Edukira joan

World Trade Center

Koordenatuak: 40°42′41″N 74°00′45″W / 40.7114°N 74.0125°W / 40.7114; -74.0125
Wikipedia, Entziklopedia askea
World Trade Center
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Ameriketako Estatu Batuetako hiri New York
BoroughManhattan
Koordenatuak40°42′41″N 74°00′45″W / 40.7114°N 74.0125°W / 40.7114; -74.0125
Map
Historia eta erabilera
Eraistea2001eko irailaren 11 - 2002ko maiatzaren 31
Eraikuntza1968ko abuztua - 1987ko maiatza
Lehen harria 1966ko abuztuaren 25a
Irekiera 1973ko apirilaren 4a
Atentatua 1993ko otsailaren 26a
Atentatua 2001eko irailaren 11
JabeaSilverstein Properties (en) Itzuli
Westfield Group
Suntsipena2001eko irailaren 11
Arkitektura
ArkitektoaMinoru Yamasaki (en) Itzuli
Emery Roth & Sons (en) Itzuli
EraikitzaileaTishman Realty & Construction (en) Itzuli
Materiala(k)altzairu herdoilgaitza, hormigoia eta haitzurdina
Dimentsioak417 (altuera) m
Solairuak110
Azalera800.000 m²
198
Webgune ofiziala

World Trade Center edo Dorre Bikiak (ingelesez: Twin Towers) Manhattango (New York) etxe orratz famatuak izan ziren. Minoru Yamasaki arkitektoak eta Leslie E. Robertson ingeniariak egin zuten eraikuntza proiektua 1961ean. Munduko eraikinik altuenak izan ziren 1972etik 1973era arte. Urte hartan Sears Dorreak altueran gainditu zien.

2001ean desagertu egin ziren mundua zur eta lur utzi zuen atentatu baten bidez.

World Trade Center merkataritza-gune erraldoia zazpi eraikinetan banatuta zegoen. Eraikuntza multzoko bi eraikin nagusiak Ipar Dorrea (1 WTC), Telekomunikazioen antena kontuan hartuta 527 metro zituena eta kontuan hartu gabe 417 metrokoa, eta Hego Dorrea (2 WTC), 415 metroko garaiera zuena.

Eraikin multzoaren erdian plaza bat zegoen, Austin J. Tobin Plaza izenekoa, 7 eraikinez inguratua. Plazaren azpian The Mall at the World Trade Center merkataritza-gunea zegoen. Bi dorreen artean Marriott World Trade Center (3 WTC) hotela zegoen. Plazan 4 WTC, 5 WTC eta 6 WTC eraikinak zeuden. Plazatik kanpo, baina bi zubirekin lotua, 47 solairuko 7 WTC eraikina zegoen.

Dorre biki biak 110 solairu zituzten, 3 WTC-ak 22 solairu, 4 eta 5 WTC-ak 9 solairu zituzten, 6 WTC-ak 8 solairu eta 7 WTC-ak 47 solairu zituen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Empire State Building
Munduko eraikinik garaiena
1972 - 1974
Ondorengoa
Willis dorrea
Aurrekoa
Empire State Building
Ameriketako Estatu Batuetako eraikinik garaiena
1972 - 1974
Ondorengoa
Willis dorrea