etxe
Itxura
(etxea(e)tik birzuzenduta)
Wikipediak honi buruzko artikulua du: etxe. |
Euskara
[editatu]Ahoskera
[editatu]- IPA: /ˈe.tʃe/
Jatorria
[editatu]- /Oraindik ez daukagu hitz honen etimologia. Lagundu ezazu jartzen./
"etxe"
|
Izena
[editatu]- Zurezkoa, adreiluzkoa edota harrizkoa izan daitekeen gizakia bizitzeko prestatzen den edozein eraikin.
- Adibidea: Etxe hori bi urtean eraiki dute.
- Familiaren leinu edo dinastia.
- Adibidea: Etxe oneko alaba da hura.
- Aktibitateren bat burutzen den tokia.
- Adibidea: Kultur etxean musika eskola dago.
- Pieza edo tresna bati eusteko erabiltzen den elementu edo egitura. Oro har, hitz-elkarte baten bigarren osagaia izan ohi da.
- Adibidea: Lanpara-etxea lanpararen entxufea da.
Sinonimoak
[editatu]- (bizitzeko eraikina) bizileku, bizitegi, bizitoki, egoitza, etxebizitza
- (dinastia) familia, leinu, sendi
Hitz eratorriak
[editatu]- (bizitzeko eraikina) etxezulo, etxekoandre, etxeko jaun, etxetiar, etxekoi, etxegile, etxegintza, etxezain, etxezale
- (aktibitatea burutzen den tokia) erietxe, polizi-etxe, udaletxe, ikastetxe, landetxe, jatetxe, abeletxe, gaztetxe
Esaerak
[editatu]- etxe aurrefabrikatu: aparte eta sailean eginiko pieza aurrefabrikatuak muntatuz eraikitzen dena.
- etxe familibakar: berez familia bakarra bizi den etxe isolatu eta independentea.
- etxe orratz: zeru-harraskaria.
- euskal etxe: atzerrian euskaldunak biltzen diren elkartea.
- lanpara-etxe: lanpara elektrikoen zorroa hartzen duen entxufe emea.
- etxea gobernatu: etxeko nondik norakoez arduratzea.
Itzulpenak
[editatu]- bizitzeko eraikina
etxe.
- dinastia
etxe.
Wikidata Adierak
[editatu]1: | gizakia bizitzeko prestatzen den edozein eraikin |
2: | etxebizitza |
3: | erabilera jakin bat duten zenbait eraikinen izena |
4: | familia; leinua, dinastia |
5: | (Teknol.) hitz-elkarte baten bigarren osagai gisa, pieza edo tresna bati eusteko erabiltzen den elementu edo egitura |