Errezil
Errezil Gipuzkoako erdialdeko udalerri bat da, Urola-Erdia eskualdekoa. 32,2 kilometro koadro ditu, eta 608 biztanle zituen 2016. urtean. Donostiatik 42 kilometro hego-mendebaldera dago.
Errezil | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Errezil Erniotik ikusia. | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Urola Kosta | ||||||||||
Izen ofiziala | Errezil | ||||||||||
Alkatea | María Jesús Salsamendi | ||||||||||
Posta kodea | 20737 | ||||||||||
INE kodea | 20066 | ||||||||||
Herritarra | errezildar | ||||||||||
Ezizena | akerrak | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°09′54″N 2°10′27″W / 43.165°N 2.17417°W | ||||||||||
Azalera | 32,46 km² | ||||||||||
Garaiera | 140-1075 (304 udaletxean) | ||||||||||
Distantzia | 42 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 582 (2023) 17 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 0,18 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | -% 0,33 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 29,83 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 74,63 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 73,08 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 33,42 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 10,28 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 90,28 (2010) | ||||||||||
Etxeko erabilera[2] | % 90.53 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1027 Erretzil > 1563 | ||||||||||
Webgunea | http://www.errezil.net |
Herriak sagar mota bati izena ematen dio: Errezil sagarra, sukaldaritzan oso estimatua.
Geografia
aldatuErnio mendiko Altzola leizean Mondmilch edo ilargi esne deituriko formazio geologikoa aurkitu zuten Aranzadi Zientzia Elkarteko espeleologoek 2004an; oraingoz, ezagutzen den ilargi esnearen erreka likido bakarra da, munduan.[3][4][5]
Auzoak
aldatuUdalerriak hirigune txiki bat du, eta bost auzo nagusi, gehienbat haranaren luzeran kokatuak:
Gainera, udalerriak esklabe bat du; hau da, udalerriaren gainerako lurretatik bananduta dagoen lurralde bat:
- Argisain edo Santa Marina
Udalerri mugakideak
aldatu- Zestoa eta Aia iparraldean
- Asteasu, Larraul, Bidania-Goiatz eta Albiztur ekialdean
- Beizama hegoaldean
- Azpeitia mendebaldean
Argisain enklabeak mugak ditu Legorreta, Bidania-Goiatz, Albiztur eta Beizama herriekin.
Zerbitzuak
aldatuEkonomia
aldatu2017an honela banatzen ziren sektoreak herrian: Lehen sektorea BEGaren %7,4. Bigarren sektorea %62,9. Hirugarren sektorea %26,4. Eta eraikuntza %3,3.[14]
Errezil beti izan da famatua bertako sagarrengatik. 2015ean 130 sagasti zeuden herrian, 11.445 sagarrondo, biztanleko 10,7 sagarrondo, baina aspaldian gehiago ziren. Herriaren izena hartzen duen sagar motari Errezilen bertan Ibarbia-sagarra esaten zaio, Mendiola izeneko beste sagar bat ere badago sagardotarako zein mahairako erabiltzen dena, eta bertako baserri baten izena hartzen duena.
2015ean egindako ikerketa baten arabera herrian 50 sagarrondo mota ezberdin egon arren %56,4ak Ibarbia sagarra ematen du. Gainontzekoen artean gehienak bertako mota hauetakoak dira: Aretxabaleta, Bost kantoia, Gezamina, Mokoa, Txalaka eta Pelestrina.
Sagarrekin produktu asko egiten dira Errezilen: sagardoa, muztioa, sagar-konpota, dultzea eta marmelada. Ikerketaren datuen arabera 2015ean baserrietako %58ak saltzen zituen sagar-produktuak. Ia erdiek marmelada egiten zuten, sagardoa bostetik bi etxeetan, eta gutxiengoak muztioa.[15][16]
Demografia
aldatuErrezilgo biztanle kopuruak beherakada nabarmena izan zuen XX. mendearen bigarren erdialdean. Mende hasieran 1.500 biztanle inguru zituen, baina mende bukaerarako 600 lagun inguru besterik ez zen bizi herrian.
2019an 628 biztanle zituen. Horietatik %16,4k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak %5,25 ziren.[14]
Errezilgo biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
Euskara
aldatuErrezilgo euskara[20] gipuzkeraren[21] aldaera bat da, Sartaldeko euskaran[22] kokaturik dagoen Urolaldeko euskara[23] hain zuzen. Urolaldeko eta Beterriko hizkeraren[24] artean zubilana egiten du honek. Hizkera honetan sakona da mendebaleko euskararen eragina. Eremu lauagoa delako eta, batez ere, Eibar-Elgoibar aldeko industriak eraginda, estuagoa eta sarriagoa izan da hartu-emana. Lexikoan azaltzen da argien lotura, baina lexikoan ez ezik, hizkuntzaren beste sail batzuetan ere ageri da mendebaleko euskararen eragina Urolaldean. 2016an euskaldunak %94,08 ziren.[14]
Politika
aldatu2011ko udal hauteskundeak
aldatu2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Errezilgo alkatea Bilduko Maria Jesus Salsamendi izan zen.[25][26]
Errezilgo udalbatza | |||||
Alderdia |
2011ko maiatzaren 22a | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Bildu | 4 / 7 |
||||
Errezil Herrin Alde (ERHA) | 3 / 7 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 7 |
||||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean |
2015eko udal hauteskundeak
aldatu2015eko udal hauteskundeetan EH Bilduk 234 boto lortu zituen.[27] Xebero Agirretxe izendatu zuten alkate.[28]
2019ko udal hauteskundeak
aldatu2019ko udal hauteskundeetan EH Bildu 255 boto lortu zituen eta independenteek (Errezilgintza) 107 boto.[27][29] Xebero Agirretxe izendatu zuten alkate berriro.[28]
Ondasun nabarmenak
aldatuBaserriak
aldatu- Artzalluzonuzkoa baserria.
- Doneztebe baserria[30]
Eraikin erlijiosoak
aldatu- San Isidro baseliza, Erdoizta auzoan. Neoklasikoaz eta zirkularra.[30][31]
- San Joan Iturriotzeko baseliza: Errezil, Bidania-Goiatz, Albiztur eta Aia udalerrien jabetza amankomunekoa.
- San Martin eliza: XVI. mendean eraikia.[30]
- Santo Kristoren ermita (XIX. mendekoa)[30]
- San Migel bekoa ermita[30][31]
- San Migel goiko (lehen aipamena XVI. mendekoa da)[31]
- San Esteban ermita[30][31]
- Gurutze Santuaren baseliza (XVI. mendekoa da lehen aipamena)[31]
- San Antonio[31]
- San Joseren otoitz lekua[31]
Eraikin administratiboak
aldatu- Errezilgo udaletxea: 1909an eraikia.
Eraikin industrialak
aldatuErrezildar ospetsuak
aldatu- Domingo Ibañez Erkizia (1589-1633), apaiz eta misiolari dominikarra, Japonia kristautu nahian eraila. 1981. urtean dohatsu eta 1987an santu egin zuen Eliza katolikoak.
- Jose Zinkunegi Arruti (1886-1964), mediku, idazle eta itzultzailea.
- Paulino Uzkudun (1899-1985) boxeolaria, Europako txapelduna pisu astunetan 1926, 1927, 1928, 1929 eta 1933. urteetan.
- Tomas Agirre (1898-1982), euskal idazlea.
- Maria Dolores Agirre (1903-1997), euskal idazlea.
- Inazio Mari Atxukarro (1912-1987), irrati esataria, pasadizo-kontalaria.
- Inazio Eizmendi "Basarri" (1913-1999), bertsolaria, 1935 eta 1960ko hamarkadan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren irabazlea.
- Antonio Maria Eizmendi Goenaga "Loidi-Saletxe" (1913-1991), bertsolaria.
- Victoriana Aizpuru (1919), erraketista.
- Eugenio Agirretxe (1920-2005), idazle eta hizlaria.
- Iñaki Beristain (1947-2017), frantziskotarra.
- Santiago Lazkano (1947-1985), txirrindularia.
- Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II.a" (1960), bertsolaria.
- Xabier Orbegozo "Arria V.a" (1977), aizkolaria.
- Aimar Irigoien (1986), harri-jasotzailea.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Ilargi esnearen ibaia aurkitu du Aranzadik Ernio mendian»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2004-03-19.
- ↑ «Hallan en Guipúzcoa un río de leche de luna en estado líquido», El Mundo, 2005-01-28.
- ↑ «El río de la leche de luna», Diario Vasco, 2008-03-02.
- ↑ «Eskola» Errezil (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
- ↑ «Haur-eskola» Errezil (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
- ↑ «Osasun zentrua» Errezil (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
- ↑ «Borondegi kultur etxea» Errezil (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
- ↑ «Akertxoko» Errezil (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
- ↑ «Liburutegia» Errezil (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
- ↑ «Eguneko zentrua eta etxebizitza tutelatua» Errezil (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
- ↑ «Gimnasioa» Errezil (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
- ↑ a b c «Web Eustat. Errezilko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
- ↑ Errezil, sagarraren herria Amaia Nuñez. Txantxangorri aldizkaria, 62. alea, 4-5 orr., 2017ko urtarrila.
- ↑ Ibarbia-sagarra Errezilen Iñaki Iurrebaso. Errezilgo Errezil Sagarra elkartea
- ↑ «Garmendia Uzkudun, Juana - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ «Andereñoa eta diziplina - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ «Errezil - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
- ↑ «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
- ↑ «Sartaldekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
- ↑ «Urolaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
- ↑ «Beterrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
- ↑ «Maria Jesus Salsamendi da alkate Errezilen» Urola Kostako Hitza 2011-06-11 (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Maria Jesus Salsamendi izendatu zuten Errezilgo alkate» El Diario Vasco 2011-06-12 (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
- ↑ a b www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
- ↑ a b «Xebero Agirretxe izango da Errezilgo alkatea beste lau urtez» Urola Kostako Hitza 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
- ↑ «Udal hauteskundeak 2019 - Errezil - Zarauzkohitza.eus» zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
- ↑ a b c d e f g h i j k «Eraikin interesgarriak» Errezil (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
- ↑ a b c d e f g «Ermitak» Errezil (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |