Comète sarea (frantsesez: Réseau Comète; ingelesez: Comet line) Bigarren Mundu Gerran Belgika, Frantzia eta Euskal Herrian soldadu eta hegazkin-pilotu aliatuei Erresuma Batura heltzen laguntzen zien erresistentziaren sare antolatu bat izan zen.

Comète sarea
Datuak
Motaerresistentziako mugimendua
HerrialdeaBelgika
Historia
Sorrera1941
Sortzailea

1941eko abuztuan Frédéric de Jongh eta Andrée de Jongh flandriar aita-alabek sortu zuten. Bruselan, ebakuatu beharreko gizonei janaria, jantziak eta nortasun-agiri faltsuak ematen zizkieten ezkutatu aurretik. Sareak hegoalderantz gidatzen zituen Frantzia okupatutik Espainian gaindi (neutrala zen), Gibraltar britainiarreraino.

Ibilbidea

aldatu
 
Andrée de Jongh

Ibilbidea Bruselan hasten zen. Han, gerra frontearen bestaldean eta etsaiaren eremuan eroritako pilotu aliatuei jana, arropa eta nortasun agiri faltsuak ematen zitzaizkien, eta ganbera eta sotoetan ezkutatzen zituzten.

Gero, sareko gidariek lagundurik, Frantziako Lille, Paris, Tours eta Bordeletik igaro ondoren, Euskal Herriko Baionara iristen ziren, eta handik, euskal mugalarien laguntzaz, Pirinioak igaro eta Donostiara. Segidan, Bilbo, Madril edota Gibraltarrera jo ohi zuten.

Ibilbide nagusiaz gain, beste hiru azpi-ibilbide ere bazeuden:

  1. Pat ibilbidea (kode izena: Pat O'Leary), Albert Guérissek sortua. Parisetik, Limogesetik igarota, Okzitaniako Tolosa hirira iristen zen; handik Pirinioak iragan, Kataluniako Esterri d'Aneu udalerrira iritsi, eta Bartzelonara zuzentzen zen.
  2. Bigarren Pat ibilbidea Paristik irten eta Dijon, Lyon, eta Avignon-en barrena Marseillara iristen zen; handik Nimes, Perpignan eta Bartzelonara, eta azkenik Gibraltarrerai.
  3. Shelburne ibilbidea Bretainiako Rennesera iristen zen; handik kostaldeko Saint-Brieuc udalerrira, eta ezkutuan itsasoratu eta Mantxako Kanala zeharkatu ondoren, Ingalaterrako hegoaldeko Dartmouth hirira.

Sareko kide garrantzitsuenak

aldatu
  • Florentino Goikoetxea
  • Pierre Aguerre
  •  
    Kattalin Agirre
     
    Kattalin Agirre karrika
     
    Bidasoa ibaian Biriatu aldean (Lapurdi) jarritako oroitarria, Endarlatsatik gertu. 1943ko abenduaren 23an AEBetako pilotu James Frederick Burch eta Antoine d'Ursel hil ziren Bidasoko ur harrotuak zeharkatu nahi zituztenean.
     
    Endarlatsa
    Kattalin Agirre
  • Virginia d'Albert-Lake-k, lehenik, Parisko bere etxean, Philippe senarrarekin, interprete-zerbitzuak eskaini zituen, Belgikatik Espainiara Comètek lagundutako hegazkinlari ezkutuekin hitz egin ahal izateko. Aliatuak Normandian lehorreratu arte, bere etxetik igaro ziren 75 iheslariri lagundu zien. 1944ko ekainean atxilotu zuten eta Ravensbrückera deportatu. 1945eko apirilean askatua izan zen.
  • Robert Aylé
  • Elizabeth Buffet, 1944ko martxoan deportatuta Ravensbrücken hil zen. Haren ohorezko plaka bat badago Parisen, Courcelles kaleko 93. zenbakian.
  • Ivan Colmant
  • Jean-Edouard Dassié
  • Marthe-Céline Dassié
  • Lucienne Dassié
  • Margarita Debitrand, Ravensbrücken hilda. Haren ohorezko plaka bat dago Dourdan hirian.
  • Monique de Bissy, 1944ko martxoan atxilotua, 1944ko irailean askatua.
  • Andrée de Jongh Dedée (1916-2007) "Dédée" ihes-lerroa jarri zuen martxan, eta Bruselatik ehun bat hegazkinlari inguru eraman zituen Frantziako eremu libreraino. Lagun andana bati esker, sare horrek 600 hegazkinlari baino gehiago salbatu zituen, baina atxiloketa anitz pairatu zituen: alemaniarrek eta beren konplizeek 800 inguru hil zituzten. Dédée 1943ko urtarrilaren 15ean atxilotu zuten baina nazien kontzentrazio-esparruetatik bizirik irten zen.
  • Frédéric de Jongh, Paul, Andrée De Jonghen aita. Bruselan lagundu zuen eta, gero, Parisen Comèteren zuzendaritzara joan behar izan zuen. Han, ostatu- eta konexio-erakunde osoa antolatu zuen. 1943ko ekainaren 7an atxilotu zuten, Dezitter traidoreak salaturik. 1944ko martxoaren 28an exekutatu zuten Valérien mendian (Paris).
  • Elvire de Greef, Tanta Go, Frantziako hegoalderako koordinatzailea. Atxilotu zutenean ihes egitea lortu zuen.
  • Jean Greindl baroia, Nemo, Bruselarako lineako burua. 1943ko otsailaren 6an atxilotu zuten eta 1943ko irailaren 7an hil.
  • Henriette Hanotte, Monique: gerraren hastapenetik, haek eta familiak mugak gainditzen lagundu zieten aliatuei, Rumes herriko etxetik. 1943-1944an, sarean lan egin zuen eta hegazkinlariak pasatzen lagundu, Bruselako eta Pariseko lagunekin koordinatuta, Pirinioetaraino. Britainia Handira ihes egin zuen.
  • Vassili Lami, Odile Verhulst-en suhia, 1944ko uztailaren 27an atxilotu zuten Parisen eta 1945eko apirilaren 10ean hil zen, Neuengammen. Haren ohorezko plaka oroigarri bat dago Parisko Rue du Cher-en.
  • Jacques Le Grelle, Jérôme kondea, 1943ko abuztutik 1944ko urtarrilera Parisko sektoreko burua izan zen. Harrapatu, torturatu, heriotzara kondenatu eta kontzentrazio-esparrura bidali zuten, baina bizirik iraun zuen.
  • Marthe Mendiara
  • Henri Michellik Bruselako operazioei berriz ekin zien Charles Morellerekin. Atxilotua izan zen baina bizirik itzuli zen deportaziotik.
  • Charles Morelle, Valentzian eta gero Bruselan eragiketen arduraduna, atxilotua eta deportatua, Dachaun hil zen 1945eko maiatzaren 18an.
  • Jean-François Nothomb, Franco, Comète Lerro osoko burua izan zen, 1943ko otsailetik, Dedée De Jongh atxilotu ondoren; oso modu eraginkorrean aritu zen. Harreman onak zituen M.I.9 zerbitzuarekin Espainian. 1944ko urtarrilaren 18an atxilotu zuten, Parisko sarean zegoen traidore baten salaketaren ondorioz. Heriotza-zigorra ezarri zioten, baina bizirik irten zen nazien espetxeetatik.
  • Georges d'Oultremont kondea (1916-1993). gidari iraunkor gisa aritzu zen Pirinioetarako bidean. Traizionatuta eta Gestapok heriotzara kondenatuta, Ingalaterrara ihes egin zuen. Gero, gauez bi aldiz itzuli zen zen etsaien eremura jausgailuz, komando-misioen betezeko.
  • Amanda Stasostar
  • Frantxua Usandizaga
  • Odile Verhulst, 1944ko urtarrilaren 18an Parisen atxilotua eta Ravensbrückera deportatua, 1945eko otsailean hil zen. Haren ohorezko plaka bat dago Parisen, du Cher karrikan.
  • Fernande Onimus
  • Anne Van Doren
  • Jean Plas
  • Yvonne Netter

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu