Agustin Kardaberaz

elizgizon jesuita eta idazlea (1703-1770)

Agustin Kardaberaz Elgorriaga (Hernani, Gipuzkoa, 1703ko abenduaren 29a - Castelo de San Giovanni, Bolonia, Italia, 1770eko urriaren 18a) euskal idazlea eta teologoa zen. Bilboko eta Oñatiko unibertsitateetako irakaslea izan zen.

Agustin Kardaberaz

Agustin Kardaberaz estanpa zahar batean.
Bizitza
JaiotzaHernani1703ko abenduaren 29a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBolonia1770eko urriaren 18a (66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

Literaturaren Zubitegia: 366

Biografia

aldatu

Hernanin jaio zen 1703an. Iruñean eta Valladoliden filosofia eta lege ikasketak egin ondoren, Jesusen Lagundian sartu zen 1721ean. 26 urte zituela apaiz egin zen. Bilboko Jesusen Lagundiaren eskolako gramatika irakasle izendatu zuten, eta garai hartan hasi zen hizlari gisa ospe handia hartzen. 1736an Loiolan jarri zen bizitzen eta bertatik Gipuzkoako eta Bizkaiko herrietara abiatzen zen predikari.

Kardaberazen santu fama Euskal Herri guztira zabaldu zen. 1767. urtean Karlos III.ak jesuitak Espainiatik bota zituenean Italiara jo zuen beste jesuitekin batera eta han hil zen hirurogeita zazpi urte zituela.

Gipuzkeraz batez ere, eta bizkaieraz zertxobait, idazle gisa Manuel Larramendiren eskolakoen artean sartua izan da Kardaberaz. “También en labortano se publicó un arreglo o adaptación de una obra de Cardaberaz, hecho por Duvoisin. Se titula Liburu Ederra, Aita Cardaberaz jesuistac eguina, Lapurdico escarara itzulia” (Villasante 1979, 148. or.).

Aita Asteteren Catecismo obraren itzulpena eman zuen argitara 1760an. Handik hamalau urtera (hil ondoren) Aita Jeronimo Dutariren Vida Christiana (1710), bitartean itzulia, argitaratu zen Cristauaren Vicitza edo orretarako Vide erreza bere amabi Pausoaquin izenburupean.

Loiolako Ignaziori buruzko hiru obra plazaratu zituen 1761ean: Aita San Ignacioren Egercicioen Gañean Afectoac bere Egemplo, ta Doctrinaquin: edo Egercicioen IIen partea, Aita San Ignacioren Egercicioen III garren Partea eta Aita San Ignacioren Egercicioen Gañean, orien lau asteetako Meditacio laburrac, edo Egercicioen laugarren partea.

Urte buruan euskarari buruzko lehen obra eman zuen argitara: Eusqueraren Berri Onac, eta ondo escribitceco, ondo iracurtceco, ta ondo itzeguiteco Erreglac. Azken obra hori bederatzi ataletan banatua da eta euskara goraipatzeaz gainera erlijiorako zein hizkuntza egokia den azaltzen zuen. 1762an eman zuen argitara Ondo iltcen icasteco ta ondo iltcen laguntceco egercicioak: era bidez eriai ondo itzeguiteco modua: azquenic gure Necazariac ondo bici ta ondo iltceco bidea, bearren diren Doctrina ta Egemploetan. Egercicioen hirugarren partea obra.

Hurrengo urtean Jesus, Maria ta Joseren decociñoco Libruchoric atararico devociño Batzuc obra plazaratu zuen bizkaieraz. Loiolatik irten aurretik Justuen Ispillu Arguia (1764) eta Senar emazte santuak (1766) obrak eman zituen argitara. Urte horretan, San Inazio Loiolakoaren gaineko haren euskarazko liburua debekatua izan zen, Arandako konde ministroaren aginduz.[1]

Kardaberaz hil ondoren (1770) bere obra asko berrargitaratu zituzten eta argitara gabeak plazaratu: Mezaco Sacrificio ta Comunio Sagraduaren Gañeco doctrina (1782), Escu liburua, ceinetan arquitcen dira cristau onaren eguneroco egercicioak (1826), Amorezco eta dolorezco Jesu-Christo-ren pausuac (1858), Ama Veneragarri josefa sacramentu guciz santuaren ceritzanaren Vicitza eta vertuteac (1882) eta Azpeitico erri chitez noblearen gloria paregabeac edo Aita San Ignacioren bicitza laburra (1901).

Luis Mitxelenaren esanetan “Cardaberaz no es un escritor brillante ni atildado, aunque sí animado y abundante, y ha contado siempre con muchos lectores” (1960, 105. or.).

Lanen zerrenda

aldatu
 
Eusqueraren Berri onac (1761).

Erlijioa

aldatu
 
Aita San Ignacioren egercicioen gañean. 1765. Liburuaren azala eta "Meditacioen arquibidea"

Dotrina

aldatu

Erretorika

aldatu

Apologia-liburua

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Foruak eta euskara (XVI-XIX. mendeak) [Sareko Euskal Gramatika»] www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).

Bibliografia

aldatu

Salaberri Muñoa, Patxi: A. Kardaberaz eta J.A. Moguel: literatur bizkaieraren lehen uneak testuen argitan. - Egan, 2004-1/2, 89-107.

Kanpo estekak

aldatu