2022ko Neguko Olinpiar Jokoak

Neguko 2022ko Olinpiar Jokoak (ingelesez: XXIX Olympic Winter Games; frantsesez: Les XXIVes Jeux olympiques d'hiver) gertakari honen XXIV. edizioa izan zen. Txinako hiriburu den Beijingen egin zituzten jokoak, 2022ko otsailaren 2tik otsailaren 20ra arte. Beijing, 2008ko Udako Olinpiar Jokoak antolatu izanik, Udako zein Neguko Olinpiar jokoak antolatu dituen munduko lehen hiria bilakatu zen.

2022ko Neguko Olinpiar Jokoak
Irudia
Map
LeloaTogether for a Shared Future
MotaNeguko Olinpiar Jokoak
Denbora-tarte2022ko otsailaren 4a - 2022ko otsailaren 20a
Data2022
Edizio zenbakia24
2018
2026
KokalekuBeijingo Nazio Estadioa
Beijing National Indoor Stadium (en) Itzuli
Kuyangshu Nordic Center and Biathlon Center (en) Itzuli
Wukesong Estadioa
Capital Indoor Stadium (en) Itzuli
Pekingo Abiadura Patinajeko Obalo Nazionala
Beijing National Aquatics Center (en) Itzuli
Pekin
HerrialdeaTxinako Herri Errepublika
Partehartzaile kopuru2.786
91
MaskotaBing Dwen Dwen (en) Itzuli
Kirolanegu-kirol
Parte hartzaileakezezaguna
Kronologia
2022ko otsailaren 4a 2022 Winter Olympics opening ceremony (en) Itzuli
2022ko otsailaren 20a 2022 Winter Olympics closing ceremony (en) Itzuli
Osatuta

Webguneolympics.com…
Hashtag#OS2022
Facebook: beijing2022 Twitter: Beijing2022 Instagram: beijing2022 Youtube: UCpEN5I5p6_zjzx0fOjAnw4Q Edit the value on Wikidata

Hautaketa

aldatu

Beijing 2015eko uztailaren 31an aukeratu zuten egoitza bezala Kuala Lumpurren egin zuten kongresu batean.[1] Txinarentzat lehen neguko jokoak izan ziren. Hala ere, 2008ko Udako Olinpiar Jokoak antolatu zituen, hain zuzen ere Beijingen bertan.

2022rako egoitza bozkaketa emaitzak
Hiria Herrialdea 1. bira
Beijing   Txina 44
Almaty   Kazakhstan 40

Kirolak

aldatu

109 domina-ekitaldi burutu ziren 15 kiroletan.

Egoitzak

aldatu
 
Guneen kokapena.

Bost izotz kirol Beijingo hirigunean burutuko dira, 2008ko udako jokoetan erabilitako azpiegiturak berrerabiliz. Snowboarding "big air" ekitaldia ere hiriko Shijingshan barrutian egingo da. Luge, bobsleigh eta alpetar eski ekitaldiak Xiaohaituo mendialdean egingo dira, Yanqing konderrian, Beijing erdialdetik 90 kilometrotara. Gainontzeko eski ekitaldiak Taizicheng inguruan egingo dira Zhangjiakou-n, Beijing erdialdetik 220 kilometrotara.

Beijingo gunea

aldatu

Beijingo parke olinpikoa:

Banakako egoitzak:

  • Hiriburuko Estadio Estalia: patinaje artistikoa, pista motzeko abiadura-patinajea
  • Wukesong Estadioa: izotz hockeya
  • Shijingshan barrutia: snowboarding-a (big air)
  • Xiaohaituo Alpetar Eski Gunea: alpetar eskia
  • Xiaohaituo Bobsleigh eta Luge Bidea: bobsleigha, luge-a eta skeletona
  • Kuyangshu Biatloi Gunea – iraupen-eskia, konbinatu nordikoa
  • Kuyangshu Eski-jauzi Gunea – eski-jauzia, konbinatu nordikoa
  • Hualindong eski-estazioa – biatloia
  • Genting eski-estazioa – snowboarding-a (slopestyle, halfpipe), akrobazioazko eskia
  • Taiwu eski-estazioa – snowboarding-a (krosa), akrobaziazko eskia
  • Wanlong eski-estazioa – snowboarding-a (slalom paraleloa)

Dominak

aldatu

  *   Antolatzailea

2022ko Neguko Olinpiar Jokoetako domina taula[2]
RankingaHerrialdeaUrreaZilarraBrontzeaGuztira
1  Norvegia1681337
2  Alemania1210426
3  Txina*94215
4  Ameriketako Estatu Batuak810725
5  Suedia85518
6  Herbehereak85417
7  Austria77418
8  Suitza72615
9  ROC6121432
10  Frantzia57214
11–29Besteak233948110
Guztira (29 herrialdea)109109109327

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu