Soziologia
Soziologia |
Aspektu orokorrak |
---|
Gizarte ikerkuntza |
Alorrak edo gertuko alorrak |
Kriminologia · Demografia |
Kategoriak eta zerrendak |
|
Soziologia gizartearen eta gizabanakoen portaera sozialak aztertzen dituen gizarte zientzia da.
Historia
aldatuKontzeptua Auguste Comtek sortu zuen 1838an, munduaz hausnartzeko forma berri bat definitu nahian. Latinezko socius eta grezierazko lógos-en baturaz sortzen da. Sustraiak gizarteaz hausnartu duten lehen teorialari guztietan baditu ere (Konfuzio, Platon, Aristoteles...), Saint-Simon, Auguste Comte bera, Alexis de Tocqueville eta Karl Marx dira oso funtsezkoak dira.
Mendebaldeko gizarte modernoaren krisiaren baitan sortu zen. Soziologiak errealitate sozialaren kosifikazioa esan nahi du, hots, gizartea azter, beha... daitekeen errealitate espezifiko gisa ikustea (gizartea gauza gisa ikustea). Hasiera horretan, beraz, soziologia positibismoarekin erabat lotuta dago.
Zientzia gisa, Emile Durkheim eta Max Weber soziologoek oinarriak finkatu zen, zizkio. Durkheimek gizarte egitateen objektibotasuna azpimarratuko du (egintza soziala). Weberrek, berriz, subjektibotasuna eta subjektuen ekiteko ahalmena (ekintza soziala).
Marko teorikoak
aldatuTeorialari gehienez aburuz, gaur egungo soziologiaren baitan lau marko teoriko nagusi bereiz daitezke, nahiz eta hauen baitan korronte ugari desberdintzen diren:
Funtzionalismoa
aldatuFuntzionalismoak gizartea sistema gisa ikusten du; sistemek, aldi berean, azpisistemak izango dituzte, eta gizartearen osagai bakoitzak bere funtzioa izango du. Horrela, ekintza sozialaren ikuspegi sistemiko bat garatuko du.
Funtzionalismoaren baitan hiru korronte nagusi bereiz daitezke: Malinowskiren funtzionalismo absolutua, Mertonen funtzionalismo erlatibizatua eta Parsonsen estruktural-funtzionalismoa.
Funtzionalismoak gizartearen oreka eta izaera harmoniatsua defendatuko du. Gizarteratzearen bidez (bigarren sozializazioa azpimarratuko dute batez ere) gizabanakoek gizartea bereganatuko dute. Bere kontzeptu nagusiak funtzioa (disfuntzioa, ageriko funtzioa zein izkutuko funtzioa), errola nahiz estatusa izango dira, besteak beste.
Estrukturalismoa
aldatuEstrukturalismoak gizartearen egituraren garrantzia azpimarratzen du. Subjektuek euren ekintzei ematen dioten zentzua, horrela, kulturaren testuinguruan aztertu behar da. Hots, estrukturalismoak gizarte ekintzak kulturaren barnean sortzen eta bersortzen direla azpimarratzen du. Ondorioz, ikerketa estrukturalistek hainbat arlo aztertu dituzte, besteak beste: jakien prestaketa eta aurkezpena, erlijio erritualak, joko eta jolasak, literatura, etab.
Estrukturalismoaren autore garrantzitsuenetariko eta lehenengoetarikoa Lévi-Strauss etnologoa da. Honek, 1950eko hamarkadan, kulturaren fenomenoa mitologiaren eta ahaidetasunaren testuinguruan aztertu zuen, besteak beste.
Pierre Bourdieu soziologo frantses esanguratsuak, bestalde, estrukturalismoaren ikuspegi desberdina plazaratu zuen, kultur desberdintasunaren gainetik, bere ustez horren atzean ezkutatzen diren menderapen prozesuak azpimarratuz. Bourdieuren ikuspegiari estruktural-funtzionalismoa deitu izan zaio.
Elkarrekintza sinbolikoa
aldatuHau mikrosoziologian eta gizarte psikologian erabiltzen den ikuspegia da gehienbat. AEBetako pragmatismoan eta George Herbert Meaden teorietan oinarritzen da. Bere iritziz, pertsonak beraiek produktu sozialak izateaz gain, helburudun zerbait sortzaileak dira. Herbert Blumerrek honela azaldu zuen: gizakiek gauzekiko edo besteekiko duten harremana beraien zentzu eta esanahiean oinarritzen da. Esanahi hori gizarte elkarrekintzatik sortzen da, eta horri egiten zaion interpretazioak alda dezake.
Elkarrekintza sinbolikoaren jarraitzaileek metodo kualitatiboak erabili ohi dituzte, pertsonek beraien ekintzei ematen dieten zentzua ulertzeko teknikak baitira.
Marxismoa
aldatuMarxismoak Karl Marx eta Friedrich Engelsen pentsamenduan eta obretan oinarritutako doktrina filosofiko eta politikoetan oin hartuz aztertzen du gizartea. Hegelen filosofiaren, Adam Smithen ekonomia politikoaren eta XIX. mendeko sozialismo frantziarraren eragina nabaria izango da, gizartearen kritika zientifiko eta iraultzailea eginez. Kritika honen adierazpenik sistematikoena Kapitala obran eman zen.
Azterketa soziologikoaren dimentsioak
aldatuMetodologia
aldatuSoziologiak, gainontzeko gizarte zientziek bezala, erabiltzen dituen ikerketa teknikak bi multzo handitan banatu ohi dira: metodo kuantitatiboak eta kualitatiboak. Bakoitzak errealitatearen ikuspegi bat azpimarratzen badu ere, bakoitza ezin da paradigma itxitzat hartu, bata bestearekin nahasi ohi diren tresna gisa baino.
Metodo kuantitatiboak
aldatuMetodo kuantitatiboen bidez, errealitatearen ezaugarri eta joera orokorrak ikertu ohi dira. Errealitate zenbagarriak kontuan hartuz (hauteskundeak, adibidez), inkesta bezalako teknikak erabili ohi dira. Halaber, lagin handiak izanez gero, metodo kuantitatiboak aukeratu ohi dira.
Metodo kualitatiboak
aldatuMetodo kualitatiboen bidez, errealitate zenbagarrietan arreta jarri baino, errealitateen esangurak eta kausa aztertu nahi dira. Horrela, lagin handiak aukeratu beharrean, lagin txikiago baina esanguratsuak aukeratu ohi dira. Horrela, sakoneko elkarrizketak edo eztabaida taldeak dira gehien erabilitako ikerketa teknikak.
Soziologiaren azpidiziplinak
aldatuSoziologiaren baitan, zientzia ororen baitan bezala, azpidiziplina desberdinak daude. Soziologiaren kasuan, gizarte eremu zehatzak aztertzen dituzten soziologiaren adarrak dira. Asko badira ere, ondokoak aipa daitezke:
Bibliografia
aldatu- Apalategi, Jokin (1989): Soziologia orokorra, Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea.
- Berger, Peter L. (1998): Soziologiarako gonbitea. Ikusmolde humanistiko bat, Leioa: EHUko Argitalpen Zerbitzua.
- Horton, Paul B., eta Hunt, Chester L. (1994): Soziologia, Leioa: UPV/EHU.
- Unzueta, Iñaki (2007): Gaur egungo teoria soziologikoa, Leioa: EHUko Argitalpen Zerbitzua.
- Urkola Eleizegi, Mikel (2004): Soziologia kritikotik hezkuntza orokorrera, ISBN: 8460785939
- Urteaga, Eguzki (2002): Soziologia modernoa eta garaikidea, Zarautz: Dakit.
- Sagarna, Andoni (1970): Soziologiaren hastapenak, Donostia: Lur.