Xebe Peña
Xebe Peña | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1907ko azaroaren 7a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 1999ko urriaren 16a (91 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | mendigoizalea |
Seberiano Xebe Peña Albizu (Tolosa, Gipuzkoa, 1907ko azaroaren 7a - ib., 1999ko urriaren 16a), euskal mendizale eta ibiltari bat izan zen.
1925ean mendizaletasunean hasi eta 1936. urterako Euskal Herriko mendi gehienak igoak zituen, bai eta Pirinioetako nabarmenenak ere. 1936ko gerra iritsi zenean, Ipar Euskal Herrira erbesteratu zen eta Eusko Jaurlaritzan lanean aritu zen. 1953an 4 Katedralen Ibilbidea burutu zuen: Euskal Herriaren bira, Bilbo-Donostia-Iruñea-Gasteiz-Bilbo hiriburuetan barna. Ibilaldi honi buruzko "Al mismo tiempo que Hillary y Tensing..." liburua atera zuten ondoren.[1]
1964an Cervino mendia igo zuen eta 1975ean Mont Blanc, azken hau zazpi aldiz igoa du. 1968an Kilimanjaro igo zuen, hau ere bigarren aldiz igoz. 1973an Aconcagua mendiaren igoera burutzen saiatu zen lehenbiziko euskal herritarra izan zen, baina ez zuen gailurrik egitea lortu, bidean frantziar mendizale bati bizitza salbatu baitzion. Ondoren, uztaila Alpeetan igaro eta Pirinioetan iragan zuen.
79 urteko adinarekin minutuko 42 bihotz-taupada eta esfortzu ondorengo osatze ahalmen bikaina zuen. 1992an Kilimanjaro mendia hirugarren aldiz igo zuen eta Aralarreko XIV Orduko Martxa burutu zuen hamargarren aldiz.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Peña, Xebe. (1953). Al mismo tiempo que Hillary y Tensing. .
- ↑ Salbador, Joseba. (1993). Erretratuak. Joseba Urretabizkaia ISBN 84-604-8478-5..