Irailaren 1
data
Irailaren 1a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeita laugarren eguna da, 245.a bisurteetan. 121 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1209 – Alfontso VII.a Gaztelakoak Mutrikuri eta Getariari hiri-gutuna eman zien.
- 1813 – San Migel zubiko gudaldia Beran izan zen, Napoleongo armada Lapurdira atzera egiten ari zenean. Ondorioz, gosete handia zabaldu inguruan.
- 1863 – Donostia eta Beasain arteko trenbidea ireki zuen Norteko Konpainiak.
Mundua
aldatu- K. a. 5509 – Kreazioaren data Bizantzioko inperioaren arabera, eta bere egutegiaren hasiera.
- 827 – Valentin Aita Santu aukeratu zuten.
- 1666 – Sute handia izan zen Londresen eta hiriaren %80a kiskali zuen.
- 1914 – San Petersburgo hiri errusiarrak izena aldatu zuen Petrogrado izateko.
- 1923 – Richter eskalan 7,9 eta 8,4 gradu arteko lurrikara handi batek Japoniako Kantō eskualdea dardarazi zuen, Tokio eta Yokohama suntsituz eta 100.000 hildako inguru utziz.
- 1939 – Alemaniako tropak Polonian sartu ziren, eta Bigarren Mundu Gerra hasi.
- 1962 –
- Lurrikara bortitza izan zen Iranen, 20.000 hildako inguru eraginez.
- Nazio Batuen Erakundeak munduko populazioa 3.000 milioi biztanlera iritsi zela iragarri zuen.
- 1969 – Alemanian homosexualitatea praktikatzea baimendu zen 21 urtetik gorakoentzat.
- 1985 – Espedizio amerikar-frantziar batek Titanic-aren hondakinak aurkitu zituen, 1912tik Ozeano Atlantikoan hondoratuak zeudenak.
- 1991 – Uzbekistanek SESBrekiko independentzia aldarrikatu zuen.
- 1992 – Lurrikara eta itsasikara bat izan ziren Nikaraguan. 116 hildako, 153 desagertu eta kalte material handiak izan ziren.
- 2004 – Terrorista txetxenek bahiuak hartu zituzten Beslanen, Ipar Osetian.
- 2006 – Espainiako gobernuak Libanora 1.100 soldatu bidaltzea erabaki zuen, Nazio Batuen misioaren barnean.
- 2010 – Pakistango Lahore hirian egindako atentatuetan 35 pertsona hil ziren.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1902 – Le Voyage dans la Lune ("Ilargirako Bidaia") filma estreinatu zen, Georges Mélièsek zuzendu eta berak, Bleuette Bernon, François Lallement eta Henri Delannoy aktoreek antzeztu zutelarik. Zinemaren historiako lehenbiziko zientzia-fikziozko filma izan zen.
- 1963 – Herkules Indartsua kanadiar-estatubatuar marrazki bizidun telesaila lehenbiziko telebistan aldiz aireratu zen.
- 1989 – Erik the Viking ("Erik Bikingoa") filma estreinatu zen, Terry Jonesek zuzendu eta Tim Robbins, Terry Jones, John Cleese, Gary Cady, Eartha Kitt, Mickey Rooney, Imogen Stubbs, Samantha Bond, Antony Sher, John Gordon Sinclair, Tim McInnerny, Charles McKeown eta Freddie Jones aktoreek antzeztu zuten.
- 2000 – Snatch filma estreinatu zen, Guy Ritchiek zuzendu eta Jason Statham, Stephen Graham, Dennis Farina, Vinnie Jones, Brad Pitt, Alan Ford, Lennie James, Ade, Robbie Gee, Rade Šerbedžija, Benicio del Toro eta Mike Reid aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1804 – Karl Ludwig Harding astronomoak Juno aurkitu zuen, asteroiderik handienetako bat.
- 1897 – Bostongo metroa inauguratu zen, Amerikako lehen lurpeko trena.
- 1979 – Pioneer 11 espazio-zundak Saturnoren gainean egin zuen hegan, 21.000 km-ko distantziara.
Kirolak
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuJaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1709 – Domingo Basabilbaso, arabar enpresaburu eta politikaria (h. 1775).
- 1765 – Ixtebe Pellot, Euskal Herriko azken kortsario ezaguna (h. 1856).
- 1822 – Luciano Murrieta, Murrietako markesa, bizkaitar militar eta mahastizaina, Arequipan (h. 1911).
- 1850 – Pierre-Xavier Mugaburu, lapurtar misiolari katolikoa (h. 1910).
- 1880 – José Vicente Ormaetxea, Frai Antonio de Jesús y María, bizkaitar apaiz hirukoiztarra (h. 1936).
- 1882 – Ramon Zubiaurre, euskal margolaria (h. 1969).
- 1885 – José Arrue, euskal margolaria (h. 1977).
- 1893 – Sixta Barrenetxea, Galdakaoko Bengoetxe auzo-eskolako irakaslea (h. 1976).
- 1902 – Trino Arizkorreta, euskal herritar futbolaria (h. 1964).
- 1906 – Luis Urkiri, gipuzkoar futbolari eta entrenatzailea (h. 1979).
- 1925 – Mari Carmen Lasagabaster, Amaia, gipuzkoar erraketista (h. 2011).
- 1927 - Paquita Bretos Andueza, gipuzkoar mendigoizalea, ateoa eta komunista, kontrabandista eta mugalaria (h. 2024).
- 1930 –
- Raoul Sangla, lapurtar zinema zuzendari, gidoigile eta kazetaria (h. 2021).
- Begoña Urkixo, bizkaitar politikari eta enpresaburua (h. 2007).
- 1934 – Gotzon Garate, elgoibartar hizkuntzalari, idazle eta apaiz jesulaguna (h. 2008).
- 1938 – Mikel Lasa, euskal idazlea, olerkigintzan eta itzulpengintzan nabarmendua.
- 1939 – Pedro Zarrabeitia, bizkaitar argazkilaria (h. 2018).
- 1943 – Ana Izura, nafar margolaria.
- 1948 – Ramón Jáuregui, gipuzkoar politikaria, Eusko Jaurlaritzako Lehendakariorde ohia.
- 1953 – Juncal Ballestín, arabar margolari eta irarlea (h. 2015).
- 1957 – Enrique Ugarte, gipuzkoar soinu-jotzailea eta orkestra zuzendaria.
- 1959 – Bixente Biurrun, gipuzkoar futbolari ohia, São Paulon.
- 1960 – Nati López de Munain, Burgu udalerriko emakumezko lehen alkatea.
- 1963 –
- Estibalitz González, bizkaitar idazlea eta ipuin-kontalaria.
- Sorkunde Lekuona Sagarzazu, gipuzkoar irakaslea.
- Fernando de Prado, gipuzkoar historialari eta idazlea.
- 1965 – Ricardo Alberdi, Alberdi I.a, bizkaitar zesta-puntalari ohia.
- 1967 –
- Itziar Alkorta Idiakez, gipuzkoar legelaria, bioteknologian eta giza-ugalketako teknologia berrietan aditua, eta EHUko irakasle eta ikertzailea.
- Ikerne Goikoetxea, bizkaitar aktorea.
- 1981 – Arantzazu Azpiroz, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1983 – Iñaki Lejarreta, bizkaitar txirrindularia, mendiko bizikletan cross-county modalitatean aritua (h. 2012).
- 1986 – Itsaso Pradera, bizkaitar pilotaria, paletan munduko txapelketak irabazi dituena.
- 1991 –
- Leroy Sanchez, arabar kantautorea.
- Itxaso Uriarte, arabar futbolaria.
- 1995 – Naiara Lete, gipuzkoar futbolaria.
- 2003 – Alex Padilla, gipuzkoar futbolaria.
- 2004 - Mikel Montero, bizkaitar futbolaria.
Mundua
aldatu- 1453 – Gonzalo Fernández de Córdoba, Espainiako armada militarraren Kapitain Handia (h. 1515).
- 1529 – Taddeo Zuccaro, italiar margolari manierista (h. 1566).
- 1588 – Henrike II.a Borboi-Condékoa, Condéko hirugarren printzea (h. 1646).
- 1711 – Gilen IV.a Orange-Nassaukoa, Orangeko printzea eta Zazpi Herbehere Batuen Errepublikako estatuderra (h. 1751).
- 1751 – Emanuel Schikaneder, alemaniar antzerkigile, aktore, abeslari eta musikagilea (h. 1812).
- 1775 – Honoré Charles Reille, Reilleko kondea, frantziar jenerala (h. 1860).
- 1804 – Mariana Pineda, espainiar liberala, Hamarkada Deitoragarrian exekutatua (h. 1831).
- 1815 – Emma Stebbins, estatubatuar eskultorea (h. 1882).
- 1832 – Arthur Xavier Ducellier, frantziar apaiz katolikoa, Baionako apezpikua izandakoa (h. 1893).
- 1835 – William Stanley Jevons, ingeles ekonomialari eta filosofoa (h. 1882).
- 1849 – Valentin Lamas Carvajal, galiziar kazetari eta idazlea (h. 1906).
- 1853 – Pierre Forsans, frantziar politikaria, Biarrizko alkatea (h. 1919).
- 1854 – Engelbert Humperdinck, alemaniar musikagilea (h. 1921).
- 1856 – John Redmond, irlandar politikari nazionalista eta abokatua, Irlandako Alderdi Parlamentarioaren buruzagia (h. 1918).
- 1859 – Victor Loret, frantziar egiptologo eta naturalista (h. 1946).
- 1864 – Roger Casement, irlandar olerkari, iraultzaile eta nazionalista (h. 1916).
- 1874 – Talat Pasha, Otomandar Inperioko politikaria (h. 1921)
- 1875 – Edgar Rice Burroughs, estatubatuar idazlea, Tarzan pertsonaiaren sortzailea (h. 1950).
- 1876 – Harriet Shaw Weaver, ingeles feminista, sufragista, ekintzaile politiko eta The Egoist aldizkariko editorea (h. 1961).
- 1877 – Francis William Aston, ingeles fisikari, kimikari eta unibertsitate irakaslea, 1922ko Kimikako Nobel Saria (h. 1945).
- 1881 – Matilde Ras, kataluniar idazlea, itzultzailea eta grafologoa, Espainiako grafologia zientifikoaren aitzindaritzat hartua (h. 1969).
- 1886 – Tarsila do Amaral, brasildar margolari modernista (h. 1973).
- 1887 – Blaise Cendrars, suitzar jatorriko frantziar idazlea (h. 1961).
- 1900 – André Dhôtel, frantziar idazlea (h. 1991).
- 1906 – Joaquín Balaguer, Dominikar Errepublikako presidentea (h. 2002).
- 1907 – Walter Reuther, estatubatuar sindikalista (h. 1970).
- 1909 – Hildegard Peplau, erizaintzaren teoriko estatubatuarra (h. 1999).
- 1912 – Gwynfor Evans, galestar politikaria, Plaid Cymru alderdiko lehenengo parlamentaria (h. 2005).
- 1913 –
- Dan Davin, zeelandaberritar idazlea (h. 1990).
- Mary Santpere, katalan antzerki- eta zinema-antzezlea (h. 1992).
- 1915 – Émile Masson Jr., belgikar txirrindularia (h. 2011).
- 1921 – Willem Frederik Hermans, herbeheretar idazlea (h. 1995).
- 1922 –
- Yvonne De Carlo, kanadar-estatubatuar aktore, dantzari eta abeslaria (h. 2007).
- Vittorio Gassman, Il Mattatore, italiar antzerki eta film aktore eta zuzendaria (h. 2000).
- 1923 –
- Rocky Marciano, Txapeldun Zuri Handia, estatubatuar boxeolaria, borrokaldi bat galgu gabe erretiratu zen pisu astunetako boxeolari bakarra (h. 1969).
- Janet Watson, britainiar geologo eta geologia-irakaslea (h. 1985).
- 1924 – Gustavo Bueno, espainiar filosofo, irakasle eta idazlea, materialismo filosofikoaren mugimenduaren sortzailea (h. 2016).
- 1925 – Roy J. Glauber, estatubatuar fisikaria, 2005eko Fisikako Nobel Saria (h. 2018).
- 1926 –
- Abdur Rahman Biswas, Bangladeshko presidentea (h. 2017).
- James Reaney, ingelesezko kanadar poeta eta antzerkigilea (h. 2008).
- 1930 –
- Anita Dolly Panek, poloniar-brasildar biokimikaria (h. 2024).
- Michel Serres, frantziar filosofo eta zientzietako historialaria (h. 2019).
- 1931 – Arturo Pomar, espainiar xake jokalaria (h. 2016).
- 1932 – Lenrie Peters, gambiar zirujau, eleberrigile eta olerkaria (h. 2009).
- 1934 – Léon Mébiane, Gabongo lehen ministroa (h. 2015).
- 1935 – Seiji Ozawa, japoniar orkestra-zuzendaria (h. 2024).
- 1936 – Valerio Legasov, Txernobylgo istripuaren zergatiak ikertu zituen batzorde zientifikoko kidea (h. 1988).
- 1937 –
- Allen Jones, britainiar margolaria eta eskultorea.
- Francisco Pinto Balsemão, Portugalgo lehen ministro ohia.
- 1938 – Per Kirkeby, daniar margolaria (h. 2018).
- 1939 –
- Xavier Rubert de Ventós, kataluniar filosofo eta politikaria (h. 2023).
- Tsehaytu Beraki, eritrear musikari eta ekintzaile politikoa (h. 2018).
- 1940 – Annie Ernaux, frantziar idazlea.
- 1942 –
- Jukka Kuoppamäki, finlandiako abeslari-musikagilerik emankorrenetakoa.
- Antonio Lobo Antunes, portugaldar idazlea.
- 1946 –
- Barry Gibb, britainiar estatubatuar musikari, abeslari, egile abeslari, disko ekoizle eta gitarra-jotzailea, The Bee Gees taldeko kide sortzailea.
- Roh Moo-hyun, Hego Koreako presidentea eta Giza eskubideen aldeko aktibista (h. 2009).
- 1948 – Juan Zurano, espainiar txirrindulari ohia.
- 1949 –
- Leslie Feinberg, estatubatuar mari-mutil, lesbiana eta transgenero aktibista, komunista eta idazlea (h. 2014).
- Luminița Gheorghiu, errumaniar aktore eta telebista aurkezlea (h. 2021).
- 1954 – Filip Vujanović, Montenegroko presidentea.
- 1955 – Jesús Bonilla, espainiar aktorea eta zuzendaria.
- 1956 – Vinnie Johnson, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1957 –
- Duško Ivanović, montenegroar saskibaloi-jokalari ohia eta entrenatzailea.
- Gloria Estefan, kubatar-estatubatuar abeslaria.
- 1961 –
- Andrés Lima, espainiar aktore eta antzerki zuzendaria.
- Kateryna Justxenko, ukrainar ekonomialaria eta Ukrainako lehen dama ohia.
- 1962 –
- Tony Cascarino, irlandar futbolari ohia.
- Ruud Gullit, herbeheretar futbolari ohia.
- 1963 – Almudena Ariza, espainiar kazetaria, aurkezlea eta korrespontsala.
- 1964 – Petr Fiala, Txekiako lehen ministroa.
- 1966 – Elin Jones, galestar politikaria.
- 1971 – Hakan Sukur, turkiar futbolari ohia.
- 1976 – Takashi Fukunishi, japoniar futbolari ohia.
- 1978 – Damien O'Kane, irlandar folk musikaria.
- 1983 – José Antonio Reyes, espainiar futbolaria (h. 2019).
- 1984 – Ludwig Göransson, suediar musikagilea, orkestra zuzendaria eta disko-ekoizlea.
- 1985 - Jul' Maroh, frantziar komikigilea.
- 1986 – Gaël Monfils, frantziar tenis jokalaria.
- 1988 – Chanel West Coast, estatubatuar rapeatzailea, modeloa eta aktorea.
- 1989 –
- Bill Kaulitz, Tokio Hotel taldeko abeslaria.
- Juliana Lohmann, brasildar aktorea.
- 1993 – Thitiphan Puangjan, tailandiar futbolaria.
- 1994 – Myo Ko Ko San, birmaniar modeloa eta LGBT pertsonen eskubideen aldeko ekintzailea.
- 1996 –
- Marina Comas, kataluniar aktorea.
- Zendaya, estatubatuar abeslaria, dantzaria, modeloa eta aktorea.
- 1997 – Jungkook, korear abeslari, dantzari eta modeloa.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1589 – Pedro Malon Etxaide, Cascanteko agustindar elizgizon mistikoa eta humanista, Bartzelonan (j. c. 1530).
- 1838 – Gabriel Mendizabal, gipuzkoar jenerala, Madrilen (j. 1765).
- 1964 – Pierre Alvarez, Rupert, euskal arraunlaria (j. 1887).
- 1970 – Luis Migel Zulategi, nafar idazlea, musikagilea, organojolea eta folklorista, Medellínen (j. 1898).
- 1972 – Maddi Ariztia, euskal idazlea (j. 1887).
- 1979 – Iñaki Kijera Zelarain, donostiar gaztea, Espainiako Polizia Nazional batek manifestazio batean tiroz hilda (j. 1961).
- 1981 –
- Benita Gorostizu Imaz, gipuzkoar baserritar eta idazlea (j. 1915).
- Juanito Lope, gipuzkoar eskultorea eta marrazkilaria (j. 1917).
- 1989 – Carmelo Elordui, bizkaitar jesuita, txinerazko testu klasikoak itzuli zituena (j. 1901).
- 1991 – Pedro Uharte-Mendikoa, nafar hegazkinlari eta ingeniaria, Gerra Zibil garaian matxinoen alde egin zuena, Teruelen (j. 1905).
- 2009 – Paulin Solozabal, euskal olerkaria (j. 1912).
- 2013 –
- Ignacio Eizagirre, Errealeko futbolari eta Osasunako entrenatzailea (j. 1920).
- Jean Haritxelhar, nafar euskaltzaina, politikaria eta literatura ikerlaria (j. 1923).
- 2015 – Guillermo Aldalur, Pikua, gipuzkoar soinu jotzailea eta organista (j. 1933).
- 2024 – Abel Alonso Sopelana, euskal-txiletar enpresaburua, Txileko Futbol presidentea, Santiagon (j. 1935).
Mundua
aldatu- 870 – Muhammad al-Bukhari, arabiar idazlea (j. 810).
- 1126 – Świętosława Poloniakoa, Bohemiako lehen erregina (j. c. 1046-1048).
- 1159 – Adrian IV.a, Aita santua (j. c. 1100).
- 1256 – Kujo Yoritsune, Japoniako Kamakura shogunerriko laugarren shoguna (j. 1218).
- 1327 – Foulques de Villaret, Jerusalemgo San Joanen Ordenako 25. maisu handia.
- 1557 – Jacques Cartier, frantziar esploratzailea (j. 1491).
- 1615 – Etienne Pasquier, frantziar historialaria (j. 1529).
- 1648 – Marin Mersenne, frantziar fraide, matematikari eta filosofoa (j. 1588).
- 1662 – Claude Le Petit, frantziar idazle eta poeta (j. 1638).
- 1678 – Jan Brueghel Gaztea, flandriar margolaria (j. 1601).
- 1715
- François Girardon, frantziar eskultorea (j. 1628).
- Luis XIV.a, Frantziako Eguzki erregea (1643-1715).
- 1723 – Dimitrie Cantemir, moldaviar printze eta idazlea.
- 1729 – Richard Steele, irlandar idazlea eta politikaria (j. 1672).
- 1838 – William Clark, estatubatuar esploratzailea (j. 1770).
- 1864 – Barthélemy Prosper Enfantin, frantziar ingeniaria (j. 1796).
- 1903 – Charles Renouvier, frantziar filosofoa (j. 1815).
- 1906 – Giuseppe Giacosa, italiar olerkari, antzerkigile eta libreto egilea (j. 1847).
- 1919 – Tora Larsson, suediar tranpolin jauzilaria (j. 1891).
- 1936 – Pepita Laguarda Batet, kataluniar militante anarkista (j. 1919).
- 1944 – Liviu Rebreanu, errumaniar eleberrigilea (j. 1885).
- 1951 – Louis Lavelle, frantziar filosofoa (j. 1883).
- 1960 – Hisamuddin Selangorrekoa, Malaysiako erregea eta Selangorreko sultana (j. 1898).
- 1961 – Eero Saarinen, finlandiar arkitektoa eta diseinatzailea (j. 1910).
- 1967 –
- James Dunn, estatubatuar aktorea (j. 1901).
- Ilse Koch, Ameriketako Estatu Batuetako Indar Armatuek eipatu zuten lehen nazi esanguratsua (j. 1906).
- Siegfried Sassoon, ingeles olerkaria, Lehen Mundu Gerrako garrantzitsuenetakoa (j. 1886).
- 1968 – Giuseppe Enrici, italiar txirrindularia (j. 1898).
- 1970 – François Mauriac, frantziar idazlea, 1952ko Literaturako Nobel Saria (j. 1885).
- 1981 – Albert Speer, alemaniar arkitektoa, Hirugarren Reicharen garaian Adolf Hitlerren arkitekto pertsonala (j. 1905).
- 1982 –
- Ludwig Bieberbach, alemaniar matematikaria (j. 1886).
- Haskell Curry, estatubatuar matematikaria (j. 1900).
- Władysław Gomułka, poloniar politikari komunista (j. 1905).
- 1985 – Saunders Lewis, galestar poeta, antzerkigile, historialari, literatura kritikari eta politikaria (j. 1893).
- 1988 – Luis Walter Alvarez, estatubatuar zientzialaria, 1968ko Fisikako Nobel Saria (j. 1911).
- 1989 – Kazimierz Deyna, poloniar futbolaria (j. 1947).
- 1990 – Clayton Oscar Person, kanadar biologoa, genetikaren munduko ikertzaile handienetakoa (j. 1922).
- 1991 – Otl Aicher, alemaniar diseinatzaile grafiko eta tipografoa, Bilboko metroko seinaletikaren diseinatzailea (j. 1922).
- 1997 – Zoltán Czibor, hungariar futbolaria (j. 1929).
- 2003 – Ramón Serrano Súñer, espainiar politikari frankista (j. 1901).
- 2012 - Françoise Collin, belgikar eleberrigile, filosofo eta feminista, frantsesezko lehen aldizkari feministaren sortzailea (j. 1928).
- 2015 – Takuma Nakahira, japoniar argazkilari eta kritikaria (j. 1938).
- 2016 –
- Ruth Hubbard, estatubatuar biologoa (j. 1924).
- Jon Polito, estatubatuar aktore eta ahots bikoiztailea (j. 1950).
- 2018 – Randy Weston, estatubatuar jazz pianojole eta musikagilea (j. 1926).
- 2021 – Jean-Denis Bredin, frantziar abokatu eta idazlea (j. 1929).
- 2022 – Barbara Ehrenreich, estatubatuar saiogile eta gizarte-ekintzailea (j. 1941).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Santu kristauak: Ane, Bitorio, Iraia, Jil eta Sisto.
- Sehaska egutegiko izendegia: Iraia/Ira/Iradi/Iratsa, Egidi eta Dardan.
- Ikasturtearen hasiera Ipar Hemisferioko herrialde askotan.
Kanpo estekak
aldatu