza, hizkuntza (Jakin jardunaldia) :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-07).
  23. Krisi ekologiko, klimatiko eta sozialaren erdian: desazkundea beste biderik bada? (Jakin Jardunaldia). UEU.
  24. Jakin jardunaldiak 2021. Bideoak. Krisi ekosozialaren erdian: Eli eta Manex Pagola (itxiera). Jakin.
  25. «'Pandemiak, distopiak eta mundu berriak' Jakin Jardunaldiko hitzaldien bideoak» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-24).
  26. «Pandemiak, distopiak eta mundu berriak. (Jakin Jardunaldia) :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
  27. «'Maitasuna politikoa da' Jakin Jardunaldiko hitzaldiak ikusgai» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
  28. «Maitasuna politikoa da. Maitasunaren ideologiak geure buruak, geure harremanak eta geure etxe eta kaleak nola eraikitzen dituen. (Jakin jardunaldiak) :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
  29. «UEU-ren udako ikastaroen baitako Usurbilgo Jakin Jardunaldiak aurkeztu dituzte - Usurbil» Noaua.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
  30. «Utopia 68/18. Iruditeria berrien bila (VII): Bego Huarte - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
  31. «'Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekua' (I) Mari Luz Esteban eta Ignazio Aiestaran - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
  32. «Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekua. Jakin jardunaldiak. :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
  33. (Gaztelaniaz) Usurbil K. E., www.tupatrocinio.com, 2011-07-06an kontsultatua.
  34. (Gaztelaniaz) Oiana Blanco, oro en la World Cup de Miami, www.marca.com, 2011-07-02.
  35. Usurbil F.T., ihintza.ikazeta.com, 2011-07-07an kontsultatua.
  36. «Arrillaga Haundi baserria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  37. «Artzabal baserria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  38. «Gaztañaga baserria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  39. «Ibarrola Haundi baserria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  40. «Lertxundi baserria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  41. «Zuasti baserria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  42. «Atxega jauregia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  43. «CASA KONSEJU ZAR. Ondarea.» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  44. «Saroe jauregia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  45. Ibilbidea – Harria Hitz. (Noiz kontsultatua: 2020-10-28).
  46. a b c «Korporazio historikoak» Usurbil (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
  47. Arregi Iparragirre, Xabier. (2019). Hitz batzuk, lau urteren ondoren. Noaua.
  48. (Ingelesez) «Argitalpenak | Ixa taldea» ixa.si.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
  49. UEUko lantaldea: Nor da Nor? – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2019-09-21).
  50. Torregarai, Idoia. (2018). BARRETARTIA. (Noiz kontsultatua: 2019-09-21).

Bibliografia

aldatu
  • ELUSTONDO, Axentxio, Usurbil. Mendez mende., Caja Ahorros Provincial-Kutxa.
  • GARMENDIA, Gotzon, Usurbil. Iraganari begiratuz., Usurbilgo Udala, 2001.
  • MURUGARREN, Luis, Usurbil. Aguinaga, Urdayaga y Zubieta., Caja de Ahorros Municipal de San Sebastián, 1974.
  • PIKABEA AIZPURUA, Jabier, Aginaga. Errioko jarduerak eta bertako hiztegia., Eusko Ikaskuntza, 2005.
  • SANCRISTOVAL Y MURUA, Pedro, Usurbil., Zaragoza: CSIC, 1958.
  • TELLABIDE AZKOLAIN, Josu, Usurbilgo baserri eta baserritarrak., Usurbil: Noaua! Kultur Elkartea, 2004.
  • Usurbil [DVD-a], Galdare, comunicación audiovisual, 2005
  • Usurbil, 1371-1971., Usurbilgo Udala, 1975.
  • ZUBIMENDI, Joxe Ramon, Zubieta, mila urteko herria., Usurbil: Noaua! Kultur Elkartea, 2000.

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa