Thorstein Veblen (Manitowoc, Wisconsin, 1857Kalifornia, 1929) Estatu Batuetako ekonomialaria eta soziologoa izan zen. Estatu Batuetako erakunde sozialak eta ekonomikoak, eta haien oinarri psikologikoak, aztertu zituen. Orobat, lehen obretan bereziki, Darwinen bilakaeraren teoria, bizitza ekonomiko modernoari aplikatu zion, eta aitzindari izan zen teknikariek gizartean betetzen duten zeregina aztertzen. Veblenen ustez oinarrizko kontraesan bat da industriaren prozesu modernoaren eta negozio eta finantzen bide zentzugabeen artean, alegia, batetik gauzak eta bestetik dirua egitearen artean. Betiere, ekonomiari buruzko ideia horiek gizartearen beste alorretara zabaldu zituen (entretenimenduak, moda, erlijioa, kirolak, estetika), eta ospe handiagoa lortu zuen gizartearen kritikari gisa ekonomian baino; izan ere, ekonomialari askok kritika zorrotzak egin izan dizkiote, ekonomiaren teoria ortodoxoa kontuan hartzen ez zuelako. Beste askok, ordea, Veblenen ideia batzuen zorroztasuna eta originaltasuna azpimarratu izan dute. Ezaguna da kontsumo arranditsuaren kontzeptua sortu zelako. Kontzeptu horren arabera, bada alfer klase gutiz aberats bat bere ardura nagusia kontsumo arranditsua, hots, bistakoa, egitea dena aberatsa dela erakusteko.[1]

Thorstein Veblen

Bizitza
JaiotzaCato (en) Itzuli1857ko uztailaren 30a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Norvegia
HeriotzaMenlo Park1929ko abuztuaren 3a (72 urte)
Hobiratze lekuabaliorik ez
Familia
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaJohns Hopkins Unibertsitatea
Carleton College (en) Itzuli 1880) Artean graduatu
Yale Unibertsitatea 1884) Doktoretza
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Tesi zuzendariaWilliam Graham Sumner
Doktorego ikaslea(k)George W. Stocking, Sr. (en) Itzuli
Herbert J. Davenport (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
norvegiera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, soziologoa, idazlea eta katedraduna
Enplegatzailea(k)Missouriko Unibertsitatea
Chicagoko Unibertsitatea
Stanford Unibertsitatea
New School for Social Research
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Amerikako Alderdi Sozialista

Find a Grave: 148249756 Edit the value on Wikidata


  • Theory of the Leisure Class (1899, Klase aberats alferraren teoria),
  • The Theory of Business Enterprise (1904, Enpresen teoria)
  • The Engineers and the Price system (1921, Ingeniariak eta prezioen sistema).

Erreferentziak

aldatu
  1. Horton, Paul B.. (1994). Soziologia. Euskal Herriko Unibertsitatea, 309 or. ISBN 84-7585-642-X..
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thorstein Veblen